Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Kleist(1777-1811) Novalis (1772-1801) Hoffmann (1776-1822)
Kleist
Heinrich von Kleist alemaniar olerkari eta antzerkigilea Frankfurt an der Oder hirian jaio zen 1777an, eta Postdamen hil 1811n. XIX. mendeko alemaniar antzerkigile nagusia izan zen eta eragin handia izan zuen Frantziako eta Alemaniako higikunde errealista, espresionista, nazionalista eta esistentzialetan .
Bizitza nahasia eta heriotza trajikoa
Aita prusiar gudarosteko ofiziala zuen,
eta haren eraginez hasi zuen karrera militarra,
baina zazpi urteren ondoren alde
batera utzi zuen mundu hura, atsekabeturik
. Unibertsitatean zuzenbidea eta matematika
ikasten hasi zen, baina ikasketak ere
bertan behera utzi zituen. Unibertsitateko
garaietan ezagutu zituen, dena dela, Kanten
testuak. Kanten filosofiaren eraginez,
jakiturian zuen fedea galdu zuen, eta arrazoian
zuen itxaropena galdurik, emozioetan
jarri zuen konfiantza guztia. Arrazoiaren
eta emozioaren arteko gatazka ez zuen
konpondu halere, eta gatazka horixe agertzen
da bere lanaren funtsean.
Ikasketak alde batera utzi ondoren Parisa
eta Suitzara bidaiatu zen. Suitzan idatzi
zuen bere lehen lana : Die Familie Schroffenstein
( 1803, Schroffensteindarrak), egoera
patologikoei buruzko azalpen kupidagabea
egiten duen trajedia, egileak berak
hala erabakita izenik gabe argitara emana.
Obra horren sakoneko ideia, Kleisten obran
behin eta berriro agertuko zena, gizakiaren
egia atzemateko gizakiaren adimenak duen
ezintasuna izan zen.
Geroago Parisa bidaiatu zuen berriro,
etsipenak hartuta, eta gudarostean boluntario
sartzen ahalegindu zen, haina Frantziatik
egotzi egin zuten eta Ekialdeko Prusiara
alde egin behar izan zuen. Handik ere gudarostean
sartzeko prestakuntzak bertanbehera utzita alde egin zuen, Dresdenera
(1807-1809).
Dresdenen sei hilabetez egon zen espetxean,
eta ondoren garai hartako pentsalari
eta artista nagusiekin harremanetan egon
zen. Idazten jarraitu zuen, antzerki lanak,
olerkiak eta aldizkarietako artikuluak, batez
ere.
BerlinerAbendblatter egunkaria argitaratu
zuen sei hilabetez, eta aldizkari hura
desagertu zenean, bere ogibidea galdu zuen
. Oso egoera kaskarrean bizi zelarik eta
bere ingurukoek, batez ere Goethek, bere
lanari zegokion garrantzia ematen ez ziotela-eta,
etsipenak hartu zuen. Garai hartan
eritasun sendaezin batek jotako emakume
bat ezagutu eta haren adiskide mina egin
zen. Harekin iritsi zen bere bizitzaren amaiera
trafikora 1811ko azaroaren 21ean : adiskideari
tiro egin eta bere buruaz heste egin
zuen ondoren Kleistek. Hura izan zen Europako
erromantizismoaren garaiko suizidiorik
trajikoen eta sonatuena.
Literatura lan nagusiak
Kleist Schroffensteindarrak lana idazten
hasi zen garaitsukoa da, hau da Kleisten
lehen urteetakoa, Robert Guiskard obra,
amaitu gabe utzi zuen antzezlana. Izan ere,
oso obra handinahia zen hura, eta Parisa
egindako bidaia batean, etsipenaren etsipenez,
eskuizkribua erre egin zuen Kleistek.
1808an Penthesilea (1808, Pentesilea)
drama eman zuen argitara. Pentesileak ez
zuen arrakasta handirik lortu, baina bertan
agertzen dira Kleistek sentimenduen intentsitatea
adierazteko erakutsi zuen trebetasunagatik
alemaniar olerkari gorenen mailara
eraman duten zenbait olerki. Urte hartan bertan
Der zerbrochene Krug (Lorontzi hautsia)
aurkeztu zuen. Ez zuen harekin ere
arrakastarik lortu, haina gaur egun mende
hartako alemaniar komedia bikainenetakoadela esaten da : nekazari giroan kokatuta
dago, eta hizkera barregarria, elkarrizketa
biziak eta umore handia ditu ezaugarri.
Handik bi urtera Das Kathchen von
Heilhronn (1810, Katalina Heilbrdnngoa)
argitaratu zuen, Erdi Aroko alemaniar munduaren
erakusgarria ; neskatxa xume baten
istorioa du kontagai, eta ametsa eta lilura
dira oinarrizko osagaiak.
Kleisten azken antzezlana DerPrinz von
Hombburg (1810, Hombburgeko printzea)
izan zen, egilea hil ondoren argitaratua,
1821ean. Baina antzezlanez gainera, kontakizunak
ere idatzi zituen, hesteak beste,
Michael Kohlhaas, Das Erdbeben in Chili
(Txileko lurrikara) eta Der Marquise von
0... (O.-ko markesa...), Erzdhlungen bilduman
jasoak (1810-1811).
Ikusten denez, bere garaian ez zuen
arrakastarik lortu Kleistek, baina gaur egun
erromantizismoaren garaiko pertsonaia orijinaletakotzat
hartua da ; batetik erromantizismoaren
aitzindari gisa ikus daiteke, haina
aldi berean haren kontraesanak agertzen
ditu eta erromantizismotik haraindi jotzen
du, adibidez estutasunaren eta bakardadearen
gaien zentzu erromantikoari dagokionez
. Bestalde oreka eta ordena bilatzeko
ahalegina ere sumatzen da Kleisten
lanetan, eta horrek jarrera ilustratuek eta
Kanten filosofiak izan zuen eragina nabarmentzen
du.
Novalis
Novalis, Friedrich Leopold von Hardenberg jaiotza izenez, Saxonia prusiarrean jaio zen 1772an eta Saxonian hil zen 180lean. Bera izan zen Alemaniako lehen olerkari erromantikoa, eta teoriaren alorrean egin zuen lanak eragin handia izan zuen ondorengo urteetako pentsamendu erromantikoan .
Biografia
Novalis familia protestante batean jaio
zen ; aita lurjabe txikia zuen, eta pietismoari
jarraituz hezi zuten. Gorpuzkeraz txikia eta
ahula zen, eta horrek eragin handia izan
zuen bere bizitzan eta obran, heriotzari
eman zion garrantzian batez ere.
Lehenengo ikasketak irakasle pribatu
batekin egin zituen. Ondoren zuzenbide eta
filosofiako ikasketak hasi zituen Jenako
Unibertsitatean (1790), eta Schiller eta Fichte
izan zituen irakasle. Leipzigen sakondu
zituen ikasketak ; Schlegelen adiskide egin
zen eta Kanten eta Fichteren filosofiaren
oinarriak ezagutu zituen han. Azkenik,
Wittembergera joan zen 1793an, ikasketak
osatzera.
1794-1795 bitartean 14 urteko gazte batekin
maitemindu zen eta ezkontzeko hitza
eman zioten elkarri, baina 1797an emaztegaia
hil egin zitzaion. Maitea oso gaisorik
zegoela, Jenara joan zen hura ikustera, eta
orduan hasi zen erromantikoekin harremanetan.
Orduan hasi zen, hain zuzen, Hymmen
an die Nacht (1800, Gauaren ereserkiak)
maisulana osatzen duten sei olerki
prosazkoak idazten. Gauaren gorazarrea
egin zuen lan erromantiko handi hartan ;
gauari, heriotzari eta bizitza gorenago bati
eskinitako pasarteak idatzi zituen, eta here
maitalearekin eta unibertsoarekin bategite
mistiko eta maitasunezko bat iragarri zuen.
1798an berriro maitemindu zen eta
1799an meategietako ikuskatzaile gisa hasi
zen lanean. Baina tuberkulosiak jo zuen
berehala, eta ezkontzaren eguna baino lehen
hil zen, 1801ean.
Literatura lanak
Novalisen sorkuntzaren garai oparoena
azken urteetakoa izan zen. Lehen aipatutako
lanaren ondoren Geistliche Lieder
(1799, Kantu izpiritualak) eta Marienlieder
(Mariaren kantuak) idatzi zituen. Herri poesiaren
kutsu nabarmena dute bi obra
horiek.
Novalis protestantea zen, baina bazuen
katolizismoarekiko lotura ere. Hori adierazi
zuen, hain zuzen ere, Dei Christenheit
oder Europa (1799, Kritautasuna edo Europa)
saiakera filosofiko-erlijiosoan. Eliza
kristau unibertsal hatuaren alde egin zuen
Novalisek, erreformak hondatu zuen batasun
kultural, sozial eta intelektuala berreskuratzeko
bide gisa harturik batasuna.
Ikuspegi unibertsalista antzematen zen,
orobat, Blutenstaub (1798, Pasarteak) erlijio,
olerkigintza, filosofia, zientzia, musika
eta abarri buruzko gogoeta bilduman.
Azkenik, 1798-1801 bitartean Heinrich
von Ofterdingen eleberri autobiografikoa
idatzi zuen. Amaitu gahe utzi zuen, haina
1802an argitara eman zen, eta hari esker
izan du Novalisek ospe gehien. Bertan egileak
bizitako esperientziak eta olerkigile
erromantikoari buruz zuen iritzia azaltzen
dira ; olerkigintzak ikusgai denari eta ikusezin
denari ematen dion batasun magikoa
goretsi zuen lan horretan.
Hoffmann
Ernst Theodor Amadeus Hoffmann idazle eta musikagile alemaniarra Konigsbergen jaio zen 1776an eta Berlinen hil 1822an. Pertsonaia bitxiak eta siniestroak protagonista dituzten kontakizunen idazle gisa izan zen ezaguna, batez ere.
Langile nekaezina
Hoffmann oso gazterik gelditu zen
umezurtz, eta osabak hezi zuen. Haren eraginez,
zuzenbide ikasketak egin zituen. Hala
ere, beti erakutsi zuen legeetarako baino
literaturarako, musikarako eta pinturarako
zaletasun handiagoa.
Magistratu prusiar gisa hainbat herritan
jardun zuen lanean (Glogau, Silesia, Berlin,
Vartsovia). Bizitasun handiko urteak izan
zituen haiek. Batetik lan gogorra egin behar
izaten zuen bulegoan baina bestetik
bere interes nagusia zen musika lanetan ere
jardun zuen : orkestra bat antolatu zuen, eta
operak eta sinfoniak idatzi zituen.
Frantsesek Vartsovia okupatu zutelarik,
Berlina ihes egin behar izan zuen lehenik
(1807) eta Bamberg eta Dresdenera (1808-
1813) ondoren. Baina urte haietan musikako
kritiko gisa eta antzerkiko zuzendari gisaere aritu zen lanean; orkestra zuzendari ere
jardun zuen. 1811n Arlekin balleta idatzi
zuen eta Undine opera (1816an aurkeztua).
Garaitsu hartan hasi zen, halaber, idazle
gisa ospea lortzen, Fantasiestiicke in
Callots Manier (1815, Fantasiak Callots Manierren
tankerara) kontakizun bildumari
esker, batez ere.
1814an magistratu lanera itzuli zen berriro
Berlina, eta kontseilari izendatu zuten
1816an.
Literatura lanak
Hoffmann oso idazle oparoa izan zen.
Bi eleberri eta 50 kontakizun laburretik gora
idatzi zituen bere karreran zehar. Lehen
aipaturiko Fantasiak obraren aurretik ere
emana zen zenbait lan argitara. 1808an, esaterako,
Reitter Gluck (Gluck zalduna) ipuina
argitaratu zuen, eta hurrengo urtean
Johannes Kreislers, des Kapellmeisters, musikalische
Leiden (Kreisleriana, johannes
Kreisler orkestra zuzendariaren samin
musikalak) obraren lehen atala. Kreisler
pertsonaia Hoffmannen heraren alter ego
gisa agertzen da, eta haren oharrak, fantasiak
eta iruzkin kritikoak biltzen ditu
Hoffmannek obra horretan.
1815ean Fantasiak argitara eman ondoren,
hurrengo urtean hain zuzen ere, amaitu
zuen Die Elixiere des Teufels (Deabruaren
elixirrak) eleberria. Eleberri horretan
agertzen dira Hoffmannen obra ezaugarritu
zuten osagai nagusiak : kontzientziaren
bikoiztasuna, eromena, telepatia...
1817an eman zuen argitara Nachstiicke
(Gauekoak) bere maisulanaren lehenengo
partea (Hoffmannen istorio bitxiak) eta
1819-1821ean bigarrena (Serapion anaiak).
Ipuin bilduma horretan agertzen dira Hoffmannen
lan bitxienetako batzuk, elementu
grotesko eta patetikoak bateraturik agertzen
dituztenak.
Hoffmannen ipuinetan errealitate konkretua
zera absurdu eta ulertezin gisa
agertzen da, eta aldiz, ametsak eta sorginkeriak
edo eromena agertzen dira egoera
natural eta berezkoak bezala. Irudimenak
sorturiko irudiak eta egoerak eta giza izakeraren
eta psikologiaren azterketa xeheak
bateratu zituen bere lanetan, eta estilo errealistan
adierazi zituen giro misteriotsuetako
maniakoen, espektroen eta automaten
ipuinak.
Hoffmannek eragin handia izan zuen,
XIX. mendeko frantses idazleengan (Baudelaire,
Balzac), alemaniar erromantizismo
betearen erakusgarritzat hartu baitzuten, eta
Poeren eta Dostoievskiren hasierako obretan
ere antzeman daiteke haren kutsua.
Musikari dagokionez hainbat musikagilek
erabili izan dituzte Hoffmannen testuak :
Richard Wagner, Paul Hindermith, Leo
Delibes, etab.