Historia Unibertsala»Egungo aroa
Masa gizartea
Mendebaleko gizartean izan den aldaketa handienetako bat XIX. mendearen bukaeran
eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. 1870. urte inguruan ?masen aldia? hasi zen.
Aldi hartako ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: hazkunde demografiko handia (hirietan
batez ere, jende asko eta asko herrietatik hirietara joan baitzen bizitzera), masak
bizitza sozialean eta politikoan parte hartzen hasi ziren, eta gizarte eta ekonomia
egituren artean desberdintasun handiak zeuden. Hamarraldi horietan errotik aldatu ziren
gizarte egiturak, errejimen politikoak, sinismenak, eguneroko bizitza eta baita lan
egiteko eta astialdia igarotzeko moduak ere. XIX. mendearen bukaerako gizarteak hamarraldi
gutxi batzuetan argi elektrikoa, telefonoa, automobila, hegazkinak, trenak, biltegi
handiak, zinema eta herri aldizkariak nola sortzen eta zabaltzen ziren ikusi ahal
izan zuen. Jendearengan mundu berri bat zetorrenaren sentipena sortu zen; mundu
berri hura kontsumo ondasunez eta bizitza maila hobetzeko aukeraz beteta zegoen.
Biztanleak gero eta gehiago ibiltzen ziren batetik bestera, eta horrek pentsamoldeak
sekulartzea ekarri zuen ondorioz. Ordu arteko gizarteari eusten zioten taldeekiko loturak
desagertu zirenean, gizartean aldaketak eragiteko aukera berriak sortu ziren. Berrikuntzen
artean aipatzekoa da Lehen Mundu gerran feminismoak izan zuen indarra.
Gizonezkoak gerrara joan zirenean, emakumeak haien lanpostuetan hasi ziren lanean;
hala, emakumeek lan merkatuan sartzeko aukera izan zuten, eta poliki-poliki emakumeen
bizimodua ere aldatu egin zen. Hala eta guztiz ere, garapen aldi hartan alderdi
ilunak ere izan ziren, eta arazo berriak sortu ziren gizartean.
Emigrazioa. Hirietako gizartea
GERO ETA JENDE GEHIAGO BIZI ZEN HIRIETAN.
GIZARTE BERRI BAT ETA BIZITZEKO MODU BERRIAK
OSATU ZIREN GARAI HARTAKO HIRIETAN.1850-1920. urteen bitartean, asko hazi
zen munduko biztanleria: 1200 milioitik 1800
milioira igo zen biztanle kopurua. Dena
dela, hazkunde hori ez zen homogeneoaizan, garai horretan emigrazio ugari izan
baitziren. Emigrazioen artean aipatzekoak
dira Europatik beste herrialdeetara izan zirenak:
Estatu Batuak, Kanada, Argentina,
Australia? Hala ere, garrantzi handiagokoak
izan ziren herrietatik hirietara izan ziren
emigrazioak. Hortaz, hirien garrantziak gora
egin zuen Europa osoan. Ingalaterran, esate
baterako, 1850ean biztanleen %52a hirietan
bizi zen, eta 1910ean, berriz, %78ra
igo zen hirietako biztanle kopurua. Industrializazioak,trenak eta zerbitzuak gehitzearen
ondorioz hiriak bizkor bizkor hazi ziren,
eta horrek aldakuntzak eragin zituen
gizartean, kulturan, bizimoduan eta
pentsamoldeetan. Hiriek ordu arte bete zuten
funtzioa erabat aldatu zen: industria,
administrazioa, merkataritza, finantza eta
zerbitzu gune bihurtu ziren hirak. Hiria osatzen
zuten alderdiak espezializatu egin ziren,
eta ondorioz, nabarmendu egin ziren
auzoen arteko desberdintasunak: merkataritza
eta administrazio guneak, egoitza guneak,
langile auzoak eta industria guneak
sortu ziren. Hiriak arin hazi ziren, eta horrek
arazo berriak ekarri zituen berarekin;
hala ere, berehala antolatu ziren arazo horiei
aurre egiteko egitasmoak: zabaluneak
egin ziren, kaleak asfaltoz eta harriz estali
ziren, garraio publikoa osatu zen (hiri handi
batzuetan metroa ere eraiki zen), estoldak,
ur, gas eta argi indarraren hornidura
antolatu zen, ordena publikoa mantzeko
ahaleginak egin ziren eta lehen mailako
irakaskuntza hedatu zen ?hirietako analfabetismo
maila asko jaitsi zen?. Hirietan nabarmena
izan zen lotura tradizionalen eta
sozializazio moduen arteko haustura: anonimoa
eta inpertsonala bihurtu zen bizitza,
iritzi publikoa egituratu zen eta erlijio sinismenen
krisia izan zen.
Arte berri bat gizarte berri batentzat
1900. URTE INGURUAN PENTSAMENDUAN ETA
GIZARTEAN IZAN ZIREN ALDAKETEK HAINBAT ONDORIO
ERAGIN ZITUZTEN ARTEAN ERE. GARAI HORRETAN
ERROTIKO ALDAKUNTZAK IZAN ZIREN ARTEAN.Aurreko garaietako uniformetasun artistikoa
hautsi zenean, hainbat arte eskola eta
molde sortu ziren literaturan, pinturan, eskulturan,
etab. Industria iraultzaren ondoriozko
gizarte baldintzen aldaketek, adibidez,
arkitektura aldarazi zuten. Alde batetik,
hirigintza egokitu behar izan zen hirietako
jende pilaketari, eta beste aldetik, etxebizitzak
arkitektura berriaren gai nagusi bihurtu
ziren eta garai klasikotik jasotako egitura
estetikoak hautsi ziren. XIX. mende
bukaerako pinturan inpresionismoa izan zen
joera nagusia. 1900. urte inguruan, ordea,
arte figuratiboetan aldaketa sakona izan zen.
Arteak filosofian, gizarte-politikoetan eta
zientzian izan ziren aldaketetara egokitu
behar zuen. Hainbat faktorek eragin zuten
artearen berrikuntza: argazkigintzaren aurrerakuntza
teknologikoak, ideologia berriak,
Freuden teoriak psikiatrian eta Einsteinenak
matematikan, gizarte masen ?gizatasuna
galtzea? eta nazioarteko politikaren
gorabeherak. Arteak ezin zien bizkar
eman gertatzen ari ziren aldakuntzei. Lehen
Mundu gerraren ondorengo krisian eregizarteak eta arteak lotuta jarraitu zuten.
Gerrak eragin zuen oinazeak kolokan jarri
zuen mendebaleko gizartearen ideologia
oinarria: etengabeko aurrerakuntzaren ideia
alegia. Gerrak ukatu egiten baitzuen errotik
ideia hura. Gizartean zatiketak gertatu
ziren, eta horrek zatiketak eragin zituen arte
estiloetan ere. XX. mendearen hasierako
estilo nagusiak hauek izan ziren: espresionismoa,
futurismoa, kubismoa, dadaismoa,
surrealismoa eta konstruktibismoa. Arte
joera horietako batzuk munduaren egoerak
zenbait artistei eragin zien etsipenaren ispilu
dira (dadaismoa adibidez).
Prentsa eta zinema
GIZARTEAREN EZAUGARRI BERRIEK IRITZI PUBLIKO
EGITURATUA SORTU ZUTEN. TESTUINGURU HORRETAN
SORTU ZEN MASA PRENTSA, ETA XX. MENDEKO
IKUSKIZUN HANDIA: ZINEMA.XIX. mendeko azken hamarraldietako
hainbat gertaerak ?politikoak (adierazpen
askatasuna), teknologikoak (telefonoa, linotipia),
kulturalak (alfabetatzea) eta sozialak
(urbanizazioa)? aldizkariak merkarazi zituen;
publizitateak finantzatzen zituen aldizkariak
eta argitaraldi handiak izan ziren:
zenbait aldizkarik milioitik gora ale bota
zituzten Frantzian (Le Petit Journal) eta Britainia
Handian (Daily Mail). Aldizkari herritarrek
orrialde gehiago argitaratzen zituzten,
argazkiak sartu zituzten, diseinua aldatu
zuten eta gai gehiago lantzen hasi ziren,
oro har eduki politiko gutxikoak: denborapasak,
erreportaiak, kirolak, gertakizunak,
etab. Aldizkari mota haiek berehala bihurtu
ziren ?prentsa hori?. Prentsako handikien
garaia izan zen: Pulitzer eta Hearst Estatu
Batuetan, eta Northcliffe Britainia Handian.
Merkatua askotarikoa zen, eta era askotako
prentsa aurki zitekeen: ?kalitatezko? prentsa,
kirol aldizkariak, eta hainbat eta hainbat
aldizkari mota. Albiste agentzia handiek
berdindu egin zuten munduko informazioa.
Zinema ?1895ean Lumière anaien eskutik
jaioa? berehala hedatu zen mundu osora;
industria indartsu bihurtu zen, masa ikuskizun,
eta aldi berean, komunikabide. Dokumentaletatik
berehala igaro zen fikziora; film
berriek kontsumo gizartearen balio berriak
erakusten zituzten (star system-a pentsamolde
horren irudia da). Lehen Mundu Gerraren
ondorioz Europako zinemaren krisia
etorri zen, eta Hollywood nagusitu zen
munduko film produkzioan: 1925ean, esate
baterako, 2.280 film luze egin ziren guztira.
1927an errotiko aldaketa izan zuen zinemak:
zinema ahostuna sortu zen. 1920.. rtetik aurrera, bestalde, irratia berriak emateko
eta denbora pasa moduan erabiltzen
hasi zen. Asko ugaritu ziren irrati igorgailuak
eta kateak; herritarren komunikabide
nagusia bihurtu zen irratia.
Turismoa, kirola eta astialdia
XIX. MENDE BUKAERAN ETA XX. MENDE HASIERANEZ ZIREN BAKARRIK LANAREN INGURUKO OHITURAK
ALDATU; DENBORAPASA MODU BERRIEI, KIROL
IKUSKIZUNEI ETA TURISMOARI ESKER GARRANTZIZKO
LEKUA HARTU ZUTEN AISIAK ETA ASTIALDIAK.Lanetik kanpora jendeari gelditzen zitzaion
denbora apurra betetzeko moduak
asko aldatu ziren garai hartan. Nekazari inguruetan
astialdia betetzeko modu tradizionalak
bazituzten ere, masen garaiak goitik
behera aldatu zuen olgeta denbora. XIX.. endeko ostatuen, kantinen edo kafetegien
ordez, beste era bateko bilguneak sortu ziren
(tabernak, cabaret-ak, etab.); leku horiek
gizarte eta pentsamolde berriaren irudia
ziren. Janzkera moda berriak ?gero eta
kosmopolitagoak eta ?ausartagoak?? batetik,
eta bestetik, musika eta dantza modernoak
?hogeigarren hamarraldi zoriontsuaren?
ezaugarri ziren. Kirola, hasieran, gorputza
eta morala lantzeko modu bat zen,
baita herrien arteko elkartasuna lantzeko
modua ere (1896. urtetik aurrera Olinpiadak).
Baina, berehala masen ikuskizun bihurtu
zen. Gutxi batzuek egiten zituzten
kirolekin batera, batzuetan aristokratek
bakarrik egiten zituztenekin batera (tenis,
eski, golf), herri kirolak sortu ziren: boxeoa,
txirrindularitza (Frantziako Itzulia 1903. urteaz
gero), eta guztien gainetik, futbola.
Gerra arteko aldian, kirola amateur moduan
egitetik, profesional moduan egitera aldatu
zen; komunikabideek asko lagundu zuten
zabalkunde lan horretan. Masen gizartearenbeste ezaugarri bat turismoa izan zen.
Ordu arte, bidaiari erromantikoak (gehienetan
aristokratak) ausartu ziren bakarrik
Europako hiri artistikoak eta mendiak bisitatzera.
XX. mendearen hasieratik bertatik,
turismoa ohiturazko gauza bihurtu zen, izan
ere, denboraren joanean derrigorrezko bihurtu
baitziren oporraldiak; horrez gainera,
asko hobetu ziren garraio bideak. Betiko
arte guneez eta mendiez gainera, hondartzak
(Frantziako Kostalde Urdina, Italiako
Riviera, Acapulco, Copacabana) izan ziren
turismo gehien erakartzen zuten guneak.
Dena dela, Bigarren Mundu gerra amaitu
zen arte turismoa ez zen jarri biztanle guztien
eskumenean.