Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Geneen arteko eraginak
LABURPENA: Geneek, izaki bizietan ezaugarri bat erabakitzeko, batak besteari eragin diezaiokete.
Geneen arteko eragin batzuek, hala gene eragin osagarriak, epistasiak, ezabapenak eta
gene bizkoiztuen eraginak, Mendelen F2aren fenotipo proportzioak aldatzen dituzte. Beste eragin
batzuek ez dituzte F2aren proportzioak aldatzen, baina fentotipo berriak, espero ez zirenak,
sortzen dituzte.Gene baten beraren aleloen arteko eraginez
gainera (dominantzia-atzerakoitasuna,
dominantzia kidetasuna, alelo aniztasuna),
gene desberdinen aleloen artean ere
izaten dira eraginak. Izan ere, ezaugarri
gehienak, gene multzo berezi batek erabakitzen
ditu, elkarrekin, eta ingurugiroarekin,
eraginez. Geneen arteko eragin hauen
ondorioz, F an espero ziren fenotipoen pro-
2
portzioak alda daitezke, edota espero ez
ziren fenotipok agertu.
Mendelen fenotipo proporzioak aldatzen dituzten geneen arteko eraginak
Taula honetan geneen arteko eragin desberdinak adierazten dira, F 2 an espero ziren fenotipoen proportzioak aldatzen dituztenak, eta ondoren aztertuko direnak: 1. Gene eragin osagarria. Gene eragin osagarriak fenotipo gainartzaile baten agerpena adierazten du, baldin eta zelula berean bigenotipo desberdin elkartzen badira, zeinek
bere aldetik fenotipo atzerakoi bera eragiten
dutenak. Eragin mota honen adibidea da,
esate baterako, ilar usainduna (Lathirus odoratus).
Lore zuriko bi sail garbi gurutzatzen
direnean, F
1
eko landare guztiek purpura
koloreko loreak izaten dituzte. F
2
an berriz
purpura koloreko loreak dituzten landareak,eta lore zuriak dituztenak sortzen dira, 9:7
proportzioan. Hori gertatzen da bi genek
finkatzen dutelako petaloen kolorea, gene
bakoitzak bina alelo dituela, gainartzailea
bata eta atzerakoia bestea. Alelo horietako
edozeinen homozigosi atzerakoia dela-eta,
sortzen dira petalo zuriak. Loreak purpura
kolorekoak izan daitezen, landareak, bigeneen alelo gainartzaile bat izan behar du
gutxienez.2. Gene batek beste bat ezabatzea. Alelo
jakin baten fenotipo agerpena ezabatu, eta
beste alelo baten parte baten agertzea eragiten
duena da gene ezabatzailea. Adibide
baterako, Primula jeneroko landareetan,
malbidina izeneko kimika gai elkartu baten
ekoizpena, K alelo gainartzaileak finkatzen
du. Alelo horren eragina D ezabatzaile gainartzaileak
desagerrarazten du, alegia, beste
gene baten alelo batek. Izan ere, KKddd
genotipoa duten landare malbidina-ekoizleak
eta kkDD genotipoko malbidina ekoizten
ez dutenak gurutzatzen baditugu, F
1
eko
landare guztiak dira malbidina ekoizteko
ezgauza, eta F
2
an berriz malbidina ekoiztenez dutenak eta malbidina ekoizten dutenak
agertzen dira, 13:3 proportzioan.3. Epistasia. Gene epistasiko baten alelo
batek beste gene bati zor zaizkion fenotipoen
adierazpena ezabatzen du, eta horren
ordez gene epistasikoaren fenotipoa agertzen
da. Gene epistasikoaren aleloa atzerakoia
baldin bada, epistasi atzerakoia dela esaten
da, eta gainartzailea baldin bada, epistasi
gainartzailea.
Epistasi atzerakoiaren adibidea izan daiteke
Labradorko arrazako zakurren ilearen
kolorean. Bi genek erabakitzen dituzte ilearen
hiru koloreak: beltza, txokolate kolorea
eta urre kolorea. Gene baten bi aleloek (B
eta b) erabakitzen dute, hurrenez hurren,
kolore beltza eta txokolate kolorea. Beste
genean, e alelo homozigotoak (ee) epistasia
eragiten du, bai B-ren gainean, bai bb-ren
gainean, eta urre kolorea sorrarazten du.
Gurutzaketa dihibrido baten ondorengoek
9:3:4 proportzioa dute, beltz, txokolate, eta
urre koloreko fenotipoena.Epistasia gainartzailaren adibide gisa,
kuku frakaren koloreak azter genitzake
(Digitalis purpurea). Hiru generen elkarrekiko
eraginak erabakitzen du petaloen
kolorea. Lehen genearen alelo gainartzaileak
(M), antozianina izeneko pigmentugorri bat sintetizatzeko ahalmena dakar, eta
m aleloak berriz antozianina egiteko ezintasuna.
Bigarren genearen D aleoak antozianina
asko egiteko eragiten du (fenotipogorri iluna), eta d aleloak berriz antozinina
kopuru txikiak ekoizteko eragiten du (fenotipo
gorri argia). Hirugarren genearen W
aleloak pigmentua petalo osora zabaltzea
eragozten du, barneko arrastoetan izan ezik,
eta w aleloak petalo osora zabalarazten du
pigmentua. Landare dihibrido
MMDdWw-ak gurutzatzen badira (petalo
zuriak eta arrasto gorriak), ondorengo landareek
lore zuriak arrasto ilundunak, lore
gorri ilunak eta lorre gorri argiak, arrasto
ilundunak, ematen dituzte, 12:3:1 proportzioan.
Emaitza horien zergatia da W aleloak
gorri iluna eta gorri argia alternatibak
ezabatzen dituela, MMD- eta MMdd genotipoek
eraginak, eta horren ordez fenotipo
zuria arrasto ilunekoa agertzen da, alegia,
epistasi gainartzaile bat gertatzen da.
4. Gene bikoiztuak. Gene arteko eragin
mota honetan, fenotipoa bi geneen (edozeinen) alelo gainartzaile baten (gutxienez) presentziaz
gertatzen da. Horren adibide bat
aurkitzen dugu “artzain zaku” landarearen
(Capsella bursa-pastoris) fruituaren forma
erabakitzen duten geneetan. Landare horretan,
biribila edo estua izan daiteke fruituaren
forma. Landare horren bi sail garbi gurutzatuta,
bata fruitu biribilekoa, eta fruitu estukoa
bestea, biribil antzeko fruituak sortzen
dira F
1
ean. Dihibridoak gurutzatuta, sortzen
dira, F
2
an, biribil antzeko fruituak dituzten
landareak eta fruitu estukoak,15:1 proportzioan.
Ezaugarri berrien agerpena
Ezaugarri bat erabakitzen duten gene arteko eragin mota honetan, F 2 an lortzen diren proportzioak bat datoz Mendelek proposaturikoekin, baina fenotipo berriak ere agertzen dira, espero ez zirenak. Eragin mota honek azaltzen du oiloen gandorraren formen herentzia, Bateson eta Punnettek aztertu zutena. Oiloetan, bi gene desberdinek, zeinek bere aleloak dituela, erabakitzen dute gandorren forma (G, g eta R, r). GG-k eta Gg-ek, emaitza gisa, ilar formako gandor bat sorrarazten dute, eta gg-k berriz fenotipo horren falta dakar. RR-k eta Rr-k erroseta formako gandorra eragiten dute, eta rr-k fenotipo hori ez agertzea. Ilar formako gandorrak dituzten banakoak (GGrr) eta erroseta formako gandorrekoak (ggRR) gurutzatzen badira, F 1 eko banako guztiek intxaur formako gandorra dute. F 1 eko banakoak beren artean gurutzatzean, agertzen dira, 9:3:3:1 proportzioan, intxaur formako gandorra duten oiloak, ilar formako gandorra dutenak, erroseta formakoa dutenak, eta zerra formako gandorra dutenak. Hortaz, nahiz eta proportzioak bat etorri Mendelek proposaturikoekin, bi fenotipo berri eragin ditu geneen arteko eraginak: intxaur formako gandorra, gene bakoitzeko gutxienez alelo gainartzaile baten presentziak erabakia, eta gandor zerratua, lau alelo atzerakoiak elkartzen direnean bakarrik sortzen dena.