Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Literatura pertsiarra eta arabiarra
Literatura pertsiarra
Pertsiako literaturan bi aldi nagusi bereiz
daitezke : K.a. V. mendetik arabiarren
konkista bitartekoa (K.o. 651), bata, eta
handik gaur egun artekoa, bestea.
Lehenengo alditik bi dokumentu klase
besterik ez dira gorde : monumentuetako
inskripzioak, idazkera kuneiformean idatziak
(K.a. VI-N) eta Zaratustraren erlijio testuak
(Avesta). Guagamelako guduaz geroztik
(K.a. 331), Pertsia Alexandro Handiaren
orbita helenistikoan sartu zen, eta seleukotarren
eta arsazestarren dinastiarenean.
Hurrengo dinastiak, sasandarrenak, atzera
tradizio iraniar petora itzultzeko ahalegina
egin zuen, eta Zoroastroren erlijio obra asko
argitarazi zituen. Baina pertsiar literaturak
batez ere islamdar zibilizazioaren eraginpean
egin zuen aurrera.
Arabiarren konkistaren ondoko bi mendeak
trantsiziokoak izan ziren. Hizkuntza
berri bat eratu zen, pertsiera herria, herriaren
hizkuntzaren eta arabiarraren bat-egiteaz,
eta aurreko literatura tradizioen ekarpenaz.
Gainera, Bagdadeko aginpide zentrala
ahuldu ahala askatasuna lortu zuten tokian
tokiko gorteak literatura jarduera bultzatzen
hasi ziren (IX. mendearen hasiera). Garai
hartako literatur produkzioa, noski, gortean
girotua zegoen, eta oso landua zen : laudoriozko
lirika (casida eta gazal-a) ; poesia
epiko-nobeleskoa eta mistiko-didaktikoa
(masnavi-a) ; luzera handiko poemak ; adierazkortasun
handiko laukoak (ruba'i-a),
Pertsian bakarrik landu den generoa ; eta,
azkenik, historia eta arteari buruzko prosa
lana. Samandarren agindupean (847-1004)
pertsiera modernoak administrazio eta kultur
hizkuntzaren duintasuna lortu zuen.
Bokharako gortea garrantzi handiko literatur
gunea izan zen X. mende osoan :
Riidagi, ardoaren eta maitasunaren poeta
indartsua ; Daqiqi, Firdusiren aitzindaria ; etaal-Tabari arabiar historiografoaren Kronikaren
itzultzaile ezezaguna dira garai hartako
idazle nagusiak.
Baina poeta talde nagusia Mahmud
Ghaznaren gortean sortu zen (samandarren
ondorengoak izan ziren ghaznatarrak) : horien
artean aipagarriena Firdusi da (932 ing.-
1020), islamaren aurreko Pertsiako historiaren
elezaharretako batzuk biltzen dituen
Shahnamah (Erregeen liburua) olerki
epiko hilezkorraren egilea. XI. mendearen
erdialdetik XII.aren bukaerara pertsiar literaturak
aldi klasikoa izan zuen.
Ghaznatarren ondoren, Pertsia hiru aginpideren
mende geratu zen berriro (turkiar
seljuktarrak, Gengis Khanen mongoliarrak,
turkiar timurtarrak), bere hizkuntzara eta kulturara
ekarri bazituen ere. Tarte horretan
sortu zen Omar Khayyam (1050 ing.-1123),
ateo eszeptikoa batzuentzat, mistiko esoterikoa
beste batzuentzat. Olerkaria ez ezik, matematikaria
eta astronomoa zen, eta gaztetan,
filosofia, matematika eta astronomia
lanak egin zituen. Garai horretakoak dira,
baita ere, Pertsiako hiru poeta handienak :
Sa'di (1184-1291), Rumi (1207-1273), pertsiar
mistiko handiena, eta Hafiz (1318-1390).
Nizami Gangiakoaren (1141-1204) alegiazko
poemen artean, bi dira ezagunenak :
Cosroes eta Shirin (sasandarren errege Cosroes
eta armeniar printzesa Shirin-en arteko
maitasun istorioa ; Farhad hargina ere printzesaz
maiteminduta dago eta bere buruaz
heste egiten du, gezurretan printzesa hil
dela sinestarazi diotenean) eta Leila eta
Magnu (bi beduino zoritxarrekoen kontakizuna,
Romeo eta Julieta-ren aitzindariak).
XV. mendean Giami (1414-1492) gailendu
zen, eta bere estilo errazari esker Pertsiako
literaturako poeta ezagun eta oparoenetako
bat izatera iritsi zen. Handik hara,
ordea, Pertsian gerra zibila piztuta, poeta
asko Indiara erbesteratu zen, mogolen gortera,
eta halako "estilo hindu" bat sortu zen.
Gero, estilo horrek eragin handia izan zuenPertsian bertan, safawien garaiko literaturan
(1500-1763). XVII. mendeko poeta pertsiar
handiena, Sa'ib Tabrizkoa (1601-1677),
sei urtez hizi izan zen Indian, Shah Jahan
mogolaren gortean, eta Mirza Bedil hera ere,
Patna-ko hindua izanagatik, poeta pertsiartzat
hartzen da, India, Afagnistan, Pertsia eta
Turkiako kultura guneen halako lotunetzat.
XVIII. mendearen bukaeran, Qagiar dinastiarekin
batera, Pertsia aro modernoan
sartu zen. Klasikoen eta haien aurrekoen
imitazio hanpatua baztertu ahala estiloa
erraztu egin zen eta gaiak eguneratu (injustizia
sozialen salaketak, esate baterako).
Prosa ere biziagotuz joan zen, eta bidaien
kontakizunak eta gertaera historikoen deskribapenak
egiten hasi ziren ; genero berriak
sortu ziren : eleberria, ipuina, herri antzerkia
. Esnatze horren erdigunea Teheran izan
zen. XX. mendearen lehen erdiko idazle
gailenen artean aipagarria da Giamalzadeh
ipuinlari errealista, Bahar poeta (1886-1951)
-hizkuntza purismoaren aldekoa, arabiar
hitzak pertsieratik baztertzeko-, Parvin olerkari
klasizista (1906-1941), Lahuti komunista
ortodoxoa (1887-1957), Sadeq Hedayat prosagilea
(1903-1951), Nima Yushij (1900-
1959), Europakoaren joerako poesia baten
aldekoa, eta Ali Muhammad Afghani, batez
ere arazo sozialen salaketa egin duena.
Literatura arabiarra
Islam aurreko literatura. Arabiar literatura,
Islamari esker zabaldua, sendo eta indartsu
zegoen VI. menderako. Arabiako iparraldeko
eta Yemengo mendietako zabaldi
mortuetan sortu zen, gameluak eta ardiak
heste aberastasunik ez zuten nomaden artean
. Lehenengo poemak rapsoden bitartez
transmititu ziren ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi,
bi mende luzetan zehar. Lehenengo
poema bildumak VIII. mendekoak dira,
eta horietan ospetsuena Mu'allaquats da,zazpi odaren bilduma, arabiar literatura
osoko poema onenetakotzat hartzen dena.
Beste poema bilduma ospetsu batzuk
Mufaddaliyyat eta Diwan al-Hamasa dira,
VIII eta IXK mendeetako poetenak. Basamortuko
poeten artean aipagarria da Ta'abbata
Sharran, osaba hil zion tribu etsaiaren aurkako
mendeku kantu gogor baten egilea,
eta baita Sahnfara ere, laztasun basatiz kontatzen
dituena bere bidelapur egintzak.
Islamaren literatura. Omeiarren aldia.
Basamortuko mundu librearen beheraldia
Mahomarekin eta Islamarekin hasi zen. Erlijio
berriaren testua Korana da (al-Quran,
«errezitatu») ; musulmanentzat Korana berdinik
gabeko eredu imitaezina da, jainkoak
berak diktatua delako bere profeta Mahomaren
bidez. Koranak, beraz, arabiar literaturaren
hizkuntza eta esilo kanonak finkatu
zituen. Omeiarren aldian (661-750) arabiar
idazleek amodio eta politika kontuez idatzi
zuten batez ere, eta olerkigintza eskema
tradizionalaren zurruntasunetik urruntzen da.
Aldi berean, Mekako eta Medinako hirietan,
maitasunezko poesia mota berri bat sortu
zen, gazal-a, greziar eta pertsiar poeten
eraginez beharbada. Genero horretako olerkari
bikainenak Omar Ibn Ahi Rabi'a (720an
hila) eta Yamil (70lean hila) izan ziren.
Prosazko lehenengo lanak ere -Profetaren
esaldiak edo haren bizitzari buruzko gertaerak-
garai hartan idatzi ziren.Abbastarren aldia. Mahomaren lehen
jarraitzaileen bandera zuria 750ean erori
zen, etsai abbastarren beltzaren aurrean.
Abbastarren dinastian Islamak goren maila
iritsi zuen zientzietan eta arteetan eta Bagdad
izan zen kalifa herriaren politika eta kultura
gune nagusia. Literatura produkzioak
bestelako bidea hartu zuen eta jatorriz arabiarrak
ez zirenengana bideratu zen lehenengo
aldiz. Olerkigintza, halako handi aire
bat hartuta, teknizismoz eta artifizioz aberastuzen, metaforen eta similen edertasunaren
bila. Hori da filologoek al-badi deituzuten «estilo berria»», eta Bashshar ibn Burd
(787an hila) estilo hura arrakastaz erabili
zuen lehenengo poeta. Bikainena, ordea,
Abu Nuwas izan zen (762-813), Basorako
eskolan ikasia eta Harun al-Raxid kalifa
abbastarraren gortean bizitakoa. Haran al-
Raxidek, alaia eta zinikoa, ardoaren kantaria,
dantzariena eta efeboena, lorategiena
eta ur garbiena, oinaze kosmikoaren sentimendu
pertsiarra beduinoen pasiozko izaerarekin
nahastu zuen. Gero, mistikan barrena
abiatu zen, eta poema aszetikoak egin
zituen. Oso bestelakoak dira haren garaikide
Abu al-Atahiya (748-825), tradizio klasikoaren
biltzailea eta poesia landuen egilea,
eta al-Mu'tazz (980an hila), poema historiko
baten egilea.
Hurrengo urteetan poesiak adierazpenaren
dotoretasuna eta hizkuntzaren aberastasuna
landu zituen bereziki, edukiaren
kaltean. Politikan, kalifaren aginpidea txikituz
joan zen eta tokian tokiko dinastiak
nagusitu ziren. Garai hartako kultura gune
handi bat Alepoko gortea da, askoren ustez
arabiar poeta gailenena eman zuena : al-
Mutanabbi (905-965). Aipagarria da, baita
ere, Abul `Ala al-Ma'arri (973-1057), bi poesia
bildumen egilea.
Arabiar poesia Al-Andalusen. Arabiar
poesiak eskema zaharretan iraun zuen luzaroan
AI-Andalusen. X. mendean ahapaldi
forma berriak sortzen hasi ziren : lehenengo
eta behin, muwashshah izenekoa,
amodiozko gaietarako erabiltzen zena, eta
zejel izenekoa gero, zabalkunde handia izan
zuen Iban Quzman trobadoreari esker. Baina
Al-Andaluseko poeta handiena Ibn Zaidan
izan zen, Wallada printzesaren laguna,
edertasunaren mireslea, izadiaren eta atseginen
kantaria, haina baita malenkoniarena
eta etsipenarena ere.
Gainbehera eta mamelukoen garaia.
1055ean turkiar seljuktarrak Bagdaden sartu
zirenean, kalifa herria gainbehera hasi
zen. Nolanahi ere, kulturaren munduan bipentsamendu molde handi sortu ziren, "eskolastika",
batetik, eta "sufismoa", bestetik ;
bi adar horiek bat egin zuten sunnien berpizkundean
. Denetan handiena al Gazzali
(1058-1111) teologo eta filosofia izan zen.
Bagdaden irakasle izan zen, eta aristotelismo
islamdarraren ikerketa kritikoa egin
zuen. Gehienbat al-Farabi eta Ibn Sinaren
pentsamendua aztertu zuen. Haren obranagusia, Erlijio zientzien biziberritzea, zientzia
eta fede musulmarrak ezagutzeko dokumentu
garrantzitsuenetako bat da ; haren
erlijiozko doktrina funtsezkoa gertatu zen
islamaren bilakaeran.
Hark bezala eragin handia izan zuen
Europako Erdi Aroko filosofia pentsamenduan
Ibn Rushd (Sartaldean, Aberroes izenez
ezagunagoa) arabiar filosofoak ere.
Kordoban jaioa zen (1126-1198). Ibn Rushden
Aristotelesi buruzko iruzkinak eragin
handia izan zuen Berpizkundea arteko Sartaldeko
pentsalariengan.
Poesia trebetasun jokoetan galdu zen eta
hien bitartean pertsierak loraldi izugarria
izan zuen, eta artearen hizkuntza herria
bihurtu zen. Hitz lauzko lanak entziklopedismora
eta erudiziora bideratu ziren gehienbat. Prosa dotoreak garai hartan izan
zuen idazlerik bikainena, al-Hariri (1054-
1122). Gramatikari buruzko poema didaktiko
bat idatzi zuen, eta prosa errimaduna
eta poesia biltzen dituzten 50 maqamat,
arabiar literaturan bikaintasunaren eredutzat
hartzen direnak. Mongoliarren bultzadaz
kalifa herria desegin zenean hasi zen
literaturaren benetako gainbehera. Nolanahi
ere, idazle bikainak sortu ziren : Ibn Khaldun
(1332-1406) tunisiar historialaria, Ibn
Battuta bidaiari eta geografoa (1304-1377).
Herri literaturan aipagarria da Alf layla walayla(Mila gau eta bat gehiago), sartaldeko
irakurleen arabiar obrarik ezagunena.
Berpizkundea. Otomandarren konkistarekin
(1517) kulturaren lozorro luze bat
hasi zen Islamaren lurretan, eta Napoleon
Egiptora iritsi arte iraun zuen (1798). Sortaldeko
mundua harremanetan jarri zen Europakoarekin,
batez ere Libanoko eta Siriako
ikerlarien obraren bitartez. Hala, literatur
molde berriak loratzeko premisak ezarri
ziren. Gai berriak, arazo sozialekin eta politikoekin
lotuta sarritan, aurkeztu zitzaizkien
belaunaldi herriei, eta literatur molde
berri batean elkartu ziren : eleberria (Haykal,
1888-1956) eta ipuina (Taymur, 1892-1921).
Arabiar mundu modernoaren ordezkari aipagarrienetako
bat Taha Husain da (1889-
1973), gizatasun handiko autobiografia bikaineta oso jakingarri baten egilea : al-Ayyam
(Egunak). XX. mendeko garrantzi handiko
heste idazle bat Tawfiq al-Hakim egiptoarra
da (1898-1987). Eleberriak, antzerkia
eta ipuinak idatzi zituen (1937, Kanpainako
legearduradun baten egunkaria). Poesia, genero
klasikotik aldenduta, ahapaldi eta erritmo
askatasunaren bila ibili da bien bitartean.