Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Latin literatura.
Errepublika garaia I
Antzerkia
Ezagunak diren antzinako latin idazleek
trajediak eta komediak idatzi zituzten ; lan
horietatik izenburuak eta atal gutxi batzuk
besterik ez dira iritsi gaur egun arte, baina
nahikoa dira greziar lanen itzulpenak edo
egokitzapenak direla ikusteko. Baina Italian
bazen, eragin helenistikoa hedatu aurretik,
herri antzerki berezi bat ; antzerki mota
horren aztarnarik, ordea, ez da gorde, ez
baitzen idazten. Herri antzerki horren barruan
sartzen dira atelanca izeneko antzezpenak
. Lan horiek bat-batekoak izaten ziren;
antzezleek nahaste-borraste moduko
bat asmatzen zuten bat-batean, eta agertokira
eramaten zuten ondoren, inon ezer
idatzi gabe. Greziar jatorriko antzerkia nagusitu
zenean, ikuskizunen bukaeran antzezten
ziren atelanca-ak.
Italiaren iparraldean, Etrurian hain zuzen
ere, beste herri antzezpen mota bat
sortu zen : feszeniar jokoak. Elkarrizketa
moduan antolatutako eztabaidak ziren, saturnio
bertsotan esanak (zazpi oin eta erdiko
bertsoak). Feszeniar jokoak nekazariek
antzezten zituzten aurpegian mozorroa
jantzita zutela. Ospakizunetan antzeztu ohi
ziren, ezkontzetan batez ere.
Latin idazle jantziek latin bertsotan eman
zituzten greziarren trajedia eta Komedia
Berria ; greziar egile ospetsuen egiturak,
pertsonaiak eta ekintzak hartzen eta beretzen
zituzten, esate baterako, Euripidesen
lanetatik hartzen zuten trajediaren eredua,
eta Menandrorenetatik, berriz, komediarena
. Baina lan haiek ez ziren itzulpen hutsak,
askatasun osoz txeratzen zituzten beste lan
batzuetako pertsonaiak edo atalak, lanaren
argumentua indartu nahian. Greziar gaiazuen latin antzerkiari fabula cothurnata
esaten zitzaion, greziar antzezleek erabiltzen
zituzten coturno oinetakoengatik ; erromatar
gaia zuten lanei, aldiz, fabula prcPtexta
esaten zitzaien, erromatar magistratuek
erabiltzen zuten toga prcstextaren izenetik.
Komedien barruan ere bi mota bereizten
ziren : greziar gaia zuten latinezko komediak
fahula palliata ziren, antzezleek pallium
jantzia erabiltzen zutelako ; erromatar
gaia zuten komedia latinoei, aldiz, fabula
togata esaten zitzaien. Palliata komediak
dira, hain zuzen, gaur egun ondoen ezagutzen
direnak, genero horretakoak baitira
Plautoren eta Terentzioren lanak. Latin antzezpenak,
greziarrak bezalaxe, ospakizun
jakinetan jokatzen ziren, eta ikusleek ez
zuten ikusteko sarrerarik ordaindu behar,
herri ondasunekin ordaintzen baitziren.
Plauto (K.a. 254-184)
Tito Mazzio Plauto, Unbriako Sarsinan
jaioa, gazterik Erromara joan zen, antzerkia
lantzeko asmoz, eta aberastu egin zen.
Plautok ehun eta hogeita hamar komedia
inguru idatzi zituen ; horietatik hogeita bat
baizik ez dira iritsi gaur egun arte. Plautok
komediak idatzi zituen, palliata erakoak,
greziar jatorrikoak alegia. Greziako komediatik
Menandro eta egile herrikoienak hartu
zituen, pertsonaiak zein egoerak egokituz.
Hala ere, badago latin antzerki tradiziozkoaren
zantzurik, atelance deiturikoena
adibidez. Ekintza Grezian edo lurralde helenikoetan
gertatzen da beti, baina jainkoak
latinoak dira, ohiturak eta esaerak ere bai...
Plautoren antzerkigintzan sarri trama
eteten da, entzule baten galdera sartzeko,
edo antzerkiaren zuzendaria ala bertako
jabea agertzeko, pertsonaiei buruzko gorabeherak adieraziz. Bestalde, giroa erdi mailako
gizartearena da, barregarria, dekadentea,
grinaz betea. Hizkera oso kalekoa da,
errefrauez, esaldi barregarriez, hitz jokoz eta
horrelakoez hornitua.
Plautoren komedien artean ezagunena
Anfitrioia da, gai eta pertsonaia mitologikoak
agerrarazten dituen lan bakarra.
Dena dela, mitologia seriotasunik gabe eta
sakratutzat har daitezkeen ezaugarririk gabe
erakusten du eta komikotasunez beterik
dagoen iruzurra bihurtzen da. Gainerakoan,
nahaste-borraste eta bihurrikeriaz beteriko
komediak idatzi zituen : Milesgloriosus, Asinaria
(amodio nahasmenduak), etabar. Horietan
jende bihurria, soldadu harroputzak,
emakume eta esklabo bizkorrak... ageri
dira, pikardiaz beteriko gizarte baten adierazle
. Plautok baditu antzerki eztiagoak ere,
moralizatze aldera idatziak : Captivi, Autularia
(zekentasunari buruz)...
Terentzio (K.a.184-159)
Publio Terentzio Afer, Afrikatik gazterik
Erromara eramandako esklaboa zen.
Jabeak libre utzi zuen, eta garaiko idazle
garrantzitsu bihurtu zen. Sei urte eman zituen
antzerkia idazten eta sei komedia idatzi
zituen ; lan horiek oso-osorik iritsi dira
gaur egun arte. Ospetsu zela Greziara joan
zen, bere komedietarako gaien bila ; bertan,
Menandroren hainbat lan itzuli zituen. Horrez
gainera, Menandro izan zen Plautoren
eredu lan gehienetan. Terentziok oso testu
landuak idatzi zituen.
Plautok erabili ohi zuen latin tradiziorik
(atelance) ez da ageri Terentziorengan ;
honek komedia hiritarrak eta sentipenez
beteak egin nahi zituen. Terentzioren lanak
jende ikasiari zuzenduak dira, eta giro horietako
hizkerara egokitzen da Terentzioren
hizkuntza ; orobat saiatzen da elkarrizketen
bizkortasuna adierazten, eta garai
hartako etikara egokitzen du trama. Arazo
sakonak aztertzen zituen Terentziok bere
antzerkietan, gazteen heziketa zorrotza
(Adelphce), edo zaharren soiltasuna eta gazteen
askatasun berria (Heautontimorumenos)
. Hecyra izeneko lanean, adibidez, egoera
komikoak baino gehiago azterketa
psikologikoak ageri dira. Arrakastarik handiena
Eunuchus lanarekin lortu zuen.
Terentzioren antzerkiak, Komedia Berriko
gai nagusiak errepikatzen dituenez,
Plautoren lanen oso antzekoak dira eta askotan
haren lanekin bat datoz, egoera elkarren
oso desberdinetan : maiteminduen
arteko gaizki ulertuak, semeen ezkontzaren
edo maitasunen kontra agertzen diren gurasoak,
gauza guztiak konpontzen edo
nahasten dituzten esklabo azkarrak, etab.
Terentziok, ordea, ez du Plautok bezain beste
ekintza apaintzen, eta ez ditu pertsonaiak
hain era barregarrian erakusten.
Poesia
Lukrezio (K.a. 94?-50?)
Tito Lukrezio Karori buruz datu gutxi
ezagutzen dira eta daudenak zalantzazkoak
dira gehienak. Ez da ezagutzen non jaio zen ;
zenbaitzuren ustez, Kanpanian jaio zen,
baina ikasketa urteak Erroman egin zituen,
ziur asko. Elezaharraren arabera, amodio
edabe baten eraginez erotu egin zen, eta
zentzuna etortzen zitzaion uneetan idazten
zuen ; bestalde, Zizeronek zuzendu omen
zituen Lukrezioren lanak.
De rerum natura da Lukrezioren lan bakarra
. Sei liburukitan banatuta dago, eta
poema zientifikotzat hartzen da. Sei liburukiak
binaka bilduta daude : lehenengo biak
fisika atomistari buruzkoak dira ; hirugarrena
eta laugarrena psikologiari buruzkoak
dira ; eta azkeneko bietan kosmosaren historia
eta gizatasuna lantzen ditu. Liburu
guztien hasieran, omenaldi moduko bat
egiten dio Lukreziok Epikurori, haren adore
intelektuala eta historian izan zuen garrantzia
goraipatuaz. Lukreziok grinei eta
edozein sineskeria motari aurre egiteko
proposatzen die bere garaikideei. Lukrezioren
arabera, garai hartako erlijio ofiziala da
norbere burua salbatzeko oztopo nagusia.
Hori guztia adierazteko errealismo kementsueta trinkoz betetako hizkuntza erabiltzen
du, eta indar handiko deskripzio luzeak
osatzen ditu, hitzaren zentzu zehatz
eta kezkatsua erabiliaz.
Augusturen garaian, izugarria izan zen
Lukrezioren eragina poesian, batez ere Virgiliorengan
. K.o. I. mendean asko irakurtzen
zen Lukrezio, baina klasizismoaren
nagusitasunak bazterturik utzi zuen, beste
asko bezala. Baina 11. mendeko arkaismoaren
bidez, gora egin zuen, berriz ere,
haren ospeak. Erdi Aroan desagertzeko
arriskuan egon zen Lukrezioren lana, eta
eskuizkribu bakar batzuei esker salbatu zen.
Lukrezio, bestalde, arrazoi askatasunaren
aldeko eta erlijio fanatismoaren kontrako
idazletzat hartu izan da.
Katulo (K.a. 84-54)
Kaio Valerio Katulo, Veronako aberaskumea,
hogei urte zituela joan zen Erromara
. Erroman giro jantzietan sartu zen eta
garai hartako intelektual ospetsuenen adiskide
egin zen, hala nola, Kalvo, Zizeron,
Hortensio Hortalo, eta poeta novi taldearen
inguruko giroetan aritu zen. 57. urte inguruan
Lesbia ezagutu zuen, eta harekin izan
zuen harremana izan zen Katuloren bizitzako
gertaera nagusia, eta aldi berean, bere
poesiaren iturri nagusia. Lesbia Klodiaren
ezizena zen; zenbait ikerlarien arabera, Klodio tribunoaren bigarren arreba eta Quinto
Metelo Celer-en emaztea zen Lesbia. Zizeronek
bere Pro Ccelio diskurtsuan emakume
horren korrupzioaz hitzegiten du ;
emakume jantzi eta ederra zen oso, eta bere
senarra pozoindu zuela esaten zen.
Liber da Katuloren poema bilduma. 116
carmen-ek (bertsoak, batez ere, latin bertsoak)
osatzen dute eta irizpide metrikoen
arabera hiru ataletan sailkatzen da : batetik,
karmen labur polimetrikoak ; bestetik, carmina
docta deituak, estilo landuan idatziak,
arte alejandrinoaren ereduen arabera ; eta
azkenik beste karmen labur batzuk, distiko
elegiakoetan idatziak. Lehenengo eta hirugarren
taldeak nugca-ak osatzen dituzte, zeinetan
Katulok bere amodiozko historia
kontatzen duen. Bigarren taldea zortzi konposiziotan
banatuta dago ; hainbat gairi
buruzkoak eta hainbat bertso motetan idatziak
dira, Zibelesen gurtzari buruzkoak,
besteak beste.
Katuloren poemak sentipenez eta egiatasunez
beterik daude ; sentipenak oso errealak
dira, eta lizunkeriarik handienak ere
bere horretan botatzen ditu, nahiz eta fintasun
handiko moldeak erabili. Katuloren poemetan,
bestalde, bere garaiko gizartea ageri
da : joerak, grinak, akatsak, pertsonaiak.
Horretaz gain, Katulok pertsonaia mitologikoak
ere erabili zituen, eta baditu pasarte
mitologikoak harrigarriro berreginak.