Historia Unibertsala»Egungo aroa
Faxismoak: Italia eta Alemaniako kasuak
Lehen Mundu gerrak Europako usadio sozial eta politikoen molde aristokratizatzaileak suntsitu zituen. Baina XIX. mendeko unibertsoa desagertzeak –zahar kutsuko mundua zen, baina osorik koherentea–, zalantzazko eta larritasunezko gizarte egoera bat sortu zuen. Ezkortasunezko giro horretan, liberalismoak izena galdu, bitalismoan eta irrazionalismoan oinarrituriko ideiak zabaldu zirelarik, eta biztanleria, bere osoan, politikan inplikatu zelarik, zenbait proiektu azaldu ziren integrazio sozialari bide emateko, edo konponbide drastikoak hartu ziren (diktadura militarrak gehienetan: Espainian Primo de Rivera, Pilsudski mariskala Polonian, Hungarian Horty almirantea). Integrazio soziala bideratzeko egin ziren proposamen berrien artean, gerra ondoan, higikunde ultranazionalista bat kristaldu zen: autoritarioa, indarkeriaren goratzaile, demagogoa, eta sinbolo nazionalistetan oinarrituriko estetika ikusgarri batez hornitua. Higikunde bat (zuzenagoa izango litzateke, nolanahi ere, higikundeak esatea, gertaera historiko bera osatu arren, zein bere nazio berezitasunak nabarmentzen ahalegindu baitziren), higikunde batzuk, beraz, deitura hoberik ezean faxismoak dei ditzakegunak. Benito Mussolinik Italiako agintea eskuratu zuenean (1922), Europa osora zabaldu zen integraziorako proposamen horren errespetua eta ospea; herrialde guztietan sortu ziren oinarrizko bulkada horrek berorrek bultzaturiko higikundeak, asko eta era askotakoak. Eskuin politikoarekin elkarturik lortu zuten higikundeok agintea, oso harreman estua izan baitzuten beti eskuin sozialarekin. Agintea lortu ondoren, berehala hasi ziren gobernu modu liberalak suntsitzen –totalitarismoan oinarrituriko estatu eredu baten mesedetan– eta sozialismoa borrokatzen (sozialismoa zen integrazio sozialaren beste eredu nagusia Europan). Higikunde haiek benetako gerra zibil bat eragin zuten Europako herrialdeetan Bigarren Mundu gerran. Bi errejimen aipagarrienak Italiako faxismoa eta Alemaniako nazismoa izan ziren, baina izan zen besterik ere: Gyula Gömbösena Hungarian, Dollfussena Austrian, Salazarrena Portugalen, Francorena Espainian, Metaxas jeneralarena Grezian, eta, higikunde horien aldaera gisa, San Migel Goiaingeruaren Lejioa Errumanian, eta Action Française Frantzian.
Liberalismoaren krisia
Hala Italian nola Alemanian, herri bakoitzaren
historia nazionalari buruzko faktoreek
berek eta gerra ondoko egoerak guztiz
ahantzarazi zituzten berez ospe handirik
ez zuten gobernu formulak eta ideia liberalak.
Italian herriak ez zion inoiz harrera handirik
egin estatu liberalari. Bateratze prozesuak
berak, eta baita Risorgimientoaren
kultura abertzale eta aurrerazaleak ere, frustraziozko
hondar moduko bat utzi zuten
protagonisten baitan (Estatuaren gabeziak,
lurraldetasun eskasia), eta, gainera, herritarrengandik
–baserritarrak ziren gehienak, eta
oso goiz matxinatu ziren behartasunaren eta
desberdintasunen kontra, 1898an– urrunarazi
zituen. Aita santua ere uzkur zen, bere
jabetza igarokorrez gabetu zuela-eta estatuak.
Liberalak politika oligarkiko bezain itxi
batean tematu ziren, transformismoa deitua
(klientelismoa eta maniobra politikoa).
Sozialistek (PSI), gainera, inoiz ez zuten bere
gain hartu demokraziaren aldeko borroka.1919ko berrikuntzek leher eginarazi zuten
hauteskunde sistema, masa alderdiak azaldu
baitziren bat-batean (PSI eta Sturzoren
Partito Popolare katolikoa, liberalismotik
aldendua) joko politikoan. Liberalak (Giolitti)
Mussoliniren faxistekin aliatu ziren gobernua
eratzeko, eta, hain zuzen, zahar estiloan
egindako maniobra horretxek desagerrarazi
zituen. Gerra aurretik, bestalde,
Enrico Corradini eta Alfredo Roccoren nazionalismoak
(PNI) autoritarismorantz eta
antiliberalismorantz jo zuen (Estatu indartsua,
nazioaren ideiaren inguruan antolaturiko
ordena berria). Italiako historia, beraz,
liberalismoaren kontrako bilakaera izaten ari
zen.
Gauzak askoz okerrago jarri ziren lehenengo
gerra ondoan. Nazionalismo irredentista,
Versaillesko hitzarmena gorabehera, Jugoslaviari
Dalmazia kentzen ahalegindu zen.
D’Annunzio idazle eta asaldatzaileak, gudari
ohien talde baten buru, Fiume hiria
hartu zuen 1919ko irailean, eta kausa bat,
zeremonial bat eta gorputz sozial bat eskaini
zion horrela autoritarismo bortitz buruberoarenideiari (fascio-en sorrera). Gainera,
krisi ekonomiko larri batek ordu arte
inoiz ez bezala inarrosi zuen gizartea, eta
bienio rosso deitu zena ekarri zuen (1919-
1920): iparraldean fabrikak hartu zituzten,
eta etxaldeak, berriz, hegoaldean eta Po
ibaiaren ibarrean. Egoera eta giro horretan
(Fiumeko unibertsoa, gizartearen ezinegona,
dirudunen beldurra iraultzari) sortu ziren,
Benito Mussolini buruzagi zela, Borrokarako
Italiar Fascioak (1919ko martxoan),
zeinek, handik gutxira (1923), bat
egin baitzuten Roccoren nazionalistekin.
Gerra ondoko Alemanian ere ospea galduz
zihoan XIX. mendeko liberalismoa.
Hango erakundeen historia liberalismoaren
kontrakoa eta aristokraziaren aldekoa izateagatik
berezi zen, baina, Italian ez bezala,
Alemaniako sozialdemokraziak bere gain
hartu zuen proiektu liberala bere formula
demokratikoan. Horretxek galarazi zuen
1919an espartakismoaren iraultza. Weimarko
errepublika berria ere ez zen errejimen
demokratiko bati egonkortasuna emateko
gauza izan, egoera zena zelako: oso krisi
ekonomiko larria (inflazioa eta langabezia),
eliteko militarrak eta intelektualak nazionalismo
autoritario baten aldeko (iraultza kontserbadorea),
gudari ohi asko (ongi antolatuak
eta gerrarako prest), gerra ordainaren
zama ekonomiko zein sinboliko ikaragarria,
eta ezker politiko gero eta aktiboagoa. Giro
horretan, autoritarismoko jarrera garbietara
egin zuen eliteko liberalismoak (Papen eta
Schleicher jeneralaren gobernuek).
Gero, Garagardotegiko Putsch-aren ondoren
(Munich, 1923), egoera modu bortitzez
argitu zelarik, eta jarrera ultranazionalista
eta arrazista garbi batekin, NSDAP alderdia
azaldu zen bat-batean Alemanian,
Adolf Hitlerren buruzagitzapean.
Aginpidera igotzea
1923an naziek Garagardotegiko putscha
antolatu zuten –Alemaniako gudarostearen
parte handi bat erakarriko zuen indarrezko
ekintza ausart bat bezala– aginpidea hartzeko.
Ekinaldiak ordea huts egin zuen, eta
Hitlerrek beste era batera antolatu behar izan
zuen aginpidera iristeko bidea, helburu berberarekin
betiere: sistema “zaharra” irauli,
eta haren ordez estatu totalitario baten projektua
jarri.
NSDAP alderdia aginpidera iritsi izana,
faktore askok agertze dute: hauteskundeetan
sekulako arrakasta izan zuen propaganda
kanpaina bizi eta moderno bat; alderdiaren
indar paramilitarren (SA) ozarkeria
eta gogorkeria, negozio gizon handien eta
Alfred Hugenberg abertzale eskuindarraren
babesagatik jasotako dirulaguntza eta irabazitako
ospea, eta azken unean estatuko
goi karguek (lehendakariak, Hindenburg
mariskalak) eta Reichswehr-ek (gero mendean
hartu ahal izango zuelakoan) eman
zioten laguntza. Nolanahi ere, Hitler kantziler
izendatu zuten egunaren (1932ko urtarrilaren
30a) biharamunean hasi zen aginpidea
(Machtergreifung) lortzeko benetako
borroka. Hurrengo egunetan –agerri eta
desfile, bilera masibo, banderak haizetara–
asaldaturik eta aztoraturik ibili zen jendea.
Hitlerrek Legebiltzarra desegitera eta hauteskundeak
deitzera behartu zuen Hindenburg.
1933ko martxoaren 5ean egin ziren
hauteskundeak, oso-oso giro gogorrean:
beldurra eta indarkeria ziren nagusi, eta,
Reichstag-i su eman ziotelako aitzakian (komunistei
leporatu zieten ekintza), eten egin
ziren herritarren eskubideak oro. Botoen
%44 bere alde, eta Aginte Osoaren Legea
onarturik, Alemaniako diktadore bihurtu zen
Hitler. Legebiltzarreko instantziak bananbanan
deseginez joan zen, Landerrak berdindu
zituen, NSDAP izan ezik alderdi guztiak
debekatu zituen, alderdi horretako hegal
erradikal osoa eta balizko oposizio eskuindarra
suntsitu zituen kideak hilez (“aizto
luzeen gaua”, 1933ko ekainaren 29an), eta,
bere burua Alemaniako Führer izendatuz,
bere gain hartu zituen aginte guztiak. Hitlerrek
izugarrizko azkartasun eta erabakitasunez
jokatu zuen aginpidea lortzeko.
Ez ordea Mussolinik, askoz gogorrago
jo baitzuen hasieratik, baina gero baretu egin
zen (antzeko emaitzak lortuz, dena den).
Erroman egin zen Batzar batean Alderdia
berrantolatu ondoren (1921ko azaroa), faxistek
agintearen kontra jo zuten behin eta
berriz, 1922an zehar indarkeriazko ekintzak
eginez. Ezkerreko sindikatuek greba orokorra
deitu zuten 1922ko uztailaren 31n askatasunaren
defentsan. Alderdi faxistak greba
hautsi zuen 24 ordutan, eta Erromarako
ibialaldia prestatu zuen urrirako. Ibilaldiaren
antolaketa txarra gorabehera, 1922kourriaren 30ean gobernua eratzera deitu zuten
Mussolini. Estatuko eta gudarosteko goi
karguen –estatuaren aldetik Salandra nabarmendu
zen–, azpilanaren ondorio izan zen
guztia: Vittorio Emmanuele III.a erregea limurtu
zuten Mussolinirengana jotzeko. Denbora
pixka bat behar izan zuenDuceak, hala
ere, bere egitasmoa abian jartzeko. Alabaina,
1924ko gertaera larrien ondoren (Mateotti
eta oposizioko beste buruzagi batzuk
hil baitzituzten), Mussolinik bere gain hartu
zuen aginpide osoa 1925eko urtarrilaren
3an, eta, Giovanni Gentilek taxutu zuen
estatu totalitarioa oinarritzat harturik, faxismoratze
prozesu azkar bat abiatu zuen.
Totalitarismo ultranazionalista baten ideia
Halako nahaste bat dago Estatu totalitarioaren
ideiaz. Batzuek gauza guztiak bere
baitan hartzen dituen estatu erabateko batekin
nahasten dute, baina, izan, gizartea
estatuaren inguruan antolatzeko eta politika
estatuaren inguruan gizarteratzeko programa
bat gidatu zuen ideia izan zen (gutxiasko
gauzatua, bakoitzaren aukeren arabera).
Estatua etorkizuneko proiektu gisa, eta
nazioa, gorputz gisa eta larrialdi egoeran
–alegia, kanpoko etsai baten kontra gerran–
dagoen esentzia historiko gisa, hartzen duten
ideien arteko identifikazio erabatekoan
oinarritzen da estatu totalitarioaren ideia,
indar eragile baten, mito baten inguruan
(“erromatartasuna” Italiaren kasuan; arraza,
berriz, Alemaniarenean) antolatua. Estatuarekin
bat ez zetorren guztia nazioaren kontra
zegoen, naziotik at (horregatik hartzen
zen oposizioa kanpotik etorritako etsaia
balitz bezala). Hainbat sinboloren bidez eta
liturgia ospetsu hunkigarri baten erdian irudikatu
ohi zen nazioa, eta nazioaren borondatea
ordezkatzen zuen buruzagi karismadun,
gailen eta bakar batengan pertsonifikatzen
zen. Eta Alderdiak (alderdi bakarra,
nazio borondate bakarra baitzen)
zeukan, gizarteko zoko-moko guztietaraino
heltzen zen sare baten gisa, herritarrak
“hezteko” ardura. Herritarrei talde antolatuak
izendatzen zitzaizkien estatuko eta
nazioko zereginetan parte har zezaten, bere
baitan gizarte ekintza oro –hasi aisialdi eta
kiroletatik, eta politika ordezkaritzaraino
(hots, politika atxikimendua)–, hartzen zituen
erakunde sare baten bidez.
Horretan ahalegindu ziren behintzat
faxistak –Estatua korporaziotan antolatuta–
Italian, eta naziak –Estatuko zereginak Alderdiaren
bizkar uzten zituen egitura anarkiko
baten bidez–, Alemanian.
Izua estatu politika gisa.
Holokaustoaren jatorria
Politikari eta estatuari buruzko ikusmolde
horretan oinarri harturik, zabaldu zen Italian
eta Alemanian izuaren politika, gauzak
egiteko moduaz zeukaten ideiaren parte gisa.
Alemaniako errejimena askoz ere odolzaleagoa
izan zen inondik ere. Hala ere,
oposizioa erabat txikitzera zuzenduriko
politika bideratu zuten bi-biek. Eta lortu ere
lortu zuten, zuzenbide estatu baten ezaugarri
diren legezkotasun esparru guztiak
deuseztuz eta errepresio politikoa bideratzeko
erakunde espezifikoak sortuz.
Italian, 1926an, Delitu Politikoen Auzitegia
eratu zen errejimenaren aurkakoak jazartzeko,
heriotza zigorra indarrean jarri zen
berriro, alderdi politikoak eta sindikatuak
desegin ziren, egunkariak itxi, eta hori guztia
bermatzeko, polizia politikoa (OVRA)
sortu zen. Ehundaka mila italiar erbestera
joan zen, eta beste milaka batzuk Italiako
lekurik zokoenetan itxi zituzten.
Baina Alemanian bai galdu zuela legeak
bere zentzu guztia. Garbiketa gogorra egin
zen erakunde publiko eta pribatuetan: Reichen
aurkako literatura guztia desagerrarazi
zen liburutegietatik; errejimenaren kontrakoak
eta juduak, berriz, estatuko funtzionario
eta zerbitzu zibilen artetik. Eta hala,
desberdina zen oro baztertzeko lehiak eta
alemaniarren arrazakeria kulturan errotu eta
naziek areagotuak bat eginda, paroxismoraino
iritsi zen errepresioa: juduak, eslabiarrak,
atzerritarrak, susmagarriak eta, oro har,
gutxigotzat hartzen zen guztia sistematikoki
eta automatikoki deuseztea (langileak esklabo
gisa erabiltzea, eta abar).