Arautegia

Inprimatu

170/2006 DEKRETUA, irailaren 12koa, euskal herri administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartu zuen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4771
  • Xedapen-zk.: 170
  • Xedapen-data: 2006/09/12
  • Argitaratze-data: 2006/09/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

2004ko urriaren 27ko EHAAn (206. zk.) urriaren 13ko 1990/2004 Dekretua argitaratu zen, euskal herri administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartu zuena.

Dekretu hori (190/2004, urriaren 13koa) inpugnatu egin zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak honako epaiak eman zituen: 516/2005 epaia, uztailaren 8koa, 2021/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona; eta 879/2005 epaia, abenduaren 19koa, 1947/04 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona.

Epai horiek behin irmo eginda, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren bi ediktu argitaratu ziren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: bata, 2005eko azaroaren 28an, eta bestea, 2006ko maiatzaren 8an. Ediktu horiek, aipatutako epaietan hartutako erabakien berri ematen dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 107.2 artikulua beteaz, eta Lege horren 72.2 artikuluan aurreikusitako ondorioekin. Honela diote hitzez hitz ediktu horiek:

  1. – "Baliogabe deklaratzen dira honako hauek:

    1. Urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 15.B) artikuluaren ondoko zatia: "edo bestela egiteko hori bere iritziz egokia denari ematea, horretarako dagozkion akordioak hartu behar dituelarik".

    2. 190/2004 Dekretuaren 16.2 artikulua; izan ere, Balioespen Batzordean langileek izango duten ordezkaria izendatzeko sistemak ez du bere baitan hartzen ordezkaritza sindikalik, eta aukera horri isilean uko egiten zaio.

      190/2004 Dekretuaren 55. artikulua. Artikulu horren arabera, bitarteko funtzionarioak izenda daitezke ordaindutako zereginetan aldi baterako jarduteko, beti ere, aurrekontuko zuzkidurarik badago. Artikulu horretan ez dira aipatzen, ordea, plantillan hutsik dauden lanpostuak (EAEko administrazio orokorraren eremuan), ez eta hutsik dauden lanpostuak eta behin-behineko programak ere, foru- eta toki-administrazioaren eremuan".

  2. – "Baliogabe deklaratzen da errekurritutako Dekretuaren 58.3 artikulua".

    Epaiak behar bezala betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak, zati batean baliogabetua izan den Dekretua onartu duen organoa den aldetik, berriro idatzi behar ditu euskal herri administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartu zuen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 16.2 eta 55. artikuluak.

    Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko irailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehen artikulua.– Euskal herri administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartu zuen urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 16. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzen da; honela geratuko da idatzita:

"2.– Langileen ordezkariek kide bakarra izango dute balioespen batzordean. Kide hori -titularra eta ordezkoa— izendatzeko proposamena ordezkaritza horrek dagokion Negoziazio Mahaian dituen kideek hartutako erabakiaren bidez egingo da.

Titular eta ordezko izateko hautagai bat baino gehiago badago, langileen ordezkaritzak Mahaian dituen kideen artean botorik gehiena lortzen duena izendatuko da.

"55. artikulua.– Bitarteko funtzionarioen izendapena.

Presa edo beharra dela-eta, bitarteko funtzionarioak izendatu ahal izango dira plantillan hutsik dauden lanpostuak aldi batean betetzeko —harik eta karrerako funtzionarioek betetzen dituzten arte—, edo lanpostu horiek aldi baterako hutsik gelditzen direnean, haiek ordezkatzeko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko irailaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.