Literatura Unibertsala»Literatura
Dena da literatura
Hasieran literatura zen
Hizkuntzak egiten du gizakia gizaki.
Animaliena baino adimen jasoago baten
adierazpen ez ezik, gizaki deitzen dugun
animaliaren adimena iritsi den graduraino
iristeko bide ere bada hizkuntza.
Imaginatu baino ez dezakegu egin nolakoak
izan ote ziren gizakiaren lehen hizketa-ekintzak,
animalia izateari utzi eta gizaki
izaten hasi berritan. Guztiarekin ere
informazioa trukatzea beste xede eta premiarik
izan ez balu, seguru asko ez zen
gizakia inoiz hizketan hasiko.
Informazio-trukea baino premia larriagoek
bultzatu zuten gizakia hitza hartzeko nekea
hartzera, hitza hartzea hizkuntza sortzea
ere bazen garaian : alde hortik! zatoz hona!
utikarzr eta horrelako esaldiak esaten aiseago
imagina dezakegu, besteengan eragin nahirik,
alegia, errealitatearen berri hotz eta zehatza
emateko esaldiak jaulkitzen baino : hau
behatza da eta gisakoak esatea izan balitz
kontua, mutu ginateke oraindik, animalia.
Besteengan eragiteko : besteak norberaren
sentipenen partaide egiteko, besteei barre
zein negar eragiteko, besteei amets eginarazteko,
besteak izutzeko eta izuetatik
kontsolatzeko, bide batez norberak ere
besteengan kontsolamendua hartzeko,
amets egiteko, barre eta negar eginez.
"Bestea" ere, "nia" bezala, hizkuntzaren
asmakari baita, hein handi batean. Hain ere,
non norberaren nitasuna eta bestearen zutasuna
ez baitira deus hizkuntzaz kanpo.
Izan, hizkuntzak berak sortu eta eratutako
kategoriak baino ez baitira. Behin sorturik,
bere burua ere "beste" zaio hiztunari, beste
edozein "beste"-rekin bezala ari daiteke "eta
aritzen da" bere baitako "beste" horrekin ere,
euskarak ederki adierazten duenez : bere
buruari amets eragiten, bere burua gogatuz,
bere burla gozatuz... edota bere buruarekin
plazer hartuz jolas literario hutsetan.
Itxura guztiak ditu gauzak halatsu gertatu
zirela, eta horrela direla gaur egun
oraindik ere, eta hala izango direla gizakia
gizaki deno.
Zein du, ordea, gizakiak bere hizketaekintzetan
arrakasta izateko bidea? Izen
asko izan ditzake bide horrek; izana, aldiz,
bakarra. Deitzen zaiola poesia edo erretorika,
deitzen zaiola literatura, paradoxa dirudi gizakiaren patuak : komunikatzeko sistema
bat sortu (hizkuntza) eta komunikazio
hori eraginkor izan dadin hizkuntzaren aurka,
arauaren aurka etengabe borrokan jardun
beharra.
Horixe baino ez baita, azken batean, literatura
: hizkuntzaren inertzia eta esateko
modu ibilien aurkako etengabeko jarduna.
Hizkuntzaren jabe delako da gizakia gizaki,
baina hizkuntza "giza-hizkuntza behintzat"
ez da adierazpen behin-betiko finkatuen
kode halako bat, baizik eta eraginkor
izango bada etengabe aldatu, behartu beharreko
sistema bizia.
Hizkuntza behartu behar horretan, esan
daitekeenaren eta ez daitekeenaren mugak
ezagutzen ditu hiztunak. Mugak hausteak
plazer bademaio, mugoi esker demaio plazer,
ez baita asmatu ez denik husteko modurik
. Une batez irudi lekioke hiztunari
mugarik gabe erosoago jarduteko aukera
lukeela, Kantek adibidetzat dakarren harako
uso hari airearen trabarik gahe hegan lasterrago
egingo zukeela iruditzen zitzaion hezala
. Baina, poetak esan bezala, oker dago
usoa. Ez lasterrago, ez bestelako ezein
moduz egingo luke, airerik ezean, usoak
hegan. Alferrik astinduko lituzke hegoak,
airearen trabarik gahe ez bailuke abiada
hartzerik izango. Bada, orobat gertatzen zaio
hizkuntzaren mugarik gabe literatur pieza
hobeak sortuko lituzkeela uste dezan hiztunari
ere. Hizkuntza, izatez, muga-sistema
baita, errealitatearen nahas-mahas kaotiko
erogarritik babesten gaituen araudia.
Mugak, berriz, antzekoak dira hizkuntza
guztietan. Ez, ordea, ber-berak. Hizkuntza
izateak berak ezartzen ditu mugak. Horrexegatik
dira mugok hizkuntza guztietan
antzeko. Baina hizkuntza bakoitzak bere
izaera du, eta hizkuntza guztietan antzeko
diren mugok itxura diferentea hartzen dute
hizkuntza batetik hestera.
Hizkuntza bakoitzaren izaera, bestalde,
hizkuntza hori osatzen duten alderdi guztiek
osatzen dute, nola hizkuntza barneko
alderdiek "fonetikak, gramatikak, sintaxiak,
prosodiak", hala hizkuntzaz kanpokoek
"historiak, usadioak, erabilerak".
Zaila da esaten endekasilaboa ingelesaren
izaerari ondo doakiolako asmatu otezituen Shakespearek horren soneto miragarriak,
edota Shakespearek halako soneto
miragarriak egin zituelako zaion endekasilahoa
ingelesari hain egoki. Esan eta idatzi
izan da Gaztelerak berak hizketan baleki
oktosilaboetan hitz egingo lukeela, hain du
hizkuntza horrek neurri hori berezko. Hegoamerikako
poeta inprobisadoreek gurtu
egiten dute dezima, Vicente Espinelek asmatu
eta emigrazioak Ameriketara eramandako
estrofa. Diotenez, estrofa hori hain da perfektua,
ezen esanari goi-arnas halako bat
ematen baitio. Zenbat zor ote dio, ordea,
dezimak berak egitura horretan pieza zoragarriak
sortu dituztenei? Bertsolariek 7/8
eta "batez ere" 10/8ko bertsolerroetan antolatzen
dituzte heren bertsoak. Zer dago
joera horretan euskararen berezkotik, zer
usadioaren goldeak prestatutako lurretik?
Baliabide literarioekin ere beste hainbeste
gertatzen da. Hiperbatona eta antonomasia,
adibidez, kostata baino ez ditu euskarak
onartzen. Gotzon Garatek dioenez, ezta
kiasmoa ere. Litoterako eta enfasi negatiborako
joera, herriz, albo-erdaretan baino
nabarmenagoa duela dirudi euskarak.
Hizkuntza bakoitzak ditu, beraz, bere
literatur bideak. Alegia, hizkuntza bakoitzak
ezartzen ditu bere mugak eta, ondorioz,
muga horiekin jolas egiteko, muga horiek
hausteko moduak. Mugak, eta mugekin
jolas egiteko grina, eta mugak hausteko
premia, ordea, unibertsalak dira, aldi eta
alde guztietako hiztunenak.
Gose den hiztunari "gose naiz" esapidea
eskaintzen dio hizkuntzak. Handia bada gosea,
"oso gose naiz" ere hortxe du, aukeraaukeran,
hiztun gosetuak. Gose dela jakinaraztea
balitz kontua, ez luke beste ezerenpremiarik. Baina gose den gizakiak areago
nahi izaten du : berak sentitzen duen gosearen
pareko sentipena sentiarazi nahiko dio
entzuten dionari ; edo haren errukia piztu nahiko
du ; eta jateko zerbait eman diezaiola...
Aldez aurretik kodetutako esapideak
horretarako aski ez zaizkionez, berriak asmatzen
hasiko da hiztuna : literatura egiten,
alegia. Hizkuntz gaitasun betea baino ez da
horretarako behar. Dumarsaisek 1730an idatzitakoa
izango da, seguruenik, erretorikari
buruzko idatzietan gehien aipatu izan den
pasartea : "Segura nago baliabide literario
gehiago entzuten ahal direla baserritarren
arteko azoka-egun hakar hulean akaderrrikoerz
arteko hamaika bileratan baino".
Askotan aipatu arren, ez dirudi baieztapen
horren ondorioez ohartu garenik. Balizko
hizkera "arrunt" batekik aldendu edo
urrindutako hizkeratzat hartu izan da sarri
hizkera literarioa, baina gizateriaren historian
ez dago hizkera "arruntagorik", erabiliagorik,
literarioa baino. Balizko hizkera
neutro, ez-literario hori oso beranduko kontua
da, arrazoiaren eta zientziaren lilurak
eragindako iruzurra, Koldo Izagirrek egokiro
azaldua duenez (1981) : "Poesia ez da,
sarri esaten den hezala, hizkera amrrztetikako
urruntze bat, hizkera arrunta da
hizkeraren osotasunarekiko urruntzea".
Hizkera osoa, berriz, honako honi esaten
dio, arrazoiz, Izagirrek : "Hizkera pedagojikoari
hizkera poetikoa kontrajartzen diogu,
hau da, hizkuntzaren posibilitate guztien
hitz-egitea ".
Bere hizkuntz komunitateko hiztunen
aurkintza literarioen bilduma halakoa da,
besteak beste, hizkuntza. Inoizko hiztunek,
adierazkortasuna xede, erabilitako baliabideliterarioen katalogo halako bat da hizkuntza
(ikus Literaturazko baliabideak : adinarekin
berritzen, baliabide literarioei dagokien atalean)
. Osatu, literatur-kolpez osatzen baita
hizkuntza : metaforaz (katakresiaz, sinestesiaz),
sinekdokez, metonimiaz, hiperbolez,
onomatopeiaz... beterik dago hizkuntza.
Hizkuntza naturalen ezaugarririk behinena
ere, polisemia, horrixe zor zaio, hein handi
batean. Hiztunen aurkikunde poetiko (literario)
horiek, asmatutakoan baliabide bizi
izan zirenak, fosildu egiten dira gero, erabiliaren
poderioz, eta baliabide izateari uzten
diote horrenbestez. Literatura hizkuntza
bihurtzen da atzera berriz, eta baliabide
berriak asmatu behar ditu hiztunak.
Amaierarik ez duen prozesua da hori,
gizakiaren izateari berari dagokion eta darion
joera. Eta, K. Mitxelenarekin, "Gehi dezagun
ez dela berez hizkuntza arnutsik, horrelako
hutsik ageri baldin badu, zorrotz
zezaketen adina zorroztu ez dutenena dela
soil-soilik emra, behiala Axularrek zioenez".
Hizkuntzak berezko duen alderdi hori
da, agian, euskara normaltzeko ahaleginean
atzenduen geratu zaiguna. Zuzentasun gramatikalarekin
tematuta (premia ere halakoxea
izaki), adierazkortasuna, bizitasuna, literatura
ahaztuxea izan ote dugun, Koldo
Izagirrek zioen bezala : 'Mintza eta idazketa
korrekto bat ahalegindu gara egiten,
estilorik gabeko bat, ihardun neutro bat,
mintza eta idazketa inuzentaren hila. Eta
beharrezkoa zen. Bizitasuna sakrifikatu
heharzen korrektotasunaren truke, euskara
biziko bazen". Eta ondorioz, berriro Izagirrek
dioskunez, "Lizardik baino prosa
`hobeagoa' idazten du gaur edozein gaztek,
haina inork ez du haren grazia".Eskolak eta hedabideek badute, dudarik
gabe, bere erantzukizuna. Literatura
adierazkortasun betea etengabe bilatzea dela
ahazturik, teoria dabil eskolan jardunaren
aurretik, gauzen ordena naturala itzulikaturik
... Gauzak ez baitira horrela. Poetika
baino lehenago poesia izan zen. Antzinako
poetek, "poetika" hitza bera asmatu aurrekoek,
sekulako maila poetikoa dute, egundoko
metaforak darabiltzate, "metafora"
hitza asmatu baino ere lehenago. Txirritak,
irakurtzen doi-doi eta idazten batere ez jakinik
ere, maisuki darabiltza baliabide
poetikoak, Canovas del Castilloren alargunari
kantatutako bertsoa lekuko :
Hiru erloju, hiruna kate,
hiru marlakin bakoitza ;
buruan, herriz, hiru korona,
petxuan hiru orratza.
Hiru doblako amoriua,
tximista bezain zorrotza,
hiru tirotan utzi zizuten
zuri senarra hilotza...
Hiru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure bihotza.
Chiapasko nekazariek honako hau idatzi
zuten pankarta batean : Hemen gaude
goseak betiko hilak, berriro hiltzeko prest.
Leioako kanpusean, zutabe batean, honako
hau idatzi zuen norbaitek : Hau ez da Espainia
. Beheraxeago, letra txikiagoz idatzia,
berriz, besteren batek : Ez, noskr , hau zutabe
bat da.
Adierazkortasuna da hizkuntzaren lehen
egitekoa, eta, adierazkorra izango bada,
xederako balioko badio, behartu, bortxatu
beharrra dauka hiztunak hizkuntza etengabe,
eta etengabeko borroka hori baino ez
da, azken batean, literatura.