Historia Unibertsala»Egungo aroa
Indostango penintsula gaur egun: India, Pakistan, Bangladesh, Sri Lanka
INDOSTANEN BIZTANLE GEHIEGI BIZI DA, ETA MISERIA ETA ABERASTASUN OKITUA BATERA
BIZI DIRA, HIZKUNTZA, ERLIJIO ETA KULTURA NAHASPILA BATEAN.Lur eremu horrek antzinako britainiar inperioaren eremua hartzen du (XVIII. mendea-1947).
Han bizi da munduko biztanleen %21 (biztanle guztien bostena), lurraren
gainalde osoaren %2,3 hartzen duen lurraldean. Indostan osatzen duten herrialdeek
munduko biztanle dentsitate eta hazkunde tasa handienak dituzte (%2 eta %3 hurrenez
hurren). Indian 936 milioi biztanle bizi da, eta munduan biztanle gehien dituen
bigarren herrialdea da; Pakistanek 140,5 milioi biztanle ditu, Bangladeshek 120,4 milioi,
eta Sri Lankak (antzinako Zeilan) 18 milioi. Hau da, 4,3 milioi km 2 -tan 1.215 milioi
lagun bizi dira. Horrez gainera, Indostango penintsula hizkuntza eta kultura anitzez osatutako
Babelgo dorrea da. Indiako Konstituzioak 14 hizkuntza onartzen ditu, hinduaz
eta ingelesaz gainera; baina kopuru horri ofizialtzat hartzen ez diren 1.600 hizkuntza
eta dialekto gehitu behar zaizkio. Bestalde, inguru hori izan zen budismoaren eta hinduismoaren
jaiolekua. Horregatik guztiagatik, inguru horretako biztanleek bizitzaz duten
ikuspegia eta gurea erabat bestelakoak dira. Ekonomiari dagokionez, India da inguru
horretako ekonomiaren sustatzaile, eta inguru hori da munduko eremu pobreenetako
bat; Bangladesh eta Sri Lanka, adibidez, Giza Garapenaren Indizeetan azkeneko
mailatan daude.
India. Asiako beste erraldoia
INDIA INDOSTANGO PENINTSULAKO POTENTZIA HANDIA
DA. GERRA HOTZA AMAITU ZENEAN, EKONOMIAREN
LIBERALIZAZIO PROZESUA HASI ZEN INDIAN; PROZESU
HORREN EMAITZAK HALA-HOLAKOAK IZAN DIRA
ORDEA.Nehruren heriotzaren ondoren (1967),
historia aro berri bat hasi zen Indian, eta
aro horretan ez zen jadanik independentziaren
alde aritutako politikaririk. Kaxmireko
auzia zela-eta, Indiaren eta Pakistanen
arteko tirabirak ez ziren konpondu, eta
1965ean bigarren gerra hasi zen (lehena
1947an izan zen). NBEk soldadu hinduak
Kaxmir-etik irten zitezen erabakia hartu
zuen, baina horrek ez zuen egoera hura aldarazi.
Soldaduak ez ziren lurralde hartatik
irten, eta hirugarren borroka aldia hasi zen
(1971). Hirugarren gerra horretan Pakistanen
ekialdea Indiaren alde jarri zen. Une
horretatik aurrera, bi herrialdeen arteko tirabirek
ez dute etenik izan, batez ere gerra
hotzaren garaian (Pakistan Estatu Batuen
aliatu zen) eta are gehiago errusiarrek Afganistan
hartu zutenean (1979). Gerra hotza
amaitu zenean aliantza haiek guztiak aldatu
ziren. 1966an Indian Indira Ghandi (Nehrurenalaba) aginpidera iritsi zen eta hogei
urtez izan zen buruzagi, harik eta 1984an
sij estremistek hil zuten arte. Haren seme
Rjid Ghandik hartu zuen aginpidea ama hil
zenean, eta Kongresuko Alderdiaren babesa
izan zuen. 1991an bere zaindari sij-ek hil
zuten. Urte horretan bertan, Narasimha Rao
hautatu zuten Lehen Ministro. Rao-k eta ekonomia
ministroak liberalizazio prozesua hasi
zuten. Prozesu horren bidez merkataritza
bide nagusien barruan herrialde neutral bat
sartzen saiatu ziren. Politika liberalizatzaile
horren emaitzak hala-holakoak izan dira, ez
baitute ekonomia nahi bezala indartu: Indiako
biztanleen %40 pobretasun mailatik
behera bizi da. Egoera horrek eta gorabehera
nazionalistek ekarri zuten 1995eko hauteskundeetan
Kongresuko Alderdiak nagusitasuna
galtzea.
Pakistan
PAKISTANEN INDEPENDENTZIAZ GERO (1945),
TXANDAKA IZAN DIRA ALDI KONSTITUZIONALAK ETA
ISLAMIAR ERRADIKALEN GOBERNU ALDIAKPakistango lehen konstituzioa 1956an
onartu zen, eta hartan Errepublika Islamiartzat
hartzen zen Pakistan. Handik bi urtera,
ordea, Ayub Khan mariskalak estatu kolpeajo zuen. 1969ko hauteskundeetan Pakistan
ekialdean bengaliarren indenpendentziaren
aldeko Awami Ligak irabazi zuen. Gero eta
atentatu gehiago izan ziren, eta Ayub Khanek
dimisioa eman behar izan zuen;
1970ean Yahaa Khanek hartu zuen aginpidea.
Handik urtebetera Bangladeshek independentzia
lortu zuen, eta Indiak ontzat
hartu zuen. Baina Indiaren erabaki horrek
gerra ekarri zuen. 1972an Herriaren Alderdiko
buruzagi Z. Ali Buthok aginpidea hartu
zuen. Hauek izan ziren Buthoren lehenengo
neurriak: Bankuak eta estatuaren lantegiak
nazionalizatzea eta kooperatibismoan
oinarritutako nekazaritza berritzea. Neurri
horiek guztiak sozialismo musulmanaren
bideko neurriak ziren. Horrez gainera, bigarren
konstituzioa ezarri zuen (1973), eta
haren arabera bere esku gelditzen zen aginpide
osoa. 1975ean Buthok Awami Ligako
buruzagiak (Belukistango autonomiaren aldekoak)
preso hartzeko agindua eman zuen.
1977an beste estatu kolpe bat izan zen, eta
hartan, Zia ul-Hak jeneralak islamiar iraultza ezarri zuen. Handik bi urtera Butho urkatu
zuten eta bere senideek erbestera aldegin
behar izan zuten ihesi. 1988ko abuztuan
ul-Hak hil zen, eta Butho Benazier
hautatu zuten lehen ministro. Baina Buthok
ez zituen hogei hilabete baino egin aginpidean,
ustelkeriaz salatu baitzuten. Haren
ondorengo Nawaz Shari izendatu zuten
(1990), ul-Halk-en hurbileko islamista. Beraz,
herrialde islamiar batean emakume bat
aginpidean jartzeko asmoak ustel atera ziren.
Bestalde, ekonomian hartu ziren neurriei
esker, miseriaz inguratutako aberastasun
uharte bihurtu da Pakistan.
Bangladesh
BANGLEDESHEK BURUJABETASUNA LORTU ZUENETIK
BERTATIK, DIKTADURA MILITARRAK IZAN DIRA
AGINPIDEAN, HARIK ETA LAUROGEITA HAMARREKO
HAMARRALDIAN HAUTESKUNDE LIBREAK IZAN ZIREN
ARTE1971ko abenduan, Pakistanen kontrako
gerra amaitu ondoren, Bangladesheko Errepublika
osatu zen. Mujibur Rahman independentista
izan zen estatuko buru. Gobernu
berri hark hainbat hitzarmen izenpetu
zituen Sobiet Batasunarekin eta Indiarekin,
eta 1974an bakea hitzartu zuen Pakistanekin.
Ekonomiaren egoera, bestalde, eramangaitza
zen, eta Biltzar Legegileak lehen ministroari
ahalmen guztiak ematea erabaki
zuen (1975). Hala, Bangladesh errepublika
presidentzialista bihurtu zen. Baina urte
horretako abuztuan estatu kolpe bat izan
zen, eta lehendakaritza osatzen zuten kideak
eta Awami Ligakoak hil zituzten. Estatu
kolpe hartan Khondakar Ahmedek hartu
zuen aginpidea; hala ere, Ahmedek berehalaeman behar izan zuen dimisioa, nahasmendu
egoerak hartara beharturik. Azkenean,
armadako komandante nagusi Ziaur
Rahamek hartu zuen agintari kargua.
1981ean izan zen matxinada batean Z. Raham
hil zuten, eta behin behineko agintari
Abdru Satar izan zen, harik eta 1982ko martxoan
Ershad jeneralak aginpidetza hartu
zuen arte. 1991ean izan ziren Bangladesheko
lehenengo hauteskunde libreak, hogei
urtetan gobernu autoritarioak eduki ondoren,
Kahleda Zia hautatu zuten lehen ministro,
Ziaur Raham jeneralaren alarguna.
Ministro berriak, ordea, ez zuen hilabete
baino gehiago iraun aginpidean, Kazi Jafar
Ahmed-ek kendu baitzion kargua. Gizartean
eta politikan izen ziren hainbat arazok bidea
itxi zion demokraziari. Gizartea bitan
banatu zen: alde batetik, nazioarteko
erakundeek bultzaturiko merkataritza liberalizatzeko
neurrien kontura aberastu zen
gutxiengoa, eta bestetik, miseria hutsean bizi
zen gehiengoa.
Sri Lanka (antzina Zeilan)
ZEILAN BRITAINIAR KOLONIATIK BEREIZI ETA BURUJABE
BIHURTU ZENEAN, HAINBAT ZAILTASUN GAINDITU
BEHAR IZAN ZITUEN: EKONOMIKOAK, SOZIALAK ETA
ETNIKOAK.1984ko otsailean Sri Lankak burujabetza
lortu zuen Commonwealthen barruan.
1959. urtea arte Alderdi Nazional Batuko
(UNP) gobernu kontserbadoreek agindu
zuten Sri Lankan, harik eta urte horretan
Salomons Bandaranaike lehen ministroa hil
zuten arte. 1960ko hauteskundeetan Sri
Lankaren Askatasunerako Alderdiak irabazizuen, eta gobernu buru Salomonsen alargun
Sirimavo Bandaranaike hautatu zuten.
Sirimavo 1977. urtea arte egon zen aginpidean
(1965-1972 urte bitartea izan ezik).
1972ko maiatzaren 22an Zeilan Sri Lankako
Errepublika bihurtu zen. Garai horretan hasi
ziren tamilekin tirabirak: tamilek estatu burujabea
eskatzen zuten, eta 1976an Tamilen
Askatasunerako Frontea sortu zuten. 1977an
Jayewardene (UNP) lehen ministro izendatu
zuten, eta handik urtebetera, presidente.
1988ko hauteskundeetan Premadasa (UNP)
hautatu zuten presidente; 1994. urtea arte
izan zen aginpidean. Premadasaren gobernuak
tirabira handiak izan zituen Indiarekin,
batetik, Indiak soldadu asko zituelako
Sri Lankara bidaliak, eta bestetik, ustelkeria
arazoak zirela eta. 1994an Premadasa hil
zuten, eta urte horretan bertan izan ziren
lehendaritzarako eta batzorde legegilerako
hauteskundeak: Kumaratunga hautatu zuten
presidente, eta Sirimavo Bandaranike,
lehen mininstro. Gobernuaren eta tamilen
arteko gorabeherek bere horretan jarraitu
zuten, eta ekonomiak ez zuen hobera egin.
1995ean gobernuak saioak egin zituen Tamilen
Askatasunerako Gudarostearekin hitzarmen
bat izenpetzeko, baina Tamilen
Gudarosteak negoziazio horiek eten zituen.
SAARC, edo eskualdeen arteko elkarlanerako ekinaldia
1985ean Bangladeshek proposamen bat
egin zuen: nazioarteko merkataritzan lehian
aritu ahal izateko erakunde bat osatzea, herrialdeen
arteko elkarlana oinarritzat harturik.
Eta hala, Dacca-ko (Bangladeshko hiriburua)
adierazpenaren odorioz sortu zen
SAARC: Asiako Hegoaldeko Herrialdeen
Elkarlanerako Elkartea. Butan, India, Maldivak,
Nepal, Pakistan eta Sri Lankak osatzen
dute elkarte hori. Herrialde elkarrengandik
desberdin horiek politikaren eta ekonomiaren
hainbat alorretan elkartasunez aritzea
onartu zuten, mundu globalizatuan sartzeko
helburu nagusiarekin. Baina elkarte hark
hainbat arazo izan zituen hasieratik bertatik:
kultura desberdintasuna, biztanle dentsitate
handia eta presio demografikoa –kontuan
hartu behar da munduko herrialde pobreenetakoak
direla ekarte horretako kide–, eta
ekonomia lehen sektorean oinarritzea. Herrialde
horietan nekazaritzak PIB-aren erdia
hartzen du, eta horren atzetik daude bigarren
eta hirugarren sektoreak. Elkarte horretatik
etekin gehien ateratzen duen herrialdea,
zalantzarik gabe, India da, eta gainera
gero eta indar handiagoa ari da hartzen Indostango
penintsularen ekonomian, merkataritzan,
eta baita demografian ere.