Historia Unibertsala»Egungo aroa
Ozeania: kontinente bat Ozeano Barean
OZEANIA XXI. MENDEAN BILAKAERA NABARMENA IZANGO DUTEN GUNEETAKO BATEAN
DAGO, OZEANO BAREAN, ETA GUNE HORRETAN GARRANTZI HANDIKO ZEREGINA IZANGO DU,
GAINERA, AUSTRALIA ETA ZEELANDA BERRIAREN ESKUTIKOzeanian daude munduko estatu aurreratuenetako bi: Australia eta Zeelanda Berria.
Horiez gainera beste hamaika estatu burujabe daude, baina lurralde eremu txikia
hartzen dute eta biztanle gutxi dituzte. Azkenik, badira beste herri batzuen administraziopean
mende edo beste egitura zabalago batzuen barnean dauden lurraldeak ere,
Hawai (Estatu Batuak) edo Kaledonia Berria eta Polinesia (Frantziaren babespean). Ozeaniako
estatu guztiak Ozeano Barearen mendebalean daude, eta, esan bezala, Australia
eta Zeelanda Berria, Commonwealtheko kideak biak, dira aurreratuenak. Bi estatu hauek
XX. mendearen hasieran lortu zuten burujabetasuna; gainerako estatuak deskolonizazioaren
ondoren egituratu ziren, 1960-1980 bitartean gehienak. Ozeaniako biztanle kopurua
ez da oso handia, eta biztanle dentsitate bereziki apaleko zenbait gune daude;
biztanle gehien dituzten estatuak Australia (17 milioi biztanle), Zeelanda Berria (3 milioi
biztanle) eta Papua (4 milioi biztanle) dira. Australia eta Zeelanda Berriaren aldean
maila apalagoa dute uharteko gainerako mikroestatuek, eta kanpotik iristen zaien laguntzatik
bizi dira.
Australia
II. MUNDU GERRAREN ONDOREN EKONOMIA
BILAKAERA JARRAITUA ETA EPE LUZEKOA IZAN DU
ESTATU HONEK ETA GAUR EGUN OZEANIAKO
AURRERATUENA DAAustraliak 1931n lortu zuen burujabetasuna,
Westminsterreko estatutuaren bidez,
Commonwealthen baitan. Harrezkero hiru
mailatan antolatuta dago hango politika: egitura
federala, estatuarena eta lekuan lekuko
erakundeena. Aginpide betearazlea erregetzak
du, teorian behintzat, baina erregetzak
ordezkari bat du, gobernadore orokorra.
Dena dela, eguneroko jarduera politikoa
lehen ministroaren eta haren laguntzailearitzen den kabinetearen ?legebiltzarrak
gehiengoz hautatua? esku dago. Baina
egoera hori aldatzen hasi zen 1986an. Izan
ere, urte horretan egindako erreferendumaren
ondorioz Australia antolamendu politiko-administratibo
hartatik aldentzen hasi
zen; 2001. urterako beste erreferendum bat
dago iragarrita, Australiako herritarrek orain
arteko antolamendua onartzen duten ala
errepublika ezarri eta Commonwealtharekin
lotura hautsi nahi duten erabakitzeko.
Oro har, alderdi laborista izan da Australiaren
historian eragin gehien izan duen alderdia,
baina 1949tik 1972ra alderdi liberalak
eta nekazarien alderdiak (zentro-eskuinekoa,
gaur egun alderdi nazionala) osaturiko
batasuna izan zen agintean; agintaldi
horretan iritsi zuen bere gorena australiarren
bizi mailak. Batasunaren agintaldiaren
ondoren laboristak jarri ziren berriro gobernuan
(1972-1975) eta atzetik nekazarien alderdia
berriro, 1983 arte. Aurrerantzean ere
horrela jarraitu dute, txandaketa sistemarekin
alegia, eta horri esker gizarte babeserako
munduko sistema onenetakoa eratu
dute, ekonomia etekinak eta ondasunen
banaketa elkarri egokitzen asmatu baitute.
Nazioarteko harremanei dagokienez, Australiak
arazo larriak izan zituen Frantziarekin,
frantziarrek Ozeano Barean saiakera
nuklearrak egin baitzituen 1995-1996 urteetan;
gatazka haren ondoren luzamendu
nuklearra lortu zuten.
Zeelanda Berria
OZEANO BAREKO SUZKO GERRIKOA DEITZEN DEN
HORRETAN DAGO HERRIALDE HAU ETA IPARRALDEKO
ETA HEGOALDEKO UHARTEAK ETA STEWART
UHARTEAK HARTZEN DITUAustraliak bezala Zeelanda Berriak ere
1931n lortu zuen burujabetasuna, Commonwealthen
barruan. Erakundeei eta politikari
dagokienez ere Australiaren antz
handia du. Gobernadore orokor bat dago,
erregetzaren ordezkari, baina jarduera politikoa
lehen ministroaren eta legebiltzarraren
laguntzaz osaturiko kabinetearen esku
dago. 1949 arte laboristak izan ziren agintari;
haien lanari esker gizarte babeserako
programa bikainak eratu ziren. Haien ondoren
alderdi nazionalak hartu zuen aginpidea
(zentro-eskuinekoa) eta harrezkero
alderdi nagusien ?laborista eta nazionala?
arteko txandaketa erabili da. Zeelanda Berriak
harreman handia du Estatu Batuekin
eta Australiarekin: 1951n ANZUS segurtasun
hitzarmena sinatu zuten hiru herrialde
horiek. Baina harreman horrek okerrera
egin zuen 1986an, Zeelanda Berriak ez
baitzuen onartzen Ozeano Barean arma
nuklearrak garraiatzen ari ziren ontziak
ibiltzerik, eta hori ez zetorren bat Frantziaren
eta, batez ere, Estatu Batuen interesekin.
1995ean liskarrak izan zituen berriro,
Frantziarekin ordukoan, Ozeano Barean
Frantziak egindako saiakera nuklearrak
zirela eta. Zeelanda Berriko ekonomiaren
oinarria lehen sektorea da, batez ere behi
eta ardien esportazioa; landa lurren %90erabiltzen da behi eta ardi aziendak hazteko.
Jarduera horren bidez nekazaritza-abeltzaintzak
eta elikagaien ekoizpenak garrantzi
handia hartu du: alor horiek hartzen dute
Zeelanda Berriaren esportazio guztien %90.
1980az gero Australiarekin zenbait hitzarmen
sinatu ditu, bi estatuen artean pertsonen
eta salgaien merkataritza askea bideratzeko.
Azkenik, Zeelanda Berria APEC
erakundeko (Asiatik Ameriketarainoko
Ozeano Bareko herrien ekonomia erakundea)
kide da erakunde hori sortu zenez
gero.
Papua-Ginea Berria
PAPUA-GINEA BERRIA 1975 ALDEAN SORTU ZEN
ARREN, OZEANIAKO HIRUGARREN ESTATUA DA,
AUSTRALIA ETA ZEELANDA BERRIAREN ATZETIK.
LEHENENGO BIEN ALDEAN, ORDEA, PAPUAK ASKOZ
ERE GORABEHERA GEHIAGO DITU POLITIKAREN
ALORREANGinea Berria eta beste zenbait uharte
txikiago hartzen ditu; Ginea Berriaren mendebaleko
muturra, Irian Barat, Indonesiaren
mende dago. Papua-Ginea Berriko estatua
1975an sortu zen, Commonwealthen
barruan, eta harrezkero Papuako agintariek
banakuntzarako mugimendu etengabeei
aurre egin behar izan diete, batez ere
1976az gero, Bougainville uhartekoari.
Uharte horrekin sortu zen liskar gogorra
zela eta, autonomia estatutu berezia eman
zitzaion, baina gaur egun oraindik ere ez
da autonomia hori gauzatu. 1977az gero
Pangu Pati eta alderdi progresistaren arteko
batasuna dago Papuako agintean, eta
modernizazioa eta egitura ekonomiko, sozial
eta politiko guztiak eguneratzea izan
da gobernuaren ardura nagusia. Horretarako
harremanak sendotu ditu Asiako herriekin,
batez ere Indonesiarekin, hurbiltasunagatik,
eta Ozeaniako bi herrialde
ahaltsuenekin, hau da Australia eta Zeelanda
Berriarekin. Alor honetan garrantzi handiko
hitzarmena sinatu zuen Australiarekin;
hitzarmen horren arabera Australiak
esku hartuko zuen Papuak Bougainville
uhartearekin, bereziki hango gudaroste
iraultzailearekin, zuen arazoan (hainbat
aldiz borrokatu izan dira Bougainvilleko
gudaroste iraultzailea eta Papuako gobernuaren
gudarostea). 1994an bakea elkarrizketak
hasi ziren, baina gaur egun ez atzera
ez aurrera daude, itxuraz, 1995eko irailean
Cairnsen (Australia) bilkura bat egin
zen arren. Papuako gobernuak, bestalde,
mertzenarioak erabili ditu arazoa konpontzeko
eta horrek arazoak areagotu ditu
1997an gudarostearen eta gobernuaren
artean.
Kaledonia Berria, kolonialismoaren jarraipena
FRANTZIAREN ITSASOZ HARAINDIKO LURRALDE HAU
UHARTEKO JATORRIZKO KANAKA KULTURAREN ETA
FRANTZIAREKIKO MENDEKOTASUN
ADMINISTRATIBOAREN ARTEAN BANATUA DAGOKaledonia Berria Frantziaren mende dago
gaur egun, baina Cook britainiarrak aurkitu
zuen 1774an. 1854 arte britainiar administraziopean
egon zen, baina urte horretan Despointes
almirante frantsesak menderatu zuen.
Harrezkero gatazka handiak izan ziren uharte
hartako Kanaka herriarekin. 1884an ezarri zen
administrazio zibila eta mende horren bukaeran
hasi zen uhartearen bilakaera, mea eta
nikeletan zuen aberastasunari esker batez ere.
Horrek Europa, Java eta Indonesiako emigrante
oldeak erakarri zituen. 1914an 50.000
biztanletik gora zituen, baina hala ere esan
beharra dago I. Mundu gerrak asko gelditu
zuela hazkundea. Bigarren Mundu gerran
aliatuen base nagusietakoa izan zen Ozeano
Barean. 1946an, II. Mundu gerra amaitu ondoren
Frantziako errepublikaren itsasoz haraindiko
lurralde bihurtu zen. 1956an oinarrien
lege bat onartu zen; lege horren bidez
goi mailako komisario batek hartzen zuen
Frantziako gobernuaren ordezkaritza, gobernu
kontseilu bat zuela lagunzailea. 1988an
subiranotasunaren arazoari irtenbidea emateko,
Matignongo akordioak sinatu ziren
Frantziako gobernuaren, europar jatorriko
«kaldotxe» herriaren eta «kanaka» melanesiar
komunitate burujabearen artean. Akordio horren
klausularik aipagarrienak erreferendum
bat agintzen zuen 1998 hasierarako, herritarrek
erabaki zezaten bere etorkizunaz. Akordio
horren interpretazio berria egin zen, ordea,eta horren ondorioz kanaka independentziazaleek
elkarrizketetatik alde egin zuten.
Gaur egungo egoera aski nahasia da,
kanakek ez baitute proiektu homogeneo bat:
independentziaren alde daude batzuk, eta
beste batzuk, berriz, subiranotasuna nahi dute
baina Frantziaren barnean. Hori dela eta erreferendumaren
ondoren gauzak orain arte
bezalatsu geldituko dira seguru aski.
Commonwealth: inperioa berpiztea
Commonwealth erakundea 1921ean sortu
zen, eta antzina Britainiako inperioarenak
izandako lurralde gehienak hartzen ditu, britainiar
koroa dutela lotura eta buru. Gaur egun
54 herrialde biltzen ditu, elkarren oso desberdinak
guztiak: hor daude, esaterako, Kanada,
Australia, Hegoafrika, Nigeria, India,
Papua-Ginea Berria? Antolaketari dagokionez,
idazkari orokor bat dago eta bi urtez
behin, ordena jakinik kontuan hartu gabe,
bilkura orokorra egiten da. 1997an Siant Andrewsen
(Eskozia) egindako bileraz gero,
erakunde komun horren lotura ekonomikoa
sendotzeko lanean ari da Commonwealtha.
Ekonomian indar handia du, eta erakunde
horretako herrialdeek ekoizten dute munduko
te, kautxu, kakao, artile eta nikel gehiena.
Hori dela eta, hainbat herrialde dago erakunde
horretan sartzekotan, adibidez palestinarrak
eta Irlandako Errepublika. Prozesu horretan,
ordea, bi oztopo daude: batetik Britainia
Handiak ez du neurri horretako proiektu
bati aurre egiteko ekonomia ahalmenik; eta,
bestetik, Britainia Handiak interes handia du
Europako Batasunean, eta batasun horrek ez
ditu begi onez ikusten era horretako erakundeak.
Horra hor Britainiako inperio-merkatuak
dituen arazoak eta abantailak.