Ogasun eta Finantza Saila

Ikerketa-beken deialdia egin da sail hau egituratuta dagoen administrazio-organoei esleitutako jakintza-alorretako profesional adituen prestakuntzan laguntzeko.

LABURPENA
Titulua:
Ikerketa-beken deialdia egin da sail hau egituratuta dagoen administrazio-organoei esleitutako jakintza-alorretako profesional adituen prestakuntzan laguntzeko.
Xedea:

1.– Oinarri hauen xedea da Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren arloan bi (2) ikerketa-beka emateko deialdia arautzea.

2.– Bekek gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloan ikertzeko, euren burua prestatzeko eta lankidetzan aritzeko aukera emango die adjudikaziodunei.

Diru kopurua:

20.000 €

Araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 24koa, (EHAA Zk. 47/2010)

    Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, 2010ean jarritako kredituen zenbateko osoaren berri emateko dena.

  • AGINDUA, 2010eko otsailaren 24koa, (EHAA Zk. 48/2010)

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena; horren bidez, Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren alorrean bi ikerketa-beka emateko deialdia egin da.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomia eta Ogasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Finantza Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomia eta Ogasuna
Egitura atal ebazlea:
Finantza Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Eskaerak Finantzetako zuzendariari bidaliko zaizkio eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Zuzendaritza horretan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

Itzuli

Eskaerak Finantzetako zuzendariari bidaliko zaizkio eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Zuzendaritza horretan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

Telefono bidezko harreta:

Telefono-zenbakia:

Euskal Autonomia Erkidegotik: 012

Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000

Atzerritik: 00 34 945 018000

TRAMITAZIOAK
Ikerketa-beken deialdia egin da sail hau egituratuta dagoen administrazio-organoei esleitutako jakintza-alorretako profesional adituen prestakuntzan laguntzeko.

1.– Oinarri hauen xedea da Gizarte Aurreikuspen Osagarriaren arloan bi (2) ikerketa-beka emateko deialdia arautzea.

2.– Bekek gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloan ikertzeko, euren burua prestatzeko eta lankidetzan aritzeko aukera emango die adjudikaziodunei.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona Fisikoa

Betebeharrak:

a) Europar Batasuneko herritartasuna izatea eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea ekitaldi honetako urtarrilaren 1aren aurretik.

b) Europar Batasuneko estatu kideren batean eskuratutako unibertsitate-lizentziatura izatea.

c) Lehenagotik horrelako edo antzeko bekarik jaso ez izana Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

d) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-hauste bat egin izanagatik jarritako zigor irmoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak lortzeko debekurik ez izatea.

e) Sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigor administratibo edo penala betetzen edo debeku horrekin zigortuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

f) Soldatapeko lanik egiten edo beste beka edo laguntzarik jasotzen ez egotea.

2.– Onuradunari beka eman eta, hala balegokio, ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi ziren eta oraindik  ramitatzen dauden itzulketa-edo zigor-prozedura guztiak amaitzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.– Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen testu bateginaren araberako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 51.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2.– Beka bakoitzaren zenbatekoa kopuru finkokoa izango da: 9.000 (bederatzi mila) euro. Horretaz gain, beste zenbateko gehigarri bat egongo da, 1.000 (mila) eurora artekoa, bekaren gaiarekin lotura duten ikastaro eta mintegietara joateko. Guztira 20.000 euroko kreditua dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legean dago esleituta.

3.– Beka adjudikatu ondoren eta bederatzigarren oinarriaren e) letran adierazten den hasierako diagnostikoa aurkeztu ondoren, 1.500 (mila ta bostehun) euro emango zaizkio onuradunari.

4.– Lehenengo bihilekoa amaitzean, 1.500 (mila eta bostehun) euro emango zaizkio onuradunari. Bekaren gainerako zenbatekoa 2.000 (bi mila) euroko hiru ordainketatan emango da. Zenbateko horiek bihilekoa amaitu ondoren ordainduko dira, bederatzigarren oinarriko f atalean aipatutako memoriak aurkeztu ondoren.

5.– Horretaz gain, bekaren helburu den gaiarekin lotura duten ikastaro eta mintegietara joateko laguntza gehigarria eskatu ahal izango du bekadunak, adjudikaziodunak hala egiaztatzen duenean eta tutoreak baliozkotuta dagoenean. Gastu horien muga Euskal administrazio publikoetako funtzionarioen zerbitzuengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan (515/1995, 63/1998, 267/2000 eta 121/2006 dekretuek aldatuta) aurreikusitako zenbatekoek ezarritakoa izango da, eta jatorrizko ziurtagiri edo egiaztagiriak aurkeztu ondoren ordainduko dira.

TRAMITEAK
Eskaera:
Ikerketa-beken deialdia egin da sail hau egituratuta dagoen administrazio-organoei esleitutako jakintza-alorretako profesional adituen prestakuntzan laguntzeko.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioak (Eskaera)

Eranskinak

Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    • Europar herritartasuna NANa edo, hala badagokio, herritartasuna ziurtatzen duen titulu juridikoa aurkeztuz egiaztatuko da.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko herri batean bizi dela egiaztatzeko dagokion udal-erroldaren ziurtagiria aurkeztuko da.

    • Titulazio akademikoa eskaerak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko da, deialdi honetan eskatzen diren titulu akademikoetako baten kopiaren bidez edo titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiriaren bidez.

    • Laugarren oinarriaren 1. ataleko c, d, e eta f ataletako baldintzak eta laugarren oinarri horretako 2. atalekoak betetzen direla egiaztatzeko, oinarrien II. eranskinean azaltzen den ereduaren araberako aitorpen arduratsua aurkeztu beharko da.

    b) Unibertsitateko ikasketen ikasketa-ziurtagiri xehatua, lortutako kalifikazioak eta haien datak azalduz.

    c) Curriculum vitaea, bertan datu akademikoak, euskararen eta EBko beste hizkuntza batzuen jakintza maila adierazi beharko dira; horretaz gain, interesgarriak diren beste merezimendu batzuk ere adieraziko dira. Hori guztia agirien bidez egiaztatu beharko da, ziurtagiriak edo diplomak aurkeztuz, edo haien egiazkotasuna ziurtatuko duen beste edozein bitarteko erabilita. Eskaerak aurkezteko epearen ondoren aurkeztutako merezimenduen egiaztapenek ez dute baliorik izango.

    d) Memoria laburra, mekanografiatutako bi orrialdekoa, gehienez. Bertan adieraziko dira, argi eta garbi eta behar bezala antolatuta, bekaren helburua oinarritzen den edukia eta aztertu beharreko gaiak, gai horien garrantzia Euskadiko gizarte-aurreikuspenaren testuinguruan eta azterlan hori egitera eraman duten arrazoi pertsonal eta sozialak.

    5.– Eskatutako dokumentazioaren agiri originalak aurkeztu beharko dira, edo behar bezala kautotutako edo konpultsatutako kopiak.

    6.– Eskaerak Finantzetako zuzendariari bidaliko zaizkio eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Zuzendaritza horretan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako moduen arabera ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

    7.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, osorik ez dagoela edo oinarri honetan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituela atzematen bada, interesdunari jakinaraziko zaio eta hamar asteguneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko edo beharrezko dokumentazioa osatzeko. Horretaz gain, adieraziko zaio eskatutakoa betetzen ez badu, eskaera alde batera utzi duela ondorioztatuko dela, horretarako emandako ebazpenaren ondoren, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Telefono-zenbakia:

Euskal Autonomia Erkidegotik: 012

Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000

Atzerritik: 00 34 945 018000



Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/03/12 - 2010/04/12
Aurkezteko epe-muga:

Hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita,

Ebazteko epea:

Beken adjudikazioa Ogasun eta Finantzetako sailburuordearen ebazpenaren bidez egingo da, eta hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko azken egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Finantza Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Finantza Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.