Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Biblia
Historian zehar gizarteek mitoak sortu
izan dituzte, munduaren sorrera azaltzeko,
izadiko gertaerak eta berak kontrolatu ezin
zituen gertaerak azaltzeko,... Horrela saiatu
dira azaltzen, besteak beste, gaiztakeria
edo heriotza mundura nola iritsi zen, denboraren
eta betiereko bizitzaren arteko lotura
etab. Mitoak etsipenari ihes egiteko
aukera, inspirazioa eta kontsolamendua
eskaintzen dio gizakiari. Eta helburu horrekin
idatzi zuten hebrearrek Biblia.
K.a. 722. urtean eta K.a. 587an, hurrenez
hurren, Israelgo eta Dudako erresumak
gainbehera etorri zirelarik, neke handiak
izan zituen hebrear herriak bizirik irauteko
. Izan ere, zapalkuntza latza jasan behar
izan zuen eta bere nazio burujabetasuna
betiko galtzeko arriskuan egon zen, baina
aspaldiko tradizoak eta historia biltzen zituzten
idatziei esker egin ahal izan zioten
aurre egoera hari.
Hebrear askok erbestera ihes egin behar
izan zuen, eta erbesteko urteen ondoren
ez ziren sorterrira itzuli, Palestinan gelditu
ziren. Itzuli zirenak, tenplu bat eraiki
eta gizarte bat osatzera itzuli ziren, eta nazio
burujabe baten tankerako gizartea baino,
erlijio ordena baten antzeko gizarte bat
eraiki zuten. Erlijioa Itun Zaharreko idatzietan
hildu zuten : legeen liburuak (Torah) eta
historia, igarpena eta poesiako liburuak
idatzi zituzten beren erlijioa gordetzeko.
Erlijio juduaren iraupena eta hark Mendebaldeko
kulturan izan zuen eragin izugarria
ulertzeko, ezinbestekoa da, beraz, Bibliako
idatzien garrantzia kontuan hartzea.
K.o. 70. urtean, bestalde, Jerusalemgo
tenplua suntsitu zenean, haren inguruko
gurtza historikoa, sakrifizioetan oinarritua
nagusiki, desagertu egin zen- eta ez zen
sekula berreskuratu, baina ordurako, juduak
hainbat lurraldetara zabalduta zeuden, eta
ez zen beren erlijioa galdu literatura biblikoari
esker : Biblia irakurtzen eta ikasten,errezatzen eta irakasten zuten beren sinagogetan
. Horri esker mantendu zuten bere
nortasuna, osatu zuten beren egutegia, antolatu
zuten gurtza, hildu zuten esetsaldietan
tinko irauteko kemena.
Baina Bibliak antzeko zeregina bete
zuen juduen kulturan ez ezik kristauenean
ere, Itun Berria idazteko ezinbestekoa izan
baitzen Itun Zaharraren oinarria, ez baitzen
Jesusik izango eta kristautasuna ez baitzen
izango gaur egun dena. Baina garrantzia ez
da soilik erlijioaren alorrekoa, baizik eta baita
kultura eta gizarte balioei buruzkoa ere.
Genesian, esaterako, historiaurreko gertaerak
eta pertsonaiak agertzen dira. Bertako
mitoek latindar, germaniar, eslavoniar
eta Mendebaldeko beste zenbait herrietakoaren
lekua hartu zuten. Idatzi horren
arrakasta ez zen izan berri bereziki interesgarriak
zituelako unibertsoari eta bizitzaren
sorrerari edo beste edozein jakintzari buruz,
baizik eta unibertsoari eta gizakiaren existentziari
buruzko interpretazio teologiko
sakona egiteko aukera ematen zuelako,
zientziak eta filosofiak garatzeko errealitatean
oinarrituriko ikuspegi intelektual sendoa
ematen zuelako.
Bibliaren parteak
Biblia erlijio juduaren eta kristauaren
idatzi sakratuez osaturiko liburu bilduma da.
Juduen Biblian edo kristauek Itun Zahar
izenez ezagutzen duten partean antzinako
hebrearren liburu sakratuak daude bilduak ;
hebreeraz idatziak dira gehienak, arameierazko
pasarte batzuk ere badiren arren.
Kristauen Biblian, berriz, Itun Zaharraz
edo hebrearren idatziez gainera Itun Berria
deritzon atala ere agertzen da. Dena dela,
desberdintasun nabarmenak daude kristau
protestanteen eta kristau katolikoen Biblienartean. Katolikoena protestanteena baino
luzeagoa da, protestanteek apokrifotzat dituzten
zenbait testu onartzen baitituzte katolikoek
.
Juduek hiru partetan banatu zituzten
beren idatzi sakratua edo Itun Zaharra : Torah
(legeen liburua) edo Pentateukoa, igarleen
liburuak eta Idatziak edo Hagiografiak.
Pentateukoak, Josueren liburuarekin
batera, Israelgo nazioaren sorrera eta nazio
hark Lurralde sakratuen jabetza nola eskuratu
zuen agertzen du. Igarleen liburuak
Israelen historiaren berri ematen du, eta
hango monarkia nola finkatu eta zabaldu
zen eta igarleek herritarrei emandako mezuak
biltzen ditu. Eta Idatzietan, azkenik,
deabruari eta heriotzari buruzko espekulazioa,
obra poetikoak eta beste zenbait obra
historiko agertzen dira. Bilduma horrek osatzen
du hebrearren Biblia eta haien ondorengo
juduena, eta horrenbestez, juduen
kulturazko nortasuna eta erlijio judua iraunarazi
duen eragile nagusietakoa izan da.
Kristauen Biblian Itun Zaharra eta Itun
Berria -kristautasunaren sorrera eta zabalkundea
kontatzen duen idatzi multzoa- biak
sartzen dira, lehen esan bezala. Itun Zaharraren
bertsio apokrifoan, hau da protestanteek
apokrifotzat dituzten idatzietan, zenbait
literatura molde agertzen dira, eta Itun
Zaharreko eta Berriko liburu kanonikoek
utzitako hutsuneak betetzea eta Israelgo K.a.
IIL mendeko historia kontatzea du helburu.
Itun Berria da, bestalde, kristauen Bibliako
parterik laburrena, baina kristautasunaren
zabalkundean izan duen eragina
izugarria izan da. Itun Zaharra bezala, zenbait
liburu biltzen ditu, kristauen antzinako
literaturako zenbait obra besteak beste.
Gehienak, arameierazko zenbait liburu kenduta,
grekoz idatziak dira. Itun Berrian sartzen
dira, esaterako Lau Ebanjelioak, jesusen
bizitza, izaera eta irakaspenak agertzen
dituzten kontakizunak. Egintzen liburuakKristoren piztueratik Pauloren karreraren
amaiera arteko historia jasotzen du. Gutunak,
edo Epistolak, liburuan berriz kristau
elizaren hasierako zenbait agintariren gutunak
biltzen ditu, hasierako kristau kongregazioen
arazo eta beharrei buruzkoak.
Agerkundearen liburua edo Apokalipsia,
bestalde, kristau mugimenduaren hasieran
agertu zen literatura apokaliptikoaren jeneroko
liburu kanoniko bakarra da.
Itun Zaharreko liburu gehienak hebreeraz
idatziak dira (badira arameierazko batzuk
ere) eta Itun Berrikoak, berriz, grekoz
idatziak.
Itun Zaharreko idatzi gehienak egile
ezezagunek idatziak dira, eta kasu gehienetan
ez da jakiterik izan bilduma egile
bakarrak ala talderen batek osatu zuen.
Dena dela, eta zailtasunak zailtasun, zenbait
ikerketari esker, lortu da Bibliako idatzien
jatorria zein den ezagutzea eta kronologikoki
ordenatu ahal izan dira.
Itun Berriaren kasuan, errazagoa izan
da liburuak nork idatzi zituen jakitea, eta
ikergai edo ahalegin nagusia idatziak jatorriz
esaten zuena ahalik eta zehatzen osatzea
izan da.
Bibliako ideia eta literatura molde nagusiak
Bibliaren gaiei dagokienez, Biblia fedearen
literatura gisa defini daiteke. Jainkoari
buruzko eta haren inguruko gaiak dira gai
nagusiak, jainkoaren bizitza, irakaspenak,
egitandiak, aginduak agertzen dira eta
Jainkoak gizadiari emandako argitasuna
azpimarratzen. Baina gizadiaz ere mintzo
da Biblia ; gizakiaren ezaugarriak, akatsak,gaiztakeria agertzen ditu, eta jainkoaren
barkamena, bizitza berria eta gizakiaren
itxaropenak beteko diren iragarpena ere
aipatzen du.
Biblian agertzen diren literatura generoei
dagokienez, berriz, prosa eta poesia,
biak agertzen dira bai Itun Zaharrean eta
bai Itun Berrian. Itun Berrian hiru literatura
molde dira nagusiak : kontakizun historikoak,
gutunak eta idatzi apokaliptikoak.
Itun Zaharrean prosaz idatzitako pasarteetan
esaerak, sermoiak eta otoitzak aurkitu
dira. Jende ospetsu askoren testuak,
agurrak edo testamentuak jasotzen ditu Bibliak,
adibidez Josue, Samuel, David edo
Matiasenak, eta prosazkoak dira orobat,
Igarleen liburuetako bakarrizketak eta elkarrizketak
. Dena dela, ugariagoak dira sermoiak,
Igarleen liburuetan ikus daitekeenez
; sermoien alor horretan garrantzi handikoa
izan zen Deuteronomioa. Bestalde,
otoitzetarako batez ere forma erritmikoak
erabili ziren arren, aipagarriak dira, adibidez,
Salmoak eta Esther, Judit edo Erregeen
liburuetako otoitzak.
Urriak dira, bestalde, gertaera edo leku
jakinei buruzko deskribapenak, baina
salbuespen bikainak dira adibidez Salomonen
tenpluko eta haren inguruko eraikinen
berri ematen duten pasarteak. Balio handikoak
eta ugariagoak dira, halere, errege
ediktuak eta babiloniarren eta pertsiarren
aldarrikapenak, hebreeraz edo arameieraz
hitzez hitz jasoak. Makabearren liburua-ren
lehen atalean kontratu eta hitzarmenak
agertzen dira eta dokumentazio aberatsa
agertzen da, orobat, jainkoaren eta Israelgo
hamabi leinuen arteko hitzarmenari
buruzko testuetan : leinu haien erritoen, betebeharren
eta, batez ere, mehatxuen eta
aginduen berri izan dugu horri esker.
Bibliako literaturan oso landuta dago
gutunen jeneroa ere : gutunik zaharrena
Davidek Betsaberen senar Urias hiltzekoagindua emanez idatzitakoa da. Era berean
adierazpen asko agertzen dira senitarteko,
lurralde, muga, eskaintza eta abarri buniz,
nahiz eta zaila den adierazpen horiek benetakoak
diren ala ariketa literario hutsa
diren zehaztea.
Kontakizunaren alorrari dagokionez, bi
bide bereizten dira garbi-garbi : batetik inidimen
handiko eta poesiaz beteriko idatziena,
eta bestea, berriz, eguneroko bizitzari
lotuagoa. Lehenengo bideari dagokionez,
mitologiari, fantasiazko kontakizunei, elezaharrei
eta abarri buruzko idatzi ugari jasotzen
dira, baina Bibliako monolatria eta
monoteismoa onartuko ez luketen ezaugarri
guztiez gabeturik daude idatzita. Herri
ipuinetan eta ipuin fantastikoetan azpimarratzekoak
dira Sansonen egitandiak, animalien
kontakizunak (Balaamgo astoa, Eliasen
belea, etab.). Asko dira, bestetik, pertsonaia
jakinen historiak eta tribuen jatorria
azaltzeko asmoz idatzitakoak. Hebrearren
historiari buruzko datu erlijioso eta objektibo
asko azaltzen dira.
Poesian, berriz, Salmoak, Kantiken Kantika
eta Joben liburua dira, beren literaturazko
balioagatik, bereziki azpimarratzekoak.
Bibliaren eragina
Literatura biblikoak eragin handia izan
du Mendebaldeko kulturan eta historian.
Lehen esan bezala, Bibliako libunietan bilduta
dago hebrear herriaren erlijio, filosofia
eta literatura tradizioa, eta ondorengo
hiru ezaugarri nagusi hauengatik izan da
bereziki azpimarratzekoa bere garrantzia :
batetik, testu sakratutzat hartu direlako eta
hainbat herrialdetara zabaldu direlako ; dokumentu
historiko eta arte obra handia
delako, eta idazle eta artisten inspirazio iturri
izan delako historian zehar.