Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Mendelen legeak

LABURPENA: Honela dio hibridoen uniformetasunaren legeak: Bi homozigoto ezaugarri jakin bat kontuan izanik gurutzatzen direnean, F1eko hibridoak, ezaugarri horri dagokionez, berdinak izango dira denak. Dominantziarik baldin bada, forma gainartzailea agertuko dute, eta, dominantziarik ez bada, gurasoenen bitarteko bat. Aleloen bereizketaren legeaz, ezaugarri bakoitzaren bi aleloak banatu egiten direla dio, eta gameto desberdinetara joaten. Bestalde, geneen independentziaren legeak baiesten du ezaugarri desberdinak erabakitzen dituzten aleloak, kromosoma pare desberdinetan baldin badaude kokatuak, independentziaz transmititzen direla.Aleloen bereizketaren edo gametoen garbitasunaren legea

 

Genetika klasikoaren oinarrizko kontzeptuak

Mendelen herentziaren hastapenak hobeto ulertzeko, komenigarrizko gauza da aldez aurretik haietan erabiltzen diren kontzeptuak ezagutzea. Kontzeptu hauek gehienak mende honen hasieran definitu ziren, Mendel berraurkitu ondoren.

 

Hibridoen uniformetasunaren legea

Lege honek izen bat baino gehiago izan du. Hasieran, De Vriesi esker, “Dominantziaren legea” deitu izan zitzaion. Geroago, ikusirik ezaugarri askoren kasuan ez zela betetzen, “Hibridoen uniformetasunaren legea (F )” deitu zitzaion.
1 Mendelek bere esperimentuak egiteko ilarraren sei ezaugarri hautatu zituen, eta horietako bat ilar landareen garaiera zen.
Ezaugarri horrek bi forma oso desberdinak ditu, garaia (2 m inguru) eta nanoa (0,5 m).
Arraza garbiz (homozigotoez) osaturiko guraso belaunaldi batetik (P) abiatu zen, bi formak aztertzeko, eta artifizialki gurutzatu zituen biak (ilar garaiaren polenaz ilar nanoa ernaldu zuen, eta alderantziz). Gurutzaketa horien ondorengo hibridoak, F belaunal- 1 dia, garaiak ziren denak. Emaitza berbera lortu zuen ilarraren beste sei ezaugarriei buruzko hibridazio gurutzaketak egin zituenean: hibrido guztiak berdinak ziren, eta gurasoen formetako bat ageri zuten.
Emaitza horiek ikusirik, Mendelek dominante edo gainartzaile deitu zuen hibridoetan agertzen den aldaera, eta atzerakoi agertzen ez zena. Orobat frogatu zuen sexuak ez zuela zerikusirik emaitzetan, garai hartan asko eztabaidatzen baitzen hori, eta azpimarratu zuen ezaugarri atzerakoia ez zela desagertu, kanporatu gabe geratu zela baizik.
Orobat konturatu zen dominantzia hori ezaugarri batzuetan ez dela gertatzen, aitzitik, hibridoek tarteko forma izaten zutela.Horren ondorioz, gaur egun hibridoen uniformetasunaren legea esan ohi zaio bigarrenari, eta honela dio: “Bi arraza garbi (homozigotoak) gurutzatzen direnean, ezaugarri bati begira, umeak (hibridoak edo F belaunaldia), berdinak 1 izango dira denak ezaugarri horri dagokionez.
Dominantziarik baldin bada, forma gainartzailea agertuko dute, eta bestela, gurasoen formen tarteko bat”.
Gaur egun Mendelen garaian baino askoz modu osatuagoan adieraz daiteke lege hau.
Izan ere, ilar homozigotoen zelula bakoitzean bi alelo berdin izaten dira, ezaugarriaren forma bat edo bestea agertaraziko dutenak.
A deituko dugu forma garaia dakarren aleloa, eta a forma nanoa dakarrena. P landare garbi bakoitzean, beraz, bi alelo dira formari dagozkionak: AA garbi garaian eta aa nanoan.
Alelo parea kromosoma homologo parean egoten da kokatua, leku homologoetan.
AA eta aa zelula horiek meiosi bidez zatitzen direnean, eta gametoak sorrarazten, pare bakoitzetik alelo bana besterik ez da joaten gameto bakoitzera. Era horretan, ilarlandare garaiaren gameto guztiek A alelo bakarra dute, eta nanoarenek a bakar bat.
Hibridoak osatu ahal izateko, guraso baten gameto bat eta bestearen beste bat elkartu behar dira, hau da, A bat eta a bat. Beraz, F 1 hibridoen zelula guztiek Aa alelo guztiak izango dituzte, hau da, heterozigotoak izango dira. Dominantzia duen ezaugarria izanik, ilar heterozigoto hauek A alelo gainartzailearen forma izango dute, eta, horregatik, garaiak izango dira denak, gurasoetako bat bezala. Halaxe gertatzen da hibridoetan, herentzia gainartzailea duen ezaugarri bat aztertzen denean.
Dominantziarik ez denean, gurasoena ez bezalakoa izaten da F 1 en fenotipoa. Horixe gertatzen da gau-lore motako loreetan (Mirabilis jalapa), bi alelori zor baitzaie: B, kolore zuria sortzen duena, eta b, gorria. Ilarraren kasuan bezalaxe gertatzen da dena, Bb hibridoen fenotipoa izan ezik. Gau-lorean ez da agertzen ez forma bat ez bestea (zuria edo gorria), aitzitik, tarteko bat sortzen da, arrosa. Kasu horretan, ezaugarri horrek tarteko herentzia edo dominantzia kidetasuna duela esaten da.

 

Aleloen bereizketaren edo gametoen garbitasunaren legea

Aurreko legean ikusi da F hibridoetan ez 1 dela agertzen forma nanoaren alelo atzerakoia.
Mendelen iritziz, ez da desagertzen, aitzitik, F ean geratzen da ezkututatua, eta, 1 hala, berriz ere ager daiteke ondorengoetan.
Hori frogatzeko, F hibridoak elkarrekin 1 gurutzatu zituen, eta loreak berez autoernal zitezen utzi zuen. Ondorengoak aztertzean, hau da, F belaunaldia, ikusi zuen garaiak 2 zirela gehienak, baina baziren batzuren batzuk nanoak, alegia, aitonaren edo amonaren antza zutenak, ez gurasoena. Mendelek F ko ilarrak kontatu, eta proportzioak kal- 2 kulatu zituen. Emaitza hauek izan zituen F an: 787 garai, 277 nano (guztira 1.064), 2 eta 2,84:1 proportzioa.
Gauza bera egin zuen beste 6 ezaugarriekin.
Emaitzak, oso antzekoak, taulan ageri dira. Ikusten den bezala, 3:1 dira, biribilduta, gainartzaileen eta atzerakoien arteko proportzioak.
Mendelen interpretazioa De Vriesek proposaturiko bereizketaren legearen oinarriaizan zen; lege horri gametoen garbitasunaren legea deitu zion Batesonek, eta balio unibertsala eman zion. Dudarik gabe, hauxe da Mendelek ongien adierazitako hastapena, eta hibridoen ezaugarrien nahasketaren hipotesia baliogabetzen zuen lehen froga.Dakigunez, F 1 hibridoen zeluletan bi alelo izaten dira ilarren garaierarenak, A eta a, pare bereko koromosoma banatan bakoitza.
Hibrido horietako bi elkarrekin gurutzatzean, eta gametoen eraketan meiosia gertatzen denean, alelo horiek banatu egiten dira(bereiztu egiten dira) I anafasean, eta, hala, gameto bakoitzera pareko alelo bakarra joango da, A ala a. Bietako edozein joan daiteke gameto batera eta probabilitate berberaz (%50 edo 0,5).
Ernalketa bakoitzean, gameto horietako bi elkartzen dira F ondorengoak emateko.
2 Sexu bakoitzean bi gameto mota direnez gero, elkartzen direnean lau konbinazio gerta daitezke, irudiko taulan ageri den bezala; Punneten laukia esaten zaio taula horri. Ikus daitekeenez, genotipoen proportzioa 1:2:1 da. Fenotipoen proportzioari dagokionez, ikus genezake 3:1 dela ezaugarri gainartzailearena. Dominatzia kidetasunik balitz (gau-lorearen kasua), genotipoena bezalakoxea izango litzateke proportzioa, hau da, 1:2:1.Horrenbestez, alegia, hau esan nahi du bereizketaren hastapen honek: “Ezaugarri jakin bati dagokionez, alelo pare bat izaten da organismoetan. Alelo horiek banatu egiten dira meiosian, eta, era horretan, pare bakoitzetik alelo bana besterik ez du izaten gameto batek. Bi aleloak gameto desberdinetara joaten direnez, ume desberdinetara joango dira”.

 

Geneen independetziaren legea

Aurreko bi legeetan ezaugarri bakar baten herentzia, eta ezaugarri horri dagokion genearena, aipatzen da. Hurrengo esperimentuetan, bi ezaugarrien transmisioa bateraikertu nahi izan zuen Mendelek. Horretarako, lehenago esandako zazpi ezaugarrietarik bi aukeratu zituen, ilarren kolorea eta forma, eta lehengo gurutzaketa saila egin zuen.
P belaunaldian ilar homozigotoak gurutzatu zituen, formaz leunak eta kolorez horiak (forma gainartzaileak), ilar garbi zimur eta berdeekin (forma atzerakoiak).
Espero izatekoa zen bezala, forma gainartzaileak agertu ziren F hibrido guztietan, 1 alegia, leunak eta horiak. Hurrena, F eko 1 zenbait landare ernaldu zituen, eta hurrengo belaunaldia, F , aztertu zuen, ikusi ahal iza- 2 teko ea kolore horiak forma leunarekin elkartuta jarraitzen ote zuen, guraso eta aitona-amonen kasuan bezala, eta berdeak zimurrarekin, alegia, bi ezaugarriak loturik transmititzen ote ziren.
F ak aztertu eta zenbatu zituenean, lau 2 fenotipo konbinazio posibleak ageri zirela ikusi zuen, P eta F ean jadanik ageri ziren 1 biak, eta baita bi berriak ere, “horia eta zimurra” eta “berdea eta leuna”. Fenotipo horien arteko proportzioak ateratzean, 9:3:3:1 erlazioarekin bat zetozen emaitzak lortu zituen.
Horrek guztiak frogatzen zuen kolorearen herentziak ez zuela batere eraginik formaren herentzian, eta, hortaz, independentziaz transmititzen ziren bi ezaugarriak.
Gaur egun badakigu kromosomek meiosian duten jokamoldeagatik gertatzen dela hori. Ikus dezagun F en autoernalketaren 1 kasua. Pentsa dezagun bi ezaugarriak finkatzen dituzten geneak (Aa kolore aleloekin,eta Bb forma aleloekin), kromosoma pare desberdinetan kokatzen direla. Bi kromosoma pare hauek zoriaren arabera kokatzen dira zelularen ekuatorean I metafasean zehar, eta era horretan A daraman kromosoma Barena edo barena dagoen alde berean koka daiteke; gauza bera gertatzen zaio ari.
Homologoen banaketak, I anafasean, formaren genearen alelo bat kolorearen alelo batekin batera joatea gametora ekarriko du.
Beraz, F 1 en gametoetan lau konbinazio gerta daitezke sexu bakoitzean, AB, Ab, aB eta ab.
Bi gameto horiek elkartu eta F 2 ak sortzean, 16 konbinazio gerta daitezke. Horiek denak garbi ikusteko, komenigarria da Punneten laukia aztertzea. Bertan ikus genezake nolakoa den hamasei konbinazio horietako bakoitza, sailkapenak egin genitzake genotipoeta fenotipo desberdinekin, eta sail bakoitzeko proportzioa ipini. Horrela jakingo dugu zein probabilitate dagoen F bat era 2 batekoa edo bestekoa izan dadin.
Horren ondorioz, hau izan daiteke gaur egun lege honen adierazpena: “Ezaugarri desberdinak erabakitzen dituzten aleloak, kromosoma pare desberdinetan kokaturik baldin badaude, independentziaz transmititzen dira”.
Mendelen lege hau ez da unibertsala, geneak kromosoma desberdin ez homologoetan kokatuak daudenean bakarrik betetzen baita. Gene horiek kromosoma pare berean daudenean, ez dira independentziaz transmititzen, aitzitik, elkarren arteko lotura gertatzen da.

 

Gurutzaketa frogak

Dominantzia duten ezaugarrietan, organismo batek alelo gainartzailea duen fenotipoa ageri duenean, kolore horiko ilar bat adibidez, ezin daiteke genotipoa zein den zehatz jakin, AA nahiz Aa izan baitaiteke.
Arazo horri irtenbidea emateko, gurutzaketa froga egin behar da, horren emaitzatik ondoriozta baitaiteke zehaztasunez genotipoa.
Genotipo ezezagunaren organismoa alelo atzerakoiari dagokionez homozigotoa den organismo batekin gurutzatzean datzana da gurutzaketa froga egokiena. P belaunaldiko gurasoetako baten genotipoa denez hori, bere arbasoetako batekin gurutzatzearen pareko gauza da. Hori dela-eta, atzeragurutzaketa ere deitzen zaio gurutzaketa froga honi.