Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Latin literatura.
Ikuspegi orokorra
Giroa
Erromako gizartearen gorabehera politiko
eta sozialek zuzen-zuzeneko eragina
izan zuten literaturaren bilakaeran. Erromatarren
literatura K.a. 111. mende aldera hasi
zen ; orduko agintari politikoen (patrizioen,
senatoreen) artean bazegoen halako kultura
maila bat, tradizio erromatarra Greziaren
eraginarekin uztartu nahirik. Greziatik irakaspen
filosofikoak sartu ziren Erroman, eta
literaturaren arloan greziarren antzera idazten
hasi ziren, maiz imitazio zuzenez.
Errepublika garaiko azken mendean,
senatoreek Greziatik etorritako filosofo,
erretorika irakasle eta hainbat eta hainbat
letragizon hartzen dituzte zerbitzari. Garai
horretan patrizioen balioak goraipatzen dira
literaturan, laudationes eta praetexta bezalako
testuetan. Aldi berean, giza eta politika
taldeen arteko gatazkak ere islatzen
dira, batik bat literatura historikoan, baina
orobat epikan, lirikan... Erromaren historia
behin eta berriro aztertzen da, eta munduan
duen eraginaz gogoeta egiten. Inperioak
aurrera egin ahala, literaturak gainbehera
morala eta saldukeria salatuko ditu, eta
lehen denboretako bizimodu xume eta zaildua
goraipatuko.
Giro horretan, zenbait idazlek autonomia
handiz jokatuko du, Luziliok edo Katulok,
adibidez. Inperioaren garaian, aldiz,
idazle asko Estatuaren eta Enperadorearen
zerbitzari bilakatzen dira ; gaiak ez dira Errepublika
garaian bezalako askatasunez jorratzen, iritziak plazaratzea arriskutsu bihurtzen
baita.
Gizarte giro horretan literaturaren bilakaerak
zenbait ezaugarri hartzen ditu.
Hein handi batean, latin literatura Greziatik
dator, hala sormenaren arloan, nola
poetikarenean eta erretorikarenean. Idazlea
eta hizlaria (orator) lau printzipioren arabera
ontzen dira : ingenium, ars, imitatio,
exercitatio. Ingenium delakoa berezko senari
dagokio ; sen hori atera egin behar da.
Ars izenekoak erretorikako nahiz poetikako
arauak dira, sistematikoki bilduak. Imitatio
deritzonaren bidez, goi mailako lanak hartzen
dira eredutzat, batik bat grekeratikoak,
bai halaber latin zaharrekoak ; grekeratiko
itzulpena printzipio honen barruan sartzen
da. Exercitatio deituan, herriz, era guztietako
ariketak biltzen dira : deskripzioak, argumentazioak,
exenpluak, eztabaida teknikoak
...
Idazlea eskolan trebatzen zen, grekeraz
zein latinez, eta etengabe aritzen zen itzultzen,
parafrasiak egiten, laburtzen nahiz
zabaltzen, hizlautik hitz neurtura eta alderantziz
pasatzen, estilo jasotik behekora eta
behekotik jasora aldatzen, zuzenetik zeharkakora,
orokorretik banakakora, satiratik
laudoriora, eta horrela. Hala ere, hiru teknika
nagusiren bidez bultzatzen zen sormen
trebezia : interpretatio, imitatio, emulatio
deitu ohi ziren teknikez. Interpretatio teknikaren
bidez, material zaharrak itzuli ezezik
birsortu eta zabaldu egiten ziren, edertasuna
areagotu nahirik. Horretan aritu ziren Androniko, Nevio, Ennio, Plauto... ; ez zuten
fidel izatea helburu, gaurko itzultzaile batek
izango lukeen bezala, ereduen antzera
jokatzea baizik. Zerbait ilun samar geratzen
bazen, aldatu egiten zuten, edo glosen bidez
zabaldu. Kintilianoren esanetan, greziarrak
bezain finak izateko gauza ez hagara,
izan gaitezen behintzat haiek baino kementsuagoak
. Kemena da, hesteak beste, latin
literaturaren ezaugarri nagusietako bat.
Azterketa literarioei dagokionez, azterketa
maila eta alor desberdinak bereizten
ziren : res, edo gaien azterketa, ordo (dispositio),
edo testuaren antolamendua, verba,hitzak alegia, eta, horren barnean, ahoskera
figurak, tropoak eta eduki figurak.
Imitatio zeritzanarekin batera generoen
gaia agertzen da. Izan ere, latineko ia genero
guztiak grekeratik hartuak dira, aro
arkaikotik zetozen zenbait molde kenduta ;
satira, adibidez, produktu erromatartzatzeukaten erabat, "satira tota nostra est"(satira
gure-gurea dugu). Aro helenistikoan
bizirik zeuden generoak eta baliabideak
zuzenean sartu ziren Erromara. Erroman,
gero, hautatze lan bat egin zen, genero eta
molde batzuei indar gehiago emanez eta
haiek hedatuz ; adibidez, aro arkaikoan komedia
trajediaren gainetik egon zen, ez hala
Grezian. Latin literaturan ni-ari atxikiriko
generoak eta moldeak indar handiagozhedatzen dira, ni hori nahiz biografikoa
nahiz literarioa izanik. Horazio, Katulo,
Marzial, eta orokorrean satira edo elegia,
subjektibismoaren arloan dabiltza.
Latin literaturaren aro nagusiak
Aro arkaikoa
Lehen aroan, Errepublika garaian alegia,
jatorrizko kultura italikoa eta Greziatik jasotakoa
nahasten dira ; azkenean, greziar literatura
nagusitzen da, kultura helenistikoaren
ekarria Erroman sartzen doan heinean.
Tradizio italikoan bazen zantzurik K.a.
111. mendea baino lehenagotik, batik bat
erlijio eta aztikeria erritoen inguruan. Aipaturiko
mende horretan hasten da sartzen
greziarren kultura ; Livio Andronikok Homeroren
Odisea itzultzen du latinera, neurria
bertako tradiziora egokituz, jainko izenak aldatuz
... Hala ere, aurretik haziren epopeia
giroko testuak, carnrina conuiualia nahiz
nenice izenekoak, adibidez. Neviok epopeiaren
arloan Erromaren historia sartzen du,
Kartagoren kontrako guduen giroan. Ildo
beretik etorriko da Ennio Annales izenekoekin;
gainera, greziarren hexametroa egokitzen
du latinera, gerora sarri erabiliko den
neurria hain zuzen. Genero epikoaren gailurra
Virgiliok jotzen du Eneida-rekin.
Epikarekin batera antzerkia ere garatuz
joan zen. Livio Andronikok trajediak eta
komediak egokitu zituen. Trajedian batik
bat Euripides egokitzen zuten, eta erromatarren
giroko gaiak sartzen joan ziren pixkanaka
(fabulcPprcPtextatcP ; Enniok, Pakuviok
edo Akziok idatzirikoak, adibidez). Komediak
hartu zuen, alabaina, indarrik handiena
; Plautok greziar komedia erromatartu
egin zuen eta indar komiko handiagoa
erantsi zion ; Terentzio, berriz, gehiago atxiki
zitzaion greziar ereduari (batik bat Menandro
hartu zuen maisutzat), baina ez zuen
Plautoren bizkortasunik eta kemenik lortu.
Aro honetan erromatarrek genero berezi
bat lantzen dute : satira. Satiraren barruan
kritika, irakaspena, umorea eta beste
alde anitz aurki ditzakegu ; forma aldetik oso
askea da, hitz neurtua nahiz laua erabil
dezake, nahiz biak nahasturik. Genero hau
Enniok hasi zuen, baina Luziliok eman zion
indarra, eraso pertsonalen eta kritika zorrotzen
bidez. Errepublika garaiko askatasun
giroan, Luziliok errealismo indar handia
eman zion genero honi, zenbait jenderen
kontra zuzenean sartuz. Varronek ere landu
zuen genero hori, Horaziok ere bai,
nahiz eta honek eraso pertsonalak urriago
eta ironia orokorragoa erabili ; Persio eta
Juvenal ere Horazioren bidetik joan ziren.
Beste alde batetik, prosa agertzen da,
poesia baino beranduago bada ere. Katonek
oratoria lantzen du, alde batetik : bestetik,
nekazarien lanei buruzko liburu bat
egiten du ; eta, azkenik, historiografia sartzen
du latinaren arloan, erromatarren jatorriaren
berri eman nahian.
Aro klasikoa
Erretorika indar handiz sartu zen Erroman,
batik bat gizarte erakundeetan erabiltzeko
. Maisu greziarrek hezitako hizlariak
agertu ziren. Denen artean Zizeron izan zen
maisu, bai erretorikari buruzko azterketa
teorikoetan, bai oratoria praktikan jartzerakoan
. Zizeronek erretorika baliabide tekniko
huts izatetik kukura zabalaren baliabide
bihurtu zuen ; ez zen soilik ondo hitz
egiten ikasi behar, zertaz mintzatu ere ondo
landu behar zen, iturriak ezagutuz.Historiografiaren arloan, veritas deituriko
kontzeptua lantzen dute ; hori, alabaina,
ez da zehatz-mehatz kontatzea gertaturikoa,
baizik eta eredu indarra duten gertakizunak
aukeratzea ; aski da egiantzekotasuna.
Suetoniok herak Zesarren kontakizunetan
egia falta handia antzematen du, haina palio
estilistikoa eta eredugarria aitortzen dio.
Orduan, historiografiari izaera literarioa eskatzen
zaio batez ere ; Salustioren kontakizunak,
adibidez, literatur lan kementsuak
dira. Hala ere, datuen egiatasunari balio
handiagoa eman zioten gerora, bai Suetoniok
berak, bai Tito Liviok, bai Lukanok,
besteak beste.
Poesia Errepublikaren azken urteetan
eta Inperioaren lehenengoetan lehertu zen
indar handiz ; Augustoren garaia emankorra
gertatu zen bereziki. Aro horretako lehen
poeten artean Lukrezio eta Katulo dauzkagu
; Lukrezio erlijio sineskerien kontra
aritu zen ; Katulok lotsarik gahe zigortu zuen
bere garaiko gizartea, pertsonaiak zuzenean
jipoituz : amodio gaiak ere erarik gordinenean
agertu zituen. Properziok eta Tibulok
poesia elegiakoa landu zuten batez ere.
Horaziok, berriz, amodioa eta edertasuna batu zituen, eta bide horretatik Ovidiok amodioaren
ikuspegi kementsuagoa ekarriko zuen,
maitatzeko artea edo bidea erakutsiz.
Aro postklasikoa
Erromaren zabalkunde eta aginterik
handienaren garaia da. Erromak bere hizkuntza
eta ideologia hedatzen ditu Inperio
osoan, eta literaturan zein beste arlotan
Estatuaren agintea estuagoa da. Hortik krisia
dator. Augustoren garai gorenaren ondoren,
gainbehera hasten da literatura, eta
idazleek epigono sentipena dute. Argigarria
da idazle anitz Erromak mende harturiko
lurraldeetan agertzea, Seneka, Marzial, edo
Kintiliano hispaniarrak besteen artean. Senekak
idatzi filosofikoak, politikoak... eta
trajedia lantzen ditu maisutasunez. Marzial
epigrama egilerik handientzat jo liteke ; Kintilianok
oratoria lantzen du maisuki.
Halaber, Tacitok edo Pliniok historia
aztertzen dute, Fedrok Esopo greziarraren
alegiak berregiten ditu. Garai horretan, orobat,
brevitas arauak indar handia hartzen
du ; gauzak labur eta zorrotz esan behar dira ;
Senekaren edo Marzialen lanak ikusi besterik
ez dago.
Gero, nobela agertzen da : Petronio,
Apuleio... Nobela, epika bezala, kontakizun
bat da, baina, hura ez bezala, egunerokotasunera
hurbiltzen da ; ez oratoria edo
historiografia hurbiltzen ziren bezala, baizik
eta egunerokotasun xumera, pertsonaia
ezezagun eta behe mailakoetara. Sorrera
greziar kontakizunetan dago, eta latin literatura
baino gehiago greziar literatura da,
erromatartzen doana, sail honetako idazle
askok grekeraz idazten baitute (Longo, Samosatako
Luziano...).