Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Txegosketa gizakiarengan

1. Irudia: Txegoste aparatuaren eskema.<br>

LABURPENA: Txegosketa ezinbesteko funtzioa da gizakien eta animalia mota gehienen elikadurari begira. Tamaina ertain eta handiko molekula organikoak zatitu eta molekula txikiak bihurtzea da txegosketaren egitekoa, halako eran non, zelula mintzak zeharkatzeko gai bilakaturik, gure zelulen elikagai izan daitezen. Txegoste hodiak eratzen du txegosketa aparatua eta txegoste organoak eta jariakinak hartara isurtzen dituzten guruin atxikiak dira hodi horren osagaiak.
Hodiak oso egitura antzekoa du organo guztietan (sorreran batasuna dagoelako froga) eta geruza sail batek osatua da: muki mintza, muki azpiko mintza, kanpoko giharrekoa eta serosa.
Txegosketa elkarren ondoz ondo egiten da hainbat organotan zehar eta prozesu mekanikoak zein kimikoak hartzen ditu. Ahoan hasten da; han prozesu mekanikoak eta kimikoren bat (listuaren laguntzaz) egiten dira batez ere. Faringea eta esofagoa iraganbideko organoak dira.
Urdailean txegosketa kimiko bizia gertatzen da entzima gastrikoei eta HClri esker. Prozesu kimiko gehienak heste meharrean (duodenoan batez ere) gertatzen dira, han heste eta pankreas urinetatik datozen entzima sail zabal batek baitihardu. Gainera, behazunak gantzen txegosketa errazten du. Behin txegostea amaiturik, elikagaien xurgatzea gertatzen da heste meharrean bertan, hau da, elikagai horiek odoletara eta linfara igarotzea. Heste larriaren egiteko nagusia hondakin produktuak gorotza eratzeko prestatzea da.

 

Sarrera

Gizakiek, animalia gehienek bezala, oso janari konplexuak hartzen ditugu, gai kimiko, organiko zein inorganiko, askok osatuak.
Molekula horietako gehienak osagai organikoen hiru talde handietarikoak dira: gluzidoak, lipidoak eta proteinak, neurri handikoak eta ertainekoak haien arteko gehienak.
Bestalde, gure zelulek elikagai moduan odolaren bidetik iristen zaizkien molekula txikiak besterik ez ditzakete har. Horrenbestez, janarien molekula handiak eta ertainak zelulen elikagai izan daitezen, zelula mintzak zeharkatu ahal izateko adinako neurri txikikoak bilakatu behar dira prozesu baten ondorioz. Prozesu horri txegostea deritza eta txegoste aparatuak burutzen du.

 

Txegoste aparatua

Txegoste hodia bi osagai motak osatua dagoela esan daiteke: i) txegoste hodi luzea, edo aparatua zentzu hertsian, gorputza ahotik uzkiraino zeharkatzen duena eta haren luzeran txegoste organoak bata bestearen ondoren dituena; ii) hoditik kanpo izanik, beren jariakinak hodian isurtzen dituzten guruinak. Hainbat organok osatzen dute txegoste hodia (1. irudia): ahoa, faringea, esofagoa, urdaila, heste meharra, heste larria eta uzkia. Guruinei dagokienez, listua sortzen dutenak, gibela eta pankreasa daude.
Beti gogoan izan behar dugu txegoste hodi hau kanpora irekia dagoela gorputzarekiko, hau da, txegoste guztian zehar jakiak kanpoan daudela. Hodiaren paretan sartu (xurgatzea) eta odol hodietara igarotzea lortzen dutenean baizik ezin esan daiteke benetan organismoaren barrenean sartu direla.
Egituraz, txegoste hodiak (ahoa aparte utzirik) osakera eredu bakarra du bere luzera osoan. Lau geruza nagusik osatzen dute hodi honen pareta (kanpotik barne aldera): muki mintza, azpiko muki mintza, kanpoko giharrekoa eta serosa.
Muki mintza hodia estaltzen duen “larru” gisakoa da eta hiru geruza bereizten dira bertan: epitelioa, lamina propioa eta muscularis mucosae izenekoa. Epitelioan zelula geruza bat edo gehiago ager daizteke eta epitelio horren funtzioa aldatu egiten da organo batetik bestera: babestea, jariatzea eta xurgatzea.
Hartatik sortzen dira ia txegoste guruin guztiak. Lamina propioa ehun konjuntiboz osatua da eta linfozito zelula eta odol eta linfa kapilare ugariz horniturik dago.
Azpiko muki mintza muki mintzaren euskarria da, ehun konektiboz osaturik dago eta odol hodiak, linfatikoak, nerbioak eta guruinak ditu. Nerbio zuntzek (sistemaautonomokoak) Meissner-en plexoa moldatzen dute.
Kanpoko giharrenekoak zuntz leuneko gihar geruza bi dauzka: zuntz zirkularrez osatua barnekoa, eta luzaranez kanpokoa.
Horrek eragiten ditu hodiaren paretak burutzen duen mugimenduak; mugimenduhorien artean mugimendu peristaltikoak bereizten dira, hau da, janaria hodian zehar aurrera joan arazten dutenak. Bi gihar geruzen artean aurkitzen diren sistema autonomoaren nerbio zuntzek duten zerikusia mugimendu horiekin; zuntz horiek Auerbach-en plexoa eratzen dute.

 

Txegoste organoak eta funtzioak

 

Ahoa

Ahoa da, agian, txegoste organorik bereziena, gainerakoak ez bezalakoa baita bai osaeraz bai funtzionamenduaz. Aho barrunlitro bat listu egiten dute egunean eta hainbat motatako kitzikadurak eragin dezakete jario hori (psikikoak, usainak, etab.). Listuak badu entzima bat, amilasa, maltosa ematen duen almidoiaren hidrolisia katalizatzen duena. Gainera bakterioen aurkako gaiak dauzka, lisozima izenekoa, besterenbean hortzak eta mingaina daude eta hartara isurtzen dute listu guruinek. Organo honetan txegoste prozesu mekanikoak eta kimikoak, bietakoak, gertatzen dira.
Mastekatzea ahoaren lan mekanikoa da, funtsean hortzek egiten dutena. Janaria, irentsi aurretik, xehatu eta listuarekin nahasi beharra dago. Janariak ongi mastekatuz gero, bai haien irestea eta bai ondoko txegoste kimikoaren prozesuak errazten dira, zatiak zenbat eta txikiagoak izan orduan eta errazago burutuko baitute entzimek dagokien zeregina.
Txegostearen prozesu kimikoa ahoan hasten da listuari esker. Hiru listu guruin parek jariatzen dute isurkari hori: mihipekoek, masailpekoek eta parotidek. Guruin horiekartean. Azkenik, uraren eta muzinaren zeregina nabarmentzekoa da, horien eraginez janaria hezatu eta labaingarritu egiten baita mastekatzerakoan, eta hala hodian zehar aiseago igaro dadin prestatzen.

 

Faringea eta esofagoa

Iraganbideko txegoste organoak dira zentzu hertsian, ez baitute txegoste prozesurik betetzen. Faringean irestearen fenomeno bizkor eta konplexua gertatzen da. Kontuan hartu beharra dago organo hori benetako bidegurutze bat dela, ahoa, sudurra, esofagoa eta trakea elkartzen baitira bertan. Hala beraz, iresteko unean elikadura-boloa egokiro bideratu beharra dago ahotik esofagorantz.
Irestea borondatezko ekintza da; elikagaia, behar bezala mastekatua eta listuztatua, mingainaren zolara iristen da eta horren giharrek atzerantz bultzatzen dute. Hara ezkero, iresteko erreflexua eragiten dute: ahosabai bigunak sudurbidea ixten du, eta epiglotisak gauza bera egiten du trakearen sarrerari dagokionez (glotisa).
Esofagoa da goian deskribatu eredua jarraitzen duen txegoste hodiko lehen organoa.
Epitelio leun geruztatu gogor batez estalia da, gutxi mastekatu den janariaren marruskadura erasotzaileaz babesten duena.
Funtzio mekaniko soila betetzen du elikadura-boloa arin aurreratzen bideratuz. Paretako giharren mugimendu peristaltikoek eragiten dute aurrera joate hori; lehen zatian gihar horiek, bitxi bada ere, ildokatuak dira (faringean bezala).

 

Urdaila

Diafragmaren azpian dago, sabelaren ezker aldean. Txegoste hodiaren zabalunea da, poltsa itxurakoa, muturreko kasuetan 5 litro janari ere bil dezakeena. Urdailean ondoko zatiak bereiz daitezke: hondoa, goiko partean; gorputza, organoaren parte gehiena hartzen duena; eta piloro-barrunbea.
Urdailaren paretak ezaugarri bereziak ditu; zelula geruza bakarreko epitelio gogorra; hodi itxurako miloika guruinez hornituriko muki mintza; hiru gihar geruza.
Urdailaren paretak txegoste mekaniko bizia eragiten du bere giharren mugimendu peristaltikoen bidez. Elikagaiak zanpatzen dira paretako ertzetatik jaisten direnean eta berriro igotzen dira erdialdetik (piloroa itxita edukitzen da, era horretara hesterako bidea galaraziz). Modu horretara janaria “oratuz” doa, eta horrenbestez mucus eta urin gastrikoarekin nahasten da.
Hala epitelio zelulak nola muki mintzaren hodi itxurako guruinak mukia eta urin gastrikoa jariatzeko gauza dira. Guruinetan zehar hainbat zelula mota aurkitzen da: mukiarenak; parietalak (edo oxintikoak), azido klorhidrikoa ematen dutenak; zimogenoak (edo nagusiak), entzimak ematen dituztenak.
HClk eta entzimek urdaileko txegoste kimikoa eragiten dute. Zelula zimogenoek bi entzima ez aktibo jariatzen dituzte, pepsinogenoa eta prorrenina, gero pepsina eta renina bihurtuko direnak. HClren eraginez, urdailaren pH oso apala da (1,5-2); horrekhainbat ondorio ditu: pesinaren eta reninaren eraketa; janariarekin sar litezkeen bakterio eta beste parasitoak suntsitzea; kaltzioaren eta burdinaren xurgaketa laguntzea.
Pepsinak proteinen polipeptidoetarako hidrolisia katalizatzen du. Bere aldetik, reninak esnea gatzatzen du kaseinogenoa kaseina disolbaezina bilakatzen duenean.
Mukiak urdaileko paretaren babesle funtzioa du, guztiz beharrezkoa dena organo horren azidotasun handia eta pepsinaren agresibitatea direla eta.Urdaileko txegoste honek lau ordu inguru irauten du eta denbora horretan elikaduraboloa arian-arian ahi erdilikido bilakatzen da, kimo izenekoa. Une horretan irekitzen da piloroa; irekitze hori modu erritmikoz gertatzen da, piloro-barrunbearen uzkurduren eraginez, halako bonba baten gisa baitihardu.
Era horretara elikadura heste meharrean sartuz doa.

 

Heste meharra

Txegosketa eta xurgaketaren organo nagusia da. 6 m luze ingurukoa da, honela banaturik: hasierako duodenoa (20 cm), ieiunoa (2,4 m) eta ileuma (3,4 m).
Egituraz, heste meharreko paretak txegoste aparatuaren eredua jarraitzen du, baina aipaturiko bi funtzio horiekin zerikusia duten ezaugarri propioak ditu.
Agian, paretak (muki mintzak batez ere) jasaten dituen aldaketak izango dira nabarmengarriena.
Hesteak, duen luzera handiaz gainera, beste hiru modutara zabaltzen du elikagaiak xurgatzeko eremua: a) Lehen buruan, muki mintzak 7 mm garai diren tolesturak dauzka, asko duodenoan eta ieiunoan. b) Tolesturen eremuan behatz itxurako luzakinak daude, heste-biloak, 0,5 mm garaierakoak; halakoak gutxi dira ileumean, baina milioika batzuk daude heste meharrean. c) Bilo horiek estaltzen dituzten epitelio-zelulek mikrobiloz hornituriko mintza agertzen dute. Hori guztia dela eta, heste meharraren 6 metro horien xurgapen eremuak zifra ia sinestezina hartzen du: 550 metro karratu.
Txegosketarekin zerikusia duten guruinak dira egitura horren beste ezaugarri garrantzitsu bat. Muki mintzean Lieberkühn-en kriptak daude, muki mintzeko biloen artean zulaturiko putzu estuen itxurakoak.
Zenbait entzima eta beste gai batzuk jariatzen dituzte. Duodenoaren azpiko muki mintzean Brunner-en guruinak aurkitzen dira, kripten hondoan zabaltzen direnak.
Horien jariakina gehienbat mukiz osatua da, baina entzima gutxi du.
Heste meharraren konplexutasun handia kontuan harturik, banan-banan heldu behar zaio funtzio bakoitzari.

 

Txegosketa

Piloroan zehar duodenoan sartzen den kimoak batez beste 7 ordu behar du heste meharra burutik buru igarotzeko. Aurreratze hori paretaren gihar leunaren mugimendu peristaltikoen eraginez gertatzen da. Gainera, beste mugimendu batzuek lagundu egiten dute kimoa aurrera joan eta biloekin nahas dadin.
Heste meharreko egonaldi luze horren lehen zatian, hiru urin gastriko desberdinek erasotzen diote kimoari: heste urinak, pankreas urinak eta behazunak. Urin horiek gehienbat duodenoan dihardute.
Pankreasko alde exokrinoak pankreas urina jariatzen du eta Wirsung kanalaren bidez iristen da duodenora. Pankreas urinaren osaeran bikarbonatoa, kimoaren pH azidoa neutralizatzeko, eta entzima batzuk sartzen dira: amilasa, lipasa, tripsinogenoa (tripsina ematen duena), kimotripsinogenoa (kimotripsina ematen duena), peptidasak eta nukleasak.
Goian aipatu diren Lieberkühn-en kriptetan sorturiko heste urinak entzima asko izaten du: amilasa, maltasa, laktasa, sakarasa, lipasa, enterokinasa, peptidasa, nukleasak eta nukleotidasak. Bestalde, Brunner-en guruinetan sortzen den urinak bikarbonato asko du (pH azidoa neutralizatzeko), eta mukia eta entzima piska bat ere bai (enterokinasa eta amilasa).
Gibelak jariatzen duen behazuna behazun xixkuan biltzen da eta hartatik, hodi koledokoan zehar, duodenora igarotzen da Wirsung-en kanalarekin batean. Behazunak ez du entzimarik baina bai txegosketarako funtsezkoak diren beste zenbait gai, behazun gatzak bereziki. Gai horiek kimoaren gantzak tanta mikroskopiko anitzetan emultsionatzen dituzte , tanta horien gainean pankreas eta hesteko lipasak ihardun dezan moduan.
Txegoste urin guztiek ihardun ondoren, kimoa kilo bihurtzen da, gai urtsuagoa berau.

 

Xurgatzea

Txegosketa edo jakiak elikagai txikietan bereizte hori amaitu ondoren, beroriek hesteko epitelioa igaro eta hesteko muki mintzaren odol eta linfa hodietara iritxi behardute; fenomeno horri xurgatzea deritza.
Goian ikusitakoaren arabera, muki mintzaren eremu eskergak elikagaien xurgatzea faboratzen du.
Xurgatzea era desberdinetara gertatzen da molekula motaren arabera: a)Gluzidoak, ia soilki duodenoan eta ieiunoan xurgatzen dira; hestearen pareta monosakarido moduan zeharkatu (glukosa, %80; galaktosa, %10; fruktosa, %10) eta odol kapilareetan sartzen dira. Disakaridoak eta polisakaridoak ezohikoak diren zenbait egoeratan xurgatzen dira soilki.
b)Proteinak aminoazido moduan xurgatzen dira. Ama-esnearen inmunoglobulinak (antigorputzak) salbuespen guztiz interesgarriak dira, haurtxoaren hesteak ezertan aldatu gabe xurga baititzake, modu horretara haurrak defentsa inmunitario guztiz baliotsuak bereganatzen dituela.
c)Lipidoak dira xurgatzeko modu gehien izaten duten elikagaiak. Txegosketaren ondorio diren molekulen parte bat (gantz azidoak eta glizerina batez ere) odolera igaro daiteke. Elikagai horietariko gehienak, alabaina, biloen hodi kilifero edo linfatikoetara doaz. Gantz azidoak eta glizerina, epitelio zelulek xurgatu ondoren, berriro elkar daitezke hodi kilifero horietan sartzen diren gantz tanta txikiak moldatuz. Tanta horiek proteinaz hornitzen dira eta lipoproteina konplexuak (kilomikroiak deituak) eratzen dira; halakoak linfa sistemaren bidez bihotzerantz joaten dira.d) Ura eta ioiak (Na + , K + , Ca 2+ , Fe 2+ , etab.), azkenik, ileum aldean xurgatzen dira.
Xurgatzeko mekanismoak ere askotarikoak dira: osmosia, difusio bakuna eta erraztua eta garraio aktiboa.
Odolera igaro diren elikagaiak gibeleraino eramaten dira mesenteriko eta porta izeneko zainen bidez; gibelean, produktu horietariko asko bildu edo bestelakatu egiten dira, beste berri batzuk emanez. Gibeletik zain hepatikoaren bidez irteten dira bihotzera joateko eta handik gorputz osora zabaltzeko.

 

Heste larria

Txegoste hodiaren azken parte hau 1,5 m inguru luze da eta bi osagai ditu: kolona eta ondestea. Kolonak heste itsu izeneko halako zabalgune edo zaku moduko batean hasten da, ileuma bertara datorrela. Itsutik apendizea (hestesobra) irteten da, behatz itxurako 8-12 cm.ko dibertikulua. Jarraian kolonaren lau zatiak datoz (goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta pelbisekoa) eta uzkian amaitzen den ondestea. Bilorik eza da heste larriaren ezaugarri nagusia.
Heste larriak ez du txegoste funtzio berezirik.
Izan ere, txegostea eta xurgapena ileumean amaitzen dira eta, horregatik, kolonera iristen diren gaiak hondakinak dira; horiekin gorotza moldatuko da. Prozesu horretan uraren parte bat xurgaturik gera daiteke eta odolera pasa. Gainera, kolonean bakterio flora ugaria dago; horrek hartzidura eta usteltzea eragiten ditu eta halakoetan gorputzak aprobetxa ditzakeen bitaminak(K eta B) sintetizatzen dira. Gorozkiek 3 edo 4 ordu behar izaten dute heste larria igarotzeko eta hori hiru edo lau aldiz gertatzen da egunean. Azkenik, gorotza ondestean pilatu eta iraitzi egiten da.

 

Txegosketa aparatuaren disfuntzioak

 

Ahoa

Kariesa. Bakterio plakan pilatzen diren mikrobioek janarien azukreak hartzitu egiten dituzte eta hartatik sorturiko azidoak hortz-haginen esmaltea eta dentina desegiten ditu. Kariesa eratzea eragiten duten zenbait eragile seinalatu dira: azukrea gehiegi jatea; aho higienerik eza; urak fluor gutxiegi izatea.
Gaisotasun periodontalak. Bakterio plakako mikrobioek eragiten dituzten oien aldaketak dira. Hasieran oien hantura gertatzen da eta sarri odoletan izan ohi dira. Gero, hortzaren erroak albeoloari eta hezurrari berari atxikitzen dioten zuntzak jotzen ditu hanturak; horren ondorioz, hortza mugitzen da eta, azkenean, erori egiten da.

 

Urdaila

Ultzera. Urdaileko paretaren zati bat desegiten denean sortzen da ultzera. Pepsina entzimak paretari eraso eta txegosi egin dezake, behar bezala babesturik ez izanez gero.
Orain dela gutxi arte, gaisotasun horren kausak ezezagunak ziren. Egun, ordea, Heli- 291cobacter pylori bakterioa eta hanturaren aurkako sendagailuak ultzera eragile nagusitzat hartzen dira.
Gastritisa. Urdaileko muki mintzaren hantura da eta faktore askok eragin ohi dute, hala nola B bitaminen eskasiak eta alkohol, janari edo zenbait botika (aspirina, adibidez) gehiegi hartzeak.
Zirrosia. Urdaileko ehunaren suntsitzea da; ehun horren lekua alferrikako zuntzezko ehunak hartzen du. Behazunaren produkzioa apaltzen da eta ikterizia agertu ohi da behazunaren jariatze eskas horregatik eta horren ondorioz pigmentuak (bilirrubina bereziki) odoletan zehar hedatzen dira.
Kausa nagusia alkoholaren gehiegizko kontsumoa izaten da.
Behazun harriak. Kolesterolezko kristalez eratuak izan ohi dira; gai hori ez da oso solugarria eta gotortu egiten da behazunaren kontzentrazioa handiegia denean. Kasu honetan ere behazunaren ebakuazioa oztopatu egin daiteke, ikterizia sortuz.
Hepatitisa. Gibelaren hantura da eta infekzio, botika edo gai kimikoren batek eragina izan ohi da. Ikterizia, mina, sukarra, goragalea, etab. eragiten ditu. Hainbat birus motak eragindako infekzio birikoa izaten da hepatitisaren kausarik ohikoena.

 

Hestea

Idorreria. Behar adina libratu ez eta gorozkiak heste larrian pilatzen direnean gertatzen da. Gehienetan gorozkien igarotzearen moteltasunak eragiten du; hainbat arrazoi izan daitezke horretarako, behar adinako heste-mugimendua ez izatea, adibidez.
Zuntz kontsumo egokiak urritasun hori konpontzen laguntzen du.
Beherakoa. Gorozki erdijariakariak edo gehiegizkoak libratzea da eta gorozkien igarotze lasterrak eragina izan ohi da. Kausak askotarikoak izan daitezke: muki mintzaren hantura, infekzioren batek eragina; jaki narritagarriak; nerbio-arazoak, etab.
Gastroenteritisa. Urdailaren eta heste meharraren aldi bereko hantura da eta hainbat sintoma eragin ditzakeena, hala nola sukarra, goitikoa eta beherakoa. Kausak, gehienetan, birus-infekzioak eta jakien bidezko pozoitzeak izan ohi dira.
Crohn-en gaixotasuna. Heste meharreko zenbait zatiren hanturak eragina izan ohi da (heste larrian ere gertatzen da, baina gutxiagotan).
Sabeleko mina eta beherakoa eragiten ditu. Kausa zehatza argitu gabe badago ere, hutsune inmunologikoren baten ondorioz gertatzen bide da.
Apendizitisa. Sarrienik agertzen den txegosketa aparatuko gaixotasuna da. Infekzio batek eragiten duen apendizearen hantura da eta min handia eragiten du zilborraren inguruan.