Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
M. Vargas Llosa (1936) G.García Márquez (1928)
Hego Ameriketako boomeko bi idazle
Mario Vargas Llosa (Arequipa, Peru,
1936) izan da Garcia Marquezen azterlari
nagusietako bat. Garai batean adiskide minak
izan ziren biak, baina gaur egun, iritzi
politikoak direla medio, guztiz aldendurik
daude. Hamar bat urte iraun zuen adiskidetasunak,
eta une garrantzitsua izan zuen
1971. urtea, Vargas Llosak Garcia Marquez.•
historia de un deicidio (Garcia Marquez :
jainko hiltze baten historia) argitaratu zuena
. Saiakera hori Vargas Llosari berari buruzkoa
ere bada, lagunaren lana aztertzerakoan
berea ere esplikatzen baitu ; izan ere,
eta aldeak alde, gauza askotan baitira parekoak
bi idazle hauen jarrerak eta ideiak.
Garcia Marquez (Aracataca, Kolonbia,
1928), bere lankidea bezala, konpromiso politikoak
nabarmendu du, baina hark, Vargas
Llosak ez bezala, gaztaroko ideologiari eutsi
dio beti, alegia, sozialismoari ; 1959an, Kubako
iraultzaren garaipenak eta behatzaile gisa
hara egindako bisitaldiak aktibismo politikora
bultzatu zuten ; 1980ko hamarraldian,
Nobel saria eman baitzioten (1982), aukera
izan zuen Kolonbiako ezkerraren koalizio
baten buru gisa lehendakaritzara aurkezteko,
baina uko egin zion ; Vargas Llosa berriz
bide horretatik abiatu zen, eta, literaturan
gogor lan egiteaz gainera, politikagintzan
jardun du beti: jadanik unibertsitateko urteetan,
1950eko hamarraldian, Peruko Alderdi
Komunista berregituratzen saiatu zen.
1960tik aurrera sozialismotik aldentzen hasi
zen, "benetako sozialismoaren" huts egitea
zela-eta ; orduz geroztik, eta nahiz eta totalitarismoa
etengabe gaitzetsi, liberalismoaren
bidetik abiatu da Vargas Llosa. Azken
urteotan hartu duen jarrera guztiz atzerakoia
da. Alabaina, eta gaur egun ideologia guztiz
desberdina duten arren, handiak dira bi
idazleon arteko paralelotasunak.
Latinamerikar kontakizunaren nazioarteko
zabalkundearekin batera gertatu zen
bi idazleon ibilbidearen une gorena, hots,
"boom"a deitu denarekin. Argitaletxeenfenomenoaren eta propaganda beharren
gainetik, gauza da urteotako idazle ospetsuenek
bazutela elkarrenganako mirespen
bat, halako "adanismo" bat ezagutzen baitzuen
batak bestearen obran, hau da, Hego
Ameriketako kontagintzaren ordu arteko mimetismoa
apurtu beharra beren kontagintza
propioa eraikitzeko.
Biek jardun zuten gaztetan kazetari lanetan,
eta bien kasuan, sarritan du literaturak
kazetaritzaren kutsua, zenbaitetan bi generoen
arteko muga ezabatzeraino : Garcia
Marquezen Relato de un naufrago (1970,
Itsasoan galdu baten kontakizuna) eta
Cronica de una muerte anunciada (1981,
Heriotza iragarritako baten kronika), erreportaje
tankerako eleberriak ; Vargas Llosak
literatura saio inportanteak idatzi ditu -lehen
aipaturiko Garcia Marquezi buruzkoa,
eta La orgia perpetua : Flaubert y "Madame
Bovary" (Orgia amaigabea : Flaubert eta
"Madame Bovary"), eta mundu osoko
egunkarietan argitaratzen ditu artikuluak.
Konpromisoari dagokionez, bien aburuz,
literaturari berari dagokio idazlearen lehen
erantzukizuna. Konpromiso zibikoa ezin nahasi
da, inola ere, interes politikoek gidaturiko
literatura batekin. Honela dio Vargas
Llosak idazleaz : "Kontentagaiztasunaren profesionala
da, gizartearen asaldatzaile ohartua
nahiz oharkabea (...)". Idazlearen eginkizunaren
ikusmolde mesianikoa du : bere
herriaren gaitzak kontatu, salatu behar ditu.
Ildo beretik doaz Garcia Marquezen hitzak :
"Ez dut ezagutzen balio ezarriak goresteko
balio izan duen literatura onik batere. Literatura
onean, beti, aldez aurretik ezarria
suntsitzeko joera aurkitzen dut (...) ; azken
finean, gizonen bizitza hobetzeko joera".
Sarritan aipatu da errealismoa ulertzeko
modua bien kontagintzaren munduak
aztertzean. Obrak aski desberdinak diren
arren, errealismoaren kontzeptu zabal bat aldezten
dute biek, errealitatearen formulazio
estua batertuz. Izan ere, batarentzat zeinbestearentzat, errealitatea ez du mundu
materialak eta enpirikoak bakarrik osatzen,
aitzitik, errealitatearen osagai dira adimenaren,
irudimenaren eta ametsen munduari
dagozkion gertaerak ere. Vargas Llosarentzat,
"errealitateak dena hartzen du, baita
irrealitatea bera ere" ; Garcia Marquezek Alejo
Carpentier kubatarrak adierazitakoaren
arabera aldezten du "errealismo magikoa",
errealitate amerikanoa fantastikoa dela oinarritzat
harturik. Berak esana da : "Ezagutzen
dut herri xeheko jendea Ehun urte bakardadean
oso gustura eta ardura handiz irakurri
duena, baina batere harrimenik gabe,
azkenean haiek bizi duten bizitzaren antzik
ez duen ezer ez baitiet kontatzen".
Mario Vargas Llosa
Gaztetan denboraldi luzeak egin zituen
Europan (Paris, Madril, Londres, Bartzelona).
Peruren ezagutza sakona, kultura literario zabala,
idazkeraren eta kazetaritzaren zaletasuna,
haurtzaro zaila, nortasun indartsua, hori
guztia bat batean gauzatu zen berehala famatuko
zuen eleberri sail batean. "Sinetsita
nago literatura berez dela eskandalugarria",
adierazten du idazleak. Izan ere, eskandalua
salatzea, eta eskandaluaren mila aurpegiak,
horixe da haren obraren helburua.
1959an, Espainian, Leopoldo Alas saria
lortu zuen kontakizun laburren multzo batengatik,
LosJefes (Buruzagiak). Lehiak eta
gogorkeriak markatzen dituzte kontakizun
guztiak, eta giro dramatikoa, zoria edota halabeharraren
mendekoa, izango da bai liburu
honen bai ondorengo eleberrien osagai
nagusietako bat. La Ciudad y los Perros
(1962, Hiria eta zakurrak) eleberri
trinkoa aldi berean da klasikoa eta abangoardiakoa
; Limako eskola militar bateko
kadeteen bizimodua erakusten du (egileak
berak bertan eman zituen urte batzuk), zapalkuntzak
dakarren giro guztiz bortitza,eta, mikrokosmos baten moduan, Peruko
gizartearen irudia islatzen du.
La casa verde-rekin (1966, Etxe berdea),
Peruko iparraldera eta oihanera aldatzen da
gertalekua. "Etxe berdea", putetxea, zenbait
istorioren gurutzagunea da : mojek hazitako
indiarra, putetxera joan beste aukerarik ez
duena ; Fushia bidelapurra ; oihaneko biztanleen
bizimodua eta zuriekin dituzten istiluak
. Modu polifonikoan, oihal zabal batean,
Peruko gizartearen beste alderdi bat aurkezten
du egileak, J.M. Arguedasen edo Ciro
Alegriaren indigenismo pintoresko zein protestazaletik
oso urruti. Datuen zehaztasunak
frantses eleberrigile handien tradizioa darama
gaztelerazko eleberrigileen eremura,
Balzacena eta Flaubertena bereziki (azkenaren
mireslea izanik, liburu bat eskaini dio
Vargas Llosak).
1967koa da Los Cachorros (Zakurkumeak),
Limako gazte burgesei buruzkoa. Liburu
honetako prosaren arintasunak, indarrak
eta oparotasunak egilearen obra handienetako
bati zabaldu zioten bidea : Conversacion
en la Catedral (1971, Elkarrizketa katedralean)
. Errealismo gogor eta lizunenak
iradokizun sinboliko eta alegorikoaren ahalmen
harrigarria hartzen du hemen. Obra
honetan, Santiago Zavala protagonistak bere
aitaren txofer ohiarekin duen elkarrizketa
luzera mugatzen da kontakizuna, baina hor
ateratzen dira, nahasmendu zurrunbilotsuan,
Santiagoren bizitzako azken hamar urteak,
eta deskubritzen da haren aitaren benetako
izaera : homosexuala, hiltzailea, gaizkilea.
Pantaleon y las visitadoras (1973, Pantaleon
eta bisitatzaileak) eleberri laburra, eta La
Ttia Julia y el escribidor (1977, Izeba Julia
eta eskribatzailea), 1950eko hamarraldiko
Limaren oroitzapena, eleberri komikoak edo
parodikoak dira. Azken eleberriak : La Guerra
delfin del mundo (1981, Mundu bukaerako
gerra), EI hablador (1987, Hiztuna),
El pez en el agua (1993, Arraina uretan),
La fiesta del chivo (2000, Akerraren jaia).
Gabriel Garcia Marquez
Garcia Marquez da boomeko idazle
ezagunenetako bat, batez ere Cien Años de
soledad (1967, Ehun urte bakardadean),
argitaratu zuenez geroztik. Unibertso guztiz
bitxi baten sorrerari zor dio izen hori,
hau da, irakurle asko eskuratzeko modu zail
bati. Baina Garcia Marquezek kontatzeko
modu bat aurkitu du, zenbaitek "errealismo
magiko" deitua, errealitate jakin bat -
Kolonbiako historiako une bat- mito unibertsalaren
mailan ipintzen duena.
Vargas Llosak bezala, denboraldi bat
egin zuen Garcia Marquezek Europan,
Parisen gehienbat, baina oso baldintza gogorretan
. 1959an, 1961 arte, Kubako iraultzari
lotu zitzaion berriemaile gisa. Mexikora
joanda, kazetari, eleberrigile, pubizitate
idazle moduan jardun zuen lanean. 1967an
etorri zen Ehun urte bakardadean-ren batbateko
arrakasta. Orduan, Bartzelonan bizilekua
hartuta, politikagintzan eta literaturagintzan
sartu zen bete-betean. "Nik uste
dut, dio berak, literatura, kazetaritza eta
politika, bizitza errealaren distantzia berean
dauden neurrian, elkarren osagarri direla".
Ikusmolde hori berretsi zuen 1982an Nobel
sariak.
Idazlearen haurtzaroa berak ezagutu ez
zuen aldi bateko kontakizunek (mende hasierako
lehen herenekoak, amonak kontatuak)
markatu zuten. Kontakizuen horien
gaia, La hojarasca-tik hasita (1955, Orbela),
gero La mala hora (1962, Ordu txarra),
El coronel no tiene quien le escriba (1961,
Koronelari ez dio inork idazten) eta Los Funerales
de la Mama Grande (Mama Granderen
hiletak) liburuetan ere ageri dena,
Ehun urteko bakardadea arte, jadanik mitoa
bihurtu den errealitate bat da, idazleak
"Macondo" deitua (Faulkner iparramerikarraren
"Yoknapatawpha" haren antzera) :
irudizko hiria da Macondo, egilearen sorterri
Aracatacaren transposizio poetikoa, eta
aldi berean Kolonbiaren dekadentziaren
ikurra. Garcia Marquezen kontakizun gehienak
historia bera eta bakarra dira, beti
berritua eta beti desberdina, Ehun urte
bakardadean maisulanera iritsi arte zatika
bilbatua eta sakondua. Liburu batetik bestera,
puskaka, pixkanaka, gauzatzen da
Macondoren irudia : Ehun urte bakardadean
liburuan, osagai berriekin batera, aurreko
gaiak ageri dira, egitura guztiz trebe
batean bilbatuak denak.
Macondoren historia Buendiatarren familiarenaren
bidez ezagutzen dugu, hiria
sortu zenetik desagertzen den arte. Hasieran
hiriak urrezko aldi bat bizi du, inozentziarena
; gerra zibilak datoz gero, aurrerabide
ekonomikoa eta horrek dakartzan
gatazka sozialak, azkenean dekadentziaetorri eta hondamendi batek desagerrarazten
duen arte. Hasieran, ipuinaren antzeak
sorrarazten duen plazer hutsak erakartzen
du irakurlea ; baina laster ohartzen da esanahi
posibilitate anitzetan datzala liburuaren
interes nagusia. Macondo Aracataca baita,
baina baita Kolonbia eta Hego Amerika
bera ere, patu bera izan duten neurrian. Baina,
batez ere, gizadiaren historia da, mito
biblikoen bidez deskribatua : Genesia eta
Apokalipsia, patriarkak eta iragarleak, lurreko
paradisua eta paradisu galdua, agindutako
lurra, uholde handia. Hori guztia
denborazko egitura bitxi batean ordenatzen
da, egitura ziklikoan, benetako hasiera eta
bukaera gabe, zeren ehun urteak, izan, betierekotasunaren
neurria baitira. Izaera mitiko
hori irudimen poetikoaren etengabeko
baliatzeak sortzen du, eta, batez ere, mundu
fantastikoarenak: iragana eta orainaldia
nahasten dira, elkarrekin bizi dira biziak eta
hilak, lebitazio, ikuspen, talde osoak hartzen
dituen insomnio eta amnesia fenomenoak
gertatzen dira, badira alfonbra hegalariak,
mustroak, etab. Horiek guztiak ordea gauza
erreal eta "normalen" maila berean daude,
eta ezinezkoa eta gauzarik arruntena
tonu neutral eta erritmo erregular berberaz
daude deskribatuak. Ezaugarri horiek beren
horretan ageri dira urte batzuk geroago
Heriotza iragarritako baten kronika (1981)
eta El amor en los tiempos del tolera (1985,
Maitasuna izurritean) eleberrietan ; modu
horretan finkatzen dira betiko-edo idazlearen
moduak.
Etengabe prozedura ez errealistetara
jotze horrek anbiguoak bihurtzen ditu kontakizun
hauek ; izan ere, alde batetik, eleberriaren
anekdotaren garapena gogoan
harturik, bakardadea eta suntsipena dira gizakiaren
patua ; baina irakurleak, fantasiari
esker, ahantzi egiten du gauzen alderdi
halabeharreko eta trajiko hori, eta bizitzaren
oparotasunaren sentimena geratzen
zaio, horixe baita azken finean Garcia Marquezen
lanaren ezaugarri nagusia.
El otoño del patriarca (Patriarkaren
udazkena) eta El general en su laberinto
(jenerala bere labirintoan), geroagokoak
biak (1989), dira egilearen obra "politikoenak"
: lehenengoa diktadore bati, zehatzago,
Hego Ameriketako "caudillismo'ari
buruzkoa da ; bigarrenak Simon Bolivar
Hego Ameriketako askatzailearen bizitzako
azken egunak kontatzen ditu. Baina horietan
ere ez da ideologia esplizito bat agertaraztea
prozedura estetikoen helburua.
Egilearen jarrera batez ere etikoa da, humanismoaren
eta eszeptizismoaren nahasketa
batean oinarritua dirudien eta beti zabalik
geratzen den etika batekin.