Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Poesia sinbolista Frantzian I Charles Baudelaire Paul Verlaine

Charles Baudelaire

Eskola sinbolista ofizial bat izan bazen ere -manifestu bat ere argitaratu zuen 1886an-, higikunde sinbolista zentzu zabalagoan hartu ohi da. Charles Baudelairerekin hasi eta goreneko mailara Mallarmerekin, Verlainerekin eta Rimbaudekin iritsi zuen joera estetikoa sartzen da higikunde horren barruan. Joera horretako poeta gehienek ez zuten, ordea, "sinbolista" izena onartu ; horrez gainera, sinboloa ez zuten poesiaren mekanismo nagusi bezala erabiltzen .

 

Charles Baudelaire (1821-1867)

Caroline Archimbaut-Dufays-en eta Joseph-Francois B.-ren semea zen Baudelaire.

Aita senatuko administrazio bulegoetako nagusi zen eta Baudelairek sei urte zituela hil zen. Ama Jacques Aupick teniente koronelarekin ezkondu zen orduan, baina ezkontza hura trauma handia izan zen Baudelairerentzat eta eragin handia izan zuen haren bizitzan. 1832an Lyonera joan zen bizitzera familiarekin batera, baina aitaordeak hiriko errege barnetegian sartu zuen ikasle. Handik lau urtera, Aupick Parisa itzuli zen bere familiarekin, eta Baudelaire Louis-le-Grand eskolan sartu zuten. 1839an Parisko boheme giroan sartu zen eta idazten hasi zen. Garai hartan latindar auzoko prostituta zen Sarah-rekin (Louchette deitua) izan zituen harremanak. Aupick kezkaturik zegoen semeordearen jarreraz, etaahalegin guztiak egin zituen semea Indiara joan zedin hilabete batzuetarako. Baudelaire Maurizio uhartean izan zen eta handik Parisa itzuli zen. 1842. urtean, adinez nagusi ordurako, aitaren herentzia jaso, eta bere kabuz bizitzera joan zen Saint-Louis uhartera . Garai horretan harremanak izan zituen Jeanne Duval antzezlearekin, haxix erretzaileen klub batera joaten zen, alkoholaren eta drogaren kontsumoari buruzko interes teorikoa eta praktikoa sortu zitzaion, eta diru arazoak izan zituen. Baudelaireren ama erabat kezkaturik zegoen semearen harremanez eta joan-etorriez, eta hainbat ahaleginen ondoren lortu zuen Ancelle notarioa Baudelaireren tutore izendatzea.

Egoera berri horren ondorioz, bere familiarekin adiskidetu zen bolada batez, baina 1845ean herriz ere eten zituen harekiko harremanak. 1848ko otsailean eta ekainean matxinatuekin bat egin zuen ; 1847an Marie Daubrun antzezlearekin harremanak izan zituen, eta haren ondoren, Madame Sabatier-ekin. 1857an Lesfleurs du mal (Gaitzaren loreak) poema bilduma aurkeztu zuen Baudelairek ; ehun poemez osatutako bilduma zen, bost zatitan banatua (1861eko edizioan 35 poema erantsi zizkioten, eta zati bat gehitu zitzaion). Liburu hura bahitu egin zuten argitaratu eta egun gutxira, eta egilea eta argitaldaria auzitara eraman zituzten, liburu lizun bat argitaratu izanaren salaketapean . 1864an Paris utzi eta Bruselara joatea erabaki zuen Baudelairek, erabat etsita baitzegoen : ez zuen lortu Academie Francaisean sartzea, bere argitaldariak kiebra jo zuen, eta ez zuen bere herritarren onespenik lortu. Berehala konturatu zen BelgikaFrantzia burgesaren "karikatura" hutsa zela.

1866an paralisi krisi batek jo zuen, eta handik urtebetera hil zen amaren besoetan.

Baudelaireren izenpean argitaratu zen lehenengo lana 1845. urtean argitaratu zen L Artiste aldizkarian : A une dame creole(Dama kreole bati). Ordurako, Gaitzaren loreak osatzen zuten poema gehienak idatzita omen zituen Baudelairek, hala diote behintzat kritikariek. 1845ean bertan Pintura Aretoari buruzko artikulu bat idatzi zuen; hura izan zen Baudelairek estetikaren kritikari buruz idatzi zuen lehenengo saiakera. 1846an gai berari buruzko beste artikulu batean, Horace Verneten pinturaren kontra eta Delacroixenaren alde egin zuen. Hurrengo urtean aldizkari batean La Fanfarlo argitaratu zen, prosa liriko-autobiografikoa . 1851. urtean Du vin et du haschisch (Ardoari eta haxixari buruz) saiakeraargitaratu zuen ; lan hori Lesparadis artificiels (Paradisu artifizialak) liburukiaren barruan sartu zen. 1852an Revue de Paris aldizkarian E.A. Poeren bizitzari eta obrari buruzko ikerketa luze bat argitaratu zuen.

1855. urtean, berriz, Revue de Deux Mondes-en18 poema argitaratu ziren, Gaitzaren loreak izenburupean ; hura izan zen izenburu hura entzuten zen lehenengo aldia . 1856an Poeren Ipuin harrigarriak itzuli zituen, eta 1858an Genese dun poeme (Poema baten sorrera) izenburuarekin Poeren Konposizioaren filosofia lanaren itzulpena argitaratu zuen Revue francaise aldizkarian.

Itzulpen hori izan zen, hain zuzen, poesia hutsaren» lehenengo adierazpen teorikoa . Adierazpen horri atxiki zitzaizkion, ondoren, Mallarme eta haren eskolakoak.1861ean argitaratu zen Gaitzaren loreak lanaren bigarren argitalpena. Garai hartakoak dira, bestalde, Baudelairek amari idatzi zizkion eskutitz samur eta etsipenez beteak. Baudelaire Bruselan izan zen bitartean argitaratu ziren, aleka, Le spleen de Paris (Parisko spleen-a) prosazko poemak eta Les epaves (Babesgabeak) poemak. Baudelaire hil zenean, bere lan asko argitaratu gahe zeuden, eta beste asko aldizkarietan atalka argitaratuak izan ziren. Baudelaireren lanen argitalpen osoa 1868-1869 urteetan argitaratu zen, lau liburukitan. Garai hartan argitaratu ziren, bestalde, Curiosites esthetiyues (Estetikaren gauza bitxiak).. oztrnaux intimes (Eguneroko intimoak), aldiz, ez zen 1909. urtea arte ezagutu.

 

Baudelaireren artea eta "poesia hutsaren" sorrera

Kritikariek.poesia modernoaren» sortzailetzat hartzen dute Baudelaire ia aho batez. Baina Baudelaire ez zen bakarrik poeta handi bat izan, kritikari eta arazo estetikoen ikerlari handia izan zen orobat.

Baudelairek poesia hutsa» kontzeptua osatzeko lehenengo urratsak eman zituen, eta poesia horrek zabaldu zizkion ateak sinbolismoari, postinpresionismoari eta Mallarmeren esperimentalismoari. Higikunde horiek izan ziren, hain zuzen, poesia erromantikoaren eta XX. mendeko poesiaren arteko zubia.

Baudelairek, erromantikoek ziotenaren kontra, behin eta herriz aipatzen zuen adimenak ezinbesteko garrantzia cluela sormen artistikoan. Lehen esan bezala, sakontasunezikertu zuen Baudelairek Poe, eta haren zenbait iradokizun teoriko hartu eta landu zituen ; kontzeptu horietan oinarrituta azaldu zuen poesiaren «espezifikotasunaren» kontzeptua. Baudelaireren ustez, poesiaren espezifikotasuna ez zen hizkuntzaren alorrean bilatu behar, Valeryk eta Mallarmek egin zuten bezala, aldiz, irudimenaren inguruan bilatu behar zen. Baina zer zen Baudelairerentzat irudimena? Ez zen, erromantikoek uste hezala, senak sortua eta basatia, aldiz, haren ustez zentzumenek inkoherentetzat hartzen duten unibertsoa ordenatu eta bildu behar du poetaren irudimenak. Dena dela, Baudelairek poesiari egin zion ekarpen nagusia ez zen bakarrik poesia hutsaren kontzeptua eta praxia osatzea ; Baudelaireren poesia sinbolismoaren sorreran bertan kokatzen da, haina sinbolismoa hera baino modernoagoa da, sentimenaren eta kontzientziaren hitz ezkutukoenak berreskuratzeko ahalmena baitu.

 

Paul Verlaine (1844-1895)

Paul Verlaine Metz-en jaio zen burges familia batean. Gazte-gaztetatik hasi zen bai poesia idazten eta bai orobat parnasianismoaren bigarren belaunaldiko poetekin harremanetan : C. Mendes, F. Coppee, A.

France, Sully-Prudhomme. Verlainek gaztetatik erakutsi zuen nolabaiteko dualismo existentziala, samurtasun sentimentalen eta bat-bateko basakerien arteko txandakatzea hain zuzen. Pobmes saturniens (1866, Saturnoren poemak) lanean nabarmen ikusten da Baudelairek Verlainengan izan zuen eragina. Bestalde, lan horretan mistizismo estetikoa eta Saturnoren zeinu tristearen garaian jaiotakoek duten bizitzarekiko ikusmolde pesimista nabarmentzen da. Fetes galantes (1869, jai galaiak) lanean, berriz, XVIII. mendeko joeretatik hurbilago agertzen da, arinkeriatik hurbil eta kezka dekadenteaz blai.

Verlainen amak, semea ««boheme» girotik atera nahaian, Verlainen eta Mathilde Maute de Fleurvillen arteko ezkontza prestatu zuen. Ezkontza hartan oinarritu zen Verlaine La bonne chanson (1870, Abesti ederra) bertso liburua idazteko. Lan hori samurtasunez beterik dago, eta zenbaitetan, gozoegia ere bada. Sedango guduaren urtea zen, Bigarren inperioaren beheraldia, eta Parisko komunaren abenturaren garaia ; Rimbaud gazteak, Parisa joana haitzen «herriarekin batera hiltzeko», Verlainen gainera hedatu zuen bere itzal zoritxarrekoa. Oso harreman berezia eta estua sortu zen bi idazle horien artean. Verlainek emaztea utzizuen eta Rimbaudekin joan zen Belgikara lehenbizi eta Ingalaterrara gero ; haina Rimbaudek ez zuen aurrera jarraitu nahi eta harreman hura eten zuen. Erabaki horren ondorioz, Verlainek lagunari tiro egin zion.

Bruselako eta Monseko espetxeetan egon zen Verlaine denboraldi batez. Erlijio krisi latzean murgildu zen, guztiz damuturikbaitzegoen. Romances sans parole (1874, Hitzik gabeko erromantzeak) damuz eta hitz onez ketetako lana idatzi zuen garai horretan. Zigorra bete zuenean, irakasle aritu zen atzerrian eta izadiarekin lotura handiagoa zuen bizitza, nekazari bizitza, egitea erabaki zuen. Baina berehala sortu zitzaizkion harengan ohikoak ziren indarkeria krisiak (hilko zuen mehatxua egin zion amari) ; horrez gainera, alkoholismoak arazo handiak sortu zizkion.

Ondoren Parisa itzuli zen ; ospe handia hartzen ari zen Sagesse(1881, Zuhurtasuna) lanari esker. Bestalde, dekadentismoaren eta presinbolismoaren irudi gisa nabarmentzen ari zen Verlaine. Les poetes maudits (1884, Poeta madarikatuak) saiakera eta artikulu lanean poeta ilunak goraipatu zituen, zorigaiztoko bizitza irregularra zeramaten poetak hain zuzen : Rimbaud, Mallarme, Corbiere . Urte horretan bertan argitaratu zuen jadis et naguere (Antzina eta arestian, 1884).

Bestalde, aipagarriak dira Verlainek nola txandakatzen zituen alderdi erlijiosoa naharmentzenzuten lanak batetik (1888, Amour (Maitasunal ; 1892, Liturgies intimes [Liturgia intimoakl ; 1893, Elegies JElegiakl), eta bestetik, lan erotikoak (1889, Parallelement [Paralelokil ; 1896, Chair (Haragial) ; izpiritualtasungardeneko bertsoak batetik (1891, Bonheur [Zorional), eta bestetik, "deabruzko"bertsoak (1891, Chansonspourelle [Beretzako abestiakl). Prosa autobiografikoetan ere ikusten da anbibalentzia hori : Les memoires d -un veuf (1886, Alargun baten memoriak), Mes hopitaux (1891,Nire ospitaleak), Confessions (1895, Aitorpenak).

Lan horietan denak batera nahasten dira zinismo etsia eta nostalgiaz betea batetik, eta bizitzaren zenbait balio positiboren gorespena bestetik. Verlaine miserian hil zen Parisko ospitale batean.

Verlaine da frantses poeten artean lirismo handiena lortu zuenetako bat. Hitzmusika modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eta poeta erromantikoen eta sinbolisten arteko zohia. Poesia hoberenetan bere aurrekoen erretorika handinahia hautsi zuen, eta frogatu zuen frantses hizkuntza, baita egunoroko esapideetan ere, giza sentipenen alderdi herriak komunikatzeko gauza dela, irakurlea beretzen duten iradokizunaren eta lausotasunaren bidez ; hitzen soinuen bitartez musika egin zuen, ohiko edukien bidez baino indar handiagoz, izan ere, Verlaineren lan hoberenetan ez baita ageri eduki intelektualik edo filosofikorik.