Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Izaki bizia

1. Irudia: Izaki zelulabakarrak eta zelulanitzak. A) Balanidiuma, protisto zelulabakarra. B-D) Izaki zelulanitzak.<br><br>B) Hirusta zuria, izaki autotrofoa. C) Marrazo zuria, kontsumitzailea. D) Onddoa, deskonposatzailea.<br><br>277

LABURPENA: Bizitza definitzeko modurik egokiena, seguraski, izaki bizi guzti-guztiek dituzten ezaugarriak laburtzea da: antolamendu jakin bat, metabolismoa, homeostasia, hazkundea, mugimendua, kitzikagarritasuna, metabolismoa, ugaltzeko eta ingurunearen aldaketetara moldatzeko ahalmena. Bestalde, karbonoa duten molekula organikoez daude denak osatuak.

Bizitza hierarkietan dago antolatua, mailak gero eta konplexuagoak direla. Molekula mailatik hasita ?kimikoa huts-hutsik da maila hori?, areagotu egiten da konplexutasuna, organulu, zelula, ehun, organo, aparatu eta banakoetaraino. Banako zelulabakar batzuek zelula bera gainditzen ez duen antolamenduarekin jarduten dute; beste batzuk zelulanitzak dira. Banakoaren gainetik, ekologiazko maila hierarkikoak daude, populazioa, komunitatea eta ekosistema, adibidez; biosfera da ekosistemetan handiena.

 

Sarrera

Sarrera Inork ez daki, eta baliteke inoiz ez jakitea, nola hasi zen bizitza, nola sortu zen orain dela 3.500 milioi urte inguru molekula inorganikoetatik ?zelula primitiboetarako? bidea eginarazi zuen lehen txinparta. Dudarik ez da ordea ikaragarri gogorrak zirela orduko baldintzak, eta garai hartan, osatu ondoren, ?irakiten? zegoela gure planeta, argi ultramoreak errea, sumendien leherketa etengabe eta ekaitz bortitzekin, hidrogeno, amoniako, metano eta ur lurrinez osaturiko atmosferan. Mundu inorganikotik mundu organikorako pasabideak, bizitzaren jatorriak, planeta eratu ondoren, 600 bat milioi urte behar izan zituen gauzatzeko. Baina, zer da ordea bizitza? Erraz ikusten da zakur bat, gizona edo zuhaitza izaki biziak direla, eta, harria berriz ez; hala ere, ez da batere gauza erraza bizitza zer den argi definitzea, eta, hori dela-eta, izaki bizien berezko ezaugarriak laburbiltzea izaten da definizio bide egokiena: izaki bizidunek badute antolamendu jakin bat, eta orobat dute metabolismoa, homeostasia, hazteko eta mugitzeko ahalmena, kitzikagarritasuna, ugaltzeko eta ingurugiroko aldaketei moldatzeko ahalmena. Nolanahi ere, karbonoa duten molekula organikoez dago osatua izaki bizi oro, eta ?oinarri-oinarrizkoa da hau?, ugaltzeko gai dira.

Antolamendu modua: izaki biziak ez dira homogeneoak, aitzitik, geroago ikusiko denez, parte desberdinez daude osatuak, eta parte bakoitzak bere eginkizunak ditu.

Zelulak dira egitura banakoak, materia biziaren parte oinarrizkoenak. Izaki bizi batzuk zelulabakarrak dira, hau da, zelula bakar batek osatzen ditu, eta beste batzuk zelulanitzak, alegia, zelula askoz daude osatuak (1. irudia).Metabolismoa: kimika erreakzioak etengabe gertatzen dira izaki bizi guztietan. Gaiak etengabe endekatzen dira, energia edo molekula bakunagoak sortuz ?katabolismoa?, eta, aldi berean, molekula berriak sintetizatzen dira, hazteko, edo organismoaren parteak osatzeko ?anabolismoa?. Erreakzio horien guztien multzoa da metabolismoa.

Homeostasia: era askotako mekanismoen bidez, eta kanpoko giroa gorabehera, izaki biziek beren barne inguruari aldagabe eusteko duten ahalmena da homeostasia. Mekanismo horiek fisiologia prozesuak dira, organismoa oreka dinamiko etengabean mantentzen dutenak (doitze etengabeak), haren funtzioak balio egokien artean gerta daitezen; era horretan, zelulen jardunarentzat egokienak diren heinen barnean geratzen dira barne ingurunearen ezaugarri fisikoak eta kimikoak.Hazkundea: organismo baten gai bizia gehitzera daraman prozesu saila bezala defini daiteke organismo baten hazkundea.

Hazkundea zelulen tamaina handituz gertatzen da, edo zelulen kopurua ugarituz, edo bi eratara. Organismoko atalen arteko proportzioek ez dute zertan beti berdinak izan behar, eta, hala, zaharrengan ez bezalakoak izan daitezke gazteengan; giza mota da horren adibide argia. Izaki bizi batzuetan hazkundeak ez du mugarik, hala zuhaitz askotan adibidez, baina gehien-gehienek hazkunde mugatua izaten dute, eta muga horretatik aurrera ez dira hazten.

Mugimendua: animalien mugimendua oso ageriko gauza da; hala ere, badira asko, mugitu bai, baina leku berean daudenak beti, hala koralak, belakiak, hodietan bizi diren har asko, lanpernak, etab. Aldi desberdineko bizitza zikloak dituzten animalia batzuk mugitzen dira leku batetik bestera bizitzaren uneren batean, larba direnean hain zuzen, baina oinarriren batean finkatuta bizi beharko dute gero (2. irud.).

Landareak ere mugitzen dira, nahiz eta mugimendu hori hain ageriko gauza izan ez.

Kitzikagarritasuna: izaki bizi bat dagoen ingurugiroa ?kanpo ingurunea?, edo izaki horren berorren barne ingurunea, etengabearitzen da estimuluak sortzen ?aldaketa fisikoak eta kimikoak?, organismoak jasotzen dituenak, eta erreakzionaraziko diotenak.

Antolamendu apaleko animaliek modu orokorrez erantzuten diete estimulu horiei, baina, antolamendua konplexuagoa denean, estimuluak jasotzeko eginkizuna duten zelulak edo zelula multzoak ?hartzaileak? agertzen dira. Landareek ere errakzionatzen dute, batez ere beren gorputzaren parte desberdinen hazkundearen bitartez. Denok ikusi dugu nola landareak argiaren aldera hazten diren, makurtuz batzuetan, edo nola errakzionatzen duen landare haragijale batek intsekturen bat inguratzen zaionean.

Ugaltzea: izaki bizi oro aurretiko batengandik dator; izan ere, bizitza ondo definitzen duen ezaugarririk baldin bada, ugaltzeko ahalmena da ezaugarri hori, hau da, sexu bidez nahiz sexugabe, mota bereko beste izakiak sortzeko gai izatea.

Moldatzea: ingurugiroa ez da beti bera, aldatu egiten da etengabe, nahiz eta igerri ez. Giro aldakor horri egokitzeko duten ahalmenari esker jarraitzen dute bizirik izaki biziek. Moldatzeak belaunaldi askotan zehar eskuratzen dira, genetika bidez (mutazioak) eta hautapen naturalaz; mota bereko izaki guztiak ez dira genetikaren aldetik berdin-berdinak, aitzitik,aldeak izaten dira, une jakin batean batzuk, baina ez denak, egokitzea ekarriko dutenak.

 

Antolamendua ( 3. irudia )

Antolamendu ahalmena da bizitzaren ezaugarri harrigarrienetako bat. Aztertu da jada zelula mailako antolamendua, baina beste mailak ere badira, mota bereko banakoen arteko harremanetan, edo mota desberdineko banakoen artekoetan, erreinu berekoak nahiz erreinu desberdinekoak izan, gertatzen den bezalaxe. Laburtzeko, esango dugu badela hierarkia bat, gero eta konplexuagoa, molekulen mailatik antolamendu ekologikoraino doana.

Antolamendu bakuneneko maila maila kimikoa da, bere baitan hartzen dituena materiaren oinarrizko zatikiak, atomoak eta molekulak osatzen dituzten atomoen konbinazio kimikoak. Hurrengo mailan, zelula mailan, oso molekula desberdinak elkartzen dira, eta organulu oso konplexuak eta espezializatuak eratzen dituzte. Organulu dira zelula gunea, mitokondria bat edo Golgiren aparatua.

Zeluletan daude, eta horietxek dira izaki bizi ororen egitura eta funtzio banako funtsezkoenak (beste atal batean aztertzen dira xehe). Izaki bizi asko zelulabakarrak dira; zelula bakar batek osatzen dituela esan nahi du horrek; Monera erreinuko motak dira zelulabakarren adibide argiak ?bakterioak?, zelula prokarioto direnak (ez dute ez gunerik, ez bestelako organulu nabarmenik), eta baita protisto asko ere, zelula eukariotoak (badute zelula gunerik, eta badituzte halaber prokariotoetan falta diren organuluak ere).

Hurrengo antolamendu maila elkarren berdin-berdinak diren baina batere espezializaziorik ez duten taldeez eraturiko izaki biziena da; maila hori dute bai bakterioek, bai protozooek. Hurrengo mailan, izaki bizia eratzen duten zelulek badute espezializaziorik, eta, era horretan, bada zelula desberdintzerik ere, hau da, zelula mota desberdinak ditu izaki batek. Izaki zelulanitz gehienetan, zelulak elkartu egiten dira, eta ehunak osatzen dituzte; ehunen adibide dira gihar ehuna, nerbio ehuna, odola, gantz ehuna, hezur ehuna, kartilago ehuna, etab.. nimalietan, eta, landareetan, xilema, floema, epidermisa, edo azala. Organoak funtzio egiturak dira, ehun desberdinen elkartzez osatuak. Bihotza, adibidez, gihar ehuna, gantz ehuna, nerbio ehuna etab.. ituen organo bat da. Ornodun baten kasuan, giltzurrina, urdaila, hestea, entzefaloa, gibela, barea, etab. dira organoak; landareen organo dira berriz sustraia, zurtoina eta hostoak adibidez.

Organoak aparatu edo sistemetan elkartzen dira, izaki biziaren jardunak beharrezko dituen biologia funtzioak bideratzeko. Txegoste aparatua, adibidez, hainbat organoz dago osatua; horietako batzuk aipatu ditugorago, hala urdaila, hestea edo pankreasa; forma eta osakera desberdina dute, denek elkarrekin norabide edo prozesu berean lan egiten duten arren. Gernu aparatua giltzurrinek, ureterrak, gernu maskuriak, uretrak eta abarrek osatzen dute. Organo horietako bakoitzak eginkizun jakin bat izaten du, aparatuak behar bezala jardun dezan. Izaki biziaren aparatuek, koordinaturik jardunez, haren bizitza bideratzen dute.

Sistemak elkarren oso antzeko organoez daude osatuak, eta horiek ere batera lan egiten dute, denek eginkizun jakin bat dutela.

Horren adibide dira nerbio eta gihar sistemak.

Bai organismo zelulabakarrek, bai zelulanitzek, elkarri eragiten diote, biologia antolamendu gero eta konplexuagoak osatuz; ekologiaren aztergai dira goi mailako antolamenduhoriek. Populazioa geografia eremu berean bizi diren mota bereko animalien multzoa da; Gipuzkoako ibai batean diren amuarrainek populazio bat osatzen dute, baina Galiziako ibai batekoak beste populazio batekoak dira, nahiz eta mota berekoak izan.

Izaki biziak ingurugiro jakin batean bizi izaten dira, eta horixe dute habitata; aurreko adibidean, ur garbia, hotza, oxigenoz aberatsa zen amuarrainaren habitata; ez ordea ur termal sulfurodunen iturburu bat; hor, amuarrainak ez, baina bakterio batzuk bizi dira. Izaki bizien populazioak, animaliak, landareak, onddoak, bakterioak etab., eremu jakin batean bizi direnak eta elkarri eragiten diotenak, komunitatea dira; kontuan hartzen baditugu komunitateko izaki bizi guztiak, bizi diren ingurune abiotikoarekin batera, ekosistema definituko dugu.Ekosistemak, beregain izateko, organismo mota desberdinak izan behar ditu: ekoizleak edo autotrofoak, kontsumitzaileak eta desintegratzaileak edo deskonposatzaileak; organismo ekoizleak gauza dira, energia iturri desberdinak erabiliz, gai inorganikoetatik elikagaiak sortzeko.

Kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak heterotrofoak dira, alegia, autotrofoen beharra dute elikadura eskuratzeko. Deskonposatzaileen eginkizuna (bakterio eta onddoena) funtsezkoa da, hondakin organikoak endekatzen baitituzte, eta organismo hilak deskonposatzen; hala, horien osagaiak aske geratzen dira, eta, hortaz, erabil daitezke berriz ere.

Ekosistemen adibide izan daitezke ibaia, basoa, belardia edo aintzira; gure planeta da, bertan bizi diren izaki bizi guztiekin, denetan handiena; biosfera deitzen da.