Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Gizakiaren beste barne ingurune mota batzuk
LABURPENA: Odolaz gainera barne ingurunearen osagarri diren beste isurkari batzuk ere agertzen dira giza gorputzean, esaterako linfa, isurkari zefalorrakideoa, begiko humore beirakara eta urtsua, eta gorputzeko zenbait barrunbetako isurkariak, hezur giltzaduretakoa (sinobia isurkaria), pleurakoa, perikardikoa eta peritoneokoa adibidez. Isurkari hauetan guztietan linfa da antolaketa maila handiena duena, sistema linfatikoa osatzen baitu, hainbat kalibreko hodiekin eta organo linfoideekin; barne inguruneko gainerako isurkarien helburua labaingarri izatea da, baina linfak zeregin gehiago ere baditu, babesarekin eta garbiketarekin zerikusia duten zereginak adibidez.
Sarrera
Atal batean animalietan barne inguruneak duen garrantzia azpimarratu da, ingurune hori baita zelulek behar dituzten elikagaiak eta gasak organismoari eskaintzen dizkiona, eta ingurune horretan zehar iristen baitira gorputzera mezulari kimikoak eta kanporatzen baitira zelularen metabolismoaren hondakinak. Barne inguruneko medio garrantzizkoena odola da, baina ez da bakarra: beste isurkari batzuk ere badira, linfa, isurkari zefalorrakideoa, begiko humore beirakara eta humore urtsua, sinobia isurkaria eta pleura isurkaria adibidez.
Sistema linfatikoa
Sistema linfatikoa zain sistemaren antzekoa da elkarri loturiko hodiz osatua den aldetik; hartan ez bezala, ordea, sistema linfatikoko hodiak ehunetan itsu hasten dira, eta ez dute zirkuitu jarraitu bat osatzen. Sistema linfatikoaren osagaiak hauek dira: kapilar eta hodi linfatikoak (garraioa) eta organo linfoideetan –gongoil linfatikoak, nodulu linfatikoak, timoa, barea– antolaturiko isurkari linfatikoak; organo linfoideetan bereizten edo kontzentratzen dira infekzioak deusezteko eta inmunologia erantzuna emateko zeregina betetzen duten zelulak.
Kapilarrak eta hodiak: organoen ehunetako zelula arteko gune gehienetan sortzen diren pareta meheko hodiez osaturiko sare bat da; zelula arteko guneetan jaiotzen dira, kapilar linfatiko oso-oso txikien modura, odoleko kapilarrarena baino diametro apur bat handiagoa edo paretsukoa dute, eta harreman estua dute bai kapilarrekin eta bai zein ehunetan dauden ehun horretako gainerako zelulekin ere (2. irudia).
Kapilar linfatikoak oso irazkorrak dira eta zatiki handiei eta proteinei barnera sartzen uzten diete; isurkari betegarriaren eta plasmaren antzeko osaera duen
isurkari batez beteta daude. Kapilar hauek
beste kapilar handiago batzuekin bat egiten
dute, eta horrela hodi linfatiko gero eta
handiagoak eratzen dituzte. Bi hodi handitan
biltzen dira azkenik: eskuineko hodi
linfatikoa, gorputzaren goiko koadranteko
linfa drenatzen duena eta hodi torazikoa,
Pequeten zisterna deituriko sabelaldeko
gongoil handi batetik abiatzen dena eta
gorputzeko gainerako ataletako linfa drenatzeko
zeregina duena. Hodi horiek odol
zirkulazioan husten dira jugular barneko
zainak eta subklabia zainak gorputzaren
alde banatan (ezker-eskuin) bat egiten
duten gunean.
Linfa hodien egitura zainen egituraren
antzekoa da, baina linfa hodien paretak
askoz ere meheagoak dira, eta balbula gehiago dituzte. Hodi handiek hiru geruza dituzte:
ehun konektibozko kanpoaldeko geruza,
gihar ehun leun batzuekin; gihar leunezko
tarteko geruza, eta gihar elastikozko endoteliozko
barne geruza. Balbula sail batek
isurkariari atzera egitea eragozten dio, linfa
ez dadin lehengo lekura itzuli.
Gongoil linfatikoak: egitura txiki biribil
edo obalatuak dira, hodien ibilbidean zehar
gune askotan, hodi txikiek bat egin eta hodi
handiagoak eratzen dituzten lekuan batez
ere, agertzen direnak. Gorputz guztian zehar
barreiatuta daude, baina ugariagoak dira
gune jakin batzuetan, lepoan, galtzarbeetan
edo izterrondoan adibidez. Ehun harrozko
masa txiki batzuk dira, ataletan zatituak eta
makrofagoez eta linfozitoez beteak. Gongoil
horietara hodi linfatiko aferenteak iristen
dira eta hodi linfatiko eferenteak ateratzen
dira horietatik. Gongoil bakoitzak erdigune
edo muin bat, linfa noduluez osaturiko gune
kortikal bat eta sinu linfatiko batzuk ditu;
ehun konektiboz inguraturik dago.
Hodi aferenteetatik sartzen da gongoilera
linfa, eta sinu linfatiko suprakapsularrean
husten da; barrunbe horretan linfa garbitzen
duten zelula fagozitario asko daude.
Hemendik aurrera, linfak gongoilean zehar
aurrera egiten du, eta barrunbeetan zehar
igaro ahala gero eta linfozito gehiago eransten
zaizkio. Azkenik, hodi aferenteek muin
sinuekin bat egiten dute, eta barrunbe horietatik
irteten da linfa hodi linfatiko eferenteetara.
Fagozitosi jarduera oso bizia da, gongoileko
makrofagoei eta zirkulazioaren
bidez iristen direnei esker.
Hodiek beren edukina zainetan hustu
aurretik gongoiletan zenbait zatiki arrotz,
zelula hil eta zelula hondakin zirkulaziotik
baztertzen direnez, edozein zirkuitu linfatikok
gongoil horietako batetik igaro behar
du odolera isuri aurretik, linfa behar bezain
garbi irits dadin.
Nodulu linfatikoak: esfera itxurako guneak
dira, linfa ehunez osatuak; kanpoarekin
harremana duten hodietako epitelioaren
azpian daude kokatuta, arnasbideetan edo
txegoste hodian adibidez. Babes lerro baten
gisara jokatzen dute bakterien, birusen,
polenaren, etab. aurrean. eta beraz, gongoil
linfatikoen antzeko zeregina dute. Aipagarriak
dira talde honetan faringeko amigdalak
eta ahosabaiko amigdala.
Barea: organo linfoide handiena da. Irazketa
gune oso eraginkorra da linfozitoekin.
Urdailaren atzean dago, diafragmaren
azpian. Noduluak bezala, mami gorriz eta
zuriz beteriko barrunbeetan banatuta dago.
Gorriak odol zelulak eta zelula makrofagoak
ditu; giza umekietan odol zelulak sortzeko
gune bat osatzen du.Timoa: guruin endokrinoa da, linfozitoen
jarduerarekin zerikusia duten hormonak
jariatzen dituen aldetik; horrez gainera,
organo horretan ugaltzen, bereizten eta heltzen
dira linfozito batzuk eta garrantzi handia
du erantzun inmunologikoan. Beste atal
batzuetan sakonago aztertuko da, baina
aipagarria da antigeno arrotzetatik babestua
dagoela, eta gainerako linfa organoak, aldiz,
haien erasoaren mende daudela beren eremu
ia guztian.SarreraSistema linfatikoaHumore beirakara eta urtsua
Sistema linfatikoaren zeregina
Ehunetako jario gehiegia odol zirkulaziora
itzularazten du, eta kapilarretatik
irtendako proteina kopuru txikiak ere zirkulaziora
eramateko ahalmena du. Hori
ulertzeko, kontuan izan behar da odola
kapilarretatik zelula arteko espazioetara
ateratzen denean presiorik ia batere gabe
ateratzen dela, eta hori dela eta, odol gutxi
itzultzen dela kapilarrera behin zelulen elikaduran
eta haiek sorturiko hondakinak
deuseztean bete beharreko zeregina bete
ostean. Sistema linfatikorik ezean, ehunetan
gero eta jario gehiago pilatuko litzateke,
eta horrek ehunak hazi eta azkenik hondatu
egingo lituzke.
Sistema hau da, orobat, txegoste hodiak
xurgaturiko gantzak garraiatzen dituena.
Berebiziko garrantzia du organismoa infekzio
eta zaurietatik babesteko; noduluetan
“arazten” da linfa zatiki arrotz, zelula hondakin
eta infekzio eragile guztietatik.
Sistemaren mugimendua
Sistema linfatikoa isurkaria drenatzen
duten hodi itsuetatik abiatzen da, eta beraz,
jatorrian, linfak ez du presiorik; eta ez du
bihotzak duen ponpa tankerako mekanismorik
isurkaria hodietan zehar bultzatzeko.
Zer indarrek higiarazten du, orduan, linfa?
Gorputzeko eskeleto giharrek betetzen
dute zeregin hori. Gihar horietan zehar igarotzen
dira hodiak, giharrek kapilarrak estutzen
dituzte eta gihar ponpa baten tankerako
efektua eragiten dute, isurkaria bultzatzeko.
Balbula sistemaren eginkizuna linfari atzera
egitea eragoztea eta behar den noranzkoan
garraiatzea da. (Animalia batzuetan –anfibio,
narrasti eta arrain eta hegazti batzuetan–,
bihotz linfatikoak daude linfa eta zain sareen
arteko lotuneetan). Linfa jarioa handitu egiten
da zerbaitek gorputzeko ehunak estutzen
dituenean, giharrak uzkurtzen direnean edo
arteriak sakatzen direnean (bihotz taupadaren
ondoriozko uhinak transmititzen dituzte),
linfa hodietan presioa handiagoa egiten
baita orduan.
Sistema linfatikoaren gorabeherak
Edemak sistema linfatikoan hodiak ixten direlako isurkari betegarri gehiegi pilatzen denean agertzen diren hanturak dira; edemak zaurien, ebakuntzen edo bizkarroiek gorputzari egindako erasoen ondorioz sortzen dira. Bizkarroiak dira kalte ikusgarrienak eragiten dituztenak. Linfa hodietan, gongoilen inguruan edo barrunbean kokatzen den 8-10 cm-ko nematodo bat izaten da edemak sorrarazten dituen bizkarroia; denborarekin elefantiasia edo gorputzeko organo edo atal baten handitze neurriz gaindikoa eragin dezake. Bizkarroiaren larbak eltxo jakin baten ziztadaren bidez transmitizen dira; eltxoak ziztatzean egitean larbak, eltxoaren tronpan egoten direnez, ziztada gertatzen den gunetik hurbil gelditzen dira, gero handik gorputzera sartzen dira hodi eta gongoil linfatikoetara, eta han heltzen dira.
Isurkari zefalorrakideoa
Isurkari zefalorrakideoaren sistema entzefaloko
edo bizkarrezur muineko barrunbe
isurkariz beteez –edo garun bentrikuluez–
osatua da; bizkarrezur muinekoari hodi
ependimario edo ependimo esaten zaio. Isurkari
zefalorrakideoa meningeen artean, entzefaloa
eta bizkarrezur muina inguratzen
dituzten mintzen artean, ere agertzen da.
Bere zeregina amortiguatzaile mekaniko
batenaren antzekoa da, isurkariz beteriko
barrunbe bat eratzen baitu, nerbio guneek
ornoen eta burezurraren kontra jo ez dezaten;
entzefaloa barrunbeko isurkarian igeri
dago. Isurkari zefalorrakideoa bentrikuluetan
eratzen da etengabe, kapilar ugariz osaturiko
gandor itxurako egitura txiki batzuen bidez
(plexu koroideoak) eta odolak berriro xurgatzen
du nerbio sistema zentralean zehar ibili
ondoren. Bentrikuluetan sortu ondoren,
gune subaraknoideora igarotzen da zenbait
irekiunetan zehar, gorantz igotzen da garunaren
goialdeko guneetatik eta handik zain
sinuetara xurgatzen dute ile araknoideoek,
sinuetan dauden irekiune balbuladunek.Isurkari koloregabea eta gardena da, gatz
inorganikoez eta proteina gutxiz osatua;
zelula edukin txikia du, babes zeregina
duten linfozito batzuk baino ez ditu izaten.
Isurkari zefalorrakideoan mikroorganismoak
–bakteriak (meningokokoak) edo birusak
adibidez– sartzean meningitisa sortzen da.
Infekzioak eragiten duen narritaduraren
erantzun gisa, organismoak isurkari gehiago
jariatzen du, eta isurkariak leukozito asko
jasotzen ditu ehun periferikoetatik eta odoletik.
Entzefaloa eta bizkarrezur muina hezur
barrunbeetan “itxita” daude, eta horrenbestez,
isurkari kopurua handitzeak presioa handitzea
eta nerbioak zapaltzea dakar. Presioa asko
igotzeak kalteak eragin ditzake nerbio zentroetan, eta heriotza ere ekar dezake. Presioa jaisteko
gerriko ziztada izeneko metodoa erabili
ohi da zenbaitetan; ornoen arteko espazioan
orratz bat sartzen da hodi ependimarioraino.
Beste gune batzuk
Gorputzean badira beste gune batzuk
labaingarritasuna bideratzeko zeregina dutenisurkari oso likatsuz beteak; labaintze zeregin
horri esker higitzen dira behar bezala erraiak
eta hezurrak. Espazio potentzialak dira gune
horietan nagusiak, eta bi ehun elkarren kontra
labaintzen diren guneetan agertzen dira.
Espazio pleurala biriken eta bularraldearen
paretaren artean dagoena da; espazio
perikardikoa bihotzaren eta zaku perikardikoaren
artekoa; espazio peritoneala hestearen
eta gorputzeko paretaren artekoa; eta
azkenik, espazio artikularrak hezurren artikulazio
edo giltzaduren artean eratzen direnak
dira (3. irudia). Espazio artikularretan
isurkari sinobiala dago; isurkari horren zelula
edukina giltzaduraren eta animalia motaren
araberakoa izaten da.
Isurkari betegarriaren osagai nagusia
azido hialuronikoa da (%1-2), isukariari
likatasuna ematen dion mukopolisakarido
bat hain zuzen. Gune hauen eta inguruko
ehunetako kapilarren artean isurkari trukea
gertatzen da; gune irazkorrak dira proteinentzat
eta isurkarientzat, eta horrela isurkariak
aise igarotzen dira gune potentzialetan
eta odol kapilarrez hornituriko inguruko
ehunetako guneetan zehar.
Isurkari hauek betetzen dituzten espazioak
aski txikiak izan arren, garrantzi handia
dute. Garrantzi horren erakusgarri izan daiteke
isurkari sinobialaren jarioak giltzaduretan
eragin dezakeen kaltea; izan ere, giltzatuta
dauden hezurrek elkar jotzen dute, eta
horrek, mugimendua oztopatzeaz gainera,
periostioko nerbio bukaerak aktibatzen ditu
eta oinaze bizia eragiten du.
Isurkari pleurala ezinbesteko isurkaria da
toraxaren mugimenduarekin batera birika
mugiarazteko eta airez hustu eta betetzeko.
Pleura isurkaria ugaritzean (antzina pleuresia
esaten zitzaion gertaera honi) birikaren edukiera
txikitu egiten da eta ez da behar bezala
mugitzen. Antzera gertatzen da pleura hautsi
eta isurkaria galtzen denean; kasu horretan
toraxaren mugimenduak ez dira behar
bezala transmititzen eta birika ez da behar
lukeen bezala puzten eta husten.
Humore beirakara eta urtsua
Begiko isurkariak bi barrunbe bereizitan zatituta daude (2. irudia); aurrealdean barrunbe bat dago humore urtsuaz betea, eta atzealdean beste barrunbe bat, humore beirakara duena. Humore urtsua etengabe eratzen da gorputz ziliarraren prozesuen ondorioz; gorputz ziliodunak irtenune txikiak dira, guruin tankerakoak, kristalinoaren alde banatan daudenak.
Bi humore hauek garrantzi handiko zeregina betetzen dute ikusmenean. Alde batetik argiaren izaerak ez du gorabeherarik jasan behar haietan zehar igarotzean, hala ez izatekotan erretinan eratzen den irudia lausoa izango baita. Bestalde, begiaren barne egituren kokaera mantentzen laguntzen dute; humore beirakarak eragozten du, adibidez, erretina “askatzea”.