Baso-paisaiak historian zehar izan duen eraldaketa aztertzeak basozaintzarekin lotutako lurralde batean kokatzen gaitu; aldi berean industriala eta landatarra den euskal gizartearen beharretara egokitzeko sarri eraldatu den balio handiko lurraldean. Ildo horretan, kontuan izan behar da euskal gizarteak behar-beharrezko duela lehen sektorearen ekarpena, hau da, baserrien, laborantzaren, basoen eta zuraren ekarria.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurzoruaren % 55 bideratzen da basogintzara, ia 400.000 hektarea baso; funtsean, espezie hostotsuak eta koniferoak. Hori dela-eta, Euskadin bizi garenok oso hurbileko sentitzen ditugu mendi eta basoak. Historia luzea dute atzean halako paisaiek: bertan bizi izan diren gizakien eta tradizioen lekuko isil dira; iraganeko garaietako bizimodu gogor baina sentikorraren oroigarri.
Euskal Autonomi Erkidegoko paisaiaren eraldaketa historikoa
Erosi (20 €)
|