Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Valle-Inclán (1866-1936)
Ramon Maria del Valle-Inclan, jaiotza
izenez Ramon del Valle y Peña, Villanueva
de Arousan jaio zen (Pontevedra, Galizia),
1866ko urriaren 28an. Galizian eman zuen
gaztaroa, eta zuzenbide ikasketak egin zituen
Santiago de Compostelan. Gero Mexikon
izan zen eta 1895ean Madrilen jarri
zen bizitzen. 1899an ezkerreko besoa galdu
zuen Manuel Bueno idazlearekin izandako
liskar batean. Madrilgo giro literarioaren
pertsonaia nagusietako bat izan zen
eta haren jarrera harroak eta itxura deigarriak
mirespen suharrak bezain ezinikusi
biziak piztu zituzten.
Haren lehenengo lanetan -Femeninas
(1895, Emakumezkoak), Epitalamio (1897)
eta Claves liricas (1903, Lirikaren giltzarriak)-
modernismoaren eragin nabarmena
antzematen da, eta Sonatas izeneko eleberri
zikloan (Sonatak, 1902-1905), modernismoaren
eraginaz gainera Frantziako dekadentismoarekiko
mirespena. Nolanahi ere,
handik gutxira, aurrekoen itzalpetik atera
eta oso arte berezia moldatu zuen, zeharo
estilizatua eta herriaren ariman inspiratua
aldi berean : La guerra carlista (1908-1909,
Karlista gerratea) eta batez ere Comedias
bkrbaras (Komedia barbaroak) ziklo dramatikoa
-Romance de lobos (1907, Otsoen
erromantzea), Aguila de blason (1908,
Harmarri arranoa) eta Cara deplata (1922,
Zilar aurpegia)- izan ziren estilo berri horren
lehenengo emaitzak.
1907an Josefina Blanco antzezlearekin
ezkondu zen. Handik hiru urtera Mexikora
joan zen antzerki talde bateko zuzendari
gisa, eta handik itzultzean, arazo ekonomikoek
itoa beti, estiloz aldatu zuen, hizkuntza
pixkana-pixkana bihurrituz. Estilo berri
horren lehen emaitzak dira La cabeza
del dragon (1912, Herensugearen burua)
eta La marquesa Rosalinda (1913, Rosalinda
markesa) antzerki lanak eta La pipa de
kif (1919, Kif pipa) poema bilduma. Bien
bitartean, Lehen Mundu gerran aliatuen alde
atera zen eta frontean eta Verdungo lubakietan
izan zen alemanen aurkako mintzalc-_)diak eginez. Handik itzulita eta ikusi zituenak
ikusita La media noche (1917, Gauerdia)
idatzi zuen. Geroago, hizkuntzaren alkimista
bihurtuta eta bere garaiko egoera
politikoak kitzikatuta, haren lan berezienak
moldatu zituen, «esperpento» deitutako antzerki
lan batzuk, zeinetan Espainiako bizimodu
trajikoa azaldu zuen absurduaren eta
satira gogorraren bidez : Luces de Bohemia
(1924, Bohemiako argiak) eta Martes de
carnaval (1927, Astearte Inautea) trilogia :
Los cuernos de Don Friolera (Don Frioleraren
adarrak), Las galas del difunto (Hildakoaren
galaiak) eta La hija del capitkn
(Kapitainaren alaba). Aldi berean eleberriak
idazten jarraitu zuen, esperpentoaren
antzeko estetika modu baten barruan : Espainiako
XIX. mendeko politika eta gizarte
ustelkeriari buruzko eleberri sail bat idazten
hasi zen, El ruedo Iberico (Iberiako plaza)
izenburupean, baina ez zuen osotara
bukatu : La corte de los milagros (1927, Mirarien
gortea), i Viva mi dueño! (1928, Gora
nire nagusiaQ. Aipagarria da, bestalde, Tirano
Banderas eleberria (1926), Mexikoko
kazike baten alegiazko biografia, Espainiako
eleberrigintzaren obra nagusietako bat bezala
hartzen dena. 1927an eta 1929an espetxean
sartu zuten denboraldi laburrez,
Primo de Riveraren diktaduraren aurka azaltzeagatik
. Aitzitik, 1932an, Espainiako errepublikako
gobernuak Erroman zuen Arte
Ederretako Espainiako Akademiako zuzendari
izendatu zuen. 1934an Galiziara itzuli
zen eta han igaro zituen bere bizitzako
azkeneko urteak. Santiago de Compostelan
hil zen, 1936ko urtarrilaren 5ean.
Valle-Inclan garraztasun beldurgarriko
idazlea izan zen, liberala eta ezkertiarra,
sustrai literarioko karlismo baten balio antiburgesak
idealizatu zituena garai batean,
eta iraultza sobietarraren alde agertu zena
bere bizitzako azkeneko urteetan. Pablo
Iglesiasenganako begikotasuna azaldu zuen
eta Sobiet Batasuneko Lagunen Elkarteko
ohorezko presidentea izendatu zuten errepublikaren
garaian.
Literatur lanaren bilakaera eta aniztasuna
Valle-Inclanen lanaren konplexutasuna bi aldetatik dator : bai haren obraren bilakaeratik bai literatura genero guztiak lantzeagatik. Konplexutasun horregatik, batetik, eta haren bizitza eta bizimoduak eragindako polemika suharragatik, bestetik, haren obra berritzailea ez zen osotara ezagutu bere garaian, baina gaur egun Espainiako literaturaren gailur handienetako bat bezala erakusten da. Eleberrigintzan eta antzerkigintzan zeharo berritzailea izan zen, ez ordea olerkigintzan. Poema guztiak Claves liricas (1930) izeneko idazlanean bildu zituen, hiru liburukitan banatuta. Aurreneko liburukian, Aromas de leyenda (1907, Elezahar usain gozoa), Galiziako tradizioen eta elezaharren mundu arkaikoa berregin zuen eta agerian utzi zuen modernismoaren eta haren lagun.
Ruben Darioren eragin garbia. Antzinako tradizio feudalekiko zaletasuna ongi ezkontzen zen idazleak garai hartan aldarrikatzen zuen monarkismo karlistarekin. Liburu horretan halako tirabira bat sumatzen da ikasitako hizkuntzaren eta bere ahots propioaren bilaketa hasi berriaren artean. Bigarren liburukian, Elpasajero (Bidaiaria), gai bera landu zuen, eta literatura prozedura berberak erabili zituen, baina aurrekoan ez bezala, erraz aurki daitezke adierazpen poetiko propioak eta elementu autobiografikoak.
Hirugarren eta azken poema liburukian, berriz, erabat desagertu ziren post-erromantizismoaren eta parnasianismoaren lanabesak, eta baita ozentasun modernistaren parte handi bat ere : La pipa de kif (1919) liburukiko poemetan buhame bizitza eta zentzugabekeria orduko errealitatean txertatzen dira, abangoardien iragarle diren irudiekin batera.
Hitz lauzko idazlanetan, berriz, aipagarria da haren lehen kontakizun zikloa, lau liburuz osatua : Sonata de otono (1902), Sonata de estao (1903, Jardin umbrdo eta Corte de amor ipuinak barne dituena), Sonata de primavera (1904, Flor de santidad eleberri poetikoarekin batera argitaratua), eta Sonata de invierno ( 1905). Lehen aldi hura bukatuta, Valle-Inclanek interes biziz ekin zion gai historikoak lantzeari, eta bi trilogia berritzaile idatzi zituen : La guerra carlista (1908-1909) eta Comedias bkrbaras (1907-1922), Juan Manuel de Montenegro aristokrataren Galizia aldeko familiaren kondaira.
Lehenengo trilogia hiru liburu hauek osatu zuten : Los cruzados de la causa (1908), El resplandor de la boguera (1909) eta Gerifaltes de antano (l9O9). Bigarrena, berriz, heste hiru hauek : Aguila de blason (1907), Romance de lobos (1908) eta Cara de plata (1922). Gero, Una tertulia de antano (1909) kontakizun laburrak hurrengo kontakizun zikloa, bukatu gahea, iragarri zuen, El ruedo iberico, hiru liburu hauez osatua : La corte de los milagros (1922), ;Viva mi dueno! (1928) eta Baza de espadas (1958), hil ondoren argitaratua (1932an Baza de espadas-en zati bat atera zen, Visperas setembrinas). Lan handi horretan Isabel II.aren erreinaldiaren bukaera eta ondorengo iraultza berreraiki zuen satirazko bertsio baten bidez. Baina Farsa y licencia de la Reina Castiza (1909, aldizkarian argitaratua 1920an) eleberrian igarri zitzaion edo iragarri zuen tratamendu esperpentikoak Tirano Banderas (1926) eleberrian -haren eleberririk bikainena, bide batez esandasakontasun handiagoa iritsi bazuen, azkeneko ziklo horretan lortu zuen, dudarik gabe, literatura prozedura herriaren eraginkortasunik handiena, kontakizunaren alorrari dagokionez behintzat. Valle-Inclanek bere antzerki lan batzuetan erabiltzen zuen «esperpento » hitza, pertsonaiak eta balioak desitxuratzen zituenean. «Esperpento» hitza Luces de bohemia ( 1920) antzerki lanean, haren maisulanik handienean, erabili zuen lehenengo aldiz, baina garrantzi handiagoa hartu zuen Los cuernos de don Friolera izenekoan (1921, aldizkarian). Gorago aipatu den bezala, azken antzerki lan horrek, Las galas del difunto (1926) eta La - hija del capitkn (1927) lanekin batera, Martes de carnaval (1930) izeneko obra osatzen du.
Idazleak esperpentotzat zeuzkan horiek guztiak, eta literatura kritikari batzuentzat Retablo de la Avaricia, la Lujuria y la Muerte (1927) lanean bilduta dauden bost pieza laburrak ere estetika horrekin lotu daitezke. Esperpentoak errealitatearen ikuspegi dramatiko gisa egiten duen ekarpenak tradizio aristotelikoa apurtzen du, eta Bertolt Brecht (1898-1956) alemaniar idazleak antzerkiari buruz egin zituen hausnarketa eta gogoetekin lotzen du galiziar idazlea. Valle- Inclanen antzerkigintzaren esentzia berritzaileak bide berri bat urratzeko aukera eskaini zion Europako gaur egungo antzertiari, "oinazeaz eta irriaz haragokd" bidea eginez, esperpentoaren poetika iraultzaileari
zegokion bezala.
Esperpentoaren poetikaren mendeko
nukleo dramatikoa alde batera utzirik, edota
horretaz gainera, Valle-Inclanek mitoekin
lotutako antzerki lanak moldatu zituen,
Galiziako espazio alegiazko batean kokatuta
. Horien artean aipagarriena Divinas
palabras da (1920). Fartsaren tradizioaren
araberako lanak egin zituen, halaber, intenporalak,
baina XVIII. mendean girotuak
nolabait : Farsa infantil de la cabeza del
dragon ( l9O9), La marquesa Rosalinda
(1921), Farsa italiana de la enamorada del
rey (1920), eta arestian aipatu den Farsa y
licencia de la Reina Castiza hori bera. Nolanahi
ere, sail horretako azkeneko bi lanek
badute ahaidetasunen bat esperpentoarekin.
Kontakizun labur batzuez eta El yermo de
las almas, Cuento de abril (1909) edo Voces
de gesta (1912) bezalako antzerki lanez
gainera, Valle-Inclanek estetikari buruzko
hausnarketa txundigarri bat idatzi zuen, La
lkmpara maravillosa (1916), hermetismoa
eta esoterismoa elkartzen dituena.