Historia Unibertsala»Egungo aroa
Europako herrialdeen artean mundua nola banatu zuten
XIX. mendearen azken herenean Europan
sekula gertatu den aldaketarik handienetako
bat gertatu zen, ez mugak aldatu zirelako
soilik, Europaren jarduera politikoaren eragina
mundu guztira zabaldu zelako baizik.
Europako kontinente zaharra zen munduko
gizarteen zentroa, nahiz eta Europaz
kanpoko beste herrialde ahaltsu batzuen
eragina ere nabarmentzen hasia zen, Estatu
Batuen eta Japoniaren eragina esaterako.
1870ean Italiako lurren batasuna osatu zen,
eta Alemaniako lurraldearena, gero, 1871n,
Frantzia-Prusia arteko gerraren ondoren;
batasun horiek zeharo aldarazi zuten Europako
mapa, baina ez hori bakarrik, Europaren
politika eta, beraz, munduko politika
ere goitik behera aldatu ziren. Alemania
bihurtu zen Europako herrialde ahaltsuena;
Britainia Handiak eskumen handia izan
zuen aurrerantzean ere, baina Europaz
kanpoko lurretan; Frantziak ere, Europan
behinola izandako indarra galdu zuelarik,
Europaz kanpoko lurraldeak izan zituen
keza nagusi; Italia, berriz, bigarren mailako
herrialde bihurtu zen, Austria-Hungaria inperio
osatu berria bezala (Errusia ere inperiohorretan sartu zen). Europako agintariek
joera kontserbadoreagoa hartu zuten
iraultza liberalen ondoren; gizartean aldaketa
asko ari ziren gertatzen, hastear zen bigarren
industria iraultza. Alemania-Frantzia
arteko eta Errusiaren eta Austria-Hungaria
inperioaren arteko liskarrak mugei edo eragin
guneei buruzko liskarrak izan ziren, oro
har, baina Europaren egonkortasuna kolokan
jarri zuten behin eta berriro liskar haiek.
Kolonialismoa herrialde ahaltsuen arteko
tirabirak areagotzeko baizik ez zen izan kasu
gehienetan, izan ere, Europaz kanpoko istiluak
Europako arazoen ondorioa besterik
ez ziren izaten, eta alderantziz. Egoera horretan
bereziki garrantzitsua izan zen politikari
prusiar bat, Bismarck alemaniar kantzelaria.
Bismarck izan zen Alemaniako gobernu
burua Alemania batu zenetik Gilen
II.ak 1890ean bere kargutik egotzi zuen arte.
Diplomazia lan pragmatikoa egin zuen, eta
hainbat aliantza eta sistema osatu zituen
Europan Alemaniaren nagusitasuna areagotzeko
eta Frantzia baztertzeko, Alemaniaren
etsai izan baitzen beti Frantzia, bai lurraldeei
bai ideologiari dagokienez. Bismarckek
Herrialde ahaltsuen arteko tirabirak
Europako mapa berria zela eta, hainbat tirabira sortu ziren indar hartzen ari ziren herrialdeen (Alemania) eta gaineehera zihoazenen (Frantzia) artean. Bereziki aipagarriak izan ziren Frantziaren eta Alemania batuaren arteko liskarrak. Frantzia-Prusia gerran (1870-1871) Frantzia atera zen galtzaile eta Alsazia eta Lorrenako lurrak galtzeaz gainera, Napoleon III.aren garaiko Frantziaren hondamena ekarri zuen galera hark. Harrezkero, eta Lehen Mundu Gerra bitartean, etengabe izan zen gatazka Frantziaren eta Alemaniaren artean. Britainia Handia bakartasun zoragarri batean bizi zen eta unean uneko egoera aztertu eta ahulenaren alde jartzen zen beti, balantza orekatu eta statu quoda iraunarazteko. Britainiaren kezka nagusia merkataritza zen, eta Alemania Europan nagusi izatea begi onez ikusten ez zuen arren, Frantziaren kontra borrokatu zen Egipton eta Mediterraneoaren kontrolerako lehian. Italiak ere gero eta indar handiagoa zuen; Austriarekin borrokan aritu zen Tirol eta Triesteren kontrola zela eta. Baina, zalantzarik gabe, Austriaren eta Errusiaren artean gertatu ziren gatazkarik aipagarrienak, Balkanetako lurraldeak zirela eta, batez ere. Izan ere, Balkanek segurtasuna ematen zieten bi herrialde haiei, eta aldi berean, hura zuten beste gune batzuetarako sarbidea. Baina Europako istiluez gainera, kolonietan ere izan ziren gatazkak, Afrikan batez ere, ingelesen eta frantsesen artean. Gerra haren ondorioz Berlingo Hitzarmena (1884-1885) bildu zen. Gorabehera handiak zeuden, eta bake armatua ezarri zen egoera nahasi hari aurre egiteko; bake armatu hura ezarri ondoren lehertu zen Lehen Mundu Gerra.
Kolonialismoa. Krisia ala oreka?
Kolonialismoaren bidez Europan indarra galtzen ari ziren zenbait herrik, Frantziak adibidez, beren nagusitasuna erakusteko guneak aurkitu nahi zituzten, baina azkenean europarren arteko gatazka gune bihurtu ziren kolonizaturiko herriak ere. Inperialismoan oinarrituriko ideologia bati jarraituz kolonizatu ziren lurralde berriak, hau da, Europako herrialdeek beren eragina, hegemonia politikoa eta ekonomikoa agerian utziko zuen inperioa osatzearren hartu zituzten koloniak. Europarrek bigarren industria iraultzaren atarian hasi zuten kolonizazioa, hau da Europako herrialde ahaltsuen ?batez ere Britainia Handiaren eta Alemaniaren? aurrerapen ekonomiko handieneko unean. Zabalkundeak arrazoi ekonomikoak izan zituen: batetik, merkatu berriak lortu nahi ziren inbertsioak egiteko; bestetik, Europa salgaiez aseta zegoenez, beste gune batzuetara eraman nahi zen eskaintza, eta azkenik, industriarako lehengaiak lortu nahi ziren. Arrazoi politikoek ere izan zuten, ordea, eraginik kolonialismoan: interes geopolitikoak zeuden batetik, hau da merkataritzarako, komunikazioetarako edo gune jakin batzuen kontrolerako lurralderik onenak hartu nahi ziren; eta konkisten bidez ospea lortu nahi zen bestetik. Arrazoi horiekin batera, ez da ahaztu behar gizarteak begi onez ikusten zuela, oro har, lur berriak aurkitzea, misioak zabaltzeko aukera izango zutelako, arrazoi geografiko edo zientifikoengatik eta Europako demografiaren presioa arintzegatik. Baina Frantziak bakarrik izan zuen aukera Frantzia-Prusia gerran Alsazia eta Lorrena galdu ondoren kolonialismoaren bidez bere asmo militarrak betetzeko. Britainia Handiak merkataritzarako hartu zituen koloniak Afrikan eta Asian; eta Alemaniak eta Errusiak ere bide horri heldu zioten geroago, inertziaz benetako interesagatik baino areago. Hasieran, beraz, kolonialismoa Europako herrien artean oreka lortzeko bide bat izango zela uste izan zen arren, Europan herrialde ahaltsuen arteko gatazken isla izan ziren azkenean, adibidez Afrika mendebala eta Egipto, Frantziaren eta Britainia Handiaren arteko liskarrena, eta Asia, berriz, Errusia eta Japonia edo Frantzia beraren arteko liskarrena. Gorabehera horiek izan ziren, besteak beste, Gerra Handiaren eragileak.
Nazioarteko harremanak
Italia eta Alemania batu ziren garaitik
Lehen Mundu Gerra bitartean nazioarteko
harremanetan botereen orekan oinarrituriko
sistema bat ezarri zen (balance of power).
Nazioarteko harremanei dagokioenez, hau
zen Europako herri nagusien egoera: Britainia
Handiak Europaz kanpoko merkataritza
harremanak zituen kezka nagusi; Alemania
Europako herrialde ahaltsuena zen;
Austria gainbehera zetorren, eta Italia eta
Errusia, berriz, gero eta indar handiagoa ari
ziren hartzen. Alemania zen, beraz, Europako
ardatza, Europa erdialdeko herrialde
nagusia baitzen. Alemaniako diplomazia
burua Bismarck zen (1870-1890). Bismarcken
politikaren helburua Europan edonolako
aliantzen sorrera galaraztea zen,baina aliantzarik osatzekotan ere, Alemaniak
izan behar zuen aliantzaren burua. Bigarren
helburua Frantzia baztertzea zen,
Europako liberalismoaren ordezkaria baitzen
Frantzia artean. Bismarcken helburuak
lortzeko bide egokiena balance of power
botereen orekaren sistema zen. Nazioarteko
oreka lortzeko bide bat zen, baina ez
zen ideologian oinarritua, herrialde bakoitzaren
indarrean oinarritua baizik; horrela,
herrialdeak nazioarteko politikan nolako
eragina zuen, halako egoera izango zuen
nazioarteko harremanetan. Laburbilduz,
«zenbat zaren, hainbeste dagokizu» esapidearen
arabera saikatuta zeuden Europako
herriak. Horrenbestez, zenbait aliantza eta
entente eratu zituen Alemaniak, nazioarteko
harremanen buruzagi ez ezik, kontinente
guztiko herrialde ahaltsuena zela erakustearren.
Gilen II.ak bere kargutik kendu
zuen Bismarck 1890ean, baina haren politikak
nazioartean zuen eragina nabarmena
izan zen Lehen Mundu Gerra arte ia. Burdinazko
kantzelariaren hondamenaren
ondoren Alemaniak Weltpolitik edo nazioarteko
politikan mundu guztia hartu zuen
kontuan. Horrek esan nahi zuen Europa ez
zela jada Alemaniako diplomaziaren helburu
bakarra, Bismarcken sistemaren kontrako
bidea hartu zuela beraz, haren politikak
Europa baitzuen ardatz nagusi eta bakarra.
Horrela, Alemaniak ez zuen lortu Frantzia
Europatik baztertzerik, eta Alemaniaren
egoera gero eta gehiago larritu zen.
Ententeak, hitzarmenak, nazioarteko aliantzak
Botereen arteko oreka lortzeko herrialde
ahaltsuen artean sinaturiko aliantzak eta
hitzarmenak izan ziren Bismarcken politikaren
lorpen aipagarrienak. Bismarck Burdinazko
kantzelariak hainbat aliantza egin
zituen Europako ahaltsuenen artean, bi helburu
hauekin: batetik Frantzia bazter utzi
nahi zuen, eta bestetik, Alemania Europako
edozein mugimenduren ardatza zela erakusteko.
Hiru enperadoreen liga sinatu zen lehenik
(1873); Alemaniako Gilen I.a, Austriako
Frantzisko Jose eta, azkenik, Errusiako
Alexandro II.ak sinatu zuten hitzarmen hura.
Bai Austriak bai Errusiak Frantziako errepublikaren
kontrako jarrera har zezaten lortu
zuen Bismarckek liga haren bidez, alde batera
utzirik errusiarrek eta austriarrek Danubio
arroaren eta Balkanetako lurraldearen
gainean zituzten istiluak. Babeserako
liga bat zen, eta Frantziak beste bi herrialde
haietakoren batekin bat egitea galarazi zuen
Bismarckek. Baina liga sinatu zuten hiru
herrialdeen arteko aldea hain zen handia,
ezen berehala desegin baitzen. Berlingo
kongresuaren ondoren (1878) Errusia etaAlemania arteko harremanak, eta batez ere,
Errusia eta Austriaren artekoak, zeharo gaiztotu
ziren. Errusiaren ordez Italia aukeratu
zuen orduan Bismarckek. Italiak arazoak
zituen Austriarekin Adigio garaia eta Trieste
zirela eta, baina frantsesek Tunisia hartu
izanak (1881) bultzatu zuen Italia elkarte
hartan sartera. 1882an Hiruen Aliantza osatu
zen; Frantziaren aurkako hitzarmena zen,
garbi-garbi, eta sinatzaileek elkarri lagunduko
ziotela agindu zuten baldin eta hitzarmena
sinatu zuen herrialderen bat bi edo
gehiago herrialdek erasotzen bazioten, edo
herrialde bakar batek, Frantziak, erasotzen
bazuen. Errusia bazter gelditu zen horrela,
Frantzia iraultzailearekin batera. Baina bazterketa
hura ez zen batere erosoa Alexandro
III.arentzat eta Errusia ere Hiru enperadoreen
ligan sartu zen, azkenean. 1887an
ordea ez zuen erabaki hura berretsi, arazo
ekonomikoak zirela eta, eta Bismarckek
Ingalaterra-Alemania arteko aliantza eratu
zuen. Errusiarrek berehala erantzun zioten
ahalegin hari, eta urte hartan bertan Bigarren
bahituraren hitzarmena sinatu zuen
Errusiak Alemaniarekin, elkarri ez erasotzeko
zina eginez. Bismarck bere kargutik
kendu zutenean (1890) desagertu egin ziren
hark eratutako sistemak, baina ez ziren
berehalakoan desagertu sistema haien ondorioak.