Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Gizakiaren bilakaera
Gizakia primateen ordenakoa da, eta haren bilakaera lerroa duela 4-6 milioi urte
Afrikan bereizi zen beste primateetatik. Lehenengo hominidoak Ardipithecus ramidus
motari dagozkio; haren ondoren beste jenero eta mota batzuk etorri ziren, betiere Afrikan,
baina iraungi egin ziren gero (Paranthropus, Australopithecus), harik eta azkenean
Homo jeneroa sortu zen arte. Jenero horretako hasiera-hasierako ordezkariek Afrikatik
migratu zuten eta Europan eta Asian barrena zabaldu ziren, eta beste izaki mota
batzuk sortu zituzten: Homo erectus (Asia) eta Homo neanderthalensis (Europa).
Eremu askotako ereduaren teoriak dioenez, izaki mota horietatik sortu zen gaurko gizakia.
Afrikako jatorri bakarraren teoriaren arabera, berriz, Homo Sapiens Afrikan sortu
zen han gelditu ziren Homoren antzinako motetatik, eta beste migrazio batean saldoka
hedatu ziren Europan eta Asian barrena, eta haiek nagusitu ziren beste moten ordez.Gizakia tximutik dator. Hamaika aldiz
errepikatutako esaldi horren eraginez,
hor adierazitako kontzeptua axioma bat da
jende askorentzat. Oso uste zabaldua da,
bilakaera ulertzeko modu berezi horretan,
tximurik ezagunena -txinpantzea- urte batzuetan,
(bilakaerazko) magiaz, zientzialari
argi bihurtzeko gauza izan daitekeela. Uste
horren beraren eraginez, egunkariek tximu
gorputzarekin irudikatu zuten Darwinen
karikatura, 1859an bere teoria aurkeztu zuenean.
Ez da halakorik, ordea. Egia da izaki
bizien sailkapenean ?tximuengandik? oso
gertu gaudela, eta primateen ordenaren
barruan gaudela haiekin batera (autore batzuek
?primate aukeratua? deitu izan diote
gizakiari), ordena horretan lemurrak, tximuak,
simioak eta gizakiak, denak batera
biltzen direla. Horrek esan nahi du primateetatik
oso gertu gaudela bilakaeraren aldetik
eta aitzindari komun bat dugula, ez du esan
nahi, ordea, haietatik gatozenik. Gauza ziurra
da duela miloika urte giza leinua eta
leinu antropomorfoa aitzindari horretatik
bereizi zirela, eta bereizketa horretatik sortu
zirela alde batetik Pongidae familia (gorila,
orangutana eta txinpantzea), eta bestetik,
Hominidae familia, gizakia barne duena, eta
gizakiaren arbaso zuzenen fosil iraungiak ere
hartzen dituena. Aipatzekoa da txinpantzearen
eta gizakiaren artean %1eko aldea besterik
ez dagoela genetikaren aldetik. Gizakiaren
eta txinpantzearen arteko aldea, berriz,
%0,3koa da aztertu diren proteina batzuen
aminoazido sekuentzietan. Argi dago beraz
gizatiarrak ez ziren arbasoetatik datorrela
gizakia.Gizakiaren bilakaerak jakinmin handia
sortu izan du beti jende xehearengan, izaki
bizien beste multzo askoren ikerketak
inondik ere sortu ez duen modukoa; jakinminhorrek badu bere funtsa eta oinarria,
gure arbasoen azterketa zuzenaz ari baikara,
eta badu osagai erromantiko bat ere.
Nolakoak ziren? Negar egiten zuten? Maitemindu
egiten ziren? Gauez beldurtu egiten
ziren? Hitz egiten zuten? Nola hasi
ziren lanabesak erabiltzen? Noiz ikasi zuten
sua egiten? Nori bururatu zitzaion lanerako
tresnak erabiltzea? Haitzuloak zergatik
margotzen zituzten? Noiz bururatu zitzaien
animaliak heztea? Animalia batzuen
janari ote ziren haiek ere? Zenbat urtez bizi
izaten ziren?Gizakiaren jatorriaren azterketak hainbat
zientzia biltzen ditu; auzi horrek asko du
baita ere filosofiatik eta erlijiotik, eta kontra
izan ditu hasiera-hasieratik Bibliako azalpenak
eta, beraz, moral kristaua. Bestalde, iraganeko
giza aztarna oro balio handikoa
denez, gizakiaren jatorriaren bilaketan pasadizo
bitxi asko, eta hamaika gertaera alai eta
triste izan dira -Pekingo gizonaren fosil bilduma
osoa galtzea, adibidez-. Ikertzaile
askok beren lankideen isekak jasan behar
izan dituzte, eta horren eraginez ikerketak
gordean egin izan dira maiz: datuak, fosilak
eta aztarnategiak ezkutatuz, eta aurkikuntza
faltsuak ere eginez, Piltdown-eko burezurraren
kasu ospetsua, adibidez (Ingalaterra,
1912). Ezezagun batek fosil bat egin zuen
giza burezur batekin eta orangutan baten
masailezurrarekin -falta den kate maila,
aldez aurretik berariaz egina-; garai hartako
zientzialari ospetsu bat maiz ibili ohi zen
bazter batean lurperatu zuen fosil hura, eta
sekulako ondorioak eragin zituen. Azkenean
norbaitek aurkitu zuen hainbestetan alferrik
bilatu izandako kate maila galdu hura, Piltdowneko
Gizona; eta, gainera, garai hartan
munduko zati handi bat beretua zuen inperioaren
atsegin eta gozamenerako, hala
behar zuen eta, kate maila hura... ingelesa
zen!
Antzeko adibide ugari dago. 1924an Raymond
Dart-ek Australopithecus gazte baten
burezurra -Taungeko Umea- aurkitu zuen
Hego Afrikako harrobi batean; haren ustez,
aztarna hura gaur egungo Antropoideen eta
gizakien arteko erdibidean zegoen, baina
beste zientzialariek iseka egin zioten ondoriohoriengatik; hala bada, aztarna hura ezkutatuta
eduki zuen urte askotan, inork ikus ez
zezan. Giza fosilen bilaketan bakanak izan
dira horrelako gertaerak, Estatu Batuetako
sartaldean dinosaurio bila ari zirela Marshen
eta Copen arteko ?gerrak? izan ezik.
Aurkikuntza berriek etengabe ari dira
gizakiaren genealogiaren interpretazioa
aldarazten, eta genealogia zuhaitzak esaten
zaienak maiz egokitu behar izaten dira
beraz, eta interpretatu ere era askotara
interpretatzen dira, gero ikusiko den bezala.
Gainera, zientzilariek oso eztabaida sutsuak
izaten dituzte zeinek bere iritziaren
alde. Espainiako paleontologo batzuek
orain dela gutxi Atapuercan (Burgosen)
egin dituzten aurkikuntzek genealogia
zuhaitz hori, aldez bederen, aldatzea ekarri
dute, aztarnategi horren aberastasun handiak
datu harrigarriak eman baititu orain
dela milaka eta milaka urte Afrikatik etorritako
kanpotarrek Europa nola kolonizatu
zuten jakiteko.
Primateen jatorria
Primateen ordenaren barruan dagoen animalia multzoa zaila da definitzen, ez baitute animalia horiek gainontzeko ugaztunengandik argi bereiziko dituen ezaugarririk.
Horrexegatik, hobeto definitzen dituzte haien bilakaeran sumatzen diren joerek, zuhaitzetan bizi ziren haien aitzindarien eragin nabarmena zutenak: - Aldaketak hezurduraren egituran eta mugitzeko eran.
- Aldaketak eskuetan; eskuak erabiltzeko gaitasun handiagoa.
- Usaimenak ez zuen hainbeste eraginik, eta egunez hobeto ikusten zuten, koloreak bereiziz eta sakontasuna sumatuz.
- Aldaketak hortzetan: hortz gutxiago, txikiagoak eta ez hain espezializatuak.
- Burezurra zabaltzea.
- Jokabidearen bilakaera.
- Gaur egun onartua dago gaurko primateek zuhaitzetan bizi zen eta intsektuak jaten zituen Kretaziko aldiaren bukaerako satitsu itxurako (1. eta 2. irudiak) ugaztun batean dutela jatorria. Aro Mesozoikoaren bukaeran intsektujaleek oso bilakaera bizkorra izan zuten, eta haietatik sortu ziren, karraskariak eta lagomorfoak (untxiak eta erbiak), eta baita primateen bilakaera lerroa ere; intsektujale izatetik primate izatera nola iritsi ziren ez dago fosilen bidez ondo dokumentatua.
Ezagutzen den lehenengo primatea Paleozeno aldian bizi izan zen -duela 65etik 54ra milioi urte inguru-; karraskari txiki baten itxura zuen, eta segur aski basoko sasi eta zuhaixken artean biziko zen; primate mota horietako batzuk zuhaitzetako bizimoduanespezializatu ziren, eta handik sortu ziren
lehenengo prosimioak (Prosimii azpiordena,
ikus 1. taula), Eozenoan -duela 54tik 38ra
milioi urte inguru- Eozenoko klima Paleozenokoa
baino beroagoa zen: tropikoko oihan
euritsuak sortu ziren, eta hango zuhaitzetako
adaburuak fruitu, hazi eta intsektu ugari
zituztenez espeziazio aukera handiak eskaintzen
zituzten; baina, aldi berean, zuhaitzetakobizierak harrapari asko baztertzen zituen, egokitzearen
aldetik oso baldintza zorrotzak bete
behar baitzituzten bizi ahal izateko: eskubesoen
gaitasuna, ikusmen zorrotza, tente
egoteko gaitasuna eta kumeak zaindu ahal izatea.
Zehatzago esanda, koloreak, hiru dimentsioak,
formak eta mugimendua bereizteko
gaitasuna oso baliagarria zen; eta horren
ondorioz nerbio sistema garatuagoa izanbehar zuten, eta burezurra haien aintzindariek
baino handiagoa. Antropoideak (Anthropoidea
azpiordena, ikus 1. taula) Oligozenoan
sortu ziren -duela 28tik 25era milioi urte
inguru-, eta horiek ere zuhaitzetan bizi ziren.
Haien burezurraren edukiera eta ikusmena
hasierako prosimioena baino handiagoa zen.
Hurrengo geologia aldian, Miozenoan,
aldaketa handiak egon ziren kliman, hotzera
eta lehorra egin baitzuen; egokitu beharrak
aldaketa handiak eragin zituen izaki motetan,
basoak gutxitu egin baitziren eta soilgune
handiz, sasiz eta belardiz eraturiko
zuhaitz eremuak nagusitu baitziren haien
ordez; horren guztiaren ondorioz, ordu arte
bizimodua zuhaitzetan egiten zuten primate
multzo haien taldeak bereizi egin ziren
tokian tokiko egoeretara moldatzen ikasi
zuten taldetan. Tximu azpimultzo batzuk
bakartuta geratu ziren zuhaitz eremu batzuetan,
eta hala sortu ziren lehenengo
hominoideoak (Hominoidea superfamilia,
ikus 1. taula). Duela 23tik 20ra milioi urte
inguru agertu ziren izaki haiek simio itxura
zuten. Miozenoaren erdi aldera, hominoideo
talde bat, Driopitezinoak, Afrikatik
Europara eta Asiara hedatu zen (3. irudia).Miozenoaren azken aldian (duela 10etik
6ra milioi urte inguru), hominoideoak ez
ziren oso ugariak, zuhaitzetako bizitzan
nagusi ziren beste primate batzuen aldean.Baina, duela 6-4 milioi urte bereizkuntza
bat izan zen hominoideo horietan, eta handik
sortu ziren gaur egungo gorilak, txinpantzeak
eta gizakiak (hominidoak, hominidae familia, ikus 1. taula). Hominidoen
lerroa simioen lerrotik bereizte horrek oinarri-oinarrizko
aldaketak ekarri zituen hominidoen
anatomiara: bi hanketan ibiltzen
hasi ziren, burezurra handitu egin zitzaien,
enbrioi ondoko aldia luzatu egin zitzaien,
eta, beraz, epe luzeagoa zuten ikasteko; eta
hitz egiteko gai zirenez, gai ziren orobat ikasiak
irakasteko. Bi hanketan ibiltzeko gaitasuna
izan zen lehenengo ezaugarria, eta
gaurko gizakiraino eraman zuten aldaketak
geroztikakoak izan ziren: tresnak erabiltzen
jakitea, garun handiagoak izatea, eta gizakiari
dagokion bizimodua.
Gizakiaren jatorria Afrikan dago. Lehenengo hominidoak.
Darwinek, ohi zuen ikuskera zorrotzaz, 1871n iragarria zuen gizakiaren lehen aitzindariak Afrikan aurkituko zirela segur aski. Eta, izan ere, gaur egun onartua dago lehenengo hominidoak Afrikan sortu zirela.
Kontinente horretan era askotako hominidoak bizi izan ziren hurrenez hurren hainbat milioi urtean zehar, baina horietako asko iraungi egin ziren, ez baitzuten bilakaeraren aldetik aurrera egiterik izan.Hominidaeren familiak hartzen dituen jeneroen
artean antzinako jenero batzuk iraungita
daude, gaur egungo gizakia (Homo sapiens)
hartzen duen Homo jeneroa izan ezik.Paranthropus, Australopithecus eta Ardipithecus
jeneroak dira horiek. Homo jeneroaren baitan
ere izaki mota batzuk iraungi egin ziren.
Ardipithecus ramidus izaki mota aurkitu izanak
frogatu zuen lehenengo aldiz hominidoen
bilakaera lerroan bereizketa bat izan zela.
Mota hori Etiopian aurkitu zuten eta 4,4
milioi urteko antzinatasuna zuen. Gizakiaren
aitzindari hori, ustez, bi hanketan ibiltzen zen,
garuna txikia zuen, erraz igotzen zen zuhaitzetara,
eta gizakien eta simioen antza zuen.
Era askotako interpretazioak daude Afrikako
hominido motak eta jeneroak sailkatzeko
eta Homo jeneroan bukatzen den lerroa egiteko.
Interpretazio berrienetako batek (5. irudia)
bi bilakaera lerro onartzen ditu, biak
Ardipithecus ramidus jeneroan hasten direnak.
Atapuercan (Burgos) orain dela gutxi egin
diren aurkikuntzetan oinarriturik egindako
gizakiaren genealogia zuhaitza; Ardipithecus
ramidus jenerotik datozen bi lerroak adierazten
ditu.a) Lerro horietako batek australopiteko
sendoetan du bukaera, haien aitzindari
68meheagoek Australopithecus afarensis dutelarik
izena. Luzaroan uste izan da, 90eko
hamarraldian egin diren aurkikuntzak baino
lehenago, Australopithecus afarensis (4. irudia)
zela hominidorik zaharrena gizakiaren
lerro zuzenean (6. irudia). 3,6 milioi urte
zituen, eta haren aztarnak Etiopian eta Tanzanian
aurkitu ziren. Izaki mota horretakoak
dira bai 1974an aurkituriko Lucy hezurdura
ospetsua, 20 bat urteko eme bati
dagokiona, eta bai Laetoliko oinatz ohi ez
bezalakoak, hankabiko baten aztarna fosil,
maitagarrien ipuin batekoak diruditenak.
Sabana eremuetan bizi ziren, simio itxura
zuten, 90 bat cm. ziren garai, eta ia landareak
besterik ez zuten jaten.
Giza familiaren genealogia zuhaitza, Australopithecus
afarensis aurkitu ondoren
egina; izaki mota hori hartzen dela beste
Australopithecus mota batzuen eta Homo
jeneroaren aitzindaritzat. (De Johanson &
Edey, 1981). Urte askotan indarrean egon
den eredu hori gaindituta dago gaur egun.
Lehenengo australopiteko sendoa Etiopian
aurkitutako mota bat izen zen, Paranthropus aethiopicus izenekoa eta duela 2,5
milioi urte bizi izandakoa; haren ondoren
etorri ziren Paranthropus robustus eta
Paranthropus boisei (4. irudia), duela 1etik
2ra milioi urte inguru. Paranthropus robustusak
Paranthropus boiseiak baino handiagoak
ziren (1.5 m.) eta pisu handiagoa zuten, 45
kg. gehienez, burezurrak 530 cm3-ko edukiera
zuela; mota horretako fosil gehienak Hego
Afrikan aurkituak dira, eta Paranthropus boiseirenak,
berriz, Afrikako sortaldean. Australopiteko
sendoek oso garatua zuten oro har
mastekatzeko aparatua: haginak oso handiak
zituzten oso landare gogorrak txikitu ahal
izateko. Gandor bat ere bazuten burezurrean.
Lerro hori iraungi egin zen.. ) Beste bilakaera lerroak gaurko gizakian
du amaiera. Bilakaera eredu horren arabera,
Ardipithecus ramidusen ondoren Australopithecus
anamensis etorri zen; haren aztarnak
Kenian aurkitu zituzten, han bizi izan baitzen
duela 4 bat milioi urte. Mota horretatik
bi lerro sortu ziren, batetik, Australopithecus
africanus sorrarazi zuena, geroztikako bilakaerarik
gabe iraungi zen mota; eta, bestetik,
Homo jeneroa sortu zuena. Australopithecus
africanusen fosilak duela 3tik 2,5 milioi urte
ingurukoak dira; 1,4 metro ziren garai mota
horretako banakoak, 27 kg. zuten pisua, eta
450 cm3koa zuten burezurraren edukiera
(gaurko gizakiak, berriz, 1.500 cm3 ditu)
(4. irudia).
Hori beste interpretazio bat baino ez da
dauden interpretazio askoren artean. Autore
batzuentzat, Australopithecus afarensis izan
zen lehenengo Homoen aitzindari zuzena;
beste batzuentzat ordea Australopithecus
africanus izan zen aitzindaria.
Homo jeneroa.
Lehenengo Homoak bilakaeraren aldetik aitzindari zituzten australopitekoen oso bestelakoak ziren, nahiz bi jenero horietako izaki mota batzuk aldi berean bizi izan ziren; burezurraren edukiera %30 handiagoa zuten, eta aurpegia txikiagoa zuten burezurrarekiko proportzioan; hortzak ez zituzten hain espezializatuak.
Homo jeneroaren fosil zaharrenak Afrikan agertu ziren duela 2,4 milioi urte, eta Homo rudolfensis motakoak dira. Aurkikuntza berri hori dela eta, ordu arte ezagutzen ziren aztarna zaharrenak baino milioi erdi urte zaharragoak ziren, australopiteko berantiarra edo Homo habilis esan zaion duela 1,9 milioi urtekoa baino zaharragoa, alegia. Homo habilisen fosilak (gizon trebea) izan ziren Louis Leakey-k 1964an Olduvaiko (Tanzania) mendi zintzur ospetsuan aurkitu zituen jenero horretako lehenak; izaki orojaleak ziren, 1,5 metrokoak, 50 kilogramoko pisua eta 680 cm 3 burezur edukiera zutenak, eta hasiak ziren harrizko tresnak erabiltzen, oso tresna soilak hala ere (Olduvaiko kultura).Lehen agerraldia 2 bat milioi urtekoa duten
mota horien existentziaren ondorioz esan
daiteke egokitu beharrak aldaketak eragin
zituela agian Pliozenoaren bukaeran Afrikako
Hominidoetan, eta baliteke Homo mota
berri batzuk sortu izana ere.
Gizakiaren antz handia zuen Homo ergaster
deritzan izaki mota bat bazela frogatu
zuen hezurdura bat aurkitu zuten 1984an:
1,85 metroraino garai zen nerabe bat, duela
1,6tik 1,8ra milioi urte ingurukoa. Hezurdura
horren egitura gaurkotasun handikoa
da itxuraz, eta geroztikako gizaki guztien aitzindaria
da, itxura guztien arabera. (Autore
batzuen iritzian, Homo ergaster eta Homo
habilis izaki mota berak dira).
Homo ergasterrek orain dela milioi bat urte
emigratu zuen Afrikatik, eta Europan eta
Asian barrena zabaldu zen. Migrazio horiek
milaka urte iraun zuten, eta, epe luze horretan,
etorkin haiek mota askotan bereiziz
joan ziren kokatzen ziren leku eta baldintzen
arabera.Afrikatik irten eta Asian kokatu ziren
Homo ergasterretatik Homo erectus sortu zen,
ikertzaile gehienentzat Asiako ekialdeak
berezkoa izan zuen bilakaera mota jarraipenik
eta ondorengorik gabea. Hala eta guztiz
ere, luzaroan uste izan zen Homo erectus zela
gaurko gizakiaren (Homo sapiens) aitzindaria,
duela 1etik 0,5era milioi inguruko
hominido estandarra. Luzaroan uste izan da
Homo erectus Afrikan sortua zela eta gehienez
duela milioi bat urte Afrikatik irten eta
Asiako ekialdean barrena zabaldu zela, eta
geroztik gaurko gizakiak izaki mota horretatik
sortu zirela orobat. Gaur egungo teoria
batzuek baztertuta daukate aukera hori,
gero ikusiko dugun bezala.
Homo erectusen lehenengo fosilak -Javako
gizona- Eugene Duboisek aurkitu zituen
1890ean Javako uhartean. Geroztik aurkikuntza
handiak egin ziren Pekinetik hurbil
-Pekineko gizona- eta Indian. Gizabanako
horiek 1,60 metro ziren garai, masailezurra
sendoa zuten eta kokotsik gabea; haien
burezurraren edukiera 800tik 900 cm3ra
bitartekoa zen. Segur aski jantzita ibiliko
ziren, sua egiten jakingo zuten, eta harri
langintzan aritzen ziren (Acheul aldiko langintza):
hartxintxarrak kolpeka lantzen
zituzten.
Europan kokatu ziren Homo ergasterren
bilakaeratik Homo heidelbergiensis sortu zen,
eta, geroztik, Homo neanderthalensis edo
Neanderthalgo Gizona. Orain dela gutxi arte
ez zegoen Homo heidelbergiensisen aztarna
handirik -Mauerreko Masailezurra esan izan
zaiona adibidez-, baina orain dela gutxi
hogeita hamabi gorputzen aztarnak aurkitu
dira Atapuercan, eta, beraz, gerora Neanderthalgo
gizona sorrarazi zuen antzinako
gizaki motatzat jo izan da gaur egun mota
hori, baina ez gaur egungo gizakiaren aitzindari
zuzentzat.
Neanderthalgo Gizonak Europan eta
Asiako sartaldean bizi izan ziren, duela
200.000tik 30.000ra urte inguru, baina
gero desagertu egin ziren Homo sapiens
nagusitzen hasi zirenean, bai hauek suntsitu
egin zituztelako haiek, edo bai gurutzatu
egin zirelako eta beren hasierako ezaugarriak
galdu zituztelako; baliteke ere
Pleistozeno aldian izan ziren klima aldaketetara
moldatzeko ezintasunez desagertu
izana. Neanderthalgo Gizonaren lehenengo
aztarnak Neander haranean agertu ziren,
Alemanian. 1,55 metro ziren garai, burezurra
gaurko gizakiarenaren bestelakoa
zuen (luzeagoa, 4. irudia), kopeta txikia
eta atze aldera, bekaingaina sendoa; burezurraren
edukiera 1.200 cm3koa zen mota
horretako banako antzinakoenetan. Harri
langintza ugaria zuten, eta Moustier aldiko
kulturarekin lotu izan da: eskuzko aizkorak,
laban puntak, karrakak, milaka urtetan
ia aldaketarik izan ez zutenak. Hildakoak
lurperatzen zituzten; orain dela30.000 bat mila urte desagertu ziren.
Haien anatomia tasun bitxiak zirela eta,
gizaki simio itxurako, zakar eta baldartzat
hartuak izan ziren, baina tasun horiek ez
ziren garai hartan Europan nagusitu ziren
klima baldintza gogorretara, izotzaldiak
eragin zituzten hotz handietara, moldatu
beharrak sortutako morfologia aldaketak
baizik.
Homo Sapiensen lehenengo aztarnak
Cro-magnonen aurkitu zituzten, Frantziako
hegoaldeko herri batean, eta
horregatik deitu zitzaion Cro-Magnoneko
Gizona. Ordu arteko gizakiak baino
garaiagoa zen (1,65 m.), burezurra handiagoa
zuen (1.400 cm3 ), kopeta zuzena
eta aurpegia lauagoa, Neanderthalgo
gizonen bekaingain nabarmen hura
gabea. Haitzuloetan eta txaboletan bizi
ziren, eta haitzuloetako artea eta arte higigarria
sortu zuten: animalien pinturak
eta zeinu abstraktuak haitzuloetako hormetan
-zaharrenek 25.000 urte dituzte-,
eta tailu txikiak. Lanabesak hobetuak
zituzten (Aurignac kultura eta Goi Paleolitos
Aroa).
Orain dela 10.000 bat urte, gizaki horiek
sedentario egin ziren, animaliak hezi zituzten
eta nekarazitzan hasi ziren. Baina, nondik
zetorren gaurko gizona edo Homo
sapiens hura?
Gaurko gizakiaren edo Homo sapiensen jatorria.
Gaurko gizakiak duela 140.000tik
290.000ra urte inguru sortu ziren. Horrek
esan nahi du, eta orain arte aztertu ditugun
Homo motak ikusirik, duela 50.000 urte
hiru gizaki mota zeudela Lurrean, eremu
desberdinetan kokatuak, eta Homo ergasterretik
sortuak segur aski; Homo neanderthalis
Europan, Ekialde hurbilean eta Asiako
Erdialdean; Homo erectus Javako uhartean,
hura zen Asian bizi izan zen motaren azken
ordezkaria; eta Homo sapiens Afrikan. Baina
orain dela 20.000 urte -30.000 urte geroago,
alegia-, Homo sapiens zen bizirik zirauen
mota bakarra. Gaur egungo gizakia ez zen
Neanderthal gizonaren bilakaeratik sortu,
haren ordez sortu zen aitzitik, batzuek besterik
esaten badute ere.
Bi teoria desberdin daude Homo sapiensen
jatorria argitzeko: eremu askotako eredua eta
jatorri bakarraren edo Noeren Ontziaren eredua,
baina ez bata eta ez bestea dira oso
sinesgarriak.Eremu askotako eredua: teoria horren arabera,
Homo neanderthalensisek eta Homo
erectusek aldi berean izan zuten Homo
sapienserantzako bilakaera bizi izan ziren
lekuetan: Homo sapiens, beraz, pixkanakapixkanaka
sortu zen mundu osoan. Erahorretako bilakaera aldaketak eremu askotan
gertatu izanak bihurtu zituzten antzinako
gizakiak gaur egungo gizaki, halako
isuri genetiko bat izan zelarik giza taldeen
artean.
Jatorri bakarraren eredua: gaur egungo
giza taldeen ezaugarriak duela 200.000 bat
urte bizilekua han izan zuten Homo ergasterretatik
bereizitako Afrikako Homo sapiens
giza talde batean sortu ziren; Homo sapiens
horiek saldoan joan ziren Europara eta Asiara
eta ordu arte han bizi izan ziren beste
Homo moten lekua hartu zuten; geroztik
gaur egungo arrazak eratu ziren. Eredu
horrek euskarri sendo bat izan du amaren
bidez baizik heredatzen ez den mitokondriako
DNAri buruzko genetika azterketetan;
azterketa horien arabera, gaur egungo
gizaki guztiek amaren bidezko ondoretasunari
dagozkion genealogia lerroetan atzera
egin dezakete duela 200.000 bat mila urte
ziur asko Afrikan bizi izan zen emakume
batenganaino. Gaur egungo gizakiak Afrikako
leku ezin zehaztuzko batean sortu
ziren, eta handik zabalduz joan ziren.
Hala ere, Atapuercan orain dela gutxi egin
diren aurkikuntzek bilakaeraren ikuskera
orokor hori aldarazi dute (5. irudia). Horrela,
eta ikuskera orokor horren baitan, Neanderthal
gizakiak (Homo neanderthalensis) eta
gaurko gizakiak (Homo sapiens) bilakaeraren
aldetik elkarren hurbilago daude bi horietako
edozein Homo erectusengandik baino;
horrek esan nahi du arbaso komun bat zutelabi horiek, baina ez ordea Homo erectusek.
Homo heidelbergensis esaten zaion mota -
aztarnartegi horretan eta Europako beste
leku batzuetan ugari aurkitu dira horren
aztarnak- Neanderthal gizakiaren eta gaurko
gizakiaren arteko loturatzat hartua izan zen;
baina izaki mota horren duela 300.000 urteko
aztarna asko Atapuercan aurkitu izanari
esker, jakin ahal izan da Homo heidelbergiensis
Neanderthalgo gizakiaren aitzindari zuzena
izan zela, Neanderthalgo gizakiaren
aurreko forma antzinako bat, gaurko gizakiaren
edo gure izaki motaren sorrerarekin
inongo zerikusirik ez duena. Neanderthalgo
gizakiaren eta sapiens gizakiaren arteko
lotura Homo antecessorrengan ikusi dute adituek;
haren aztarnak ere Atapuercan aurkituak
dira, baina jalkin maila zaharragoetan
(800.000 urte), eta haien fosilen ezaugarriek
garbi erakusten dute bai Neanderthalgo
gizakiaren eta bai gaurko gizakiaren aitzindaria
dela, eta hura dela bi mota horiek lotzen
dituen kate maila.
Beraz, Homo antecessorren banakoak
Homo ergasterren ondorengoak dira -haren
aurkitzaileen arabera-, eta Homo sapiensen
eta Homo neanderthalensisen aitzindariak.
Duela 35.000tik 10.000 urtera Asiako
Homo sapiens taldeak Bering Itsasartea
zeharkatu eta Ipar Ameriketa aldera jo
zuten; Hego Ameriketara, berriz, ezin da
zehatz jakin zer urtetan joan ziren, segur aski
ez orain dela 12.000 urte baino lehenago.
Australiara duela 50.000 bat urte iritsi ziren.