Historia Unibertsala»Egungo aroa
Ingurugiroa
Geografia modernoaren sortzaile Humboldtek duela 150 urte zuen ohartarazia gizadiaren
neurriz gaineko jardunak arriskutan zeukala lurra. Baina landa aldea babesteko
nazioarteko lehenengo ahaleginak 1870 inguruan egin ziren, Suitzan eskualdeko hitzarmen
bat egiten saiatu zirelarik paseko hegaztiek habia egiteko zituzten eremuak
babesteko. Nolanahi ere, ingurugiro politikak 1970. urteaz geroztik hartu zuen indarra
nazioartean. Hala, 1972an Estokolmon izan zen Giza Ingurugiroari buruzko Bilkurak
erabateko bultzada eman zion auzi horri; orduz geroztik ingurugiroarekiko kezka asko
hedatu zen gizartean eta politikoen artean, hainbesteraino non 1870. urteaz geroztik
sinatu diren 180 hitzarmenetatik 120tik gora bilkura haren ondoren sinatu baitziren.
Gizarte osoa kezkatzen duten gaiei buruzko hitzarmenak dira horiek: euri azidoa,
ozeanoen kutsadura, arriskuan dauden izaki moten babesa, Antartidaren kontserbazioa,
ozonoa gutxitzea, Amazoniako ohianaren hondamena…
Ekologiaren goraldi horretan sortu ziren orobat talde ekologistak, eta horiek dira gehien
borrokatzen ari direnak Lurraren berezko izateari eusteko, eta mendebaleko herrialdeek,
beren jarduerak direla eta, ingurugiroan duten eragin kaltegarria geldiarazteko.
Aurretikoak. Bilkura historikoak
INGURUGIROARI BURUZKO BILKURA HANDIEK GEHIAGO
BULTZATU IZAN DITUZTE HITZ EMATERA ESTATUAK ETA
KONTZIENTZIA HARTZERA GIZARTEA, INGURUGIROAREN
ALDEKO NEURRI ZEHATZ ETA EGINBIDETSUAK
HARTZERA BAINO.Orain arte egin diren kongresu, goi mailako
bilera, itun, hitzarmen eta abarren artean
ingurugiroari buruz badira hiru mundu
bilkura handi aipatu beharrekoak:
1972ko Estokolmoko Bilkura, 1992an Rio
de Janeiron eginikoa eta 1997an Kioton (Japonia)
egina. Nazio Batuek antolatu dituzte
hiru bilkura horiek, eta urrats handia izan
dira ingurugiroa babesteko bidean.
Estokolmoko bilkura mugarri izan zen,
hura izan baitzen gizadiaren historian egin
zen era horretako lehenengo bilkura. Garrantzi
handiko ekarriak egin ziren, adibidez,
erabateko garapenaren kontzeptua
mundu osoan hedatzea, ezinbesteko auzia
baitzen hura ingurugiroa babesteko.
Beste ekarri garrantzi handiko bat gizadiaren
gizarte kontzientzia piztea izan zen
eta elkartasunaren kontzeptua hedatzea. Eta
beste lorpen garrantzitsua izan zen, halaber,
arazo kolektibo handiak nazioartean
ezagutaraztea eta arazo horiek denen artean
konpontzeko premia sorraraztea.
Argi geratu zen ideia horiek guztiak
eginbide politikoari lotu beharra zegoela,
garapena helburu. Hala adierazi zuen bilkura
hark, eta horrela sortu zen Nazio Batuen
Ingurugirorako Programa.
Estokolmoko bilkuraren ondoren urrats
handiak egin ziren alor horretan, besteak
beste, ekologiari zegokion araudi bat ematea;eta aurretiko horiek guztiek ekarri zuten
Rioko Bilkura.
«Lurrari buruzko Goi Mailako Bilkura»
hartan bildu zen ordu arte inoiz bildutako
agintari kopuru handiena. Rioko programak
-anbizio handiegia zuen agian- alor eta gai
jakin eta zehatzak hartzen zituen: lurraren
berotzea, bioaniztasuna galtzea, ozeanoak,
basoak… Azkenik lau dokumentu onartu
ziren, eduki handirik gabeak ordea, eta,
hortaz, porrot egindako bilkura izan zen hura
batzuentzat. Nolanahi ere, gehienak bat etorri
ziren goi mailako bilkura hark ingurugiroari
buruzko arazoen osotasunaren kontzientzia
hartzea indartu zuela esatean, Estokolmon
iritsitako maila gainditurik.
Handik bost bat urtera, 1997ko abenduan
hasi zen Kioton «Klimaren Goi Mailako
Bilkura» esan zitzaiona, berotegi efektuaren
goraldiak sorturiko klima aldaketari
zegozkion gaiak baizik eztabaidatu ez zituena.
Gas jakin batzuk eguratsera igortzeak
sortzen du efektu hori: CO
2
batez ere, baina
baita ere metanoa (Ch
4
), oxido nitrosoa
(NO), hidrofluorokarbonoak (HFC), perfluorokarbonoak
(PFC) eta sufre hexafluoroa
(SF
6
); eta, beraz, gas kaltegarri horien kopurua
gutxitzeko hitzarmenak egitea zen
bilkura haren helburu nagusia.
Europako Batasunak eraman zuen Kiotora
proposamen ekologiaren aldetik onuragarriena:
eguratsera igortzen den gas kopurua
2010. urtean %15 gutxitzea 1990. urtekoarekiko,
urte hori hartu baitzen erreferentzia
gisa kopuru horiek zenbat gutxitu
behar ziren erabakitzeko. Baina hamar eguneko
negoziazioen ondoren, elkarri kritika
gogorrak egin ondoren, azkenean onartu
zen erabakiak ez zuen inor gogobete, batzuentzat
gehiegizkoa zelako (EEBB, herrialde
pobreak, petrolioa ekoizten duten herrialdeak,Japonia eta Australia), eta beste
batzuentzat, berriz (talde ekologistak), gutxiegi
zelako; 2008tik 2010era batez beste
gas kaltegarrien kopurua %5,2 gutxitzea erabaki
zen Kioton.
Erabaki hori arestian aipatu diren sei
gasei zegokien baina herrialde guztiei ez
zitzaien eskaera bera egin; Europako Batasuneko
herrialdeak, Suitza eta Europako
beste herrialde batzuk ziren gas kopurua
gehien gutxitu behar zuten herrialdeak (%8),
gero EEBB eta Kanada (%7), Japonia (%6)
zeuden, eta Errusia, Zeelanda Berria eta
Ukraina ondoren, azken horiei ez zaielarik
eskatzen gas kopurua gutxitzea, egonkortzea
baizik.
Ekologistek ez zituzten erabaki horiek
onartu, eta «farsatzat» eta «trajediatzat» hartu
zuten Kioto bilkura, gutxitze hutsal horrek
ez baitu ia eraginik klimaren aldaketan.
Gizakiaren eragina
KAZETARITZA SENTSAZIONALISTAK INFORMAZIO OKER
ASKO ZABALDU IZAN DU INGURUGIROARI BURUZ
EKOLOGIAK MENDEBALEAN KEZKA HANDIA SORTUA
DUEN GARAI HONETAN.Lurreko animalia eta landare aniztasuna
(bioaniztasuna) da gizakiaren eragin kaltegarria
izan duen gizadiaren ondarearen alderdietako
bat. Landare, animalia eta mikroorganismo
asko desagertzeko zorian dira
gizakiak neurriz gain ustiatu dituelako.
Paisajeak aldaketa handiak izan ditu, oro
har, biztanleria kopuruz gero eta handiagoaren
eragin hondatzailearen ondorioz.
Eremu jakin batzuetan, nekazaritzarako lurren
urritasunaren ondorioz baso asko bota
dira, leku heze asko agortu dira eta bazkaleku
eremu handiak ureztatzen hasi dira.
Bestalde, gizakiaren hondakinak uretara
botatzeak eragin zuzena izan du ur gezaren
erabilgarritasunean. Gauza bera gertatzen
da lur azpiko urekin, akuiferoak ezin
gehiago ustiatu izanaz gainera, geologo
batzuk uraren urritasunaz kezkatzeraino,
gizakien jarduerak pozoitu egin baititu ur
horiek, eta ezin erabilizko bihurtu. Era horretara
kolokan jarri da ura, izatez funtsezko
baliabide dena, «berritzeko duen ahalmena».
Lur azaleko geruza ere gehiegi ustiatu
izan du, berez berritzeko ahalmena duen
arren, nekazaritza produkzioa bultzatzeko
ahalegin gehiegizkoak. Lurra babesteko
behar bezalako neurriak hartu ez direnez,
azaleko geruzaren zati handi bat urak edo
haizeak eraman du. Lurra ezin ordezkatuzko
ondasuna du gizarteak, mende asko behar
baitira lur zentimetro gutxi batzuk sortzeko.
Ekosistema naturaletan higaduraren eraginez
izan diren lur galerak, bazkalekuak
eta basoak adibidez, ez dira garrantzi handikoak,
eta izadiak berak berdintzen ditu
lurra sortzeko dituen prozesu naturalen bidez.
Ingurugiroari dagozkion arazoen artean
ozonoa da XX. mendearen bukaeran oso
modan dagoen beste arazo bat. Badirudi
estratosferako ozono kopurua gutxitu egin
dela, baina faktore asko daude tartean.
Zientzialari asko kezkatuta dauka arazo
horiei ematen zaion garrantzi gehiegizkoak,
komunikabideetan albisteak oso axalekoak
baitira, eta nahasmen handia eta azkenik
errealitatearen ezjakintasun erabatekoa sortzen
dute. Zientzialari horiek ez dute ukatzen
ingurugiroa hondatua dagoenik ez eta
hondamen hori gelditzeko neurriak hartu
behar direnik ere, baina informazio egiazkoago
baten alde daude eta zeharo gaitzesten
dituzte gai horretaz ezer ez dakiten
kazetariek idatziriko albiste alarmistak.
Ingurugiroari buruzko politika eta araudia
GIZARTE AURRERATUAGOEK BEHAR-BEHARREZKOAK
DITUZTE INGURUGIROARI BURUZKO POLITIKAK
EKONOMIAREN ERAGILEAK GELDIARAZTEKO, GEHIENAK
EZ BAITIRA SORTZEN DUTEN KUTSADURAREN ERAGIN
HANDIAZ JABETZEN.Ingurugiroarekiko kezka eta ardura gizarte
aurreratuenen ezaugarria izaten da, aurreramendu
horregatik beragatik gehiago balioesten
baita ingurugiroa gizarte horietan.
Gizarte atzeratuetan badituzte arazo latz eta
kezkagarriagoak.
Ekonomiaren hazkundea eta ekologiaren
hondamena oso lotuta daude, kasu guztietan
ez bada ere. Hala beraz, ekonomiaren
garapenaren eta ingurugiroari zor zaion
begiramenaren arteko erdibidean «garapen
eramangarria» da, ustez, arazo horren irtenbidea,
ez baitu geroztikako belaunaldien ongi
izatea auzitan jartzen. Herrialde industrializatu
batzuek emanak dituzte alor horretan
lehen urratsak, Holandak adibidez, prozesu
industrial eraginkorrak gehiago bultzatuz,
eta baliabideen kontsumo bizia motelduz.
Saiatu dira, politikaren bidetik, produkzio
eta kontsumo ereduak aldatzen, eta energiaren
eta baliabideen erabilera gehiegizkoa
2000. urterako gutxitzea da haien helburua.
Ekonomiak, bere jardunaren kostu
orokorra gutxietsirik, gehiegizko kutsadura
eragiten du, eta horrek sortua da ingurugiroan
eragina duten jarduerak arautzeko premia.
A. C. Pigou britainiar ekonomialariak
kutsaduraren gaineko zerga bat proposatu
zuen XX. mendearen lehenengo 25 urtetan.
«Zerga berdea» zeritzan horren ondorioak
ingurugiroari buruz hartu izan diren neurri
politikoak baino hobeak izan ziren; izan ere,
kutsadura estandarraren kontzeptua da neurri
horien artean garrantzitsuena, ekonomia
eragile bakoitzak sortzen duen kutsadurari
mugak jartzea, alegia.
Baina etorkizunera begira, badirudi «zerga
berdeak» edo baimen negoziagarriak nagusituko
zaizkiela debekuzko neurriei. Badirudi
orobat araudiak zorrotzagoak izango
direla enpresekin, eta oztopo gehiago
jarriko zaiela halaber haien jarduerari. EE-
BBetan, 1992an, ingurugiroari buruzko neurriak125.000 milioi dolar kosta ziren,
BPGren %2,1 inguru. Kopuru hori 200.000
milioi dolarrera igoko da, ustez, eta BPGren
%2,6 izango da.
Berotegi efektua: Berez gertatzen da
eta horri esker bizitzari bide ematen dion
muga jakin batzuen baitan mantentzen da
tenperatura. Baina berezko gertaera horri
industriaren jardunak eguratsera kopuru
handian igortzen dituen gasen eragin kaltegarria
gehitzeak arazo handi bat sortzen du.
Gas horiek (CO
2
, Ch
4
, NO, lurrina…) eguratsean
kontzentratzen direnean ez diote
kanpora ateratzen uzten lurraren gainaldeak
islatzen duen irradari, jotzen du beraz irradak
gas geruza moduko hori (negutegi bat
bailitzan), itzultzen da berriz lurraren gainaldera,
eta lurra egoki dena baino gehiago
berotzen du.
Talde ekologistak: 1972an sortu zen
ekologiaren alorrean eragin gehien izan
duen nazioarteko talde ekologista, Greenpeace.
Urte hartan bertan egintza xume
batzuk egin zituen Bikini atoloian egiten ari
ziren saio nuklearren kontra, baina zenbat
eta ingurugiroaren aurkako mehatxuak gehiagotu,
orduan eta ekinaldi gogor eta eragin
handiagokoak egin izan ditu Greenpeacek,
gaur egun 3 bat milioi kide dituen nazioarteko
sare bihurtzeraino. 1977an Rainbow
Warrior (Ortzadarraren Gerraria: ortzadarra
baita Greenpeaceren ikurra) deritzan
itsasontzia erosi zuen, erakunde horren
nolabaiteko sinbolo bihurtu dena, eta
gaur egun ontzidi handi bat du, itsasoko
eta ibaietako ontziz eratua.
Ekintza zuzena da Greenpeaceren alderdi
agerikoena, baina ez du inoiz indarkeria
erabiltzen, bere jatorriaren eta gizarte aldaketaren
aldeko beste higikunde handi
batzuekin duen loturaren ispilu.
Haren mezua erraza eta indar handikoa
da: mundu guztiak du aire garbia, ur garbia
eta arriskurik gabeko etorkizuna izateko
eskubidea.
Amazoniako baso suntsitzeak: Munduko
basoak izadiaren emaiza jorienetako
bat dira, eta Amazonia da, inondik ere, ingurugiroaren
ikuspegitik lurreko lekurik interesgarriena
eta erakargarriena. Zoritxarrez,
tropikoko baso asko gero eta lur eremu gehiago
ari da galtzen larretarako eta laboretarako
erabiltzeko.