Historia Unibertsala»Egungo aroa
1914-1918ko Gerra Handia: operazio militarrak
Lehen Mundu gerrak lau urte baino gehiago iraun zuen; zuzenean borrokan jardun
zuten herriek 186.000 milioi dolar gastatu zuten, eta 150.000 milioi behar izan ziren
suntsiketek eragindako kalteak ordaintzeko. 37 milioi soldadu hil ziren guduetan; zibilak,
gerrak nolabait eraginda, ia hamar milioi. Hori izan zen Versaillesko Itunen (1919)
funtsa, baina hala lortu zen bakea (ez Alemania ezeztea, ez haren nahiak asetzea)
egonkortasunik gabea izan zen, 1939an frogatu zen bezala.Abuztuaren 2an bertan, Schlieffen Plangintza
jarri zuen Alemaniak abian (1892an
Estatu Nagusiko buruzagi zenak antolatua,
1905ean onetsia eta Moltkek 1911n aldatua).
Plangintza haren asmoa zen, Belgika
hartu ondoren, Frantzia azkar eta osorik
garaitzea, atzegoardian beste fronte bat zabalduko
zuen mugimendu laster eta inguratzaile
baten bidez. Bitartean, alemaniar
armadako VIII. gorputzak eta Austriako oste
guztiek errusiarren mobilizazioari eutsiko
zioten ekialdean. Parisko ateetarainoko aurreramendu
bizkorrak (Marne ibaia) eta
ekialdean sortu ziren zailtasunek (Prusia
ekialdeakoaren ebakuazioa eta Tannenbergeraino
atzera egin beharra; abuztuak 12-
20), Alemaniari sinetsarazi zioten mendebalean
abantaila erabakiorra izango zuela;
ekialdean, berriz, agerikoa zen laguntza beharra.
Hindenburg aleman jeneralak erabat
garaitu zituen errusiarrak Tannenebergeko
guduan (abuztuak 26-29). Baina mendebalean,
aliatuek, Josseph Joffre buru zutela,
Marneko garaipen erabakiorra lortu zuten
(irailak 6-8). Alemaniarrek ere lortu zuten
frantsesen kontraerasoei aurre egitea Alsazia
eta Lorrena aldean (abuztuak 14-19), errusiarrek
Lembergen garaitu zituzten austriarrak
(irailak 8-12) eta Galitzia eta Bukovinan
barneratu ziren. Huts egin zuelarik
Schlieffen Plangintzak, bai mugimenduen
moteltasunagatik, bai kalkulu okerrengatik,
alemaniarrak bestelako estrategiarik gabe
geratu ziren. Bi armadak itsasorako lehiaketaren
bidez Mantxako Itsasarteko portuak
menderatu nahian eta Flandriako ertzetatik
gaina elkarri hartu nahian (azaroa eta abendua)
aritu ondoren, frontea, azkenik, mendebalean
finkaturik gelditu zen. Gudarosteak
lubakietan geratu ziren, 650 kilometrotan
zehar, Iparraldeko Itsasotik Suitzako
mugaraino. Estratega ausartenek antolatutako
mugimendu gerraren amaiera zen.
Mugimenduak motelegiak ziren, eta eskasa
hornidura. Errekuntzako motorrekiko ibilgailuak
ezinbestekoak ziren (tankeak, gurdi
blindatuak, motorrak, autoak, kamioiak),estrategia berria, Bigarren Gerrako ?gerra
tximista? alegia, eraginkorra izan zedin.
Beste fronteetan ez zen halako mugimendurik
izan. Austriarrek hiru bider eraso
zioten Serbiari, baina serbiarrek atzera eragin
zieten hiru aldietan. Turkiarrak, bestalde,
urriaren 29an sartu ziren gerran, alemaniarren
aldean, Itsaso Beltzeko errusiar portuak
itsasontzietatik bonbardatuz. Abenduan
hasi zuten otomandarrek Kaukasoko alderdi
errusiarreko inbasioa, indar handirik gabe
ordea.
Gerra etena
1915eko urtarriletik aurrera, mendebaleko
fronteko gudarosteek beren posizioak
finkatu zituzten hesi arantzadun, lubaki, lur
zaku, metrailadore eta artilleriazko sare nahasi
baten atzealdean, lohia noranahi zabaldurik,
gerrako beste osagai bat bihurtuta.
Mugimenduzko gerraren ondoren, desgasteko
gerra etorri zen. Egoera horretan,
askoz ere errazagoa zen babesa erasoa baino.
Leku hesitu batean posizioari eustea,
metrailadoreak eta kanoi lasterrak ematen
zuten indarrarekin, askoz ere errazagoa zen
arerioaren armapean eta lohiez eta burdin
hesiz inguraturik aurrera egitea baino. Era
horretan, infanteriaren erasoen ondorioz
hiltzen zirenen kopurua kontaezina izaten
zen (alferrekoa zen zalditeria, eta 1917 arte
ez ziren ibilgailu blindatuak erabiltzen hasi),
eta lur eremurik, berriz, ez zen ia irabazten
(eremurik baldin bazegoen). Babeseko osteak
berehala ordezkatzen zituzten burdinbidez,
eta erasokoak berriz askoz nekezago
mugitzen ziren ibili ezinezko lurretan.
Gauzak horrela, 1915an aliatuek eraso
asko egin zuten, Artois, Champagne, Neuve
Chapelle eta Loosen. Denek huts egin
zuten. Aliatuak, 1916an, lerroak hausten
saiatu ziren, Somme ibaiaren eskualdean
eraso masiboak eginez. Baina alemaniarrek
lehenago hasia zuten Verdungo gudua
(otsailak 21). Gudu izugarri gogor baten ondoren,
Douaumont, Vaux eta Thiaumontekogotorlekuak hartu zituzten, baina ez Pétain
jeneralak defenditzen zuen Verdun.
Azkenik, uztailaren 1ean, eraso masibo bat
egin zuten Sommen. Azaroa arte iraun zuen.
Hartan, britainiarrek aurreneko aldiz erabili
zituzten gudu gurdiak, nahiko kaskarrak
(irailak 15). Frantsesak Douaumont eta Vaux
konkistatu zituzten berriz (azaroak 2), eta
otsaileko egoerara etorri ziren atzera.
600.000 lagun hil ziren bando bakoitzean,
eta hala ere ez zen frontea haustea lortu.Mendebalean ezinezkoa zen mugimenduzko
gerra hura, ekialdean, ordea, egingarria
zen, arma eta borrokalari dentsitatea
txikiagoa baitzen, eta zenbaitetan oso modu
eraginkorrez gainera. Errusiarrek ekialdeko
fronteko erasoa hartu zuten beren gain. Errusiar
armadako lau gorputzek aurrera egin
zuten etengabe Galitzian barna, Karpatoetan
zehar Hungarian barneratzeko modua
aurkitu zuten arte, 1915eko martxoaren erdialdean
(austriar-alemaniar gudaroste bateratu
batek gerarazi zituen Karpatoetan).
Maiatzean, oste zentralek eraso handi bati
ekin zioten Polonian, errusiar lerroak Dvina
ibaiaren atzealdera eramanez (1915eko
iraila). Inperio Zentralek ez zuten operazio
erabakigarririk egin ekialdeko frontean,
baina Errusia hain zegoen akitua, non une
horretatik aurrera ezin izan baitzuen eraso
garrantzitsurik egin. 1916an Vilnaren iparekialdean
egin zuten erasoak huts egin zuen.
Irailean bakarrik lortu zuten alemaniarrei
atzera eragitea, 65 bat kilometroz fronte
osoan. Une horretan sartu zen Errumania
gerran, aliatuen aldean (1916ko abuztuak
27). Transilvaniara eraman zituen osteak
(abuztua eta iraila), baina egotzi egin zituzten,
Inperio Zentralek eta Bulgariak inbaditu
zuten Errumania (azaroa eta abendua),
eta era horretan petrolio erreserba garantzitsuak
lortu zituzten.
Serbiar fronteak aldaketarik gabe iraun
zuen 1915eko urria arte: orduan, Salonikan
lehorreratu ziren oste aliatuak. Bulgaria gatazkan
sartzea eragotzi nahi zen. Baina Bulgaria
Serbian sartu zen 1915eko urriaren
14an, eta oste aliatuak kanporatu zituen. Serbiarrek
atzera egin zuten, Montenegro, Albania
eta Korfura; aliatuek Salonikara jo zuten
(ondoren izan ziren beste erasoaldi batzuk
neutralizatu egin zituzten).
Dardanelo Itsasartean, britainiar itsas armadak
bi bider lortu zuen Gallipoliko Penintsulan
lehorreratzea. Alabaina, bietan huts
egin zuten (1915eko apirila-1916ko urtarrila).
Bitartean, Mesopotamian sartu ziren Indiako
britainiar osteak. Bagdad aldera zihoazela,
turkiarrek gerarazi zituzten
(1915eko azaroa). Era berean, eraso egin
zieten 1916an Palestina eta Arabiako eremuei.
Arabian, turkiarrek aurre egin behar
izan zioten Mekako jerifearen matxinadari
(1916ko ekaina). Britainiarren laguntzarekin, errege izendatu zuten jerifea (abendua).
Arabiar matxinada ez zen eten (T.E. Lawrence,
Arabiako Lawrence, zela buruzagia), eta
ingelesek, arabiarren laguntzarekin, aurrera
egin zuten Sinai eta Palestina aldera; arabiarrek,
al-Aqabako turkiar hiria hartu ondoren
(1917ko uztaila), sarritan eraso zioten
turkiar burdinbideari. Italiak gerra deklaratu
zion Austria-Hungariari (1915eko
maiatzak 23), baina huts egin zuen Trieste
konkistatzeko helburuaz Isonzo ibaian egin
zituen erasoaldietan.
1916aren bukaera aldean, alemaniarrak
harrapatuta zeuden hainbeste beldurtzen zituen
bi frontetan; aldi berean ordea, aliatuek
ez zuten lortzen fronteak aurrera eraman
eta alemaniarrak erabat inguratzea.
Bakerako saioak eta bitartekaritza, 1916
1916ko negua oso gogorra izan zen:
frontea geldirik eta gainezka eginda zegoen,
handiak ziren zibilen sofrimenduak. Gero
eta sarriagoak ziren istiluak eta grebak.
Izan ziren bake saioak (Lugano eta Zimmerwald),
baina ez alde batek ez besteak
ez zuten ahaleginak egiteko erabakimenik.
1916aren bukaera aldean, Alemaniaren bi
ekimen izan zirela-eta (itsaspeko gerraren
amaiera, eta aliatuek atzera bota zuten ohar
ilun bat), Woodrow Wilson EEBBetako lehendakariak
bake negoziatu baterako harremanak
hastea erabaki zuen. Britainia
Handiak ezezkoa eman zion eskaintzari:
Inperio Zentralek konkistatu berria zuten
Errumania, eta Alemaniaren anexio eskaerek
kanpora uzten zuten halamoduzko bake
bat. Azkenean, berriz ere bete-betean hasi
zelarik itsaspeko gerra, Zimmermann telegrama
aurkituta, eta EEBBak aliatuekin lotzen
zituzten era guztietako interesak zirela-eta,
Wilsonen ahalegina EEBBak (ordu
arte neutral) gerran sartzearekin amaitu zen,
1917ko apirilaren 6ko guduan.
Estatu Batuak gerran sartzen dira, Errusia erretiratzen da
Estatu Batuak gerran sartzea izan zen
1916-1917ko neguko borrokaldiaren ondorio
nagusia. Era berean, funtsezkoa izan zen
martxoko iraultza (martxoak 15), tsarra aginpidetik
eraitsi zuena eta aliatuak ekialdeko
frontean egoera larrian utzi zituena.
Gobernu gero eta indartsuagoek egiten
zuten gerra. Alemanian, aginpide zibil ororen
gainetik, ?diktadura isila? ezarri zuten
militarrek. Austrian ez zen deialdirik egiten
legebiltzarra biltzeko. Ingalaterrak eta Frantziak
bi gizon indartsu zituzten buru, LloydGeorge eta Clemenceau, aginpide handikoak
biak. Apirilean greba handiak izan
ziren Berlinen eta Leipzigen baldintzarik
gabeko bakearen eske. Hura zen alemaniar
sozialistek ematen zioten erantzuna Errusiako
iraultzari. Maiatzean, frantsesek ere
arazo larriak izan zituzten: 1917an bi erasoaldi
handi egin zituzten aliatuek mendebalean.
Frantsesak Arrastik Hindeburg Lerrora
iritsi ziren, eta gudu latzak izan ziren
Aisnen eta Champagneko eskualdean (apirilak
9-maiatzak 21). Aurrerakada oso txikia
izan zen, baina 270.000 frantses soldadu
hil ziren. Haserreak eta etsipenak matxinadak
eragin zituzten 112 dibisioetatik 68tan.
Nivelle jenerala Pétainek ordezkatu zuen
(maiatzak 15). Bigarren erasoaldi handia
britainiar Espedizio Osteak egin zuen, Flandrian,
emaitza argirik gabe hura ere. Azpimarratzekoa
da Cambraiko gudua (azaroaabendua);
hartan britainiarrek 400 tankerekin
eraso zuten. Hura izan zen borroka gurdiak
eskala handian erabili ziren lehenengo
aldia historia militarraren, ez zen hartatik,
ordea, etekinik atera.
Hala ere, gertaera berri batek goitik behera
aldatu zuen egoera. Azaroan boltxebikeek
aginpidea hartu zuten Errusian, eta
beren aldetik izenpetu zuten bakea alemaniarrekin
Brest-Litovsk-en (abendua). Alemaniarrek,
azkenean, mendebaleko frontera
bil zitzaketen ahalegin guztiak, ahuldurik
eta matxinaturik zeuden oste batzuen
kontra (frantsesak eta ingelesak). Militar alemaniarrek
garaipena lor zezaketela uste izan
zuten (Estrategiari buruzko Konferentzia,
azaroak 17), baldin eta Estatu Batuen Espedizio
Osteari esku hartzeko aukera eman
baino lehen ekiten bazuten (Frantzian ari
ziren jada entrenatzen). 1918ko martxoaren
21ean, erasoaldi gogor bat egin zuen Alemaniak
belgikarren lerro guztian, arrakastaz
hasieran. Baina uztailaren 15ean, aliatuen
indarrek, Foch jeneralak koordinaturik,
Marnen gerarazi zuten erasoaldia.
Abuztuaren 8an amerikarrak arrakastaz borrokatu
ziren Sommen. Egun horretatik aurrera,
aliatuak etengabe eraso zioten Hindeburg
Lerroari, hautsi zuten arte (1918ko
irailak 27-30). Gudu hark erabakiko zuen
gerra.
Bestalde, britainiarrek Bagdad hartu
zuten Mesopotamian (1917ko martxoa).
Arabiar osteekin elkartu ondoren, Libano
eta Siria hartu zuten (1917ko urria). Frantses
itsas armadak bestalde Beirut hartu
zuen, eta gobernu otomandarrak armistizio
bat eskatu zuen (urriaren 30ean izenpetua).
Era berean, Inperio Zentralek atzera egin
zuten Balkanetan 1918an zehar. 700.000
soldadu aliatu inguruk osaturiko oste batek,
frantsesak, britainiarrak, grekoak, serbiarrak
eta italiarrak tartean zirela, eskala
handiko erasoaldi bat abiarazi zuen Mazedonian.
Hilabete bukaerarako, bulgariarrek,erabat garaiturik, izenpetua zuten armistizio
bat. Errumania berriz ere gerran sartu
zen, aliatuekin batera. Serbiarrek eta errumaniarrek
azaroaren 1ean hartu zuten Belgrado.
Zenbait erasoaldiren ondoren, Trieste
eta Fiume hartu zuten italiarrek (egungo
Rijeka), azaroaren 3an eta 5ean hurrenez
hurren. Garaiturik, matxinada iraultzaileak
izan ziren Austriar-Hungariar Inperioan (batez
ere barne nazionalismoek bultzatuak:
txekiarrak, hegoaldeko eslabiarrak, hungariarrak).
1918ko azaroaren 3an izenpetu
zuen Austria-Hungariak armistizioa.
Gerraren amaiera
Abuztuan, alemaniar militarrek uste zuten
irabazia zutela gerra; irailean, Marneko
bigarren borrokaldiaren ondoren eta garaiturik
bere aliatuak, armistizioa komenigarriagoa
zela erabaki zuten. Irailaren 27an,
Reichsweher-en buru zen Ludendorff jeneralak
zibilen gobernu bat osatzea, armistizioa
izenpetzeko gauza izango zena, proposatu
zion Koroaren Kontseiluari (Kaiserrak,
haren esanetara, urriaren 3an izendatu
zuen). Urriaren 12an Wilsonen ?14 puntuak?
onartu ziren. Hilabete horretan, alemaniar
ontzidia matxinatu zen Kielen. Azaroaren
7an Sobieta aldarrikatu zen Munichen;
handik egun gutxira, Kaiserrak Berlinen
bertan abdikatu zuen. Sozialistak (Friedrich
Elbert) arduratu ziren gobernuaz, zapaldu
zuten matxinada, eta azaroaren
11rako gai ziren aliatuekin armistizioa izenpetzeko.
Jeneralak garaitu gabeak zetozen frontetik
bueltan (alemaniar armada ez zen lur
jota geratu gudu lerroetan, beste armadei
gertatu zitzaien bezala); aldi berean, zibilek
izenpetu behar izan zuten porrota, eta
administratu ondoren. Horrek oso ondorio
larriak izan zituen, Alemanian nahiz Europa
osoan.