Biodibertsitateari buruzko IV. Biltzarraren ponentziak
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Planeta osoan biodibertsitatearen galera nabarmena erregistratzen ari da: ondare genetikoa higatzen ari da; populazioak eta espezieak galdu; ekosistema osoak desagertu? Gehiago jakin behar da, baliabide natural eder eta ordezkaezin hau hobeto kudeatzen eta zaintzen jakin behar da.
Diversitas batzorde espainiarraren babespean egiten duen, Biodibertsitateari buruzko IV. Biltzarrak, hiru edizio eginda dauzka: I.a 2007an; II.a 2009an, eta III.a 2011n.
Kongresuaren hurrengo edizioaren koordinazioa NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakunde publikoari dagokio, eta hori izango da biodibertsitatearen gainean egingo den lehen biltzar iberiarra. Kongresua Bilbon egingo da, 2013ko otsailaren 6, 7 eta 8an.