Literatura Unibertsala»Literatura
Literatur obra
Literaturaren definizioa bera gatazkatsua
da noski, bere zabaltasunarengatik eta denboran
eta kulturetan zehar modu desberdinez
ulertu delako, besteak heste. Mendebaldeko
kulturan eta ez hain aspaldi arte,
jakintza/arteen bilduma izendatzeko erabili
izan da "literatura" hitza. Garbi dago hain
esparru lauso-zabala hartuz gero jakintza/
arteen barnean hitzaren beraren bitartez
gauzatzen den ekintza estetiko hori izendatzeko
hitz zehatza falta zaigula. Kontuak
kontu, halaxe iritsi zaigu hitza, zentzu zabal
horrez gainera beste zehatzago hori
emateko ere erabili baita, nahasian.
Etimologiak ere, kasu honetan, ez du
askorik laguntzen kontzeptua egoki mugatzen,
"litera" hori letra baita, hots, hitz idatzia,
eta bai baitakigu literatur ekintza asko
(kultura batzuetan guztiak) ahozko hutsak
direla, idatzi gabeak. Jakina, beti dago irtenbide
bat, mende honetako pentsabide
batek gustura bere egingo lukeena : literaturatzat
hartzen dena da literatura (kontzeptu
historiko bezain heterogeneotzat hartuko
genuke hala "literatura", eta ez
platonikoki sailka eta defini daitekeen kategoriatzat)
. Ihesbidea galbide, ordea, "literaturatzat
hartzen dena" inpertsonal horretan
ezkutatzen den subjektua zehaztu
beharko genuke, eta atzera lehenean aurkituko
ginateke, bi aldagairekin oraingoan :
"zer hartu du nork literaturatzat?".
Galderoi nolabaiteko erantzuna emateko
orduan, herriz, mamiari ala azalari egotzi
zaion garrantziak markatzen du beste
desberdintasun bat teorien artean, bai literaturaren
definizio orokorrean eta bai literaturaren
barneko bereizkuntzetan ere.
Azalaren forma xeheak aztertzetik apaingarri
hutsak lehen mailara ekartzeraino ere
iritsi izan da teoria.
Auzi historikoak alde batera utzita, lanak
ditu oraingo teoriak ere literaturaren
mugak garbi bereizteko, hots, literatur obrazer den definitu edo, terminologia modernoagoz
esateko, bestelako testuetatik literatur
testua bereizteko, erabat ez bada,
ezaugarri batzuen graduazioz bederen. "Testu"
hitza, seinala dezagun hasieratik, ez
dagokio teoria berrion sisteman eta terminologian,
idatziari soilik. Jakina, "testu"
hitzaren definizioak ere baditu bere gorabeherak,
baina, aldeak alde, kontzeptu zehatzago
eta finkoagoa da. Definizio-modu
labur bat emateagatik, hitzezko ekintzaren
("diskurtsu"-aren) aktualizazio bat da, haren
"pieza" nola-halako bat.
Horretatik abiaturik, eta gauzak sinpletuz
noski, diskurtsu "pieza" horietako batzuk
literatur "obra" zergatik eta zertan diren
azaltzea geratuko litzateke. Izan ere,
literatur testuetan testu ororenak diren ezaugarri
orokorrak aurkitzen dira noski -"pieza"
egiten dituenak, alegia-; besteak beste,
eta funtsezkoenik, "koherentzia" eta "kohesioa"
deritzenak: testuak (literaturazkoak
barne) koherentea izan behar du, eta hori
zenbait seinale formaletan islatzen da (seinaleon
multzoak gauzatzen du kohesioa,
elementu batzuen errepikapen eta jarraibidetik
hasirik).
Obra baten "literaturtasuna", hots, literatur
testuen berezitasuna mugatzeko orduan,
badirudi berriro aurkitzen garela
mami/azal dikotomia zaharraren aurrean
(nahiz, mamiaren koherentziatik azaleko
kohesiora doan zubia markatzerakoan
bezala, biak kontuan hartu azterketak). Teoria
aurreratuenok, hala ere, testuaren osotasunetik
abiatzen baitira, mamiari dagozkionak
dakartzate lehen mailara (egilearen
asmoak eta hartzailearen igurikapenak barne),
eta testuaren alderdi global horietatik
abiaturik egiten dute -testuaren "funtzionamendu"tik,
alegia- azaleko kontu xeheagoetarako
bidea. Adibide sinple batez
akaso sinpleegi argitzeko kontua, eta gai
klasiko bati gagozkiola, hitz batean ageriden metafora soltea solte aztertu baino areago,
testua hera osorik den metafora aztertzea
nahiago luke orain teoriak, eta, aukeran,
literatur "figura" edo "baliabide"
banakakook baino lehenago, heste alderdi
formal oinarrizkoagoetan islatzen dena
(denbora narratiboa, subjektu poetikoa...)
aztertuko luke, eta bereziki ea nola burutzen
eta gauzatzen den komunikazio ekintza
testu jakin horretan.
Itzulian itzuli, horra azkenean literaturaren
teorian auzigai den beste kontzeptu
bat: "komunikazioa". Zabal onartzen da literatur
testuek (ez dira horretan bakarrak
noski) ez dutela "informazio" soila helburu,
baina hainbatek -poesiarako bereziki- "komunikazio"
izaera ere ukatzen dio literatur
obrari (artetzat harturik, eta arteari ukaturik,
oro har, komunikazio-izaera hori) : obra
"hor dagoen" zerbait dateke, "produktu" bat
-"kreazio" bat-, dagoeneko bere egiletik
bereizi dena eta hartara hurbiltzen denak
bere gisa atzeman beharrekoa. Beste ikuspegi
batetik, ordea, arte/literatur obrarik
hermetikoenak ere zerbait komunikatzen
du, bere hermetikotasun hori besterik ez
balitz ere (eta hitzezko artea nekez hel liteke
esanahietatik eta zentzutik aske izatera ;
musikarekin edo plastikarekin alderaturik,
bederen).
Artearen aiputik, hala ere, zerbait atera
genezake literaturaren ezaugarritzat : konnotazioaren
garrantzia. Izan ere, hitzezko ekintza
arrunt askotan, alderdi informatiboak du,
denotatiboak, garrantzirik handiena. Konnotazioak,
berriz, "albo-zentzu" arrazoibidezko,
kontzienteez gainera, beste hainbat
alderdi emotibo eta apika are arrazional
biltzen ditu bere baitan, eta horregatik eragiten
du noski heste modu batera psikean.
Jakina, horrek ere ez du erabat mugatzen
ez literaturaren esparrua eta ez artearena
ere, oro har, zeren eguneroko hainbat hitz
jardun arruntetan erabiltzen baita orobatkonnotazioaren indarra, guztiz modu sofistikatuan
askotan. Hala ere, testu molde
batzuetatik bereizten lagun dezake irizpide
horrek.
Etsi-etsian, literatur obraren definizio
negatibo bat emateko tentazioan eror gaitezke,
haren eginkizunari (eginkizun ezari?)
begiraturik : herez inolako helburu
praktiko, utilitario zuzenik ez duen testua
litzateke, ikuspegi horretatik, literatur testua
. Ongi ezkontzen da debaldekotasun
hori, luxu hori, ekintza estetikoaren izaerarekin,
baina ez dirudi bere horretan aski
denik ekintza estetiko bat funtsatzeko :
mozkor baten eldarnioa, adibidez, debaldekoa
izan liteke, baina ez da berez
estetikoa, ez da literatura, agian oso literaturagai
aukerako gerta baliteke ere.
(" Debaldekotasun" eta "luxu" hori beti da
erlatiboa noski, entretenimendu hutsetik
jainkoen gurtzara, dena baita gizakiarentzat,
aldez edo moldez, eta subjektiboki bederen,
utilitario.)
Badirudi, bada, besteak beste, testugilearen
asmoa eta hartzailearen jarrera (asmo
horren onarpena) funtsezkoak direla literaturtasuna
gauzatzeko orduan ("Nahi duzu
ipuin bat konta diezazudan?"). Apika, asmo
horren seinale/sintoma/arrasto modukotzat
hartu beharko lirateke ezaugarri formalak
(beste testu motetatik bereizgarri direnak),
osotasunaren konposaketatik hasi eta apaingarririk
xeheeneraino. Izan ere, kontrako
bidetik, oso ere zaila da bereizten, formalki,
zer den hizkuntz baliabide eta zer literatur
baliabide (gehienez ere, baliabideon
"dentsitate" eta "berritasun" beti ere erlatiboak
seinala litezke). Areago, teorialari batzuek
(Vico, kasurako) zera diote : hasierako
giza hizkuntza poetiko hutsa zela, eta aurrerago
sortu zela prosa (literaturen bilakabidean,
hederen, halaxe da garapena, lege
orokorrez : olerkitik hitz-laura).
Orain arteko azterbidea ezinbestean zen
orokor-orokorra, zeren, "literatur obra"tzat
zer jotzen den mugatu nahi bazuen ere, ez
baitzitzaion hemen paper berezirik eman
nahi idatzi ala ahozkoari, eta ez haitzen
hartu nahi kultura nahiz tradizio (denboran
eta espazioan) jakin bateko eredu jakin bat
(are gutxiago, genero bat) azalpenaren erreferentzia
nagusi eta bakartzat. Bestelako
irizpideak sarritan aurki daitezke noski, dela
Grezia-Erromako klasikoen poesia harturik,
antonomasiaz, literaturaren esentziatzat, dela
XIX. mendetik honako (mendebaldeko)
narratiba idatzia jorik literaturaren azken
buru eta fruitu gailenentzat : alegia, beste
guztia harekiko funtzioan ikusirik. Forma
bat(zu)en inperialismo hori prestigioan
nahiz merkatuan oinarritua dateke, baina
ez dirudi horrenbestez bazter batera uztekoak
direnik beste tradizio, genero eta
molde guztiak, toki eta aldi jakin batean
duketen pisua gora-behera : munduak askodira mundu honetan, eta literatura ere anitza
da munduan eta mundu bakoitzaren
barnean.
Azken puntu horrekin loturik, badirudi
beste tentsio batek ebakitzen duela literatura
bere unibertsaltasun asmoaren (gizakia
baitu gai, partikulartasunen gainetik)
eta bere gauzatze kulturalki zatikatuaren
artean, tradizio askok ez baitute izan elkarren
berri ere, eta, izatekotan ere, hutsaren
hurrengoak gertatu baitira elkarren eragin
zuzenak. Harrigarria da, ordea, literatur
tradizioen aniztasun ukaezinaren barnean
nolako paralelismoak aurki daitezkeen, alde
xeheen gainetik, bai bilakabide historikoan
eta bai literatur ekintzen funtsezkoeginkizunean, oro har : bat baita gizakia,
kulturen bide berezituen gain-azpitik. Erlijio
nagusien oinarri diren liburuen kasuan
bistakoa den moduan, literatura orok, zeinahi
ere delarik haren eskala, gainditu
(transzenditu) egin nahi lituzke (saihestu
gabe, eta haietan oinarriturik gehienetan)
bera sortzen den txoko eta sasoi horretako
baldintzak eta mugak, eta espazioan eta
denboran hedatu. Erlijioaren zentzuan (metafisikoki)
transzendentetzat jotzen den testuaren
eta naufragoaren botila barneko
mezu larriaren artean (eta horien pareko
ahozko performance artean), bada hortxe
erdiko esparru zabal horretan kokatzen da
literatur obra.