Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Landareen sailkapena
Landare talde nagusiak bereizteko erabilitako irizpideak azaltzen dira atal honetan,
eta horietako garrantzitsuenen deskribapen labur bat ere ematen da.Landare kontzeptua, oro har, pertsona
guztiek intuizioz ulertzen duten zerbait
da. Egun, hala ere, sistematika modernoaren
arabera, asko mugatu da hitz horren esanahia.
Landareen erreinukoak, gaur egun,
zelula eukariotoz osatutako ?eta metabolismo
autotrofoa duten? izaki bizi zelulanitzak
hartzen dira.
Definizio horren arabera, kanpoan geratzen
dira betidanik landaretzat hartu izan
diren izaki bizi asko, hala nola onddoak
?metabolismo heterotrofoa dute eta Fungi
erreinukotzat jotzen dira?; edota algak, ez
direlako benetan zelulanitzak ?ehunetan
espezializatuko zelularik ez baitute? eta
beraz, Protistoen erreinuan sartzen dira;
baina azken izendapen hau eztabaidatuagoa
da.
Antzinatik egin izan dira landareak sailkatzeko
ahaleginak, lehenago orokorrean
hartuta ?onddo eta algak barne zirela?, eta
sailkapen berriagoetan berriz, landareak
zentzu estuan hartuta, gorago azaldutako
irizpideen arabera.
Landareak sailkatzeko lehenengo saioetan,
arrazoi praktikoak zirela eta, batez ere,
morfologian eta funtzioetan oinarritutako
taxonomia irizpideak erabili zituzten.
Egun, ordea, hain bistakoak ez diren bestelako
irizpide asko erabiltzen dira (paleontologia,
biogeografia, fisiologia, morfologia
mikroskopikoa, genetika, e.a.), landare
moten arteko ahaidetasun loturak aurkitu
eta, zuhaitz genealogiko baten gisara, sistematika
filogenetikoa errespetatu nahian.
Sailkapen orokorra
Gaur egungo taxonomiaren arabera, Phyluma da erreinuko taxonomia maila gorena.
Landareen kasuan, tradizioz Dibisio hitza (Divisio latinez) erabili izan da phylumen sinonimotzat eta, oraindik ere, liburu askotan halaxe azaltzen da, nahiz eta egungo joera ?eta hemen errespetatu dena?, erreinu guztietan lexiko bera erabiltzekoa den.phylumaren taxonak aipatzen direnean
arrunta da oraindik Talofitoak aipatzea.
Gainerako landareak Kormofitoak dira, eta
horien barruan, hazirik ez dutenei Pteridofitoak
esaten zaie, eta haziak dituztenei Espermafitoak.
Azkenik, espermafitoen artean,
lore primitiboak eta fruiturik gabeak ematen
Landareen sailkapena
Taulan ikusten den bezala , phylum kategoriako 9 talde bereizi dira landareen erreinuan
. Sailkapen honetan erabilitako taxonomia irizpideak baliagarri gertatzen dira
orobat ? egun taxonomia kategoriarik ez badute ere ? kako artean sartu dtugun eta
oraindik erruz erabiltzen diren beste izen batzuen berri emateko. Horrela , Bryophyta
phylumaren taxonak aipatzen direnean arrunta da oraindik Talofitoak aipatzea.
Gainerako landareak Kormofitoak dira , eta horien barruan , hazirik ez dutenei Pteridofitoak
esaten zaie , eta haziak dituztenei Espermafitoak. Azkenik , espermafitoen artean ,
lore primitiboak eta fruiturik gabeak ematendituztenei Gimnospermoak deitzen zaie,
eta aldiz, lore garatuagoa eta hazia fruituaren
barruan dutenei Angiospermoak. Izen hauek
guztiak oso erabiliak dira, eta landareen
taxonomiari buruzko bibliografia zaharrean
nonahi aurki daitezke, nahiz eta egungo sailkapenean
ez diren onartzen.
Asko erabiltzen den beste izen bat Kriptogamoena
da, izen horixe eman baitzien Linneok
?fruitua argi nabaritzen ez zaien? landareei,
eta hor sartzen zituen onddoak, algak,
iratzeak eta goroldioak. Gaur egun, behin
talde sistematiko gisa baztertu ondoren,
Fanerogamoetan sartzen ez diren landareentzat
erabiltzen da, azkeneko izen honekin
izendatzen baitira orain gorago aipatu diren
espermafitoak (Antofitoak ere deitzen zaie).Hitz horiek landareen bizi zikloan oinarrituak
dira. Landare guztiek elkarren artean
lotura estua duten bi fase edo belaunaldi
txandatu dituzte. Belaunaldi sexuduna,
haploidea, gametofitoa da. Honek sortzen
ditu gameto arra eta/edo emea, eta hauek
batu eta ernaltzean zigotoa eratzen dute.
Zigototik, garatu ondoren, bigarren belaunaldia
edo esporofitoa sortuko da. Esporofitoa
belaunaldi sexugabea da, diploidea, eta
esporak ematen ditu Espora horietatik
gametofitoak sortzen dira eta berriro hasten
da zikloa.
Talofitoetan, esporofitoa bizkarroi baten
gisa garatzen da gametofitoaren gainean, eta
azkeneko hau da ikusten den landarea. Pteridofitoetan,
gametofitoa talo berde bat izaten
da, bizitza laburrekoa, oso xumea eta
zelula bakarreko errizoideen bidez lurrari
lotua; gameto arrak eta emeak sortzen ditu,
eta hauen ernalketatik (beti ura tartean
dela, briofitoetan bezala) esporofitoa sortzen
da, briofitoenetik oso bestelakoa eta
askoz ere konplexuagoa. Esporofito hori
haztean organismo burujabe bat eratzen da:
landarea, gehienetan iraunkorra, eta sustraiak,
zurtoina eta hostoak dituena. Landareak esporak sortzen ditu esporangioetan,
eta hauek ernetzean gametofitoa sortuko
dute.
Espermafitoetan ?landare hazidunetan,
alegia?, esporofitoa da (organoz hornitua
orobat) begi bistan ikusten den bakarra,
baina gametofitoak askoz ere murriztuagoak
daude. Landareak ugaltze organoak ditu,
loreak, batzuek besteak baino garatuagoak,
eta hor aurkitzen dira gametofitoak, kanpotik
ikusten ez direnak eta esporofitotik elikatzen
direnak. Gametofito arrek ?lorauts
garauetan? gametofito emearekin bat egiten
dute, zeina landare amari lotuta baitago.
Behin ernaldu eta gero, zigotoa garatu eta
ernamuina sortzen da. Ernamuina ehun elikatzaile
batek inguratzen du eta beste ugaltze
organo bat sortzen da: hazia. Haziei
esker, hedadura handiagoa lortzen da eta
erne ondoren esperofito berri bat sortuko
da.
Espermafitoen barruan bi aldaera aurkitzen
ditugu. Gimnospermoek lore primitiboak
dituzte, sexu bakarrekoak, korola
gabeak, braktea edo ezkata gogorrez babestuak,
batzutan kono edo pinaburuetan bilduak.
Haziak, ernaltze xume baten ondorioz
sortuak, biluziak dira, edo ez dute behintzat,
benetako perikarporik. Gimnospermoek,
beraz, ez dute fruiturik.
Angiospermoek ohiko loreak dituzte,
eskuarki hermafroditak, nahiz eta sexu
bakarrekoak ere izan daitezkeen, organo ar
edo lorezil eta organo eme edo karpelo
bihurtu diren hostoz osatuak. Esandako bi
organoak biltzen dituztela beste hosto eraldatu
batzuk daude, kaliza eta korola, betibeti
egoten ez badira ere. Ernalketa bikoitza
izaten da: gametoen (haploideen)
artekoa alde batetik, eta bestetik, beste
gameto har bat eta gune diploide eme bat
ernaltzen dira zelula triploide bat sortzeko,
eta horretatik bigarren mailako endosperma
edo albumena (gimnospermoetan ez
dagoena) eratzen da. Haziaren osagarriak
ondorengo hauek dira: ernamuina, endosperma
eta, obulua eraldatzetik sortutako
azal babesgarriak. Esandakoez gain, obulutegiaren
paretak ere eraldatzen dira eta,
hazia inguratzen duen perikarpoa edo fruitua
eratzen da.
Landare talde nagusiak
Phylum Bryophyta :
Briofitoak landare txikiak dira, geldiro hazten direnak, lehorrekoak, batzutan epifitoak (beste landare batzuen gainean bizi direnak) eta gutxi batzuk uretakoak, baina beti habitat hezekoak, kanpoko kutikula irazgaitzik ez dutelako. Ez dute benetako zurtoinik, ez hostorik, ez sustrairik (errizoideen bitartez lotzen dira lurrera), hau da, ez dute organorik, baina bai ehunak, nahiz etaehun hodidunik (xilema eta floema) ez
izan.
Bi klase bereizten dira, Hepatikoak, hazkuntza
horizontala dutenak; eta Goroldioak,
ezagunagoak, erdian ?zurtoin? moduko harizpi
bat eta berorretatik kiribilean ateratzen
diren ?hosto? itxurako adartxo ugari dituztela.
Phylum Lycopodophyta :
Talde honetako landareak ?Likopodio deitzen zaie? belar itxurako Pteridofitoak dira, urte osoan berde irauten dute eta ez dira loditzen. Zurtoinaren inguruan kiribilean ateratzen zaizkie hostotxoak eta zurtoin batzuen muturrean estrobilo izeneko esporangio multzoak dituzte.
Phylum Sphenophyta :
Azeri-buztanak deitzen zaie landare hauei. Pteridofitoak nola diren, Likopodioen bizi ziklo berbera dute, baina aldiz, esporofitoa, landare berdea, morfologia desberdinekoa da. Tuberkuluak eta sustrai arrotzak dituen errizoma herrestari iraunkor batetik zurtoin moduko kimuak sortzen dira. Adarka daitezkeen zurtoin horiek izan daitezke antzuak ?hostodunak eta fotosintesi funtzioa betetzen dutenak?; edota ugalkorrak, hosto gabeak, baina, landarearen muturrean esporangioak edo estrobiloak dituztenak. Zurtoin antzuek ezkata itxurako hostoak dituzte, eta zurtoinaren altura desberdinetan jaiotzen dira bertiziloak eratuz.
Phylum Filicinophyta :
Iratzeak dira talde honetakoak. Pteridofito hauen ezaugarri nagusia esporofitoan dituen hostoen tamaina handia da. Hosto horiei frondeak deritzaie, eskuarki txortendunak izan ohi dira, nerbiazio ugarikoak, gaztetan ?kasu gehienetan? punta kiribildua dutenak (bastoi formakoa), eta frondeen azpialdean ?soroak eratuz, sarritan? esporangioak izaten dituzte.
Phylum Ginkophyta :
Phylum Ginkophyta:
Ginko biloba izenekoa da talde honetako
egungo ordezkari bakarra. Landare hau,
zinez fosil bizia dena, bere garapenik handiena
Jurasikoan izan zuen phylum baten
azkeneko ordezkaria da, nahiz eta goi
Devon arorako ere bazela uste den.
Jatorriz Txinakoa da zuhaitz hau, baina
zenbait lorategi eta parketan ere aurki daiteke.
Oso adartsua da eta neguan galtzen duen
gingil biko hosto berezia du. Landare dioikoa
da ?arra ala emea, alegia? eta braktea
edo hosto eraldatuen galtzarbeetan ematen
ditu loreak (arrak ala emeak, zuhaitzaren
sexuaren arabera).
Polinizatzen denetik ernaltzera hilabete
batzutako tartea joan ohi denez, zenbait
kasutan artean ernaldu gabeko haziak jalkitzen
dira. Haziaren tegumentutik abiatuta
azal mamitsu bat eratzen da, fruitu itxurakoa
(hala ez bada ere), berdea hasieran, eta
denborarekin marroia, harik eta ?oso usain
txarra boteaz? usteltzen den arte.
Phylum Cycadophyta :
Zikadazeoak esaten zaie arrunki, eta Triasikoan sortu ziren. Egun, jenero gutxi batzuk irauten dute eskualde tropikaletan.
?Fosil biziak? direla esan daiteke. Palmondoak gogorarazten dituzten zuhaitz txiki batzuk dira, gehienetan adar gabeko enbor sendo eta motzekoak, eta batzutan zurtoin hori erdi lurperatua egoten da.
Zurtoinaren puntan iratze frondeen tankerako hosto handiz eratutako gandor bat izaten dute. Aurreko taldean bezala, zenbait hilabeteko tartea izan ohi da polinizatzetik ernaltzera bitartean eta haziak fruitua gogorarazten duen azal mamitsu bat izaten du.
Phylum Gnetophyta :
Talde honetako landareak sobera desberdinak dira elkarren artean. Eskuarki zuhaixka modukoak dira, eta ordezkari bakanak dituzte. Batzuek lore hermafroditak dituzte, eta horrek Angiospermoetara hurbiltzen ditu. Nolanahi ere, guztiz lore xumeak dituzte, lorezil bakar edo oso gutxikoak etaobuluaren antzeko errudimentu seminal bat
edo bi dituztenak. Phylum honetakoa da
Welwitschia jeneroa, W. mirabilis izeneko
mota bakarra duena. Afrikako basamortuetan
bizi da landare hori eta bi hosto handi
ditu ?bi metro luze izatera irits daitezke?,
landareak bizirik dirauen artean horizontalean
hazten jarraitzen dutenak. Lurpeko
zurtoin motz batetik ateratzen dira esandako
bi hostoak. Gure inguruan, Ephedraceae
familiako Ephedra jeneroa baizik ez da aurkitzen.
Landare hauek erretxin gabeko
zuhaixka dioikoak dira. Ezkata moduko
hostoak eta galtzarbeko konoak dituzte, eta
kono horietan hain zuzen, lore txiki-txiki
batzuk ere bai. Landare horietatik lortzen da
efedrina, farmakologiako osagarri gisa erabiltzen
dena.
Phylum Coniferophyta :
Koniferoak deitzen zaie phylum honetako landareei. Izen horrek, latinez, konoak dituena esan nahi du ?kono edo pinaburuak, alegia?, nahiz eta taxon horretan sartzen diren pinaburua ia ikusezin bihurtzeraino murriztu zaien landare asko ere.
Landare zurkarak dira, gehienak zuhaitzak, baina zuhaixkak ere asko dira. Hosto txikiak izaten dituzte, batzuek ezkata edo lantza itxurakoak eta gehiagok orratz itxurakoak.
Loreak beti sexubakarrak dira, batzuetan monoikoak (bi sexuetako loreak landare berean) eta dioikoak beste batzuetan (landare bakoitzean sexu bakarreko loreak, arrak ala emeak, alegia), eta oso egitura bakuna dute. Hosto eraldatuak izaten dituzte (brakteak), kasu gehienetan, estrobilo edo pinaburu deitzen zaien braktea mordoak osatuz. Pinaburuak kono formakoak edota pilota formakoak izan daitezke.
Pinaburu deitzen zaienak infloreszentzia eme ernalduak dira, pinu haziak dituztenak, alegia.
Talde ugari honetakoak dira zenbait landare oso ezagun. Ondorengo famili hauek bereiziko ditugu: Zefalotaxazeoak, Himalaiakoak; Podorkarpazeoak, hego hemisferiokoak; Araukariazeoak, hego hemisferiokoak hauek ere baina, egun Europako parke eta lorategietan zenbait ordezkari dituztenak, Araukaria, adibidez; Taxodiazeoak (familia honetakoak dira sekuoia ezagunak: tamaina ikaragarria harrapatzen duten oso bizitza luzeko zuhaitzak); eta guretzat ezagunago diren Pinazeoak, Kupresazeoak eta Taxazeoak.
Pinazeoak landare dioikoak dira, erretxindunak, helize modura kokatutako orratz formako hostoak eta estrobilo (pinaburu) zurkarak dituztenak, braktea bakoitzaren azpian hazia dutela. Familia honetakoak dira Europako orratz formako orria duten zuhaitz gehienak, hala nola, pinuak, izeiak,alertzeak eta zedroak. Kupresazeoak zuhaitz
edo zuhaixka gogorrak dira, orratz formako
hostoak edo, sarriagotan, ezkata formakoak
dituzte, kontrajarrita edo hiruko taldeak
(bertiziloak) eratuz. Estrobiloak kono formakoak
edo pilota formakoak izan daitezke,
zurkarak edo mamitsuak (galbuluak). Familia
honetakoak dira adibidez, altzifrea, tuia,
ipurua eta sabina.
Azkenik, Taxazeoek ordezkari bakarra
dute Europan: hagina. Erretxin gabeko
zuhaitz dioikoa da (hagin arrak eta emeak
daude, beraz). Lore arrek, oinarrian ezkatak
izateaz gainera, lorezil mordoa izan ohi dute.
Lore emeak oso bakunak dira: erdiko hazia
ezkata antzuz inguratua dago; ezkata horietako
bat garatzen da, hazia barnean hartzen
du eta arilo izeneko azal mamitsu bat eratzen
du.
Phylum Angiospermophyta :
Phylum honetan sartzen dira Angiospermoak, bilakaeran aurreratutako loreak eta fruituak ematen dituzten landareak, alegia.
Loreak hermafroditak dira, nahiz eta taldeko landare batzuk berriro sexubakar bihurtu izan. Beti dute obulutegia, eta beraz, obulua ere bai, zeina, ernaldu eta lorearen beste parte batzuekin batera hazi ondoren, fruitu bihurtuko baita.
Animalien bidez egiten den lorauts garraioak esplikatzen ditu obuluaren babesa eta hermafroditismoa. Angiospermoetan ere, askotan, mordoak osatuz biltzen dira loreak, eta horretan zerikusi handia du lorearen tamainak: zenbat eta txikiago lorea, orduan eta lore kopuru handiagoa. Angiospermoak bi klasetan banatzen dira: Kotiledoibakarrak eta Kotiledoibikoak.
Kotiledoibakarrek, izenak dioen bezala, kotiledoi (enbrioi hosto) bakarra dute, hazia ernetzen denean. Gainera, nerbio paralelodun hosto estuak dituzte eta lorearen osagarriak hiruren anizkoitzak izan ohi dira; petaloak eta sepaloak bereizten ez direnez, tepaloak deitzen zaie, eta gehienak belarkarak dira.
Kotiledoibikoek, aldiz, bi kotiledoi dituzte hazia ernetzen denean; hostoak zabalak dira, erdian nerbio bat eta aldamenetan nerbio paraleloak dituztela; lorearen zatiak lauren edo bosten anizkoitzak izan ohi dira; petaloak eta sepaloak dituzte eta zurkarak edo belarkarak izan daitezke.
Ondoren, bi klaseetako familia garrantzitsuenen zerrenda bat agertzen da. Bai jatorriz gure ingurukoak direlako, edota kanpokoak izanik ere, lorategietan edo merkatuetan aurki daitezkeelako, azken hauen kasuan, jangarriak direlako, jakina.
Familiaren izenaren alboan, ordezkari ezagunen bat sartu da.