Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Geologia Aroak: geologia denbora

1. Irudia: Lotura zuzenik ez duten bi lur epaien arteko koerlazioak (estratigrafiazko zutabeak), koerlazio horretarako gida mailak erabiltzen direla. 1) Mordoak. 2) Merla gorriak. 3) Karaitz fosiliferoak. Aldez aurretik definitutako beste bi mailen artean egoteak definitzen ditu gainontzeko mailak. Sail horiek leku desberdinekin koerlazionatuz, estragrafiazko zutabe osoa era daiteke. F-n, behe-behean dauden geruzak haien gainean hurrengo mailan dauden geruzak baino zaharragoak dira, eta horrela gertatzen da hurrenez hurren. (Gainjartzearen hatsapena).<br><br>12

Gaur egun uste denez, 4.600 milioi urte ditu Lurrak. Oinarria biologian duten ?geruzen gainjartzeen legean eta geruza horietako fosiletan?kronologia erlatibozko metodoen bidez, eta oinarria fisikan (erradiaktibitatea) duten erabateko kronologia metodoen bidez, aro, aldi eta garaitan banatu da geologia denbora, denbora bitarte horien bereizgarri era askotako geologia eta biologia gertaerak (animalien eta landareen iraungitzea) jarrita.Antzina Lurraren adinari buruz zituzten usteak, gaur egun absurdoak iruditzen zaizkigunak ?adibidez, XVII. mendea arte kristau pentsalariek, Erdi Aroko pentsaerari eutsirik eta hebrearren idatziak aintzat harturik, uste zuten Lurrak 4.000 urte zituela?, zeharo gaindituta gelditu dira ?konparaziozko eskala batean?, harrigarria ere esan diezaiokegun moduan. Jakintza modernoaren arabera 4.600 milioi urtekoa da Lurraren adina (4.600.000.000 urte); ia ezin irudikatuzko urte kopurua da hori, eta are ezin irudikatuzkoagoa gertatzen da, kontuan hartuz gero gizaki baten biziak batez beste 75 bat urte irauten duela.

Urte kopuru horren handitasunaz intuizioaren laguntzaz jabetzeko, geologia denbora guztia urtebeteko eskalan konprimitua irudikatzen da maiz. Eskala horretan, ezagutzen diren lehenengo harkaitzak martxoaren erdialdekoak izango lirateke (3.800 milioi urte); lehenengo izaki biziak maiatzean agertuko lirateke itsasoan (3.600 milioi urte); landareak eta lurreko animaliak, berriz, azaroaren bukaeran. Dinosauruak abenduaren erdialdean nagusituko ziren Lurraz, eta abenduko 26aren inguruan desagertuko.

Gizakiaren aitzindariak abenduaren 31ko arratsaldean sortuko ziren. Erromako Inperioa 5 segunduz izan zen munduko nagusi, 23 ordu 59? 45?-etatik 23 ordu 59? 50?-etara; eta Colonek Amerika aurkitu zuenean hiru segundu faltako ziren urtea bukatzeko. Eta hala ere 500 urte faltako lirateke oraindik gaur egunera iristeko.

Gure egutegiak urtea hilabetetan, astetan, egunetan eta ordutan zatitzen duen bezala, hala antolatzen da geologia denbora ere (geokronologia egutegia) aro, aldi eta garaitan, historian zehar Lurrean izan diren gertaera guztiak zein bere garaian koka ahal izan daitezen.

Geologia denboraren egutegia nola dagoen antolatua Orain dela 100 urte arte ez zegoen Lurraren adina mugatzeko, edo geologia gertaerentzatdenborazko eskala bat edo egutegi bat egiteko modurik. Hala ere, garai hartako ikertzaileek eskala erlatibo bat egin zuten.

Ohartu ziren fosil jakin batzuk harkaitz geruza elkarren gainka jarrietan aurkitzen zirela, eta geruza horiek, oso modu berezian, bata bestearen gainean agertzen zirela segida jakin batean edo ordena definitu eta aldakor batean. Fosil berak zituzten sail horiek segida berean agertzen ziren lurreko leku desberdinetan, elkarrengandik oso urrun bazeuden ere, baita kontinente desberdinetan ere. Harkaitz geruza horiek materialak ezarriz eratzen direnez, pentsatzekoa zen beheren agertzen diren materialak zaharragoak direla gorago agertzen direnak baino (gainjartzearen hatsapena). Baliteke leku batzuetan geruza horiek ez egotea, edo higaturik egotea, edo desitxuraturik, baina, orohar, eredu horrek mundu osorako balio du (koerlazioaren hatsapena).

Eredu hori denbora oinarri erlatibo gisa erabili izan zen, eta oinarri horretan era askotako zatiketak eta azpizatiketak egin ziren, gaur egun ere indarrean jarraitzen dutenak. Baina, hori bai, geruza horietan dauden eta geruza batetik bestera aldatuz doazen fosil desberdinen segidatan oinarrituriko eskala bat denez, eta, beraz, bilakaerari dagozkion gertaeretan oinarritua denez, eskala hori biologikoa da izatez; alegia, geologia denboraren eskalak biologia du oinarri, eta banako litologikoak zein bere fosil edukiaren arabera ordenatzeari Bioestratigrafia esaten zaio. Jakintza horrek geologia gertaerak nola kateatzen diren jakitea du helburu, geruzetako fosil edukiaren laguntzaz.

Bilakaeraren Atzera Ezintasunaren Hatsapena du oinarri jakintza horrek, Lurraren historiako une bakoitzean garai horri eta ez beste ezeini zegokion izaki bizi multzo bakarra existitu izana, alegia.

Zatiketa nagusien edo aroen izenek (1. taula) sorburu hori dute. Hala, Proterozoiko hitzak lehenengo bizitza esan nahi du; Paleozoikok, antzinako bizitza; Mesozoikoa tarteko bizitza da; eta Zenozoikoa, berriz, bizitza modernoa edo gugandik hurbilena.

Lurraren historia aro, aldi eta garaitan zatitua dago. Aldi Kanbrikoaren eta gaur egungo aldiaren arteko bitarteari Fanerozoikoa ere esaten zaio.

Aipatu beharra dago aro batetik besterako iragateak aztergai diren geruzetako fosilen segida bat-batean aldatzea dakarrela. Gaur egun gauza jakina da aldaketa gogor horiekgarai hartako multzo taxonomiko desberdinetako izaki bizien iraungitze orokorretan izan zutela sorburua.

Nolabait ere, bereizkuntza guztiek, handienetatik (aroak) maila apalenetarainokoak (garaiak edo aldiak, ikus 1. taula) oinarri bera dute. Hori bai, iraungitzea zenbat eta gogorragoa, bi aroen arteko etena ere handiagoa.Neurketa biologiko hori prozesu fisikoetan oinarrituriko beste metodo batzuekin osatzen da, adibidez, datatze metodo erradioaktiboak (Erradiokronologia), edo lurraren eremu magnetikoak izaten dituen aldaketak (Magnetoestratigrafia), geologia denboraren bereizkuntzen benetako adina jakiteko erabiliak.

Erradiokronologiak oinarri hau du: elementu gurasoak derizten elementu jakin batzuk elementu umeetan berez banatzen dira, halako moduan non, denbora igaro ahala eta tasa jakin aldagaitz batez, guraso kopuruak behera egiten duen eta ume kopuruak, berriz, gora.

Magnetoestratigrafiak lurraren eremu magnetikoaren polaritateak iraganean izan dituen indar eta ordena aldaketak ditu oinarri; aldaketa horiek Lurreko leku desberdinetan neur daitezke eta elkarren artean konpara.

Sumendietako labak burdin meak ditu, eremu magnetiko jakin baten barruan hozten direnean iman gisa jokatzen dutenak, eta eremu magnetiko horren lerroen arabera orientatzen direnak.

Geologia denboraren segida taula egiteko eta taula horretan fauna eta geruza jakin batzuk nola kokatu diren jakiteko erabili diren metodoak gainjartze eta koerlazio deriztenoinarrizko hatsapen orokor batzuen arabera eginak dira (1. irudia).

Gainjartzea: Jalkipenak geruzatan kokatzen dira, eta geruza horiek fosilak dituzte barnean. Aldaketarik ez bada, gorago daudenak beherago daudenak baino geroago kokatu dira, edo, gauza bera dena, zaharrenak beti daude geroztik eratutako beste geruza batzuek estalita.

Koerlazioa: Eskualde bateko geruza jakin baten adina beste eskualde desberdin batekoarenarekin bat datorren jakitea; alegia, leku desberdinetako bi banako estratigrafikoren artean kronologiazko baliokidetasun bat ezartzea. Baldin eta eremu jakin bateko geruza bateko fosilak beste eremu desberdin bateko geruzako fosilen antzekoak badira, oso gertagarria da bi geruza horiek geologia adin berekoak izatea.

Ozeano, itsaso, aintzira edo haranetako sakonetan lokatz eta hareak metatzeak geruzak eratu zituen; geruza bakoitzak fosil bereizgarri jakin batzuk ditu, munduko leku desberdinetan garai beretsuan eratu ziren jalkinak identifikatzeko balio dutenak. Geologia denbora arotan banatzen da; aroak, berriz, alditan; eta aldiak, garaitan, harkaitz geruza gainjarrien hurrenkeraren arabera.

Geologia denborako biologia gertaera nagusiak Arkaikoa: Lurraren azala eratu zen. Aro honetakoak dira zianobakterien antzeko lehenengo fosilak.

Proterozoikoa: Animalia talde nagusi batzuetako fosilak: medusak, koralak eta har segmentutan banatuak.

Paleozoikoa Kanbrikoa: Metazooen sorrera (animalia zelula anitzak); gorputzean atal gogorrak dituzte. Itsasoko komunitate soilak, itsas belarrak, brakiopodoak eta bereziki trilobiteak dira nagusi. Gaur egungo ia animalia phyla guztiak aldi hartan agertu ziren.

Ordovizikoa: Izaki bizien familietako %12 orokorrean iraungi zen. Koralak, krinoideoak, brakiopodoak, soinberak, lehenengo arrainak, artropodo igerilariak, zepalopodoak hedatu egin ziren. Itsasoko komunitateak era askotakoak ziren; aldi honi itsasoko ornogabeen aldia ere esaten zaio.

Silurikoa: Arrain barailadunak agertu, zabaldu eta aniztu ziren. Lurreko landare baskularrak sortu ziren.

Devonikoa: Itsasoetako familia ezagunen %14 desagertu egin zen. Arrain barailadunak gero eta gehiago hedatu ziren. Lehenengo intsektuak agertu ziren.

Ikatz Aldia: Intsektuak eta anfibioak hedatu egin ziren. Narrastiak sortu ziren.

Landare esporadunak nagusitu ziren Lurrean.

Landare gimnospermoak Lurrean zeuden dagoeneko.

13

 

Paleozoikoa

Kanbrikoa: Metazooen sorrera (animalia zelula anitzak); gorputzean atal gogorrak dituzte. Itsasoko komunitate soilak, itsas belarrak, brakiopodoak eta bereziki trilobiteak dira nagusi. Gaur egungo ia animalia phyla guztiak aldi hartan agertu ziren.

Ordovizikoa: Izaki bizien familietako %12 orokorrean iraungi zen. Koralak, krinoideoak, brakiopodoak, soinberak, lehenengo arrainak, artropodo igerilariak, zepalopodoak hedatu egin ziren. Itsasoko komunitateak era askotakoak ziren; aldi honi itsasoko ornogabeen aldia ere esaten zaio.

Silurikoa: Arrain barailadunak agertu, zabaldu eta aniztu ziren. Lurreko landare baskularrak sortu ziren.

Devonikoa: Itsasoetako familia ezagunen %14 desagertu egin zen. Arrain barailadunak gero eta gehiago hedatu ziren. Lehenengo intsektuak agertu ziren.

Ikatz Aldia: Intsektuak eta anfibioak hedatu egin ziren. Narrastiak sortu ziren.

Landare esporadunak nagusitu ziren Lurrean.

Landare gimnospermoak Lurrean zeuden dagoeneko.Permikoa: Geologiaren historian izan den animalia eta landare moten iraungitzerik handiena gertatu zen. Itsasoko animalia eta landare moten %96 desagertu egin zen. Trilobiteak iraungi egin ziren.

 

Mesozoikoa

Triasikoa: Aldi Permikoko iraungitze orokorraren ondoren itsasoko bizitza berriz hasi zen sortzen. Soinbera gasteropodoak, krustazeoak, arrainak eta dinosauruak hedatuz joan ziren. Anfibioak gutxitu egin ziren.

Ugaztunak sortu ziren. Landare gimnospermoak ziren nagusi Lurrean. Itsasoko izaki familien %12aren iraungitze orokorra.

Jurasikoa: Itsasoko komunitateak aniztu egin ziren. Dinosauruak asko hedatu ziren.

Landare gimnospermoak nagusi izan ziren.

Kretazikoa: Itsasoko komunitate aberatsak.

Arrain mota jakin batzuk asko hedatu ziren; intsektuak eta dinosauruak ere hedatu egin ziren. Angiospermak eta sugeak sortu ziren. Itsasoko izaki familien %11 eta dinosauru guztiak iraungi egin ziren. Planktonaren %90 iraungi zen. Ammoniteak desagertu egin ziren.

Zenozoikoa: Landare loredunak, intsektuak, sugeak, hegaztiak eta ugaztunak asko hedatu ziren. Gizakiak sortu ziren.

Laugarren Aldia: Ugaztun handiak iraungi egin ziren. Gizaki modernoa sortu zen.

Euskal Herrian aztarrenak dauden aro eta aldiak Euskal Herrian Paleozoiko, Mesozoiko eta Zenozoiko aroetako harkaitzak daude.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzietako eremu handiena Kretazikokoa da; gainerako aldietako eremua askoz txikiagoa da: Gipuzkoako sortaldean badira Jurasikoko eremuak, eta Gernikako itsasadarrean eta Arabako hegoaldean badira aldi horretako azaleratze txiki batzuk; Triasiko aldiko azaleratzeak han-hemenka daude; Gipuzkoako kostaldean eta Bizkai-Arabako tarteko eremuetan badira Neogeno aldiko eremuak; Arabako hegoaldean Miozenokoak; eta badira Devonikoko eremu txiki batzuk Gipuzkoako sortaldean.

Nafarroako lurralde erdia baino gehixeago ?hegoaldeko erdia? Zenozoikokoa da, Oligozeno, Miozeno eta Paleozeno-Eozeno garaietakoa batez ere. Nafarroako iparraldean aniztasun handiagoa dago; badira Mesozoiko eta Paleozoiko aroetako azaleratzeak, batez ere Devoniko, Ikatz Aro, Jurasiko, Kretaziko eta Triasiko aldietakoak.

Iparraldean, Kretazikoko eremuak dira gehienak; baina badira Paleozoiko aroko eremu handiak Nafarroarekiko mugan, eta Miozeno garaiko eremuak orobat Baiona eta Miarritze bitartean.

Laugarren Aldiko material ugari dago ia Euskal Herri osoan, baina Nafarroako eta Arabako ibaien ondoan batez ere.