Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
- Titularra: Iñaki Orbe Onaindia
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Hezkuntza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
22. artikulua.– Lurralde-ordezkaritzak.
Hezkuntzako sailburuaren mendetasun organikoaren eta hari atxikitako sailburuorde eta zuzendaritza bakoitzaren mendetasun funtzionalaren mende, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bat egongo da lurralde historiko bakoitzean, lurralde-ordezkari batek gidatuta; egiteko hauek izango ditu:
- Sailaren ordezkaria izatea dagokion lurralde historikoaren eremuan.
- Sailak kasuan kasuko lurralde historikoan dituen administrazio-zerbitzu eta -unitateak zuzentzea.
- Sailak emandako jarraibideak eta arauak bideratzea, dagokion lurralde-eremuan bete daitezen.
- Sailaren eskumenen arloan ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egindako programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen direla kontrolatzea.
- Sailaren organo nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainerako gai guztiei buruzko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako bitarteko irakasle funtzionarioak izendatzea eta kargutik kentzea, eta unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioei kargu-hartzeei eta -uzteei buruzko jakinarazpenak egitea.
- Goi-mailakoak ez diren irakaskuntzetako, lanbide-heziketako eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuetako ikastetxeetan edota sailaren gainerako lokaletan antolatzen diren jardueren jakitun egotea, eta, hala behar denean, horiek baimentzea, norbanakoek edo sailaren mende ez dauden organismoek sustatutakoak direnean.
- Kontratazio-arloko eskumena, bigarren xedapen gehigarrian jasoa.
- Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak eskuordetuta, hala ezartzen bada, lizentziak eta baimenak ematea.
- Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea berari dagokion alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, bere lurralde-ordezkaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.
- Indarreko araudiak ematen dizkion bestelakoak.
Zonako Berritzeguneak, organikoki, Hezkuntza Sailaren dagokion lurralde-ordezkaritzaren mende egongo dira, eta funtzionalki, berriz, Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren mende, hargatik eragotzi gabe Hezkuntza Ikuskaritzari dagozkion gainbegiratze-egitekoak.
Lurralde-ordezkariek funtzionalki gainetik duten organoak ebatziko ditu Hezkuntzako lurralde-ordezkariek emandako administrazio-egintzen aurkako gora jotzeko errekurtsoak, dekretu honek adierazten duenaren arabera, eta xede duen gaia aintzat hartuta; betiere, araudi sektorialak zeregin hori beste organo bati esleitzen ez badio.
KARGUAK