Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Bakterioak; monera erreinua
LABURPENA: Bakterioak mikrobio zelulak dira, era guztietako giroetan ugariak. Metabolismo heterogeneoa dute: mota batzuk autotrofoak dira, eta beste batzuk heterotrofoak. Oinarrizkoak dira karbonoaren, nitrogenoaren, sufrearen edo burdinaren ziklo naturaletan, eta baita gai organikoaren deskonposatzaile gisa ere. Bakterio mota asko landareen eta animalien patogeno dira.
Sarrera
Bakterioak dira mikrobio zelula ugarienak.
Mota batzuk birus mota handienak baino txikiagoak dira, eta birusak ez bezala, banako independente gisa bizi eta ugal daitezke.
Edozein lekutan bizitzeko gaitasuna dute, baita gainerako izaki bizidunentzat hilgarri izan daitezkeen giroetan ere. Ozeanoaren hondoan, basamortuetan, elurretan, edo terma iturrietan egon daitezke; gizakien hesteetan ere izaten dira, gorputzeko zelulak baino ugariago gainera. Lur zati batean milioika bakterio izaten da, Lurrean bizi diren gizakiak baino askoz gehiago.
Hauek dira bilakaeran izan duten arrakastaren arrazoiak: tamaina, ugaltzeko ahalmena, mutazio tasa azkarra, eta ia edozein lekutan bizitzeko gaitasuna. Urte askotan egoera estalian bizi daitezkeen endosporak osatzeko gauza ere badira.Sarrera
Ezaugarriak
Bakterioak zelula prokariotoak dira,
beraz, ez dute ez gunerik, ez organulurik
mintzez inguraturik bere zitoplasman. Hala
ere, metabolismo konplexua dute.
Tamainaz mikroskopikoak izaten dira:
0,2-1 mikra bitarte izan daitezke zabal, eta
1-10 mikra bitarte luze. Ia bakterio guztiek
dute zelula pareta erdi trinkoa; pareta
horrek bakterioak eusten ditu, forma ematen
die, ioien igarotzea erregulatzen du eta
babestu egiten ditu. Zenbaitetan estalki
likatsua dute inguruan. Estalki horrek ur
asko izaten du, eta kapsula esaten zaio.
Estalki horiek ahalmena ematen diote bakterioari
hainbat gainaldetan itsasteko, nahiz
eta funtzio horretarako badituzten beste egitura
batzuk ere, hala nola ileak. Ile horietako
batzuk bakterioen konjugazioan parte
hartzen dute.
Bakterioak, Gram metodoaren arabera,
bi multzo handitan banatzen dira: Grampositibokoak eta Gram negatibokoak.
Metodo hori zenbait aztergai mikroskopikok
oinarrizko koloregai batzuei buruz
duten erreakzioan oinarritzen da. Erreakzio
horiek zelula paretaren egituraren eta osaeraren
araberakoak dira: esate baterako, penizilina
oso eraginkorra da Gram positibokomintzaen kontra, mureinaren (Gram positibokoen
osagai nagusia) sintesia eteten baitu; horren
ondorioz, zelularen pareta ahultzen du eta ez
du jadanik bakterioa babesten.Bakterioaren zitoplasmak erribosomak
eta gordetegi granuluak ditu, glukogenoz,
lipidoz edo gai elkartu fosfatodunez beteak.
Zenbait bakterioren zeluletan, zelularenbarrualderantz tolesten da eta mesosomak
osatzen ditu. DNA molekula biribila
eta luzaxka izaten dute, eta molekula horrek
osatzen du nukleoidea.
Zenbait bakteriok flageloak dituzte, bakterioari
mugitzen laguntzen diotenak.
Bakterio askoren ezaugarria endosporak
osatzeko ahalmena da. Endosporek tenperaturari
eta hainbat gai pozoitsuri aurre egiteko
gaitasuna dute (2. Irudia). Giroa desegokia
denean, edo eskasa janaria, aldakuntza
sakonak gertatzen dira zelula begetatiboaren
barruan, bai osaera kimikoan bai osaera entzimatikoan,
eta zelula mota berri bat sortzen
da, egituraz fina eta osaera kimikoa eta
egitura entzimatikoa erabat desberdinak
dituena. Erresistentzia modu horrek mendeetan
iraun dezake sorraldi egoeran, harik
eta baldintzak egokiak izan arte; une horretan
zelula tipikoa sortzen da. Esate baterako,
430 m-ko sakoneratik hartutako hainbat
espora, mila urtetan -14° C-ra egon ondoren,
aktibatu egiten dira berriz ere baldintzak
aldatzen zaizkienean.
Bakterioaren morfologia
Bakterioak forma askokoak izaten dira (3.
Irudia): esferikoak ?kokoak-; zotz antzekoak
?baziloak?; zilindrikoak, eta laburrak eta
makurrak, kakotxaren antzekoak ?bibrioak?;
luzeak eta kiribilduak, sugearen itxurakoak
?espiriloak?; edo luzeak eta espiral formakoak
?espiroketak?. Horiez gainera,badira forma irregularrekoak ere. Baziloak
zenbait eratara bil daitezke: katean (3 B irudia),
kokoak binaka dituztela ?diplokokoak-
; katean, arrosarioaren aleen antzera ?estreptokokoak-;
mordoetan ?estafilokokoak?;
kuboen antzera ?sarzinak?. Biltzeko modua
zelula zatiketa gertatzen den norabidearen
araberakoa izaten da (3C irudia).
Bakterioaren metabolismoa
Bakterio gehienak heterotrofoak dira, hau
da, energia (elikagaia) beste organismoek
osatutako gai elkartu organikoetatik hartzen
dute. Materia organiko hila erabiltzen
dutenei saprobionte esaten zaie; beste batzuk,
berriz, beste izaki biziekin bizi dira
sinbiosian. Izaki mota desberdineko harremana
da sinbiosia; harreman mota horretan
izakietako batek gutxienez onura ateratzen
du. Harremana bi alderdientzat
onuragarria bada, mutualismoa gertatzen
dela esaten da; baina, alderdietako bat
(kasu honetan bakterioa) bestearen lepotik
bizi bada eta nolabaiteko eritasuna sor
badezake, parasitismo esaten zaio harremanari
(bakterio patogenoak); harremanean ezbada kalteturik, baina alderdietako batek
harremanari onura ateratzen badio (bakterioa),
komensalismo deitzen da. Mutualismo
mota ezagunena gizakiaren hestean bizi
den Escherichia coli bakterioarena da: txegoste
prozesua hobetzen du, eta, aldi berean,
gizakiok irensten ditugun elikagaietatik
hartzen du energia.Beste bakterio batzuk autotrofoak dira,
hau da, beren gai elkartu organikoak sortzen
dituzte gai bakun inorganikoetatik abiatuta.
Horretarako, energia iturri gisa eguzki argia
erabiltzen dute batzuek (autotrofo fotosintetikoak
edo fotoautotrofoak), eta beste batzuek
berriz beste gai inorganikoen oxidaziotik
datorren energia (autotrofo kimiosintetikoak
edo kimioautotrofoak).Energia eskuratzeko erabiltzen duten
metodoa alde batera utzita, bakterio gehienak
aerobioak dira, hau da, oxigenoa behar
dute arnasketarako. Beste batzuk anaerobio
hautazkoak dira, hau da, oxigenoa eskura
dutenean erabiltzen dute, eta hala egokitzen
ez zaienean, oxigenorik gabeko metabolismoa
egiten dute, alegia, metabolismo anaerobioa;
azkenik, anaerobio hertsiak daude,
metabolismoa oxigenorik gabe egin dezaketenak.
Azken bakterio mota horiek hil egiten
dira oxigenoa dagoenean, edo oso mantso
bilakatzen dira bestela.Bakterioen ugalketa beste atal batean azalduko
da.
Sailkapena
A) Arkeobakterioak: Lurrean bizitza hasi
zeneko giroen ordezkotzat hartzen dira
(hortik datorkie izena). Arkeobakterioen
DNA-ren eta RNA-ren inguruko ikerketek
erakusten dute elkarren ahaide direla eta
gainerako bakterioetatik oso desberdin
direla. Ez dute peptidoglukanorik zelula
paretan.A.1) Metanogenikoak (Methanobacterium):
urtegietan, lohian, sedimentuetan eta
animaliaren hestean, hausnarkarienean
batez ere, bizi diren anaerobio zehatzak dira.
CO eta hidrogenoa metano bihurtzean
2
(CH ; urtegietako gasa esaten zaio) eskura-
4
tzen dute ATP. Garrantzizko zeregina dute
karbonoaren zikloan, milaka milioi tona
metano sortzen baitute, eta CO -aren egu-
2
ratseko kontzentrazioan parte hartzen dute,izan ere, metanoak oxigenoarekin erreakzioa
egin eta CO
2
osatzen baitu.A.2) Muturreko halofiloak (Halobacterium):
inguruan gatz kontzentrazio handiak
behar dituzte, eta ur gazietan, aintzira gazietan,
eta abarretan bizi dira. Kolonia gorriak,
arrosak edo laranja kolorekoak osatzen
dituzte, izan ere, zeluletan karotenoideak
baitituzte, gehiegizko eguzkitik babesten
dituztenak. Gehienak heterotrofo aerobioak
dira. Bakteriorodopsina pigmentua dute
plasma mintzean.A.3) Termoazidofiloak (Sulfolobus, Thermoplasma):
ugari izaten dira terma iturrietan,
garraztasun handiko lurretan eta ozeanoko
sumendietako tximinietan. 90° C-tik gorako
tenperaturan bizi daitezke eta 2-tik beherako
pH-ak jasaten dituzte; biosfera primitiboko
organismo nagusiak izan zirela uste da.B) Eubakterioak: organismo ugarienak
dira, eta Lurrean hedadura handiena dutenak.
Hiru eubakterio mota bereizten dira
metabolismoaren arabera:B.1) Fotosintetikoak: energia iturri gisa
eguzki argia erabiltzen dute.Zianobakterioak (Anabeaena, Nostoc):
fotosintesian, elektroi emailea ura da. Oxigenoa
sortzen dute bigarren mailako produktu
gisa eta klorofila a izaten dute tilakoideetan.Bakterio berdeak (Chlorobium): gehienetan
anaerobioak izaten dira; fotosintesian
elektroi emailea hidrogenoa, hidrogeno sulfuroa
edo sufrea da. bakterioklorofila c izaten
dute plasma mintzean eta mintz horri
itsatsita dauden zakuetan.Purpura koloreko bakterioak (Chromatium):
nahitaezko anaerobioak edo hautazkoak
dira. Elektroi emailea hidrogenoa,
hidrogeno sulfuroa edo sufrea dute. Mintzaren
sarguneetan izaten da bakterioklofila a;
hainbat forma hartzen dituzte (xaflak edo
hodiak). Ez dute oxigenoa sortzen bigarren
mailako produktu gisa.B.2) Kimiosintetikoak (Nitrosomonak,
Nitrobacter): ez dute eguzki argia erabiltzen
energia iturri gisa, baizik eta sufre, nitrogeno
edo burdina molekula inorganikoen oxidaziotik
hartzen dute energia. Nitrogenoaren
bakterio kimiosintetikoek lurreko amoniakoaoxidatzen dute nitritoak eta nitratoak
emanez, eta, hortaz, ekologian duten zeregina
garrantzi handikoa da, parte hartzen baitute
nitrogenoaren zikloan.B.3) Bakterio heterotrofoak: energia iturri
gisa substratu organikoak, biziak eta hilak,
erabiltzen dituzte. Ugarienak saprobionteak
dira, eta hartziduren (substratu gluzidikoak)
eta ustelduren (substratu proteikoak)
arduradun dira; horregatik, garrantzi handiko
lana egiten dute animalien eta landareen
hondakinak osagai txikietan deskonposatzen;
osagai horiek ziklo naturaletan sartzen
dira berriz ere. Izaki bizien gai organikoa ere
deskonposa dezakete; beraz, batzuk patogenoak
dira, eta gaixotasun asko eragiten
dituzte animalia eta landareetan. Asko onuragarriak
dira gizakiarentzat, eta gizakiaren
bizkarroi bizi dira. Bakterio heterotrofoen
artean aipagarriak dira:Baziloak eta Gram negatiboko koko aerobikoak:
ugari dira lurrean, ura dagoen inguruetan
edo bizkarroi gisa. Mota batzuk patogenoak
dira (Neisseria gonorrheae,
blenorragia); beste mota batzuk nitrogenoaren
finkatzaile dira (Azotobacter, Rhizobium).Bazilo anaerobio hautazkoak, Gram negatibokoak:
lurrean, landareetan eta animalien
hesteetan bizi dira. Asko patogenoak dira
(Salmonella, Shigella, Escherichia).Rickettsiak eta Chlamydiak: animalien
zelula arteko bizkarroiak dira (Rickettsia,
Chlamydia).Mikoplasmak: zenbait egilek eubakterioetatik
bereizita sailkatzen dituzte, ez baitute
zelula paretarik. Animalien eta landareen
bizkarroi dira. Patogenoak dira, eta pneumonia
sortzen dute animalietan.Koko Gram positibokoak: lurrean, azalean
eta muki mintzetan bizi dira; patogenoak
dira (Staphylococcus aureus).Gram positiboko baziloak, esporak osatzen
ez dituztenak: hestetean, ahoan, bagina
hodian bizi dira. Esnearen edo esnekien kutsagarri
dira, baina garrantzi handikoak dira
esne industrian (jogurta) (Lactobacillus).Aktinomizeteak: lurrean eta ura dagoen
inguruetan bizi dira. Antibiotiko ekoizleak
dira (Actinomyces eta Streptomyces).