Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 5ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena. Izan ere, izangai horiek ez dute epean aurkeztu programazio didaktikoa (hautaketa-prozedurarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 3098
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/06/05
  • Argitaratze-data: 2018/06/15

Testu legala

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Aipatutako aginduaren 7.3.1 oinarriaren arabera, 2018ko maiatzaren 2tik 14ra arte, biak barne, sarbide libreko eta desgaitasunagatiko erreserbarako txandetako izangai onartuek, bai eta baztertuta daudenek ere (baldin eta gora jotzeko errekurtsoa jarri badute eta ebatzi gabe badago) programazio didaktikoa entregatu behar zuten.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bitartez (2018ko maiatzaren 28ko EHAA), programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Behin-behineko ebazpen horren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin erreklamazioak aztertuta, hau

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» - «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) «Emaitzak» «Programazio didaktikoa».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Oposizio-aldia» «Programazio didaktikoa».

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik