Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Literatura aroak

Greziar jakintza eta literatura

Platon

Gizarte zibilizatuak duen jakintza altxorraren zati handi bat Grezia klasikoan sortu eta jarri zen abian. Egia da greziarrek Ekialdeko eta Egiptoko jakintzak ikasi eta bereganatu zituztela, baina norabide berezia eman zieten jakintza horiei, eta aberastu ere egin zituzten. Greziarrentzat jakintzaren alor guztiak ziren interesgarriak, eta mundua ulertzeko eta azaltzeko gogo biziaren ondorioz, hainbat gairi buruz idatzi zuten, hala nola matematika, geometria, astronomia, geografia, fisika, izadi jakintzak, artearen eta literaturaren teoria eta politikari buruz. Baina, filosofiak oinarrian dituen ezagutzen funtsa osatu zuten batez ere greziarrek.

 

Platon

Platon K.a. 428. urtean jaio zen, zenbaiten ustez Egina uhartean. Oso gazte zela Atenasera joan zen bizitzera, eta Sokratesen ikasle izan zen han. Sokratesek eragin erabakigarria izan zuen Platonen bizitzan eta baita haren literatura lanetan ere. 399an Sokrates hil zenean, haren dotrinak biltzen hasi zen Platon. Megaran bizi izan zen, eta Egipton eta Zirenaikan barrena bidaiatu zuen, eta baita Italia hegoaldeko eta Siziliako hainbat herritan barrena ere. Hiri haietan hainbat pentsalari eta zientzialari ezagutu zituen, eta hala zabaldu zuen bere jakintza eremua. 387. urtean, heziketa erakunde bat sortu zuen Atenasen : Akademia. Akademia horretan hogei urtez aritzen ziren ikasleak matematikak eta filosofia ikasten ; denbora hori ezinbestekoa zen Platonen iritziz filosofo eta gobernari egokiak prestatzeko.

Platon hartzen da elkarrizketa filosofiko deitzen den sistemaren sortzailetzat. Sokratesek era guztietako jendearen arteko eztabaidaren bidez bilatzen zuen egia edo hura lortzeko bidea, eta metodo hori onartu eta bereganatu zuen Platonek bere ideia filo- sofikoak, moralak edo politikoakko. Eztabaida guztiak Sokratesen inguruan antolatzen zituen Platonek. Elkarrizketa bidezko azalpen filosofikoaren bidez, irakurlea hurbildu egiten da eztabaida gaira eta oso modu leialean berresaten ditu elkarrizketan aurkitutako iritziak. Elkarrizketa hori modu soil eta argian adierazten du, askotan, Platonek : antzerkian bezala, hizlari bakoitzaren izenarekin adierazten da pertsonaia bakoitzaren hitza, baina egoerari edo keinuei buruz azalpenik eman gabe. Beste batzuetan, elkarrizketaren aurretik gaia eta ekintza kokatzeko balio duen sarrera moduko bat azaltzen da, eta pertsonaien izena azaldu beharrean, zeharkako estiloa erabiltzen du. Beste batzuetan, berriz, bitartekari baten bidez azaltzen da elkarrizketa, solasaldi filosofiko bat entzun duen pertsona baten bidez esate baterako.

Maisuaren inguruan jarraitzaile eta dizipulu multzoa erakusten du Platonek, gazte jakinminez osatua gehienetan. Pertsonaiek zeinek bere ezaugarriak dituzte, eta ezaugarri horiek hitz egiteko eta arrazoitzeko moduaren bidez erakusten ditu. Hain ondo asmatu zuen Platonek zeini bere ezaugarriak ematen, ezen Lisiasen ahotan jartzen duen hizketaldia hizlari ospetsuaren lan baten zatia ematen duen. Platonek maisutasunez lotu zituen bere esaldietan handitasuna eta ahoskera barregarri eta dotorea, eta ezaugarri horien bidez gozotasun berezia ematen zien esaldiei. Platonen lanak lau alditan banatu ohi dira. Lehenengo aldian, 393 eta 389 urteen bitartean, Sokratesen apologia, Ion, Kriton, Protagoras, Lisis, eta heste hainbat lan idatzi zituen. Bigarren aldian, trantsizio aldia esaten zaionean, elkarrizketa hauek idatzi zituen Platonek : Menon, Eutidemo, Menexeno. Heldutasun garaian, 385 eta 370 urteen bitartean hain zuzen, Fedon, Errepublika eta Fedro idatzi zituen. Teeteto, Parmenides, Sofista, Filebo, Timeo eta Legeak lanak, berriz, zahartzaroko lan gisa hartzen dira. Greziako prosaren idazle handienetako bat izan zen Platon.

 

Aristoteles

Aristoteles, K.a. 384. urtean Estagiran jaioa, Platonen ikasle izan zen. Europako pentsamenduan Aristotelesek izan zuen garrantzia guztiz jakina da. Bere idazle bizitzako lehen urteetan Platonen elkarrizketen estiloan idatzi zuen, baina lan horien atal batzuk besterik ez dira iritsi gaur egun arte. Pentsalari eta ikertzaile gisa idatzi zituen lanak estilo zuzenean idatzi zituen.

Baina Aristotelesen lanen artean filosofiaren eta izadi jakintzen ikertzaile gisa egin zituen lanak dira aipagarrienak. Hainbat gairen inguruan idatzi zuen, eta Greziako filosofia eta zientzia hiztegiaren sortzailetzat hartzen da.

Platonen Akademian aritu ondoren, Mazedoniara joan zen hango erregetzaren oinordekoaren irakasle gisa lan egiteko.

Mazedonian bizi izan zen aldian Iliada-ren azterketa filologikoa egin zuen eta Arazo homerikoak lana idatzi zuen. Atenasen tratatu bat idatzi zuen Poetei buruz, eta Erretorika eta Poetika lan handiak idatzi zituen.

Aristotelesek eragin handia izan zuen, oro har, idazle eta pentsalari latinoetan eta mendebaleko kulturan, baina baita Ekialdeko kulturan ere. Erdi Aroko Eskolastikak goren mailako pentsalaritzat hartu zuen ; kristautasunak pentsamendu filosofikoaren oinarritzat hartu zuen haren Logika ; islamiar munduak ere onartu zuen, eta VIII. mendeaz geroztik haren lanen arabiar bertsioak osatu ziren.

 

Oratoria

Literaturaren artifizialtasunerako eta apaindurarako joera oratorian landu zen indar handienaz greziar prosan. Greziarrak elkarrizketaren eta hitz jokoen zale ziren, eta ezaugarri horiek ezin hobeak ziren jende aurrean hitz egiteko. Ideia politiko bat batzar bati azaltzeko edo horren alde egiteko hartzen zuten hitza greziar hizlariek, edo epaiketa batean defendatzaile edo salatzaile gisa aritzeko, edo jai publiko batean aintzazko gertaera bat ospatzeko. Orobat, hizlariaren helburua zen jendeari ideia batzuk sinestaraztea edo entzuleak hunkitzea. Gaiaren edo egoeraren arabera, hiru oratoria mota bereizten dira : aztertzailea, hizlariak gerra edo bake gaiak edo haziendari buruzkoak lantzen zituena ; judiziala, zuzenbidea oinarri hartuta bidegabekeriak konpontzeko argumentuak eman behar zirena ; eta epidiktikoa, laudorioak egiteko erabiltzen zena.

Genero judizialak helbuni berezia izan zuen garai jakin batean : greziar legearen arabera, hiritarrek herek hitz egin behar zuten epaiketa batean, salatzaile izan nahiz salatu izan : haina, legeak zaildu ahala, atenastar guztiak ez ziren gauza beren arrazoiak epaile baten aurrean azaltzeko, eta hala sortu ziren logografoak (ez dute zerikusirik Herodotoren aurreko izen bereko historiagileekin), hiritarrek epailearen aurrean esan behar zituzten hitzaldiak idazten zituzten ahokatu modukoak.

 

Isokrates

Isokrates izan zen atenastar hizlari aipagarrienetako bat (K.a. 436-388). Isokratesek ez zuen jende aurrean hitz egiten, ahots ahula zuelako batetik, eta bestetik, izuak hartzen zuelako jendaurrean aritzen zenean. Baina lan ugari idatzi zituen hitzaldi moduan eta garrantzi handikoa izan zen oratoria eskola bat sortu zuen, hizlari eta historiagile ospetsuak sortu zituena. Isokratesek idatzi zituen epaiketa defentsen artean aipatzekoa da Azibidesen alde egin zuena. Isokratesen lanak, oro har, oso landuak dira eta ez dira bat-batean sortuak ; zenbait azterketaren arabera, Isokratesek urteak eman zituen hitzaldi horietako batzuk idazten.

 

Lisias

Lisias metekoa logografo garrantzitsu bat izan zen (K.a. 445-360). Zefaloren semea zen, eta haren etxean kokatzen du Platonek Errepublika elkarrizketa luzea. Idatzi zituen hitzaldi judizialetan oso ondo adierazten zituen bezeroen gogoak, izaera, ideologia eta gizarte maila, eta ezin hobeto ematen zuen Atenasko erdi mailako gizarte klasearen ikuspegi orokor bat; orobat,eguneroko bizitzaren zehaztasunak erakusten zituen, eta hori guztia garrantzi handikoa da ez bakarrik agiri historiko gisa, baita ohiturazko literatura izango zenaren oinarri gisa ere. Eufileto atenastar nekazari bati Lisiasek egin zion defentsa -Eufiletok Eratostenes delako bat bere emaztearekin adulterioan aurkitu, eta akabatu egin zuen-, garrantzi handiko urratsa izan zen Greziako prosan, batez ere nekazari irainduaren ekintza babesteko, Lisiasek erabili zuen xalotasunagatik .

 

Demostenes

Historiak gogoratzen duen hizlari adierazgarrienetako bat Demostenes (K.a. 384- 322) atenastarra izan zen. Gazte gaztetatik aritu zen auzitan bere tutoreen kontra bere oinordetza zela-eta. Hala, hamasei urte zituela, behin adin nagusitasuna iritsi zuenean, auzitegietako oratorian jardun zen, eta ondoren, logografo gisa hasi zen lanean. Demostenesek jendaurreko hizlari bihurtu nahi zuen, nola edo hala, baina horretarako zenbait akats gainditu behar zituen. Oratoria Iseorekin ikasi zuen, eta, zenbait daturen arabera, Platonen inguruan ere aritu omen zen. Baina Tuzidides izan zen Demostenesen eredu nagusia, eta Tuzididesek bere Historian txertatzen dituen hitzaldietan oinarritu zen. Demostenesek, antza denez, ez zuen inoiz besterik gahe hitz egiten, aldiz, idatzi egiten zituen bere hitzaldiak, eta gero buruz ikasten zituen ; eta politikari ospetsua izan arren, norbaitek biltzarren batean bere iritzia azaltzeko eskatzen hazion, ez zen mintzalekura igotzen harik eta erantzuna ondo pentsatzen zuen arte.Politikari dagokionez, Demostenes Atenasen bakean eta oparotasunean tematu zen ; hiriaren independentziaren aldeko agertu zen Mazedoniako Filiporen botere dominatzailearen aurrean. Demostenesen oratoria politikoa 354. urtean hasi zen Sinnzoriei buruz hitzaldiarekin, eta Mazedoniako Filiporen kontrako hitzaldiak Filipikak eta Olintiakak izeneko sailetan bildu zituen.

Lehenengoetan Demostenes saiatzen da atenastarrei sinistarazten Filipo ez zela garaitezina, baina arrisku handikoa zela. Olintiakak hitzaldietan, berriz, Demostenesek ahaleginak egiten ditu atenastarrek Olinto hiriaren alde egin zezaten Filiporen mehatxuaren aurrean. 346. urtean Filiporekin bakea hitzartzeko garaia iritsi zen, eta Atenasek hiru enbaxadore bidali zituen harengana ; Demostenes eta Eskines izan ziren haietako bi.Demostenesen oratoria, oinarrian, eraginkorra zen, eta horixe zuen berak ardura nagusia. Ez zien lekurik uzten osagarri apaingarriei, eta entzuleak nahasten zituzten osagaiak baztertzen zituen. Esaldiak beharren edo asmoen arabera moldatzen zituen, eta Isokratesek ez bezala, esaldi laburretara edo galderetara jotzen zuen ; baina, mintzaldiak bat-batekoak dirudienetan ere, eufonia legeek eta silaba luzeen eta laburren banaketak harmonia berezia ematen diete Demostenesen esaldiei. Paradoxek, gertaeren eta ohituren deskripzioek eta erretratuek, elkarrizketek, arrazoiketa laburrek, horrek guztiak aniztasun handia ematen diete Demostenesen hitzaldiei. Garai guztietako hizlarien eredu eta paradigma izan da Demostenes.