Osasun Saila

Larru-azala eta eguzkia

Eguzkiaren argia ezinbestekoa da bizitzarako: gaixotasun batzuek hobera egiten dute, eta umorea ere hobetu egiten da. Gainera, beharrezkoa da D bitamina sintetizatzeko, kaltzioaren metabolismoa erregulatzen duen bitamina sintetizatzeko, alegia. D bitamina sintetizatzeko, nahikoa da egunero apur batean aire zabalean paseatzea, are eguzkirik zuzenean hartu gabe ere.

Baina, gure organismoak, bizitza osoan zehar, eguzki-erradiazioaren kantitate jakin bat baizik ezin du jasan guztira, eta kantitate hori gaindituz gero, ondorioak oso larriak izan daitezke.

Zaindu zure azala

Eguzkiaren erradiazio ultramoreak dira (UVA eta UVB) larru-azaleko minbizi mota gehienen ingurumen-faktore nagusia, eta, gainera, erredurak, larru-azalaren zahartzea eta begietako zenbait gaitz ere eragiten dituzte.

Arropa, eguzkitako betaurrekoak, txapela eta fotobabeslea erabiltzea oso neurri garrantzitsuak dira eguzkitik eraginkortasunez babesteko, baita egunaren erdiko orduak saihesteko ere.

Eguzkitik nola babestu


Itzazkil baten irudia

Larruazaleko minbiziaren kontrako prebentzio-araurik garrantzitsuena da. Itzalean egoteak UV erradiazioaren % 50-95 murrizten du.

Erradiazio ultramorea biziagoa eta kaltegarriagoa da 12:00etatik 16:00etara, beraz, ordu horietan babes-neurriak zorroztu behar dituzu, itzalpean egoten saiatuz.

EZ DITUZU INOIZ EGUZKITAN JARRI BEHAR 6 HILABETE BAINO GUTXIAGOKO HAURTXOAK, ARROPA ETA TXANOA ERAMAN ARREN.

3 URTETIK BEHERAKO HAURREN EGUZKI ESPOSIZIO ZUZENA ETA LUZEA SAIHESTU BEHAR DUZU.

Babes-jantziak erabiltzea


Babes-jantziak erabiltzea

 Arropek UV izpietatik babesten laguntzen dute. Gorputza estaltzeko arropa arin eta kolore argikoak erabiltzea da onena (alkandora eta praka edo gona luzeak), baina ez da beti erosoena. Arropa motzagoa hautatzen baduzu, ez ahaztu eguzki-krema ematea babestu gabeko larruazalean. Eguzkitan zaudenean, babestu beti zure burua kapela batekin.

UVA eta UVB iragazkiak dituzten betaurrekoak erabili (UV400)


UVA eta UVB iragazkiak dituzten betaurrekoak erabili (UV400)

Azalaz gain, eguzkiak zure begiak ere kaltetu ditzake. Begi babesgabeetan irradiazio luze eta biziak konjuntibaren eta kornearen hantura eragin dezake, eta epe luzera erretina kaltetu.

Beraz, erabili beti UV babes bermatua duten eguzkitako betaurrekoak, erradiazio ultramorearen % 90 gutxienez (UV400) iragazten dutenak.

Eguzkitarako babes-krema egokiak erabiltzea


Eguzkitarako babes-krema egokiak erabiltzea

Hala ere, larruazala eguzkitan jartzea erabakitzen baduzu, egin pixkanaka, eta erabili babes-kremak. Eguzkitarako krema UV erradiazioen ondorio kaltegarrietatik babesteko larruazalean ematen da. Eguzkitarako kremak UVA izpietatik nahiz UVB izpietatik babestu behar du. Fototipoaren, erradiazio ultramorearen indizearen (ErUI) eta adinaren arabera hautatu behar duzu. Haurrentzako berariazko formulazioak dituzten babes-kremak daude.

Egun lainotuetan ere, babes-kremak erabili behar duzu. Erradiazio ultramoreak uretan, hondarretan, belarretan eta elurretan islatzen dira, baita egun lainotsuetan ere.

EZ DA GOMENDATZEN 6 HILABETE BAINO GUTXIAGOKO HAURTXOETAN EGUZKITARAKO KREMAK ERABILTZEA.

Eguzkiaren eragin zuzenaren eta luzearen esposizioa sahiestu, egunaren erdiko orduetan batez ere.

Garrantzizkoa da eguzkiaren esposizio esanguratsua duten aire zabaleko jarduerak identifikatzea, adibidez, eskolako jolastokian, parkean, kirol lehiaketetan, txangoetan, kanpamentutan, etab.

Ahal den neurrian ultramore babesa duen manga luzeko arropa erabili gorputz-enborra eta gorputz-adarrak estaltzeko, txanoa edo kapela burua estaltzeko, eta ultramore babesa duten eguzkitarako betaurrekoak.

Zein eguzki-fotoprotektore da egokiena


fotoprotektoreak

Eguzkitarako fotobabesle espezifikoak gomendatzen dira, beraien formulazioa biztanleri honen ezaugarrietara moldatuta bait dago.

6 HILABETE BAINO GAZTEAGOAK DIREN HAURTXOETAN FOTOBABESLE DIREN KREMAK ERABILTZEA EZ DAGO GOMENDATUTA.

Beraien azala sentikorragoa da, finagoa eta meheagoa, beraz, iragazkorragoa kaltegarriak izan daitezkeen kremetako gaientzat, eta alergiak eta narritadurak eragin diezazkiekete.

6 hilabeteren eta 2-3 urteren bitartean, urte bat baino gazteagoentzat bereziki, filtro fisiko/mineralak aukeratu. Hauek radiazioa azalean isladatzen dute (krema gainean) bere barnera sartu gabe, izpiak errebote egiten dute. Aplikatzen dituzun momentu beratik eraginkorrak dira.

Filtro kimikoak 3 urtetik goragokoeetan erabiliko dira. 30ko edo gorako babesa izan behar dute eta 50koa ahal izanez gero. Eragina aplikatu eta 20 minutuetara dutenez, esposizioa baino lehen aplikatu behar dira.

Bainuetan, ur jolasetan edo izerdi bizietan, fotobabesleak urarekiko eta izerdikiko erresistentea izan behar dira. Hala ere, 2-3 orduro gomendagarria da berriro ematea.

Gomendagarria da aurreko urteko fotobabesleak baztertzea.

Garrantzitsua da gogoraraztea eguzkitarako fotobabeslearen aplikazio bakarra, beste baliabide fisikorik erabili gabe (txanoak, kapelak, betaurrekoak), ez dela nahikoa haurrak eguzki-erradiazioaren aurka babesteko.

Emakumeen irudia

Larru-azalaren fototipoa pertsonak sortzetik dituen zenbait ezaugarri fisikoren multzoak eratzen du (ilearen, begien edo larru-azalaren kolorea, esaterako); ezaugarri horien arabera neurtzen da zer joera duen bakoitzak belzteko.

Behin gure fototipoa zein den jakindakoan, norberarentzat babesik seguruena eta eguzkiarekiko dugun sentikortasun naturalari hobekien egokitzen zaiona hautatzeko moduan gaude.

LARRU-AZALAREN FOTOTIPOA. Larru-azal motak fotosentikortasunaren arabera: (Fitzpatrick-en sailkapena)


Fitzpatrick-en sailkapena
Fototipoa Eguzki-erredura Beltzaran-kolorea Deskribapena
I Erraz Inoiz ez Oso azal zuria, zeltikoa, ia albinoa.
II Erraz Oso gutxi Azal zuria, eguzkitan askotan egon ondoren kafesne kolore arin bat hartzen du.
III Nahiko erraz Bai Azal argia, kaukasiarra. Eguzkitan jarritako lehenengo aldietan erredurak izaten dira, baina aste pare batean beltzaran-kolorea hartzen da.
IV Eguzkitan denbora askoan eta askotan egon behar da Erraz III.aren antzekoa, baina egun gutxi batzuk nahikoa dira beltzaran-kolorea hartzeko. III. fototipokoekin batera, mediterraneoko herritar gehienak hartzen dituzte, eta, horrenbestez, baita espainiarrak ere.
V Eguzkitan luze egon behar da Oso erraz Berez nahiko azal-tonu iluna duten herritarrak. Amerikako indigenek, indiarrek… duten azal-kolorea da.
VI Inoiz ez Beti Azal beltzekoak.

Fotoprotektoreen irudia

Espero den eguzki-indarraren arabera eta larru-azal motaren arabera (fototipoa) hautatu behar dugu eguzkitiko babesaren faktorea.

ErUI I Fototipoa II Fototipoa III Fototipoa IV Fototipoa
1-3 15-20 15-20 15-20 15-20
4-6 30-50 30-50 15-20 15-20
7-9 50+ 30-50 15-25 15-20
> 10 50+ 50+ 30-50 15-20

Larru-azal beltzaranena duten pertsonek ere, gutxienez 15-20 arteko babes indizea duen eguzkitarako krema erabili behar dute.

Produktu mota bakoitzaren kategoria ezartzeko, erradiazio baterako eta besterako babes-gradu arautua hartzen da kontuan.

Protectores solares para la infancia

Categorización


Babes maila txikia Babes-maila ertaina Babes-maila handia Babes-maila oso handia
EBF 6 edo EBF 10 EBF 15, EBF 20 edo EBF 25 EBF 30 edo EBF 50 FPS 50 +

Etiketa


Eguzkitarako kremaren etiketan, kategorien araberako sailkapena eta honako esaldi hau agertu behar dira: produktua uretan bi aldiz eta hogei minutuz sartuta eraginkorra bada, "jasaten du ura" (water resistant), edo, uretan bi aldiz eta berrogei minutuz sartuta artean ere eraginkorra bada, “iragazgaitza uraren kontra” (waterproof).

Egukzi krema nola emateko gomendioak


Como usar crema solar

  • Zure larru-azalaren eta ErUIren arabera hautatu, gutxienez, zuretzat egokia den babes-faktorearekiko produktua.
  • Ziurtatu UVA nahiz UVB erradiazioetatik babesten zaituztela.
  • Eguzkitan jarritako aldeetan larru-azalaren motaren araberako babes-krema ugari eman:
    • Eguzkitan jarri baino ordu erdi lehenago, nahiz eta lainotuta egon;
    • Berriro eman bi edo hiru ordurik behin;
    • Bainatu ostean ere beti eman, baina larru-azala ondo lehortu ondoren.
  • Krema erabili arren ez egon luzaroegi eguzkitan.
  • Apurka-apurka jarri eta egon eguzkitan.
  • Kontuz ume txikiekin! EZ utzi inoiz ere eguzkiak zuzen-zuzen jo diezaien 6 hilabete baino gutxiagoko umeei. Lehenengo 6 hilabetetan ezi zaie eguzki kremarik jarri, bere azala xurgatze-gaitasun handia baitauka eta izan ditzaketen ondorio kaltegarriak ez dira ezagutzen.
Imagen de un sol

ErUI-k adierazten digu eguerdian eta leku geografiko jakin batean lurrera iritsiko diren erradiazio ultramorearen mailak zeintzuk diren.

Sendagai batzuek gehitu egiten dute larru-azalaren UV izpiekiko sentikortasuna. Hori dela eta, nahiz eta zure larru-azala ez izan eguzkitan erraz erretzekoa, zenbait botika hartuz gero erredura larriak sortu ahal zaizkizu minutu gutxi batzuetan eguzkitan egonez.

Fotosentikortasuna eragiten lagun dezaketen zenbait sendagai

  • Arritmiaren kontrakoak
  • Hipertentsioaren kontrakoak
  • Depresioaren kontrakoak
  • Diuretikoak
  • Antiseptikoak, parasitoen kontrakoak antifungikoak
  • Ahotik hartzeko antisorgailuak
  • Aknearen kontrakoak
  • Epilepsiaren kontrakoak
  • Antineoplasikoak

Galdetu osasun-zerbitzuetako langileei ea hartzen ari zaren sendagaiak eguzkiarekiko sentikortasuna areagotzea eragin ahal dizun.

Baietz erantzunez gero, eguzkitik babesteko neurri gehiago ezarri tratamenduak iraun artean. Larru-azala estaltzea edo kanpora ez ateratzea dira babesik onena.

Gerta liteke eguzkitik babesten duten produktuetan ebf handiena dutenak ere ez izatea nahikoa larru-azala zenbait sendagaik eragiten duten eguzkiarekiko sentikortasunetik babesteko

Azken aldaketako data: