Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Ur mikrobiologia
LABURPENA: Biziak oinarri-oinarrizkoa du ura, eta, beraz, behar-beharrezkoa da urak mikrobiologiaren aldetik kalitate ona izatea, gizakiari ez diezaion urdail-hesteetako gaixotasunik edo parasitosirik kutsa. Uraren kalitateari eusteko, osasun kontrol etengabeak egin behar dira, urak mikrobio patogenorik baduen aztertzeko. Gehienetan mikroorganismo adierazgarri esaten zaienak aztertzen dira, mintz bidezko iraztearen metodoaz.
Sarrera
Organismo patogenoek kutsaturiko urak edanez hartzen ditu gizakiak gaixotasun asko eta asko. Kolerak, sukar tifoideek, disenteriak, parasitosi askok, eta abarrek jende asko hiltzen dute urtero, batez ere hirugarren munduan. Nolanahi ere, gizakiak beti du edateko urean bakterio patogenoak aurkitzeko arriskua, eta ez soilik herrialde azpigaratuetan, zenbat eta handiagoa biztanle dentsitatea, are larriagoa baita arrisku hori ere. Ur gezek era askotako flora izateak dakar arrisku hori; hauek dira besteak beste flora hori osatzen duten izakiak: urak berezko dituen mikroorganismoak - Pseudomonas, Vibrio, Achoromobacter bakterioak, etab. eta era askotako itsas belar mikroskopikoak (fitoplanktona)-, lurretik datozen mikroorganismoak, euriak garbitzen dituenak -Bacillus eta Clostridium bakterioak eta onddo batzuk-, eta, azkenik, jatorria animalietan -eta bereziki haien hesak,teetan- duten mikroorganismoak, patogenoak
gehienetan, (Salmonella, Shigella,
Escherichia coli, gorotzetako estreptokokoetab.). Urak orobat kutsa ditzake birusak
eta bizkarroiak.
Urak gaixotasunak kutsatzeko ahalmen
handia duenez gero, aldian aldiko kontrolak
egin behar izaten dira hornidura sareko leku
batzuetan: ibaietan, iturrietan, udaletako
hoditerian, bainatzeko uretan, etab.
Espainiak legedi nahiko zehatza du urari
egin behar zaizkion kontrolez, aztertu beharreko
organismo taldeez, kontrolaren maiztasunaz,
azterketen metodologiaz, etab. (I. taula).
Lege horien kopuru handiak argi erakusten
du zein garrantzisua den ura; izan ere,
ura egunero edaten dugu denok -bizitzeko
ezinbesteko elikagaia baita-, eta uraren kutsadurak
arrisku handia ekarriko lioke biztanleriari.
Gainera, elikagaien industrian,
beste zeregin askotarako ere behar-beharrezkoa
da ura: elikagaiak garbitzeko, izotza egiteko,
makinak eta materialak garbitzeko,
kontserba ontziak eta poteak hozteko, etab.Kontsumorako urak oso garbia behar du
izan mikrobiologiaren aldetik, eta garbitasun
horretan zerikusi handia dute urarenjatorriak eta uretako mikrobioen aurkako
tratamenduek.
Aztertutako mikroorganismo patogenoak eta adierazgarriak.
Ur lagin batek bakterio patogeno asko izan ditzake; bakterio horiek aztertzeak aberaste eta bakartze teknika neketsu eta garestiak erabiltzea eskatuko luke, eta, beraz, ezingo lirateke osasunerako garrantzia duten mikroorganismo guztiak aldian aldiro kontrolatu.
Horregatik, bakterio patogeno batzuez gainera, (Salmonella spp.), mikroorganismo adierazgarriak aztertzen dira, azterketa horien bidez lagin baten osasun egoeraz ondorioak atera daitezkeela, baldin eta mikroorganismo adierazgarri horiek baldintza hauek betetzen badituzte: - Mikroorganismo horiek lagin batean agertzeak zerikusia izan behar du, nolakotasunez edo kopuruz, beste mikroorganismo patogeno edo bestela nekez bakartzen diren batzuk ere agertzearekin.
- Laboratorioan bakartzen eta hazten errazak izan behar dute.
Laburtzeko, hauxe da arrazoibidea: ezin baitira ez bilatu ez aztertu laginean egon daitezkeen mikroorganismo guzti-guztiak, erraz aurki daitezkeen mikroorganismo batzuk aztertzen dira, eta baldin laginean agertzen badira mikroorganismo horiek, lagin horretan bertan mikroorganismo patogenoak ere egon daitezkeela esan nahi du.
Hauek dira urak osasunaren aldetik kontrolatzerakoan aztertu ohi diren mikroorganismoak: Aerobioak 35 °C eta 20-22 °Ctan zenbatzea: horiek azterturik jakin daiteke ura edateko ona bihurtzeko prozedurak baliagarriak diren, eta zenbaterainokoa den oro har bakterioen kutsadura.
Klostridio sulfito-erreduzitzaileen esporak ikertu eta zenbatzea: esporak eratzen dituztenez, luzaroan irauten dute bakterio hauek uretan, eta erresistentzia handia egiten diete ura edateko on bihurtzeko prozedurei. Tetanosa, botulismoa eta urdail-hesteetako gaixotasunak sortzen dituzte.
Koliformeak, gorotzetako koliformeak eta Escherichia coli-ak ikertu eta zenbatzea: enterobakterioen familiakoak dira, eta ugaztunen hesteetan bizi dira (Escherichia, Klebsiella, Enterobacter, Edwardsiella, Serratia eta Citrobacter jeneroak); saprofito gisa ere bizi daitezke horietako batzuk, baina Escherichia colik sorburua hesteetan baizik ezin du izan, eta, beraz, gorotzetako koliforme ere esaten zaio. Koliformeak azterturik, badago jakitea kutsadurarik ba ote den, baina ezin daiteke jakin kutsadura hori non sortua den; gorotzetako koliformeek, berriz, gorotz kutsadura
badagoela adierazten dute.
D taldeko estreptokokoak ikertu eta zenbatzea:
ugaztunen hesteetan agertu ohi dira
bakterio hauek, eta seinale osagarriak dira
gorotz kutsadura badagoela jakiteko. Ez dira
agertzen, ez ur garbietan, ez animaliak bizi
ez diren lurretan eta lekuetan. Gainera, oso
modu konplexuan elikatzen baitira, nekez
ugaltzen dira uretan. Escherichia colik baino
erresistentzia handiagoa egiten diote uraren
klorazioari.
Lizunak ikertu eta zenbatzea.
Pseudomonas aeruginosa ikertzea: lizun
hau uretan agertzeak uraren klorazioa egokia
den ala ez adierazten du nolabait, lizun
honek erresistentzia handia egiten baitio
kloroari, beste mikroorganismo batzuek
baino gehiago. Patogenoa ote den garbi ez
badago ere, uretan agertzea ez da adierazgarri
egokia izaten uraren osasungarritasuna
neurtzerakoan.
Salmonella ikertzea: Osasunari arrisku
handia dakarkio mikroorganismo patogeno
honek, sukar tifoideak eta paratifoideak
(Salmonella typhi) eta urdail-hesteetako gaixotasun
batzuk (Salmonella delakoaren
beste mota batzuk) sortzen baititu.
Metodologia (1 eta 2 irudiak)
Hau da, funtsean, azterketa egiteko prozeduraren
eskema:
Lagina hartzea eta aztertu nahi den ur
bolumena aukeratzea.
Tresnak esterilizatzea.
Haztegiak prestatzea.
Lagina 1/4 Ringer uraz diluitzea.
Lagina mintz batetik iraztea (iragazkia).
Berogailu batean, tenperatura eta denbora
bitarte jakin batean, inkubatzea.
Koloniak zenbatzea.
Koloniak susmagarriak direla frogatzea,
edo hodi positiboak.
Elikaduraren mikrobiologia teknikei
buruzko atalean zehatz-mehatz deskribatutakoaren
antzekoa da funtsean prozedura
hori. Nolanahi ere, urak aztertzeko, oro har,
mintzez irazteko teknika deritzana erabiltzenda, baina zenbaki gertagarrienaren metodoa
(ZGM) ere maiz erabiltzen da. Mintzez
irazteko teknikak badu abantaila bat: lagin
kopuru handi bat aztertzeko erraztasuna, eta
ohiko metodoen bidez aztertzen errazak ez
diren kutsadura handirik gabeko edo mineral
askoko laginak laster eta zehatz aztertu
ahal izatea.
Metodo hori erraza da; irazi behar da
lagina -asepsia egoera egokian hartua
beharko du lagin horrek-, edo lagin horren
diluzioak (Ringer uraz diluituak), 0,45
mikroiko tamainako poroak dituen mintz
iragazle batean. Aldez aurretik, hutsa sortzeko
sistema bati loturiko inbutu esterilbatean jarri da mintz hori, irazte prozedura
erraztu egiten baita horrela. Horri esker
mikroorganismoak mintzaren gainaldean
atxikiak gelditzen dira. Mintz hori ezartzen
da Petriren xafla berezi batean, haztegi
egoki bat erantsi zaiola xafla horri (2. irudia),
eta buruz behera inkubatzen da berogailuan,
epe eta tenperatura aztergai diren
mikroorganismoen arabera aldez aurretik
erabakian (2. irudia).
Gerora, eta inkubazioaren ondoren, kolonia
guztiak zenbatzen dira (aerobioen zenbaketa
osoa) edo multzo jakin batekoak izan
ote daitezkeelako susmoa sortzen dutenak
(koliformeak, estreptokokoak, klostridioak,etab.), aukerako haztegiak erabili direnean.
Zenbaketa errazteko, mintzek laukitua dute
gainaldea.Aukeran, horietako kolonia batzuk biokimikaren
bidez baieztatu beharko dira, eta,
horretarako, merkatuan dauden tresnak erabili
ahal izango dira, edo bestela, erreaktiboak
eta protokoloak. Baieztaturiko kolonia
kopurua eta diluzio faktorea biderkatuz,
bolumen iragaziak duen bakterio multzo
osoa lortuko da.Emaitzak legediak dituen arauekin konparatzen
dira (1.go taula), eta horri dagokion
txostena idazten da.