Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Francesco Petrarca (1304-1373)

Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere.

Dena dela, Petrarcaren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen.

Bere poesiak, bere gogoeta moralek eta izpiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta azken finean, bere lan guztiak helburu nagusi bat zuen : antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea.

Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere.

Dena dela, Petrarcaren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen.

Bere poesiak, bere gogoeta moralek eta izpiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta azken finean, bere lan guztiak helburu nagusi bat zuen : antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea.

Latinezko lanak

Petrarcak askoz ere lan gehiago idatzi zituen latinez, herri hizkuntzaz baino. Latineraz bai prosa bai poesia idatzi zituen ; herri hizkuntzaz, aldiz, poesia baizik ez.

Gutun ugari idatzi zituen eta berehala hasi zen haiek biltzen, Zizeron eta Senekaren ereduari jarraituz. Petrarcak berak prestatu zuen Rerum familiarum gutun bildumaren argitalpena ; hogeita lau liburutan 350 gutun bildu zituen (batzuk bertsotan).

Gutun horiek 1325-1366 bitartean idatzi zituen ; gehienak adiskideei bidaliak dira, baina idazle klasikoei ere idatzi zizkien batzuk, Zizeroni eta Virgiliori adibidez. Oso ospetsua da, besteak beste, Mont Ventouxerako igoera deskribatzen duen gutuna.

Ondoren Rerum senilium lana osatzen duten hamazazpi liburuak antolatu zituen, 1361-1374 bitartean idatzitako 120 gutun biltzen dituztenak. Epistolae metricae lana osatzen duten hiru liburutan, berriz, 57 gutun bildu zituen, hexametroetan idatziak.

Bucolicum carmen lanean, azkenik, hamabi egloga biltzen ditu, 1346-1348 bitartean idatziak.

Petrarca denbora luzean aritu zen bere Africa poema osatzen (1338-1342). Hexametroetan idatzi zuen, eta Tito Livioren ereduari jarraituz, bigarren gerra punikoa kontatzen zuen. Antzinako Erromaren handitasuna ospatzeko eta goresteko jenerorik egokiena epika klasikoa zela erakutsi nahi zuen Petrarcak poema horren bidez. Baina, balio poetikoaren ikuspegitik, lan hark ez zuen nahi bezainbesteko maila izan.

Poema horren iruzkin historiko gisa idatzi zuen De viris illustribus (1338an hasia) ; Erromako historiako hogeita hiru pertsonaiari buruz, eta historia sakratuko eta mitologiako hamabiri buruz hitzegiten zuen.

Rerum memorandarum libri (1343-1345, Gogoratzeko gauzen liburuak) lanean bertute kardinalak azaltzen ditu eta Greziako, Erromako eta bere garaiko adibideak hartzen ditu horiek azaltzeko. Petrarcak, bestalde, hainbat liburu idatzi zituen bakardadeko bizitzari buruz. Gai horren ingurukoa da De vita solitaria (1346an hasia eta bi liburutan banatua) lana ; bertan, idazlearen bakardadea, liburuekin erretiraturik eta izadiarekin elkartasunean, eta aszetaren bakardade erlijiosoa goresten ditu Petrarcak.

Lan horretan azaltzen dituen arrazoibideen oso antzekoak erakutsi zituen De otio religioso (1348) lanean, Gherardo bere anaiari eta Montrieuxeko kartujoei eskainia.

Secretum edo De secreto conflictu curarum mearum, azkenik, Petrarcaren testamentu espirituala da. 1342-1343 urteen bitartean idatzi zuen, eta 1353-1358 bitartean hainbat zuzenketa egin zizkion Milanen zela ; hiru liburuk osatzen dute, etahorietako bakoitzean Petrarcak san Agustinekin irudimenean sortutako eztabaidaegun bat kontatu zuen. Eztabaida horiek emakume baten aurrean egin bide zituzten, Egiaren aurrean hain zuzen ere. Petrarcak elkarrizketaren bidez bere dotrinan oinarrizkoak ziren gaiak lantzen ditu : heriotzaren inguruko gogoeta, denboraren joana, pasioak, etab.

Canzoniere eta Triumphi

Canzoniere izan zen Petrarcaren bizitza poetikoko maisu lana eta lan hori osatzen eman zuen, hain zuzen ere, bere bizitza guztia, 1335. urtean hasi eta hil zen arte.

Azken Canzoniere-a 317 soneto, 29 abesti, 9 sextina, 7 balada eta 4 madrigalek osatzen dute. Edizio horretan argitaratu gabe utzi zituen poesia epikoak Rime disperse o extravaganti lanean bildu zituen gero. I -vo pensando, et nel penser m assale abestiak bitan banatzen du bilduma : Lauraren bizitza batetik, eta bestetik, Lauraren heriotza.

Dena dela, Canzoniere-an ez da pasio baten sorrera eta bilakaera abesten, pertsonaia nagusia emakumea bada ere, aldiz, arima kezkatu baten istorioa abesten du, idealarekin eta errealitatearekin gatazka etengabean dagoen arimaren istorioa hainzuzen. Hortaz, abesti bilduma hori Petrarcak bere buruarekin egiten duen elkarrizketa bat da, oso era miresgarrian neurtua eta lotua. Petrarcak oreka handiko batasun estilistikoa lortu zuen lan horretan.

Triumphi lana aurrekoa baino handizaleagoa bazen ere, emaitza ez zen nahi bestekoa izan. Herri hizkuntzan eta terzetto moduan idatzi zuen, sei kapitulutan banaturik : Maitasuna, Lotsa, Heriotza, Ospea, Denbora eta Betikotasunaren Garaipena. Ikuspegi mitiko eta sinboliko sail batek osatzen du lana, eta ikuspegi horiek erakusten dituzte, alegoriaren bidez, moraltasun unibertsalaren mailara jasotako gizakiaren sentimenduak eta gertaerak. Baina norberaren sentimenduak adierazpen mitiko eta objektibo batera eraman nahi horrek huts egiten du arkitekturaren ahultasunaren eta desegokitasunaren ondorioz. Lirismo dotoreko atal batzuk besterik ezin nabarmen daitezke, horietan islatzen baita, edozein egituraren gainetik, Petrarcaren mundu poetikoa.

Petrarcaren eragina ez zen bakarrik Italian zabaldu, Europa osora hedatu zen, eta petrarquismo esaten zaion higikundean gauzatu zen. Bestalde, Petrarcak klasikoetarako erakutsi zuen zaletasunak humanismoaren sorrera iragarri zuen. Petrarcaren humanismoa ez zen kultura antolatzaile gisa zuen ahalmenean edo erromatar zibilizazioaren zaletasunean oinarritzen, aldiz, esperientzia intelektual horiek berpizten zituen modua zen humanismo haren funtsa.