Izadi Jakintza»Izadi jakintza
Fosilak
Fosilak iraganeko organismoen hondakinak dira, edo haien ihardueraren seinaleak,
harri sedimentarioetan integratuak eta prozesu fisiko-kimiko konplexuen bidez sortuak.
Ezagutzen diren fosilek iraganeko bizitza izan bide zenaren errejistroa moldatzen dute,
ez osoa, eta zeharkakoa arrazoi askorengatik, eta itsas organismoen nagusitasun nabarmena
agertzen duena. Haren baliagarritasuna bizitzaren historiaren ezagupenaren
alorrekoa da, bai eta geologia aplikatuko lanetako tresna gisa ere
Fosil kontzeptua
Pliniok dagoeneko erabili zuen fosil hitza I.. endean, lurperaturiko gorputzaren izaera adierazteko. Izendatze hori bai antzinako izaki bizien eta bai mineralen hondarrei zegokien.
Joan den mendean, bitasun hori alde batera geratu zen Lyell ingeles geologoak bere definizioa eman zuenean: fosilak harri sedimentarioetan integraturik dauden beste garaietakoorganismoen hondakinak dira. Egun, fosil
hitzari esanahi zabalagoa ematen zaio, organismoen
hondakinak ez ezik, haien ihardueraren
seinaleak ere hartzen baitira fosiltzat, seinale
horiek ere organismoen existentziaren
testigantzak baitira (jokaeraren fosilak dei
litezke). Adibidez, dinosauru baten oinatzak
(icnita, I. Irudia) animalia horiek leku horretatik
igaro zirela frogatzen du, halakoen hondakinik
gelditzen ez bada ere. Horrenbestez,
gorozkiak, koprolito deituak, harrek jalkinetan
egindako zuloak, etab. fosiltzat hartu ohi dira.
Fosil mota horren sorburua animalia bizia da,
eta ez dira, kasurik gehienetan gertatzen den
bezala, animalia edo landarea hil ondoren
pilaturiko hondakinak.
Fosilaren muturreko nozioa benetako fosil
kimikoei dagokiena da, hau da, geruzetan
ager daitezkeen gai kimikoak, beraien sortzaile
izan ziren organismoen existentzia frogatzen
baitute.
Neurriaren ikuspegitik, mikrofosilak eta
makrofosilak bereiz daitezke. Aurrenekoek
neurri mikroskopikoa dute eta halakoak
ikertu ahal izateko handiagotzeko tresna
optikoak (mikroskopioa edo estereomikroskopioa)
ezinbestekoak dira; bigarrenekoek,
ordea, tamaina nabarmenekoak dira.
Nola eratzen diren. Tafonomia.
Organismo baten hondakinen kontserbazioa edota haren ihardueraren aztarnak irautea ohi ez diren gertakariak dira, eta harrigarria bada ere, eskala handiari dagokionez, aski maiz jazotzen dira era horretakoak. Fosilizazioa izeneko prozesu fisiko-kimiko baten bidez sortzen dira fosilak. Prozesu horrek denbora bitarte jakin bat behar du; ikerlari gehienek onartzen dutenaren arabera, duela 13.000 urte inguruko hondarrak dira fosil berrienak; geroagoko hondarrei azpifosil izena ematen zaie.
Hil ondoren, izaki organikoak aski laster desegiten dira, baldin eta hil eta han- 18dik gutxira eguratsaren, gainerako animalien
eta mikroorganismoen eraginetik
babesten dituen materialen baten azpian
ehortzirik geratzen ez badira. Guztiarekin
ere, eskeleto zati gogorrenak eta aurretik
gai mineralez hornituak direnak fosilizatzen
dira soilik.
Fosilizazio prozesuak (2. Irudia) eraldatze
kimiko saila ekartzen du; eraldatze horietan,
normalean, organismo hilaren gai
organikoak izaera minerala duten beste gai
batzuek ordezkatzen dituzte; gai horiek
eskuarki kaltzio karbonatoa edo silizea izaten
dira, baina beste batzuk ere izan daitezke,
hala nola pirita, markasita, fosfatoak,
hematiteak, etab. Eraldatzearen izaera zenbait
faktoreren baitan dago, hots, hondakin
organikoen jatorrizko konposizioa eta hondakinok
prozesuan zehar aurkitzen zireneko
baldintza geokimikoak, zeren eta hondakin
horiek ehortzi zituzten jalkinen
osagaiak baitira materia organikoarekin
erreakzionatu eta ordezkatu ondoren, fosila
ematen dutenak.Maskorrek eta ornogabeen zati gogorrek
ziren bezala irauten dute edo aldaketak izaten
dituzte beren konposizio kimikoan
edo kristal egituran. Aragonitoa (CaCo
3
),
maiz aski soinberen maskorra moldatzen
duena, kaltzita bihur daiteke (CaCo
3
),
konposizio bereko forma kimiko egonkorragoa
alegia.
Suntsitze mekanikoa , biologikoa eta kimikoa. Kontserbazioa.
Aztarnategi fosilen eraketa aztertzen duen Paleontologiaren adarrari tafonomia deritza.
Bereziki prozesu hori gauzatu dadin, edo ez, zein kausa biologiko eta geologiko diren aztertzen du.
Fosila izan dadin, jalkinek organismo osoa, haren zati bat edo haren iraganeko ihardueran aztarnak gorde behar dituzte. Hondakinak irauten badu, eta fosila eratzen bada, horrek esan nahi du organismo hilen eta haien ingurunearen gainean eragina duten prozesu suntsitzaile askoren parte bat bederen ez dela eraginkorra gertatu. Prozesu horien artean suntsitze biologikoa aipa daiteke: ajente patologikoak giro mota guztietan ageri dira. Organismo bat hil eta handik gutxira, beste ajente biologiko suntsitzaile batzuk erakartzen ditu, hala nola sarraskijaleak, bakterioak (onddoak), etab., hots, aprobetxa daitekeen guztia desagertzen laguntzen dutenak.
Suntsitze mekanikoa: Eskeletoaren edo maskorren hondakinak, adibide batzuk aipatzearren, haustura mekanikoak eta eguratseko ajenteen higadurak desegiten ditu. Pentsatzekoa denez, hondar desberdinak suntsitze mekaniko desberdina izaten du eta badira hondar batzuk beste batzuk baino iraunkorragoak direnak —hortzak, esaterako—, izaera horrek errejistro fosilean irauteko probabilitate handiagoa edo txikiagoa dakarrelarik.
Suntsitze kimikoa: Fosil gehiago ez izateko beste arrazoietariko bat hondarren suntsitze kimikoa da, eta sortu edo ehortzi zen baino askoz geroagokoa izan daiteke.
Prozesu suntsitzaileak ikusirik, fosilizazioa izan dadin beharrezkoa da hondar organikoak sedimentazio gune batean pilatzea, sedimentazio hori aski lasterra izatea, hondakinak azkar betetzeko eta suntsi ez daitezen, eta jalkin motak ere kontserbazioa ahalbideratuko duena izan beharko du. Azkenik, estratuen tolesdura eta failak bezalako aldaketa geologikoak gorabehera, hondakinek ezagutzeko moduan iraun behar dute.
Logikaren arabera, suntsitze bideak kontuan harturik, aise pentsa dezakegu animalia edo landare guztiek ez dituztela aukera berdinak irauteko eta errejistro fosilaren barne izateko. Zati gogorrak dituzten animaliak errazago kontserbatzen dira, hala nola soinbera maskordunak, koralak, etab. Bestalde, izaki biziak bizi direneko ingurugiro guztiak ez dira berdin lagungarri fosilizaziorako.
Organismo berdinek inguru jakin batean irauten ahal dute, eta beste batean suntsiturik gertatu. Oro har, fosilen kontserbazioa faboratzen duten jalkinen pilaketari begira, itsas mailaz beheragoko ingurunea egokiagoa da itsas mailaz goragokoa baino; arrazoi horregatik, itsas fosilen errejistroa lehorrekoa baino askoz ere handiagoa da.Kontserbazio kasu ezohikoak izan dira
bizirik gabeko inguruetan gertatu ezohiko
prozesu batzuen ondorioz, hala nola erretxina
fosilean (anbar) kontserbatu diren intsektuena,
edota putzu bituminosoetan,
alkaternaren antzeko gaietan alegia, eroritako
animalia askoren kasua.
Aztarnategiak
Fosilak jalkin harrietan agertu ohi dira, nahiz eta haien artean oso pusketa handiz osatuak (konglomeratuak, bretxak) direnek oso gutxitan dauzkate. Ohikoak dira buztinetan, kare harrietan, margetan, hare harrietan, arbel buztintsuetan, etab. Harri metamorfikoek —presioak edo tenperaturak aldarazitako jalkinetatik datozenek— ere fosilak eduki ditzakete metamorfismoa oso handia ez bada izan, zeren eta halakoetan harriaren berregituratze prozesuek suntsitzen baitituzte fosilak. Berdin gertatzen da guztiz berkristalizaturik ez dauden marmoletan.
Fosilak ez dira harri igneoetan agertzen, granitoetan edo basaltoetan adibidez, ez eta arbel metamorfikoetan, edo eratze prozesu konplexuagoak izan dituzten harrietan (dolomiak adibidez).
Zergatik aztertu fosilak
Denboran zehar, eboluzioaren eskalan,
elkarren ondozka bizi izan diren izakietan
gertatu zenaren testigantza zuzen bakarra dira
fosilak: bizitzaren historiaren errejistroa eratzen
dute. Darwinek Hego Ameriketan aurkitutako
fosilak eboluzioari buruzko teoria
formulatzera eraman zuten lehen aztarnetariko
bat izan ziren. Fosilen ikerketa, zientzia
alorreko interes huts horrez gainera, ezinbesteko
tresna da Geologia orokorrean eta bereziki
haren adar batzuetan (Estratigrafia).Fosil adierazleak edo fosil gidariak: estratigrafia
erlazioak finkatzeko balio dutenak
dira, eta beren geografia banaketa zabalaren,
ugaritasunaren eta eboluzio azkarraren
ondorioa da ezaugarri hori; azken puntu
horrek esan nahi du denboran zehar halako
fosil bat agerraldi laburrekoa izan zela (mota
gisa gutxi iraun zuela) eta haren ezaugarri
morfologikoak ondo zehazturik daudela.
Baldintza horiek betetzen dituzte, adibidez,
plankton organismo batzuek eta ammonites
askok, horiek, estratu jakin batean aurkitu
direnez, estratu hori denbora geologikoaren
azpisail guztiz zehatz bati dagokiola adierazten
baitiote geologoari.
Facies fosilak: baldintza jakin batzuei eta
ezaugarri litologiko eta paleontologiko multzo
(facies) bati loturik agertzen diren fosilez
esaten da; hain zuzen ere fosil horietako bat
aurkitzen denean ezaugarri multzo osoa ateratzen
baita ondorioz. Eredurik egokiena
arrezifeetako organismoena da; hala, koral
batzuk aurkitzen badira, badakigu, bestetik
gabe, aztertzen ari garen estratuak koral tropikalen
arrezife ingurunean jalki zirela.
Fosil biziak: iraganean oso zabaldurik zeuden
zenbait talde biologikoren benetako erlikiak
diren egungo animaliak edo landareak
adierazi ohi dira berez batere egokia ez den
izendapen honen bidez; halakoak ikergai
ezin estimagarriagoak dira iraganeko bizitza
argitu ahal izateko. Adibide gisa Zelakantoa
(Latimeria chalumnae) aipa daiteke, Kretaziko
aroan desagertutzat ematen zen arrain taldeko
(Krosopterigioak) motaren ale bat
harrapatu baitzen 1938. urtean Madagaskar
aldean; edota Nautilus izenekoa, Mesozoiko
aroko ammonites izenekoen kide dena. Landareen
artean Zikadazeoak (zuhaitz erako
iratzeen antzekoak) edo Gingko biloba izenekoa
dira nabarmentzekoak, Lurrean Triasikoan
eta Jurasikoan nagusi izan eta Kretazikoan
gainbehera etorri ziren zuhaitz talde
baten ondokoak direnak.
Errejistroa noraino den adierazgarria.
Errejistro fosila edo ezagutzen diren fosilen bilduma oso partziala da —ez baita osoa— eta ez du iraganeko biosferaren lekukotasun egokia ematen, aro guztietako jalkin harriak ez egoteak dakartzan hutsuneak direla eta. Ezagutzen diren fosilak milaka espezie (800.000 inguru) badira ere, halakoak iraganean bizi izan bide ziren izakien zati guztiz txikia besterik ez dira eta desagerturikoak betiko milaka milioitan kontatu behar dira zenbait autoreren arabera. Gainera, fosilizatzeko gaitasun desberdinaren ondorioz eta bizi ziren toki desberdinak — zenbaitetan fosilizazio prozesuak fabora zitezkeenak— direla eta, talde batzuk hobeto ezagutzen dira eta beste asko ezezegunak dira.