Historia Unibertsala»Egungo aroa
Industria iraultza. Funtsak
Industria Iraultza prozesu historiko luze bat izan zen, XVIII. mendearen erdialdearen
eta XIX.aren lehen hamarraldien artean Europako eskualde batzuetako bizimodua errotik
aldatu zuen prozesu luzea (Britainia Handia, Belgikako eta Frantziako parte batzuk,
Estatu Batuetakoak, etorkizuneko Alemania eta Txekoslovakiakoak). Hortik aurrera, kontinente
zaharreko eta Ipar Ameriketako leku gehienetara zabaldu zen, eta baita Asiako
eremu batzuetara (Japonia) ere. Gaur egun orokorra da prozesu hau, munduko azken
eremuak orain ari baitira industrializatzen. Esan izan da, eta arrazoiz gainera, industriarena
eta Neolitos arokoa izan direla gizadiaren bi iraultza handiak.
Industria Iraultzak erabat aldatu zituen eguneroko bizimodua, gizartearen antolamendua,
ekoizpen eta merkataritza harremanak eta lan egiteko moduak, jardunbide
politikoa, aberastasunaren eta aginpidearen nazioarteko oreka (herrialde aurreratuen
eta atzeratuen arteko alde gero eta handiagoarekin), eta kultura eta zibilizazio guztia.
Denboraren eta espazioaren ikusmoldea bera ere aldatu egin zitzaien prozesu hau bizi
izan zutenei eta dutenei.
Aldaketa konplexu bat
FUNTSEAN, INDUSTRIA IRAULTZA TEKNOLOGIA
APLIKATUAN GERTATU ZEN ERABATEKO
BERRIKUNTZAREKIN LOTZEN BADA ERE, ERA ASKOTAKO
ERAGILEAK BATERATU ZIREN UNE JAKIN BATEAN,
IRAULTZA HORI GERTA ZEDINIkatz eta altzairugintzari eta ehungintzari,
edota garraio mota berriak mugiarazten zituen
indarrari asmakari berriak aplikatzeak
izugarri areagotu zuen sektore horien ekoizpen
ahalmena. Alabaina, hori lortzeko langileasko behar zituen industriak, eta ekoizpen
horren eskaria egingo zuen merkatu
bat behar zuen inguruan. Hortaz, premiazkoak
gertatu ziren teknologia, langileria
zabala eta merkatua; horiekin batera ordea,
beharrezkoak zen nekazaritzan zenbait aldaketa
egitea, edota biztanleria handitzea,
kapital inbertsio-egilea pilatzea eta eskura
izatea, jabetzaren gaineko legeak berriztatzea;
horrek guztiak politikaren eta moralaren
ikusmolde berriak ere eskatzen zituen,
halaber, eta horrekin batera aldaketa hori
zuzendu eta baliatzeko prest legokeen klase
sozial berri bat ere bai.Makinek gizonaren tokia hartu zuten
arren, industrializazioak langile asko behar
zuen, etxean nahiz fabriketan lan egiteko.
Beso berri horiek nekazaritzatik atera ziren,
jadanik berritua baitzen nekazaritza eta langile
gutxiagorekin gehiago ekoizteko gauza
baitzen. Era berean, ziklo demografikoa
ere aldatu egin zen, hilkortasuna murriztu
baitzen. Jaiotza tasek, aldiz, gora jarraitu
zuten (Frantzian izan ezik), eta denbora luze
samarrean ez ziren jaitsi. Hala bada, 1750
eta 1870 artean bikoiztu egin zen Europako
biztanleria, eta 140 milioi biztanle izatetik
310 milioi izatera igaro zen. Aldaketa hori
bideratu zuten elikadura hobea izateak (laborantzaren
eta garraiobideen iraultzagatik),
eta, geroago, higienearen eta medikuntzaren
hobekuntzak.
Inbertsioetarako behar zen kapitala, hasieran,
ez zen oso handia. Irabaziak negozio
txikietan inbertitzen ziren berriz, eta erdi
mailako klaseetako industria gizonak, merkatariak
edo nekazariak, edo haien semeak,
izaten ziren haien buru. Baina prozesua
konplexuago egiten zen neurrian, gero eta
beharrezkoago gertatu zen kapitala. Hiru
esparru hauetatik etorri zen baliabide ekonomikoen
pilaketa: lurra, eskulana eta merkataritza.
Hortaz, Ingalaterran zegoena bezalako
finantza sistema batek, mailegu eta
banku arin eta malgukoa izanik (1793an
baziren hirietan 400 banku, banku zentralaz
gainera), erraztu egin zuen kapitalik ez
zeukanak ere inbertsiorako maileguak hartu
ahal izatea, eta, irabaziak handiak ziren
uneetan, inbertsio horiek gehitzea.
Azkenik, legeek ere lagundu zioten ekonomiaren
gorakadari. Ekonomiaren liberalizazioa
berez etorri zen, eta orobat jabetza
pribatuaren “legezkotzea”, jabeari jarduteko
askatasun osoa ematen ziona, jabetza
baino areago gozamena ziurtatzen zuten
usadiozko arautegien mende egon beharrik
gabe. Horretarako, zenbait lege eman behar
izan zen, hala lurren hesitzeari
buruzkoak, soberako jendea edo enplegurik
gabea kanporatzen eta kontrolatzen zutenak
(pobreen legeak edo poor laws), jabetza
“esku hiletatik” (eliz ordenak, udalerriak)
jabetza pribatu osora eramaten zutenak,
edo eskulangileen usadiozko gremioak
desegiteari buruzkoak.
Liberalismo ekonomikoa
Liberalismo ekonomikoaren aitak, Adam
Smithek, adierazi zuen teoria ekonomikoak
marko ideologiko baten balioa izan zuen
britaniar industrializazioaren bultzatzaileentzat.
Smithi kontzeptu sinpleegiak egozten
zaizkio (esku ikusezina, estatu ahula, irabaziaren
moral bakarra, kapitalismo basa),
baina izan, moraleko irakaslea izan zen
batez ere, eta arazo etikoak zituen kezka
nagusi.Hau zen Smithen abiapuntua: gizabanakoak,
aldi berean, berekoikeriaz eta altruismoz
jarduten du, batari zein besteari
dagokionez kontzientziaren mende dagoelarik,
eta kontzientziak, bere aldetik, plazerra
eta irabazia bilatzen ditu, baina baita
besteekiko begirunea eta errespetua ere.
Norberaren interesaren bilaketa ordenatu
horrek, oinarrizkoena ziurtatzen duen baina
subjektu pribatuen arteko harremanetan
sartzen ez den estatu baten baitan, bideratzen
du, oharkabean eta berez horretara joan
gabe (merkatuaren esku ikusezina), denen
onura, alegia, nazioen aberastasuna. Horregatik,
norberaren interesa bilatzea, moralaren
aldetik, bidezko gauza da, eta gizartearentzat
onuragarri.
Smithen aburuz, lanean dago aberastasuna,
eta lanaren fruituak nola areagotu daitezkeen
asmatu beharra dago. Era horretan,
lanak berekin dakartzan mugimendu
fisikoak ondo banatzen badira, handiagoa
izango da lanaren ondorengo emaitza (horren
argigarri da orratzen lantegiaren adibidea).
Smith estatu ez handi baina bai indartsu
baten aldeko da. Estatu horren eginkizuna
“askatasun naturaleko sistema”, berez ez
datorren eta, horrenbestez, erakundeen indarra
behar duen sistema, defenditzea da.
Ez du sartu behar ez negozio pribatuetan
ez pribatuen arteko harremanetan, ezta sektore
hau edo hura babestu behar ere, ezta
guztien onurarako balitz ere. Estatuak –dio
Smithek–, ez daki hori egiten, eta ez du egin
behar gainera: ez du ekimen pribatuaren
tokia hartu behar, ezta onura orokorraren
izenean ere. Aitzitik, konkurrentzia bermatu
eta monopolioa baztertzen saiatu behar
du huts-hutsik, barne ordena eta defentsa
nazionala segurtatu behar ditu, garapenerako
oinarrizko azpiegiturei eutsi (oinarrizko
heziketa, komunikazioak…) behar die,
eta baita justizia soziala babestu ere; izan
ere, Smithentzat, herri bateko biztanleen
artean banatua dagoen huraxe da nazioaren
aberastasuna.
Lanaren banaketa
“Lanaren ekoizpen ahalmenaren aurreramendu
garrantzitsuena, eta lan hori erabiltzean
edo zuzentzen denean behar diren
trebetasuna, abilezia eta zentzua, dirudienez,
lanaren banaketaren ondorio izan dira.
(…)
Har dezagun adibide gisa oso garrantzi
gutxi duen langintza bat (…): orratzgintza.
Langintza honetan ohiturarik ez duen langile
batek, orratzak egiteko erabiltzen den
makinetan ohiturarik ez duenez, lan asko
eginda ere ozta-ozta egingo du orratz bat
egunean, eta, hori bai, ezingo ditu hogei
egin. Baina, kontuan izanik nola egiten den
gaur egun lan hori, langintza bera ogibideberezi bat da, baina ez hori bakarrik: aitzitik,
horrez gainera, orratzgintza adar sail
batean banatzen da, eta adar bakoitza ogibide
partikular bat da.
Gizon batek alanbrea tenkatzen du, beste
batek zuzendu, hirugarrenak moztu, laugarrenak
zorroztu, bosgarrenak burua sartuko
den muturra kamusten du; burua egiteak
bi edo hiru operazio desberdin dakartza
berekin, lan berezia da burua bere lekuan
kokatzea, eta, orobat da berezia orratzei
esmaltea ematea; hala bada, orratz bat
egiteko eginkizun garrantzitsua hemezortzi
bat operazio desberdinetan banatzen da,
operazio horiek egiteko zenbait langile izango
dira fabrika batzuetan, eta besteetan
berriz gizon bakar batek egingo ditu bi edo
hiru operazio. (…)
Lan banaketari esker lan gehiago egiteko
aukera zuen langile kopuru berak, hiru
eragile hauei esker: lehenbizi, langile bakoitzaren
trebetasuna areagotzea; bigarren, jardun
batetik bestera igarotzean galdu ohi den
astia aurreztea; eta, azkenik, lana errazten
duten makinak asmatzea, makina horiei esker
gizon batek askoren lana egin baitezake”.