Aurrekontu gauzatzearen estatistika
Estatistika horren helburua Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako Administrazioen finantza eta ekonomia jarduerak hiruhilabetean behin ezagutaraztea da.
Bertan sailkapen ekonomikoa erabiliz, aipatutako erakundeen gastu eta sarreren aurrekontuen gauzatzearen zenbateko metatuak erakutsiko ditugu hiruhilabetero.
Definizioa
Estatistika-eragiketaren izena da Aurrekontuak egikaritzearen estatistika (153016 kodea Euskal Estatistika Planean).
Datuak hiru hilean behin zabaltzen dira.
Helburu orokorrak
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko hurrengo mailetan zein jarduera ekonomiko dagoen jakitea, aurrekontuen burutzapenaren bilakaera aintzat hartuta: Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak.
Helburu espezifikoak
- Aurrekontuen burutzapena zein den jakin eta aztertzea, Eusko Jaurlaritzako eta foru aldundietako gastuen kapituluetako eta sarreren kapituluetako sailkapen ekonomikoa aintzat hartuta.
-
Eragiketaren diseinu metodologikoa
-
Biztanleria-eremua:
Informazioa gastuaren eta sarreraren kapituluak bereizita ematen da, erakunde partaideek (Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak) aurrekontuak egiteko erabiltzen duten sailkapen ekonomikoaren arabera.
- Denbora-eremua:
Datuak hiru hilean behin jasotzen dira.
- Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Aurrekontu gauzatzearen estatistikaren taula estatistikoak
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2024ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2023ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2022ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2021ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2020ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2019ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2018ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2017ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2016ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2015ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2014ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2013ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2012ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2011ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2010ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2009ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2008ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2007ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2006ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2005ean
- Aurrekontu gauzatzearen estatistika 2004ean
Iragan ekitaldiei dagozkien ordaindu gabeko kantitateak jasotzen dira.
- Kapitulua: Pertsonalaren ordainsariak
Pertsonal aktiboari, nahiz funtzionario, langile edo kontratatuari, dirutan edo espezietan ordaindutako lansari oro besarkatzen du, baita Gizarte-Segurantzaren kuotak, enplegatuen Aurrikuspeneko Mutualitateetara egin beharreko obligaziozko ekarpenak eta Prestazio Sozialen kontzeptuan abonatutako kopuruak ere.
- Kapitulua: Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa
Zerbitzuen funtzionamendurako behar diren eta inolako inbertsio-izaerarik ez duten ondasun arruntak eta zerbitzuak erostera bideratutako kredituak besarkatzen ditu.
- Kapitulua: Interesak
Kapitulu honetan sartuko dira balore-tituluek, aurrerakinek eta hartutako mailegu eta gordailuek errepresentaturiko Zor Publikoaren interesak ordaintzeko beharrezko kredituak.
- Kapitulua:Tansferentzia arruntak
Kapitulu honek beste sektoreei onuradunen kontrapartidarik gabeko eragiketa arruntak finantzatzeko eman beharreko kredituak besarkatzen ditu.
Transferentiza bat arrunta edo kapitalekoa bezala kontsideratzeko eta, beraz, bakoitzari dagokion kreditua IV edo VII kapituluan sartzeko oinarri bezala balio izan behar duen irizpidea, agente hartzaileak berorri emango dion destinoa da.
Bere xedea I kapitulutik IVerakoan -biak barne- sartutako gastuen finantzaketa baldin bada, subentzioa ematera bideratutako kreditua 4. kapituluan sartuko da. Aldiz, transferentziaren helburua VI kapitulutik VIIerako kapituluetan barnehartutako gastuak finantzatzea baldin bada eta, beraz, agente onuradunaren inbertsio-mailan eragiten baldu, subentzioa ematera bideratutako kreditua VII kapituluan sartuko da.
- Kapitulua: Kontingentzia-funtsa
Aurrekontu kreditu berezitua da, ekitaldi bateko Aurrekontu onetsian aurreikusi gabeko behar ez-diskrezionaletarako.
Eragiketa arruntak
Pertsonalaren ordainsariak + Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa + Interesar + Transferentzia arruntak + Kontingentzia-funtsa.
- Kapitulua: lnbertsio errealak
Kapituiu honetan, inbertsio bezala kontsideratutako edozein proiektu-mota burutzeko behar diren zuzkidurak barnehartzen dira.
- Kapitulua: Kapital-transferentziak
Onuradunen kontrapartidarik gabe kapital-eragiketak finantzatzeko emandako kopuruak jasotzera bideratutako kredituak barnehartuko ditu.
Kapital-eragiketak
lnbertsio errealak + Kapital-transferentziak.
- Kapitulua: Finantza-aktiboen aldakuntza
Baloreak, emandako maileguak eta aurrerakinaketa eratutako gordailuak erostera bideratutako kredituak barnehartuko ditu.
- Kapitulua: Finantza-pasiboen aldakuntza
Zor, mailegu eta aurrerakinen amortizazioak kontabilizatzera bideratutako kredituak, eta orobat hirugarren batzuek eratutako gordailuen itzulketa, besarkatzen ditu.
Finantza-eragiketak
Finantza-aktiboen aldakuntza + Finantza-pasiboen aldakuntza.
Gerakinak
Ekitaldiaren hasieran Kutxan zeuden gerakinak jasotzen dira, baita iragan ekitaldietatik kobratzeko direnak ere.
- I. Kapitulua: Zuzeneko zergak
Ahalmen ekonomiko zergagarriaren lehen azalpenari erantzuten dioten zerga-bidezko sarrerak, nahiz errentaren gainekoak nahiz kapitalaren gainekoak izan horiek. - II. Kapitulua: Zeharkako zergak
Zuzeneko zergak ez bezala, ahalmen zergagarria, subjektu horrek hauetaz egin dezakeen erabilerarengatik kontuan hartzen diren zerga-sarrerak. - III. Kapitulua: Tasak eta bestelako sarrerak
Funtsean zerbitzu publiko eta tasa fiskalen kontraprestaziotik etorritako izaera ez-zergagarriko sarrera arrruntak. - IV. Kapitulua: Transferentzia arruntak
Kontrapartidarik gabe hartu izan eta eragiketa arruntak, hau da, gastuen aurrekontuko lehen kapitulutik laugarrenera bitartean barnehartutakoak finantzatzera bideratutako. kopuruak besarkatzen ditu. - V. Kapitulua: Ondarezko sarrerak
Kapitulu honetako kontzeptu desberdinek Ondarearen errendimenduak jasotzen dituzte, nahiz balore-titulu, gordailu edo emandako mailegu eta jabetzaren errentatik etorritako interesak izan horiek.
Eragiketa arruntak
Zuzeneko zergak + Zeharkako zerga + Tasak eta bestelako sarrerak + Transferentzia arruntak + Ondarezko sarrerak
- VI. Kapitulua: Inbertsio errealen inorentzea
Lurren edo inbertsiotzat ematen diren beste edozein ondasun-rnotaren salmentagatik hartutako kopuruak jasotzen ditu. - VII. Kapitulua: Kapital-trasnferentziak
Zuzeneko kontrapartidarik gabe hartu izan eta kapital-eragiketak finantzatzera bideratutako kopuruak barnehartzen ditu.
Kapital-eragiketak
lnbertsio errealen inorentzea + Kapital-trasferentziak.
- VIII. Kapitulua: Finantza-aktiboen aldakuntza
Balore-tituluen salmentatik eta gordailu. eta emandako maileguetatik ondorioztutako itzulketatik etorritako sarrerak barnehartzen ditu. - IX. Kapitulua: Finantza-pasiboen aldakuntza
Gordailu eta hartutako maileguetatik eta zor-jaulkipenetik etorritako hirugarrenen sarrerak barnehartzen ditu.
Finantza-eragiketak
Finantza-aktiboen aldakuntza + Finantza-pasiboen aldakuntza.
Ekonomia eta Ogasun Saileko Estatistika Organoarekin harremanetan jartzeko
Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:
Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Ekonomia eta Ogasun saila - Organo Espezifikoa
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz