Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Laurence Sterne (1713-1768)
Arrakasta handiko elizgizona
Laurence Sterne Clonmel-en jaio zen, Irlanda
hegoaldeko hiri txiki batean, han hartua
baitzuen egoitza bere aitaren errejimentuak
. Haren familia Yorkshirekoa zen jatorriz,
eta konderri hartan hartuko zuen bizilekua
Sternek handik hogeita bost urtera.
Espainiako Erregetzarako gerraren garaiak
ziren haiek, eta Laurenceren aita gotorlekuz
gotorleku ibili zen, bere familia osoa
aldean zeramala, harik eta Jamaikara bidali
zuten arte ; han, antzar baten kontuak zirela
eta, bere kide batek hil zuen duelo batean.
Haren semeak aitaren irudi heroikoa eta
hunkigarria egin zuen bere liburu nagusian.
Laurence Sterne soldadu artean hazi zen
beraz; gero eskolan hasi zen, eta han grekoa
eta latina ikasi zituen. Lehengusu baten
bitartez, Cambridgeko jesus College-n
hasi zen ikasten 1733an, eta diru laguntza
bati esker han egin ahal izan zituen unibertsitate
ikasketak. Ikasle gisa ez zuen distira
berezirik izan, haina han ezagutu zuen
gerora Yorskhiren adiskide min izango zuen
norbait, John Hall Stevenson, eta han irakurri
zituen gogo biziz John Locke, Rabelais
eta Montaigne, Sterneren obran eragin handia
izango zuten autoreak denak.
Urtebete St Yves-eko parrokia txikian
apaiz egin ondoren, 1738ko abuztuan Sutton
on the Forest-era bidali zuten, Yorketik hurbil,
eta hogei urtez egon zen han kargu hartan
. Hartara, landako bizitza patxadazkoa
eta mundutar bizimodua tartekatu zituen,
zeren eta Sterne oso erakartzen baitzuten
bai hiriburu dirdaitsu hartako gizarte jaiak
eta bai elizaren baitan, katedralaren inguruan,
sortzen ziren azpijokoak eta ika-mikak.
Han ezagutu zuen Elizabeth Lumley, bere
emazte bihurtuko zuena, eta, geroxeago,
miss Fourmantelle, «dear Kitty», bolada batean
maitale izango zuena. Orduan idatzizuen bere lehen idazlana ere : The History
of a Good Warm Watchcoat (1739, Beroki
on eta bero baten historia), elizgizonek karguak
eta ondasunak bereganatzeko izaten
zuten irrika bizia gogor astintzen zuen alegoria
satirikoa. Horrez gainera, sermoiak ere
idatzi zituen, eta, harrezkero, osasun gutxiko
gizon hura -bularreko eritasun bat zuen
gaztetatik- idazteari eman zitzaion betebetean
. Hala sortu zuen Life and Opinion
of Tristram Shandy, Gentleman (1760-1767,
Tristram Shandy zaldunaren bizitza eta
iritzia).
Obra nagusi horretako lehenengo bi liburukiak
-bederatzi liburuki izango zituen
guztira- Yorken eman zituen argitara, eta
Londresen gero, eta berehala arrakasta handia
izan zuten. Suttoneko bikario ezezagun
hura ospetsu egin zen egun gutxi batzuetan,
Londresen hartu zuen bolada baterako
bizilekua, eta harrera ezin hobea egin zioten
han goi mailako gizartean : bazkari, afari,
jai, kontzertu, emanaldi eta ospakizun ugari
egin ziren haren ohorez. Sternek ederki
gozatu zuen arrakasta eta harrera on hura.
176leko urtarrilean obra haren 111. eta IV.. iburukiak argitaratu zituen, eta urte hartako
abenduan, V.a eta VI.a. Baina sukarrezko
bizimodu hark osasuna higatu zion azkenik,
eta odol jario handi baten ondoren,
medikuek Frantzian atseden hartzea aholkatu
zioten.
Parisa abiatu zen, ondoezik, 1762ko
urtarrilean. Han ere Londresen izan zuen
arrakasta berbera izan zuen literatur giroetan,
eta Dideroten adiskide egin zen, besteak
beste. Urte hartako uztailean haren emaztea
eta haren alaba Lydia harekin bildu ziren
Parisen. Negualde hartan Midi eskualdera
joan ziren denak ; osasunbidean jartzen
ahalegindu zen, haina alferrik ; bitartean,
Tristran Shandy-ren VII. eta VIII. liburukiak
idatzi zituen astiro-astiro. 1765eko urtarrilean
argitaratuko zizkioten bi liburuki horiek,
Sterne Londresera itzuli zelarik. Berriz
ere Yorkshiren eman zioten parrokia bat bere ardurapean, Coxwold-en hain zuzen, baina
ez zen luzaroan egon han. Frantzian eta
Italian barrena ibili zen, eta han ikusiak, entzunak
eta gertatuak oinarri harturik idatzi
zuen bere bigarren liburu handia : A Sentimental
Journey Through France and Italy
by Mr Yorick (1768, Bidaia sentimentala
Frantzian eta Italian zehar). Liburu hori
Tristram Shandy-ren oso bestelakoa da ;
askoz errazago irakurtzen da, ez baitu besteak
bezain idazkera bihurria.
1766ko ekainean Coxwoldera itzuli zen.
1767ko urtarrilean agertu ziren Tristram
Shandy-ren bederatzigarren eta azken liburukia
. Garai hartan emakume gazte eta eder
bat ezagutu zuen Londresen, senarra Indietan
zeukana, Eliza Draper. Itsu-itsu maitemindu
zen emakume harez, eta Bidaia sentimentala
idazten ari zen bitartean, egunkari
bat isilmandatuz eta maitasun grinaz
betea idatzi zion Elizari, artean Indietara
joana baitzen : Journal to Eliza (Egunkaria
Elizarentzat). Bidaia sentimentala 1768ko
otsailean argitaratu zen ; Sterne ahitua zegoen,
abaildua, hilzorian. 1768an hil zen Londresen,
eta honela agurtu omen zuen heriotza
: Now, it is comeu (Heldu da azkenean!).
Tristram Shandy
Tristram Shandy argitaratu zenerako,
Defoek, Richardsonek eta Fieldingek tankera,
gaiak, egitura eta pertsonaiak ezarriak
zizkioten ingeles nobelari. Finkatua zegoen
dagoeneko bai kontakizuna nondik nora
eraman, bai intriga nola korapilatu, bai pertsonaien
arteko harremanak nola antolatu,
bai nolako errealitatezko ukitua eman fikzioari,
bai, azkenik, nobelaren unibertso
ondo antolatuaren baitan, gizakien jokabidea
arautuko duten printzipio sendo batzuk
nola ezarri.
Baina Tristram Shandy argitaratzeak
nahaspila ekarri zuen bere bidea egina zuen
mundu ondo antolatu horretara. Zeren eta
liburu horrek ez du kontakizun bakarra,
kontakizun multzo bat baizik, amaierarik
sumatzen ez zaiona gainera ; ez dago liburu
horretako pertsonaien artean ez maitasun
grinazko ez interes hutsezko liskarrik, eta
pertsonaia horiek gauza guztietaz hitz egiten
dute eta ez dute, aldi berean, ezertaz
hitz egiten, elkarri, ustez, sekula ulertzen
ez diotela ; kontalaria (Tristram Shandy bera)
bere bizitza ari da, itxura denez, kontatzen,
baina jaio aurreko bere izateaz mintzo da
hasiera-hasieratik eta bostgarren liburukira
arte ez da jaiotzen.
Protagonistak bere «iritzien» berri emango
duela hitz ematen du, baina bere senideen
iritzia ere ematen du oparo eta luze,
bere aitarena bereziki, eta iritzi horiek erakarriko
dute irakurlearen arreta protagonistarenak berarenak bainoago. Gainera, kontalari
horrek berrogei urte pasa ditu, eta,
kontatzeko modu horrekin, nekez izango
luke bere fikziozko bizialdian bere historia
kontatzeko astia. Zein da ordea kontalari
horrek kontatu nahi duen historia? Bere
historiaz gainera eta hori baino lehenago,
bere aita Walterrena, eta bere osaba Tobyrena
. Egintzen kronologiak eta gertaeren
nondik norakoak ez dute aldez aurreko
logikarik, haina lehen begiratuan desordena
erabatekoa eta paradoxa gaiztoz betea
dirudien testu horri antzematen zaio azkenik
barne antolamendu bat.
Bazter solas itxuraz hutsalek hausten
dute kontakizuna, batzuk astunak eta trabagarriak,
bai eta kontalariaren tartean sartze
etengabeek ere. Halako batean irakurlea
plajioen jolas ironikoaz jabetzen da.
Hizketa nahaspilatua du nobela honek maiz,
eta koma goratuen gehiegiaz, sintaxi hausturez,
estilozko bitxikeriez eta hitz jokoez
etenkatua orobat. Horiek guztiak egotzi izan
zaizkio mendez mende Sterneren lan handiari,
baina, bestalde, Shandy familiaren eta
haien inguruko pertsonaia guztien gorabeherek
mirespen handia sortu izan dute
bazterretan. Ez baitira nolanahikoak Walter
Shandy gizon bitxia, familiako filosofoa ;
osaba Toby eskuzabala, haren anaia, militar
zauritu bihotz onekoa ; Trim kaboa, ofizialen
laguntzaile guztiz ere leiala. Ez du
askorik axola pertsonaia horiek zer egitenduten, zer esaten duten, gizatalde ezin ahaztuzkoa
baita, halakoxe indar handiaz hunkitzen
baitute irakurlea.
Kritika modernoak, berriz, nobela horren
aberastasun ezin handiagoa begiz jo
du, gaur egungo nobelaren aitzindaritzat
aitortzeraino, absurduaren poetikak ideien
elkarketa kontrolik gabeari ematen baitio
bide, edo, are gehiago, ezustekoen dialektikari
. Zatikakoa denaz eta irudimenezkoa
denaz gogoeta egiten du egileak, eta gogoaren
baitan gertatzen den hura literaturazko
jolasa bihurtzen du. Ironia harturik
beti lagun, Sternek kidetasun estua ezartzen
du kontalariaren, fikziozko pertsonaien eta
irakurlearen artean.
Kontalariak ez dio sosegurik ematen irakurleari,
zein ere baitira asmatu dituen trikimailuak,
edo, ezkutaketan jolasteko, liburuan
barrena han-hemen barreiatzen dituen
alfer urratsak, horien guztien atzean gizon
aldi berean gogaikarri, zirikalari, sentikor
eta bitxi baten nortasuna ageri da, bere miserien
bizkar barrez ari dena, denboraren
segadei erronka jotzen diena, bere zorigaitzei
ausart aurre egiten dakiena, jatuna baina
aldi berean neurritsua, eta sentimenduetan
zitala izateko joera gehiegizkoa duena.
Tristram Shandy liburu berdinik gabea
da beraz, parodian, satiran eta umorean
gailena, XVIII. mendeko irakurleak liluratu
zituena, eta Victoria erreginaren garaiko
moralistak amorrarazi zituena.