Liburu honetan, 2004 eta 2008 bitartean Iñigo Onandiak egindako argazki-lana ikusiko duzu (AZTI-Tecnaliako teknikaria da Iñigo). Arrantza-ikerketarako hainbat kanpainatan ontziratu, eta hala ateratakoak dira. Euskal Herriko baxurako flotak egiten dituen atun-arrantza motak islatzen ditu zehatz material grafiko horrek.
Atunetan lanak Kantauriko arrantzaleak ere omendu nahi ditu, bereziki, Euskadiko baxurako flota.
|