Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Vladimir Maiakovski (1893-1930)

 

Arte berri baten sortzaile

Maiakovski XX. mendeko errusiar olerkari handienetako bat izan zen, hats berri bat eta indar eta bultzada ezin handiagoa eman baitzion poesiari, eta erro-errotik berritu baitzuen, Errusiako gizarteak eta politikak aldaketa izugarria izan zuen garai berean. Futurismoaren baitan, hizkuntza poetikoa ikuspegi iraultzaile batetik landu zuen, mintzairaren alderdi guztiak sakon egokituz, eta berak halako indarkeria basaz goratu zuen modernotasun urbanoaren sen handiz.

Iraganarekiko oso kritikoa baitzen, berez eta gogo biziz egin zuen bat 1917ko iraultzaren alde leihatu ziren artistekin.

Maiakovskiren ustean, garai hartan bera izan baitzen erabateko konpromiso politikoaren eredua, arteak funtzionala behar zuen, konstruktibista, eta XX. mendearen hasierako abangoardia guztiak -futurismoa, kubismoa ...- bereganatu behar zituen. Helburu horiek izan zituen Errusia sobietar hartan 1920 inguruan eta artearen adar guztietan -poesia, teatroa, zinema, arkitektura- izan zen loraldi artistikoak. 1930 inguruan mugimendu hark gainbehera handia egin izanak Maiakovskiri arrunt erorarazi zion bihotza.

Ohiz kanpoko nortasuna, maila bikaina, hizlari eta esatari dohain handiak, bere bizitzaren estilo erromantikoa bere idazlan lirikoetan eta bere suhar militantean islatua, pozaren eta tragediaren arteko nahasketa erakargarria, eta olerkirako sen harrigarria biltzen baitzituen, Maiakovski itzal handiko pertsona guztiz ere miretsia izan zen bere garaiko herritarrentzat.

 

Iraultzarekin kideturik

Vladimir Vladimirovitx Maiakovski Bagdadi-n jaio zen, Kaukason, eta han igarozuen haurtzaroa harik eta aita, Uren eta Basoen alorreko funtzionarioa, istripuz hil zen arte. Maiakovksi familiak Moskun hartu zuen orduan bizilekua, eta han pobrezian bizi izan zen. Maiakovskik bigarren mailako ikasketak utzi zituen alderdi boltxebikean militatzeko. Hamazazpi urterekin atxilotu eta preso sartu zuten. Espetxetik atera ondoren ikasketei lotu zitzaion berriz Pintura, Eskultura eta Arkitekturako Institutuan, eta han ezagutu zituen futurismoaren bultzatzaile izango ziren gazte batzuk. Literaturan buru-belarri murgildurik, higikunde futuristako kiderik nabarmenena eta sutsuena izan zen V. Klebnikov-ekin batera.

Maiakovski izan zuten eragile nagusi futuristek antolatu zituzten asalduzko eta aztoramenezko olerki emanaldiek, jendearen gustuari belarrondoko bat emarn» nahi zioten haietxek, Maiakovskik 1913an argitara eman zuen manifestuko izenburuak dioenez. 1914tik 1917ra bitarte argitaratu zituen idazlanek ospe handia ekarri zioten bere herritarren artean. Urriko iraultzari harrera ezin hobea egin zion, eta harrezkero iraultzari laguntzea onartu zuen abangoardiako artista talde txikian tarteko izan zen, iraultza hark zekarren garai berriarekin bat egingo zuen arte berri baten alde.

1918-1919an talde horrek Komunaren artea zeritzan aldizkaria sortu zuen, Hezkuntzarako Herri Ordezkaritzaren babesean.

Errusiako gerra zibilaren urte gogorrenetan Maiakovskik erabateko konpromisoa hartu zuen iraultzarekin. Ia egunero sortu eta asmatu zituen eskuz esku banatzen ziren pantletoetarako eta egunkarien ordez saltoki hutsetako erakusleihoetan ezartzen ziren iragarkietarako testuak, eguneroko albiste politikoen berri militante iraultzaile baten ikuspegitik emanez ; erakusleiho haiei «Rosta erakusleihoak» esaten zitzaien, Rosta baitzuen izena Errusiako telegrafo ajentziak.

Suhar eta ahalegin berberaz egin zituen geroago estatuaren saltokietarako iragarki ospetsuak.

1923tik aurrera, LEF higikundearen (Artearen ezkerreko frontea) zuzendari eta bultzatzaile izan zen ; higikunde horrek bialdizkari mota atera zituen : LEF aldizkariak (1923-1925) eta LEF berria (1926-1929).

Sobiet agintearen aurreneko hamar urteetan estetikaren inguruan izan zen eztabaida handian, LEF joera moderno eta aldi berean pragmatiko eta funtzionalistaren alde egon zen. Higikunde hartan bildu ziren sortzaileen ustean, beren estetikak ardatz hauek zituen : Boris Pasternak-en poesia, V.

Meyerhold-en antzerkia, Dziga Vertoven eta S. M. Eisensteinen filmak eta eskola kritiko formalistaren lanak.

Pentsamolde horren harian, Maiakovskik eguneroko gertakizunen kronika sutsu bihurtu zuen bere poesiaren alderdi bat, maiz gertaera jakinetan oinarritua eta egunkari politikoetan argitaratua. Bidaia asko egin zituen atzerrian barrena -Berlin, Paris, Mexiko, Estatu Batuak- olerki emanaldiak eginez, eta esatari eta eztabaiden gidari gisa zituen dohainak liluratuta utzi zituen entzuleak, bai atzerrian eta bai Errusian bertan, batez ere sobietar literaturaren ahozko aldian, paperik ez zegoen garaian alegia ; erregimen berri haren eta bere artearen propagandagile eragin handikoa izan zen beraz Maiakovski.

Baina 1930 inguruan sobietar artearen joera moderno eta berritzaile hark behera egin zuen, eta estetika tradizionalago, veristago eta eredugarriago bat nagusitu zitzaion, aginteak eta irakurleek gero eta gehiago onesten zutena. Bi joera horien arteko tirabiran Maiakovskik gogotik egin zuen bide berritzailearen alde, eta zorrotz eta zehatz aztertu eta aurkeztu zituen Stalinek bultzatutako bide tradizionalagoaren konformekeriak eta atzerakoikeriak zekartzan alderdi gaiztoak. Maiakovski bera sobietar literaturako idazle nagusietako bat izan arren, haren estiloari modernoegia iritzirik, sobietar buruzagi batzuek -Leninek hesteak beste- begitan hartu zuten, gaitzetsi egin zuten, eta oztopoak eta trabak jarri ere zizkioten administrazioko kontuetan. Maiakovskik alderdi komunistarekikoak egin zituen estetikari zegozkion arrazoi ideologikoengatik . Abangoardia politikoaren eta abangoardia artistikoaren arteko lotura hura hark bere indar eta suhar guztiaz lagundua gainbeheran zegoela sumatu zuenean arrunt eroria gelditu zen Maiakovski, eta areagotu egin zitzaion berez zuen etsipenerako joera. Bere buruaz beste egin zuen Moskun 1930ean.

 

Poetika eta politika

Maiakovskik idazlan asko eta era askotakoak idatzi zituen. Batik bat, zinemarako historiak, hamabi bat olerki libuni : Oblako v stanach (1914, Hodeia galtzak jantzita), (Flejta pozvonocnika (1915, Orno flauta), 150.000.000 (1920), Ljublju (1921, Maite dut), Pro eto (1923, Honetaz), Vladimir Ilitx Lenin (1924), Choroso! (1927, Ederki!) ; antzerki lanak : Vladimir Maiakovski (1913), Misterija-Buff (1920, Misterio bufoa), Klop (1929, Zimitza), Banja (1930, Bainuak) ; teoriazko testuak, batez ere Kak dielat' stikhi (1926, Olerkiak nola egin) saiakera.

Maiakovskiren poesia bi alderdi kontrajarrietan banatua eta eztabaidatua izan zen bere garaian. Arte hutsaren aldekoek garrantzi handia eman zioten haren hizkuntza poetikoaren berrikuntzari eta haren nortasun lirikoaren nolakotasun oinazetuari, haren konpromiso politikoak gaitzesten zituztela . Haren alderdi politikoari baizik atxikiak ez zirenek, berriz, haren berrikuntza formala deitoratzen zuten, haina idazleak ideologia jakin bati, komunismoari hain zuzen, egin behar dion ekarriaren eredutzat zeukaten Maiakovski. Nolanahi ere, eta eztabaidak eztabaida, haren obrako alderdi anitzak koherentzia guztiz sakon eta ezin hautsizko batez daude elkarri lotuak.

Arteaz zeuzkan ideia oinarri-oinarrizko batzuen defendatzaile sutsua izan zen, haren sormenezko lan guztien iturburu izan zirenak. Ideia horiek 1917 aurretik errusiar futurismoaren aldekoek egina zuten manifestuan bilduta zeuden, eta mutur muturreraino eraman zituzten Errusiako aurreneko joera modernistek, sinbolismoak batez ere, estetikari buruz egin zituzten gogoetak.

Arteak behar zuen materialaren ahalmenak aintzat hartu beharrak, berez, edozein helburu figuratibo alde batera utzita, eragin handia izan zuen sinbolisten eta lehenengo kubisten bilaketan. Futurismoak hizkuntzari aplikatu zizkion ahalmen horiek. Maiakovski izan zen, Klebnikovekin batera, hizkuntzarenalderdi adierazgarri berri batzuen aurkitzailea : entonazioak, hotsen antolamendua, hiztegiaren hedadura zabaltzea...

Bestalde, artearen materiaren zentzu horrek lotura berri bat ezarri zuen artearen formaren eta edukiaren artean. Errealitate jakin bat, eta bereziki garai bateko errealitate herria, hori baita belaunaldi bakoitzak bere gain hartzen duen zeregina, adierazi ahal izateko, berrikuntza hori ez bakarrik gai herrien bidez adierazi beharra zegoen, material adierazgarria zeharo beste modu batera antolatu beharra zegoen, mundu modernoaren muinari guztiz atxikirik. Hala, futuristek XX. mendeak zekartzan tankera berriak sortzen zituen irudiak eta edertasuna ulertzeko modu berri bat hartzen zuten aintzat : hiri handia, teknikaren mundu artifiziala bezain sormen indar handikoa.

Irudi haiek idazketa geometriko, latz, eztandazko baten itxura hartu zuten, probokaziorako joera zuen estiloaz.

 

LEF

Maiakovskik 1914 idatzi zituen hitz batzuk aldatuko ditugu hona, haren estetikaren argigarri : Tuturismoaren poesia hiriaren poesia da, gaurko hiriarena. Iraganeko poetek ezagutzen ez zituzten elementu berriz aberastu ditu hiriak gure esperientziak eta gure inpresioak (...). Guk, hiritarrok, ez ditugu basoak, zelaiak eta loreak ezagutzen, hirietako tunelak besterik ez ditugu ezagutzen, eta hango mugimenduak, hango zaratak eta orroak, hango distira iheskorrak, hango joan-etorri etengabea (...). Hitzak ez du deskribatu behar, berez dauka adierazi beharra. Hitzak badu bere perfumea, bere kolorea, bere arima. Aldatu egin da beraz bizitzaren erritmoa (...). Poesia zaharreko erritmo motel, lasai, erregularrak ez datoz bat gaurko hiritarraren psikismoarekin. Sukarra, hona gaurko bizitzaren mugimenduaren sinboloa . Hirian ez dago lerro erregular, biribildu, neurturik. Angeluak, hausturak, sigisagak dira hiriaren irudiaren ezaugarriak.» LEF higikundearen arabera, testuinguni iraultzaileak jarduera estetikoaren izatea hera aldatu beharra zeukan, ordu arte bezala eguneroko bizitzatik bereizia egoteari utzi eta gizartearen baitan sartu beharra baitzuen, eta gizon erabateko, alienatu gabearen mitoari erantzun behar zion, filosofia marxistak giza izateari buruz proposatzen zituen alderdi guztiak bere gain hartzeko.

LEF higikundearen programaren oinarria, heraz, artearen heriotza zen, baina arte hori errealitatearen apaindurazko adierazpen soila zen, begiratze hutserako pentsatua zegoena ; arte mota hori arbuiaturik, haren ordez objektu funtzionalak sortu behar zituen arteak, gizartean eragin zuzena izango zutenak eta gizon berriaren psikologia tankeratuko zutenak orobat.

Artearen baliagarritasuna aldezte horretan, artista askok parte hartu zuen, zeinek bere alorrean, Maiakovskiren poesia berriemaile eta borrokalariaz gainera : Tatlineren monumentu dinamikoak, Rodtchenko-ren fotomontajeak, Vertov-en eta Eisenstein-en lehenengo filmak, Meyerhold-en ikuskari erabatekoak...