Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Ornodunen txegoste aparatua
LABURPENA: Ornodun multzo desberdinek oso antzekoa izaten dute txegoste aparatuaren
oinarrizko antolamendua, baina multzo bakoitzaren elikatze motaren ondorioz aldaketa batzuk
sortzen dira antolamendu orokor horretan. Hortzak desberdinak izaten dira masailezurreko
hezurretan duten kokagunearen eta bakoitzaren zeregin bereziaren arabera (ebakortzak, letaginak,
etab.). Aipagarria da arrainen faringeak duen berezitasuna, handik eratzen baitira
zakatzak. Hegaztiek berezitasun bat dute hestegorrian: paparoa. Urdaila da izaki mota batzuetatik
besteetara gehien aldatzen den organoa; hegaztienean (bi ataletan banatua) eta hausnarkarienean
(lau ataletan banatua) ditu bereizkuntza aipagarrienak. Hestean ere izaten dira egitura
aipagarri batzuk, eta, hala, espiral itxurako balbula bitxi bat dute arrain kartilagodunek.
Gainerakoan, aipagarria da lurreko ornodunek, ugaztunek izan ezik, duten kloaka.
Sarrera.
Ezaugarri orokorrak
Ezaugarri orokorrak Ornodunen txegoste aparatuak antolamendu eredu bera du multzo osoan, eta, beraz, ornodun mota desberdinen txegoste organoak konparatuz gero, aise ikusten da antzekoak direla. Oinarrizko eredu komun hori haien jatorriaren ondorioa da, animalia horiek guztiek aitzindari berberak baitituzte: kordadunak. Elikatze era desberdinetara egokitu izanak sorrarazi ditu multzo desberdinen artean dauden bereizkuntzak.
Txegoste hodia luzea izaten da, eta sabelaldean egoten da kokatua. Ahoak mihia du, eta hortzak ere bai, gehienetan; uzkia giza enborraren muturrean dago; gibelak eta pankreasak beren urinak hestera isurtzen dituzten txegoste guruin gisa funtzionatzen dute.
Atal honek gizakiaren txegoste aparatuko organoak aztertu dituen atalaren orden berbera jarraitzen du, eta, hala, ornodun mota nagusi bakoitzaren ezaugarri nagusiak deskribatzen dira, organo bakoitzari dagokionez: arrainenak, anfibioenak, narrastienak, hegaztienak eta ugaztunenak.Sarrera.
Ezaugarri orokorrakAhoaListu guruinakFaringeaHestegorriaKloaka
Ahoa
Hortzak masailezurrarekin batera agertu ziren ornodunetan, nahiz gero multzo batzuetan desagertu egin ziren, dortoketan eta oraingo hegaztietan, adibidez. Arrain kartilagodunetan (marrazoak, arraiak, etab.) hortzak zeharkako multzoetan daude kokatuta, eta atzean beste hortz multzo batzuk izaten dituzte aurrekoen ordezko. Kono formakoak izaten dira, eta gehiago dira harrapakinei heltzeko mastekatzeko baino. Izan ere, osorik irensten dituzte harrapakin asko.
Antzeko itxura dute teleosteoen hortzek (gaur egun ugariena den arrain multzoa).Arrain multzo horiek guztiek hortz mota
bakarra dute (akrodonto esaten zaio), eta
hortz horiek albeolorik gabe daude maisailezurrari
lotuta. Masailezurreko hortz horiez
gainera, arrain mota horiek beste hortz batzuk
ere izaten dituzte aho sabaian eta baita
faringean ere.
Anfibioek soilak eta txikiak dituzte hortzak;
apo mota batzuek ez dute hortzik.
Narrastiek era askotako hortzak izaten dituzte:
krokodiloek hortz sendoak dituzte, albeoloetan
ondo txertatuak (tekodonto motakoak);
sugandila batzuen hortzak akrodontoak
dira; dortokek ez dute hortzik.
Oraingo hegaztiek ez dute hortzik, baina
haien aitzindari fosilek (Archaeopteryx-ak,adibidez) bazituzten. Mokoa (adarraren antzeko
estalki bat du) eta errota dira hegaztiek
mastekatzeko dituzten organoak.
Hortzek ugaztunetan iristen dute garapen
maila handiena. Gizakiaren txegoste aparatuari
dagokion atalean ikus daitekeen bezala,
ugaztunen hortzak tekodontoak dira, etaera askotakoak izaten dira (ebakortzak, letaginak,
aurreko haginak, eta haginak), eta
hortz mota bakoitzak zeregin berezi bat izaten
du. Hauxe zen hasierako hortz-hagin
ohikoen hortz formula: 3.1.4.3./3.1.4.3.
Ugaztunen baitan, hasierako hortz-hagin
horiek aldaketak izan dituzte elikatze mota
desberdinetara egokitu izanaren erantzun
gisa: intsektujaleak, haragijaleak, belarjaleak
eta orojaleak batik bat. Aldaketa horiek elikagaiak
hartzeari dagokion gaian aztertzen dira.
Listu guruinak
Lurreko ornodunek (anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek) izaten dituzte guruin horiek, uretan bizi ez direnez, janaria bustitzeko premia izaten baitute. Guruin horiek garatuago daude ugaztunetan, hiru guruin pare izaten dituzte-eta. Ugaztun eta hegazti askoren listuak ptialina entzima izaten dute, baina beste animalia multzo batzuek ez dute entzima hori.
Faringea
Janariaren igarobidea da ornodun guztietan organo hori. Organo horrek behe mailako ornodunetan (arrainetan batez ere) izan du agian aldaketarik handiena, faringean oinarriturik zakatzak eratu baitira, uretako animalia horien arnas aparatua, alegia.
Beraz, organo hori askoz garatuagoa dute arrainek eta anfibioen larbek lurreko beste animalia batzuek baino.
Goi mailako ornodunet an (ugaztunetan, adibidez), hodi soil bat da faringea, ahoa eta urdaila lotzen dituena. Aurrealdean glotisa du, biriketako eta arnas aparatuko sarbidea, alegia; eta faringearen atzealdean dute abiapuntua belarrietaraino hedatzen diren Eustakioren
hodiek.
Hestegorria
Organo honek ez du berezitasun handirik, hegaztietan ez bada. Ornodun gehienetanhodi soil bat da, eta haren luzera animalia
jakin baten lepoaren luzeraren araberakoa
da. Hala, oso organo laburra da arrainetan,
eta izaki mota batzuetan ez da urdailetik
bereizten.
Hegaztiek dute hestegorri garatuena. Aski
luzea da, lepoaren oinarriraino hedatzen da,
eta paparoa eratzen du, biltegiaren zeregina
duen organoa, alegia. Gainera, izaki mota
batzuetan (usoetan, adibidez) esnearen
moduko gai bat sortzen du, kumeak elikatzeko
erabiltzen dena.
Urdaila
Urdaila, arrain gehienetan, organo independentea
da, eta txegoste urinak sortzeko
ahalmena du. Multzo horretan baditu,
beraz, bere ohiko hiru funtzioak: janariak
biltzea, janariak lantzea eta janarien txegoste
kimikoa egitea. Arrain batzuek ez dute
urdailik, eta hestegorriaren zabalune bat baizik
ez da haietan.
Lehorreko ornodunetan, gizakiaren
kasuan ikusi den antolamendu eredu bera
dauka: kardiasa, fondoa eta piloro eremua.
Zein animalia talde den, desberdinak izandaitezke muki mintzaren epitelioaren forma
eta osaketa.
Urdailaren aldakuntzarik nabarmenenak
hegaztienak eta ugaztun hausnarkarienak
dira. Hegaztietan (bihijaleetan batez ere)
urdailak bi atal ditu: probentrikulua, txegoste
urina jariatzeko eginkizuna duena, eta
errota, gihar horma sendoak dituen barrunbe
bakartua. Organo horrek egiten du janariak
mastekatzeko benetako lana, eta horretarako
hegaztiak harri txikiak irensten ditu,
janaria ehotzeko zereginean lagungarri izan
dakizkion (gogora bedi hegaztiek ez dutela
hortzik).
Hausnarkarietan (behia, ardia, ahuntza,
gameluak, etab.) oso konplexua da urdaila,
eta lau ataletan dago banatua: zaku handia,
zaku txikia, liburua eta gatzagia. Janaria,
irentsia izan ondoren, zaku handira edo zaku
txikira igarotzen da (zer janari mota den,
batera edo bestera), eta bildu eta oratu egiten
da. Gainera, barrunbe horiek mikrobio flora
aberatsa dute, eta flora horrek beste ugaztun
batzuek baliatzen ez dituzten polisakarido
jakin batzuk txegosten ditu (zelulosa, adibidez).
Gero, oraindik txegosi ez den janari hori
ahora bidaltzen dute han mastekatzeko
(hausnartzea), ahotik zaku txikira itzultzen da
berriz ere, eta, handik, liburura eta gatzagira
gero. Gatzagia da, izan, benetako urdaila
(hestegorriaren luzakin gisakoak dira beste
atalak), eta han egiten da txegoste kimikoa.
Hestea
Hestea da txegoste kimikoa egiteko oinarrizko
organoa, eta han bakarrik xurgatzen
dira elikagaiak. Xurgatzeak, behar bezalakoa
izan dadin, ahalik eta elikagai kopuru handiena
igaroarazi behar du hesteetako hormako
odol hodietara eta linfa hodietara. Gizakiaren
txegosteari dagokion atalean aztertu
den bezala, xurgatzearen eraginkortasuna
handitzeko, handitu egin da elikagaiekin
lotura duen heste eremua (ileak, mikroileak,
etab.). Ornodun batzuetan badira xurgatze
ahalmena handitzen duten beste bi
aldakuntza ere: hestea asko luzatzea eta balbula
espiraleko heste bat eratzea.
Arrain kartilagodunek dute heste espirala
edo balbula espirala duen hestea. Animalia
horien hestea labur samarra da, baina toles
bat du muki mintzean, hodi osoan barrena
balbula espiral bat eratzen duena. Janariak
espiralak eginez joan beharra dauka hodian
zehar (“amaierarik gabeko torloju” motako
garraio zintetan bezala), eta horrela denbora
gehiago egon behar du hestean, eta, hala,
handiagoa da xurgatze eremua.
Hestearen luzera asko aldatzen da izaki
mota batzuetatik besteetara. Teleosteoen
mailatik gorako izakietan hesteak ez du deskribatu
berri dugun toles motarik. Toles
mota horren ordez, hesteak luzatu egin
behar du eremu gehiago hartzeko. Arrain
teleosteo horiek heste itsu batzuk izaten
dituzte pilorotik hurbil, janaria biltzeko eta
xurgatzeko zeregin berezia dutenak.
Oro har, belarjaleek haragijaleek baino
luzeagoa dute hestea, landareek txegosteko
zailak diren polisakarido ugari izaten duteeta.
Hestearen luzerak zerikusia du orobat
animaliaren tamainarekin. Gorputzaren
tamaina hestearen eremua baino bizkorrago
handitzen denez, hesteak luzatu egin beharra
dauka xurgatze eremuaren txikitasuna
berdintzeko.Ornodun tetrapodoetan heste meharrari
dagokio hestearen zati handiena; heste meharra
konplexuagoa da ugaztunetan eta hegaztietan
narrastietan eta anfibioetan baino. Batzuetan
(ugaztunetan gertatzen den bezala),
atal desberdinak bereiz daitezke heste meharrean.
Heste larria hodi labur eta zabal bat da
behe mailako ornodunetan (kolonaren ordez
egon daiteke), eta erabat garatua egoten da
ugaztunetan. Kolonaren hasieran heste itsu
bat egoten da maiz, eta izaki mota batzuetan
heste itsu horretan dago apendizea. Heste itsu
hori oso handia izaten da belarjale batzuetan
(zaldi, karraskari, eta abarretan), eta, mikrobio
flora ugari duenez, zelulosa ugari txegosten
du. Izaki mota askoren kolonean ere
badago mikrobio flora hori.
Kloaka
Ugaztunetan, kolona ondestean bukatzen da, baina anfibioetan, narrastietan eta hegaztietan, ez da ondestean bukatzen da, kloakan baizik; kloaka hodi zabal bat da, eta han biltzen dira gernu aparatuko eta ugaltze aparatuko hodiak ere.
Gibela
Enbriologiaren aldetik, hestean du organo
honek sorburua. Oso garatua dago ia
ornodun guztietan. Arrainetan bi edo hiru
lobulu izan ditzake, eta, hestearen aurrealdean,
baita behazuna biltzen duen zisku bat
ere. Eredu hori bera izaten dute, aldaera
gutxi batzuekin, beste ornodun guztiek ere.
Igelaren gisako anfibioek lau lobulu izaten
dituzte gibelean, eta lobulu bakoitzak hodi
zistikoan bukatzen den hodi bana du.
Narrastien gibelak bi lobulu izaten ditu;
hegaztiek ere bi lobulu dituzte, eta bi hodi
koledoko ere bai behazuna hestera eramateko
(hegazti batzuek ez dute behazunik).Azkenik, hiruzpalau lobulu ditu ugaztunen
gibelak.
Pankreasa
Pankreasa egitura bakartu eta independentea
da ornodun gehienetan, baina, gibela
bezala, hestetik sortua da. Hori argi antzematen
da kordadun batzuen -Amphiooxuseta
ziklostomo batzuen -lanparda- txegoste
aparatua aztertuz gero, ez baitute pankreasik,
baina hestean badituzte pankreaseko
zelulen zeregin berberak dituzten zelulak.
Pankreasa hesteko leku desberdinetan oinarriturik
eratzen da ornodun askotan, eta,
beraz, hainbat pankreas hodi elkarrengandik
bereizi egon daitezke.
Teleosteo mota batzuek ez dute organo
hori izaten, edo ez dute batere garatua izaten.
Igelak lobuluz betea du pankreasa, eta lurreko
gainontzeko ornodunetan pankreasak ez du
aldaketa handirik izaten, lobuluduna izan
daiteke eta hodi bat edo gehiago izan ditzake.