Literatura Unibertsala»Literatura aroak
Greziar literatura arkaikoa : poesia lirikoa
Poesia lirikoaren sorrera Grezian
Produkzio epikoak beherantz egin zuen
garaian sortu zen lirika. Asiako kostaldean
eta inguruko uharteetan -Lesbosen batez
ere- loratu zen lirismoa K.a. VII. mendean,
eta VI. mendean iritsi zen goreneko mailara
. Handik Kreta, Atenas, Esparta eta Argosera,
eta batez ere, Beoziara hedatu zen
gero. Hain zuzen ere Beozian izan zuen
lirismoak indarrik handiena VI. mendearen
bukaeran eta V. mendearen hasieran, Pindaroren
poesiari esker. Mende horien aurretik
ere izan ziren beste poeta batzuk,
baina haien datu gutxi iritsi da gaur egun
arte, eta batzuetan izena besterik ez da ezagutzen
; hala ere, gaur egun kritiko guztiek
onartzen dute antzinagoko mendeetan ere
izan zela Grezian poesia herrikoia. Antzinako
Greziako bizitza publikoan egiten ziren
jai handi guztietan izaten zen musika,
dantza eta poesia, eta, hortaz, garrantzi
handiko generoa izan zen lirika. Dena dela,
oso zaila da lirismoaren garrantzia zenbaterainokoa
izan zen neurtzea, oso aztarna
gutxi iritsi baita gaur egun arte.
Poeta lirikoentzat elezaharra baliozkoa
zen, nahiz eta ez zen jadanik oinarrizko osagaia,
epopeian gertatzen zen bezala. Elezaharrak
aukera handiak ematen zituen aberastasun
poetikoari dagokionez, eta apaingarri
ezin hobeak eskaintzen zituen gainera. Bestalde,
jai erlijiosoetara joaten ziren eta mitologia
gogoratzen zuten arte lanez inguratuta
zegoen greziarrari iradokizunez betetako
mundu bat ekartzen zion mitoak gogora
. Lirika musikaz eta, batzuetan, dantzaz
laguntzen zen, eta ikuskizun moduko bat
osatzen zuen ; berdin-berdin izan zitekeen
oturuntza aberats bat edo plaza edo estadio
batean ospatzen zen ikuskizuna.
Bai Homerok bai Hesiodok neurri bakana
erabili zuten beren lanak osatzeko, seioineko bertso luzea edo hexametroa hain
zuzen. Neurri hori oso egokia zen epikarentzat
bere dotoreziagatik eta luzeragatik.
Lirikak, aldiz, era askotako bertso motak
sortu zituen, nahiz eta ez zuen hexametroa
guztiz baztertu ; elegian, esate baterako, oinarrizko
egitura izan zen. Bestalde, epopeietan
dialektoak nahastu egiten ziren, eta
berdin-berdin erabiltzen ziren eoliarra eta
joniarra, arau zehatzik gabe. Hizkuntza horri
homeriko esaten zaio, Homero izan baitzen
erabiltzen lehena, eta Hesiodok leial jarraitu
zion maisuaren ereduari. Lirikak, alcliz,
bere bideari ekin zion, eta poetek, oro har,
idazten zuten herrialdeko hizkuntza erabiltzen
zuten beren poemetan : Alzeok eta
Safok, esaterako, Lesboseko dialektoan
idazten zuten ; Anakreontek, joniarrean, eta
Alkmanek lakoniarrean. Hala epopeiarekin
lortu zen hizkuntz batasuna hautsi egin zen ;
genero bakoitzak zeinek bere dialektoa
zuen, esate baterako, abesti subjektiboan
eoliarra erabili zen, yamboan joniarra eta
lirika koralean, berriz, doriarra. Lirikaren estiloari
dagokionez, asko aldendu zen diskurtsu
epikotik, baina, hala ere, ezin ahantz
daiteke Homeroren eragina poeta lirikoengana
ere iritsi zela, eta haren eraginpean
idatzi zutela. Greziako poesia arkaikoa bi
multzo handitan banatzen da : batetik, poesia
pertsonala edo indibiduala esaten dena,
elegia, yamboa eta oda sartzen direna ; bigarren
multzoan, berriz, taldean egiten den
lirika generoa sartzen da, poesia korala hain
zuzen ere.
Genero lirikoak
Elegia, egiturari dagokionez, distiko (hexametro
eta pentametro batez osatutako konposizioa)
segida nahiko luze bat da. Zenbaiten
ustez, hileta kantu malenkoniatsua izan
zen jatorrian elegia. Greziako elegietako gaiek
helburu moralizatzailea zuten zenbaitetan,
eta arrazoia fantasiaren gainetik gelBitzen zen gehienetan. Gerra, politika, diziplina
eta etika dira elegiak erabiltzen zituen
gai nagusiak. Elegia idazle antzinakoena
Kalino Efesokoa izan zen ; horrez gainera,
aipatzekoak izan ziren Tirteo, Mimnermo.
Solon Atenaskoa eta Teognis idazleak.
Yamboa satiraz betetako poesia da,
iraintzeko edo txantxa acliskidetsuak egiteko
erabiltzen zena. Yamboa elegia sortu zen
garai berean sortu zen, eta Jonian landu zen
batez ere. Lehen esan bezala genero lirikoak
zein bere herrialdeko dialektoan lantzen
ziren, eta hala, yamboa jonieraz idazten zen.
Yambo idazle nagusietako bat Arkiloko izan
zen, baina horrez gainera aipagarriak dira
Semonides eta Hiponakte.
Lirika koralean poeta herriaren sentimenduaren
bozeramaile bihurtzen da, eta herriaren
arima erakusten saiatzen da. Erlijio
sinesmenak, jainkoen gurtzak, gertaera politikoak
eta gerrak, eta atleten garaipenak
handitasunez adierazten ditu. Lirika mota
hau koro batek abesten du eta laguntzaile
izaten ditu musika eta dantza. Lirika korala
konplexua izaten da formari dagokionez,
estrofa zuhur eta nahaspilatuez beterik.
Doriar dialektoan idatziak dira, oro har, poesia
hauek. Lirika koralaren barruan hainbat
genero landu ziren, eta horien artean aipagarriak
dira : peana, jainkoei eskerrak emateko
abestia ; epitalamioa edo himenena. eztei
kantua ; epinizioa, atleten garaipenak
ospatzen dituena ; ditiranboa, Dionisos
jainkoaren ohoretan abesten dena ; trenboa,
hileta abestia ; enkomioa, oturuntza bateko
gonbidatzailea goraipatzen duena.
Safo Lesbosekoa
Greziako lirika mota subjektiboena
abestia edo oda da, norberaren irrika eta
maitasun barru-barrukoenak adierazten
baititu. Estrofa mota ugari erabiltzen zituzten
poetek odetan, eta kontzeptuaren arabera
hautatzen zituzten bertsoak, eta ez
estetika legeen arabera. Abestiaren gune
nagusia Eolia izan zen, Lesbos uhartea batez
ere, eta han sortu ziren lirika mota horren
ordezkari nagusiak, Alzeo eta Safo
besteak beste.
Safo Lesboseko aitoren seme familia
batean jaio zen, haina politika gorabeherak
zirela eta, ondasunik gabe gelditu zen
eta erbestera joan behar izan zuen bizitzera
. Bere jaioterrira itzuli zenean, nesken
akademia bat sortu zuen bertan. Saforen
poesian sentimenduak dira osagai nagusiak,
eta maitasuna eta edertasuna dira ia-ia
lantzen dituen gai bakarrak. Saforen artea
iluna, eta batez ere, egiazalea da. Bere
lanetan ez dago ia deskripziorik ; txoriak,
loreak edo ilargia aipatzea nahikoa da giro
poetikoa sortzeko. Safo homosexuala omen
zen -neskei eskainiak dira maitasunezko
poemak- ; hala, Lesbosetik dator lesbiana
hitza homosexualitate femeninoa izendatzeko
.
Pindaro, Greziako poeta liriko nagusia
Pindaro hartzen da greziar liriko nagusitzat
. Pindaro K.a. 521. urtean jaio zen,
Tebastik hurbil Printze eta tiranoen gorteetan
aritu zen poeta gisa, batez ere Siziliakoetan
. Arrakasta handiko poeta izan
zen, eta berehala hedatu zen haren izena
Grezia osoan harrena. 496. urtean irabazi
zuen lehenengo saria poesia leihaketa batean
ditiranbo bati esker. Pindaroren poesiara
hurbiltzeko ezinbestekoa da ezagutzea,
batetik, zertan ziren garai hartako
atletismo lehiaketak, eta bestetik, zenbaiterainoko
garrantzia zuten greziarrentzat.
Pindaroren garaian lau jaialdi mota izaten
ziren, eta haietan irabazle izaten zirenentzat
idazten zuen Pindarok. Lehiaketa horien
artetik nagusiak Olinpon lau urtez
behin egiten ziren. Haietan garaile zirenei
kantatzeko Pindarok oda ugari idatzi
zituen, baina horietatik hamalau hesterik
ez dira iritsi gaur egun arte. Delfosen Apoloren
ohorez ospatzen ziren lehiaketetarako
idazten ziren lanei pitikoak esaten
zitzaien, eta Pindaroren hamabi pitika e-
zagutzen dira ; Nerneako jokoetako irabazleen
ohorez idatzi zituen lanetatik, herriz,
hamaika gorde dira ; Korinton joko istmikoak
ospatzen ziren, eta haietarako Pindarokidatzi zituen zortzi oda ezagutzen dira
gaur egun.
Musika, dantza eta bertsoa batera izaten
ziren garaipen kantuetan, haina gaur
egun hirugarren osagaia besterik ezin da aztertu
. Pindarok ikuskizun horietarako idatzi
zituen bertsoek argi eta garbi erakusten dute
ospakizun haien izaera sakratua. Poesia
mota hori egitura jakin baten arabera antolatzen
zen : konposizioaren hasieran atletaren
garaipena aipatzen zen, eta jokoak
ospatzen ziren hiriaren gorespena egiten
zen ondoren, bertako historiaren edo jainkoen
ekintza gogoangarriak aipatuz. Garailearen
aldeko laudoriekin batera atletaren
jaioterriaren eta senideen aldekoak aipatzen
ziren, eta laudorioekin batera aholku moralak
ematen zituen.
Poeta erlijiosoa zen Pindaro, eta zenbaitetan,
deboziozko otoitz zintzoa bihurtzen
du bere poesia. Behin baino gehiagotan,
elezaharra ere aldatu egiten du
jainkoen perfektotasuna hondatu ez dadin.
Baina bizitza zoriontsuaren abeslaria da aldi
berean, gazteen indarraren eta edertasunaren
abeslaria. Heroiaren goreneko ezaugarria
bertutea da, gizakiak jaiotzetik berekin
dakarrena ; horrexegatik hartu behar
da kontuan familia. Belaunaldiak batzuk
hesteekin nahasten dira eta garailearen
aintza arrazarenarekin elkartzen du. Horregatik
jotzen du hainbestetan Pindarok
elezaharrera, atletaren familiaren bidez edo
jaioterriaren historiaren bidez, jainkoekin
bizi izan zen leinuaren sortzailearengana
edo kornunitatearen babeslearenganatsi ahal izateko. Hala, garaipen ereserkiak
poesia erlijiosoaren ezaugarriak hartzen
ditu. Pindarok bere lanetan erabiltzen duen
hizkuntza adierazkortasun handikoa
da eta aberatsa hitzen asmamenari dagokionez
-hitz elkartuetan batez ere-, eta
sormenezko lan hori balio poetikoak lortzeko
helburuarekin egiten du gehienbat.
Ideia asko biltzen ditu hitz gutxitan, eta
modu horretan estilo trinko eta bizkorra
sortzen du.
Pindaroren poesian konparazio hutsak
ugariak ez badira ere, metaforak pilatu
egiten dira bata hestearen atzetik. Pindaroren
esaldiak ez ditu erretorikak luzatzen,
imajinazioak baizik ; esalditik metaforara
igarotzen da, eta handik balio poetikoetara
joaten da. Horrela, pasadizo huts
batetik edo inguruko errealitatetik mitora
igotzen da, eta garaipen batetik elezaharrera,
poesiaz eta zentzu sakratu eta moralaz
beterik dagoen elezahar horretara.
Tebasen jaioa bazen ere, Pindarok doriar
dialektoan idatzi zuen, doriarra baitzen literatura
dialektoa garai hartan, eguneroko
bizitzan erabiltzen zenaren oso bestelakoa.
Pindaroren bertsoen egitura ausardiaz eta
berrikuntzaz beterik dago, baina neurri eredu
oso zail eta zorrotzen mende, izan ere
musikaren doinura egokitu behar baitzitzaion
nahitaez. Lehen esan bezala, Pindaro
ulertzen zaila da, eta bai antzina bai gaur
egun, azalpen, interpretazio eta komentario
ugari egin izan dira haren lanaren inguruan
. Greziako lirikak Pindaroren poesiarekin
iritsi zuen goreneko maila.