Historia Unibertsala»Erdi aroa
India Erdi Aroan
Gupta inperioa
GUPTA INPERIOA INDIAKO IPARRALDEKO BRAHMANERREINU BAT ZEN; IV. ETA V. MENDEETANZABALKUNDE HANDIA IZAN ZUEN, ETA KASTATAN
ANTOLATUTAKO GIZARTEAN ZEGOEN OINARRITUA.IV. mendean Magadhan Gupta zeritzan
gizon batek itzal handia hartu zuen politikan,
eta bere izena zuen dinastia sortu
zuen. Ezkontza bidezko hitzarmen sendoen
bitartez, haren biloba Chandragupta I.ak
lurralde hura hedatu zuen: Bihar osoa beretu
zuen eta, 320 urtearen inguruan, Bengalako
golkoko lurrak ere bai.
V. mendearen erdialdera Indiako inperioa
gainbeheran etorri zen, gizartearen eta
estatuaren feudalizazioak aurrera egin ahala,
eta Asiako erdialdeko herri nomaden
sarraldiak, hunoenak batez ere, ugaritzearekin
batera. Hunoen eraso haietan hil ziren
Kumagragupta I.a (415-455), Skandragupta
(455-470) eta Budhagupta (+ 500 ing.),
azken hori hil zenean inperioa ere desegin
egin zen.
Dharmastara edo Manuren Kodea da
inperio hartako gizartearen berri jakiteko
informazio iturri nagusia. Kode horren gorputz
nagusia zuzenbide eta moral arautegi
baten bilduma bat da veda derizten arau
batzuez osatua; jokabide egokia zein zen
arautzen zuten brahmanismoaren edo hinduismoaren
ikuspuntutik, horiek baitziren
erlijio nagusiak: bere eginkizunak berekoikeriarikgabe betetzen dituenak eta Siva
eta Visnu, jainko nagusiak, leial gurtzen dituenak
mundua eta berriro bizitzaratze
zikloa gainditzen du. Erlijio ikuspegi horren
arabera, gupta gizartea lau mailatan zegoen
hierarkizatua, maila bakoitzak bere zeregina
zuela. Piramidearen erpinean brahmanak
zeuden, biztanleen erlijio kontrola haien
esku zegoen, eta erregearen kontseilariak
ziren; haien azpian ksatriyak zeuden, eginkizun
politiko eta militarren ardura zutenak;
vaisyak nekazaritzan eta merkataritzan ziharduten
biztanleak ziren; eta, azkenik, sudrak,
beste guztien mendekoak. Gizarte
maila zenbat eta goragokoa, delituen zigorra
orduan eta arinagoa zen. Brahmanei,
adibidez, ez zieten heriotza zigorra ematen
norbait hiltzen bazuten. Erregea administrazioaren
ardatza eta erlijio burua zen; Visnu
jainko gizon egintzat zeukaten, munduaren
babesle eta kosmosaren ordenaren arduraduntzat,
kastatan banatua zegoen gizarte
ordena hura gordetzea zela haren helburu
nagusia. Inperioaren administrazioa
oso zentralizatua zegoen, eta probintziatan
–gobernadoreak zituzten buru–, barrutitan,
eskualdetan eta herrixkatan zegoen banatua.
Erregeek uztei ezartzen zitzaizkien zergetatik
eta merkataritzatik ateratzen zituzten
etekinak, eta gurtza, administrazioaren
funtzionamendua, gudarostea eta luxu handiko
gorte haren gastuak finantzatzeko erabiltzen
zituzten etekin haiek.
India Islamaren inbasioa arte
ALDI HARTAN INDIAKO IPARRALDEKO INPERIOEK OSO
GUTXI IRAUN ZUTEN; HEGOALDEAN, BERRIZ, IX.
MENDEAN KULTURA SANSKRITO INDARTSU BAT IZAN
ZEN, RASTRAKUTA DINASTIARENA.Hunoen nagusitasuna bukatu zenean
borroka gogorrak izan ziren hango dinastien
artean agintaritza nork eskuratuko, eta
oso inperio laburrak sortu ziren. Haien artean
Vardhana dinastia da aipagarriena; egoitza
berez Thanesvarren, Delhitik iparraldera,
zeukan, eta giro politikoa aldatu zuen.
Harsa erregea (604-647) poeta zen eta kulturaren
mezenas; Kanvijera eraman zuen
erregearen egoitza, Indiako iparralde osoa
mendean hartu zuen, mendebaletik –Punjab–
ekialdera –Bihar eta Bengala–, baina
ezin izan zituen hegoaldeko eskualdeak
menderatu. Budismoaren alde egin zuen,
baina tolerantea izan zen hinduismoarekin.
Hark egindako guztiak hura hil arte iraun
zuen, geroztik inperio hura maila apalagoko
erakunde politikoetan zatitu baitzen, haien
artean aipagarriak izanik Bengala eta Magadha
inguruan sortutakoak, gupta berankorrak
eta Kamij eskualdekoa, azken horrek
VIII. mendean, Yasovarmanen agintepean,
goraldi labur bat izan zuela.
VIII. mendean Indiako beste lurralde
batzuk nagusitu ziren. Kaxmirren, adibidez,
liskar handiak izan ziren hurrengo gizaldietan
erregeen eta damara edo jaun feudalen
artean. Bengalan eta Magadhan Pala
dinastia XII. menderaino egon zen agintean;
budismoaren aldekoa zen, eragin handia
izan zuen Asiako hego-ekialdean, Indiako
zibilizazioa beretu baitzuten bazter haietan,
eta parerik izan ez zuen berpizkundea bultzatu
zuen unibertsitatean: Nalandako unibertsitate-komentura
Asiako erdialdeko,
Txinako, Koreako eta Indonesiako ikasleak
biltzen ziren. Indiako mendebalean Partihara
dinastiak hartu zuen aginpidea VIII.. endearen erdialdean, haien aginpidea izatez
feudala zen aristokrazia militar baten
nagusitasunean zegoen oinarritua: rajputi
esaten zieten aristokrata haiei. Erreinu horrek
geldiarazi zuen arabiarren zabalkundea,
izan ere, Sindeko eskualdean egon
baitziren kokatuta arabiarrak 712 urtetik X.. endeko lehenengo hamarraldietaraino.
Indiako hegoaldean, eta V. mendean,
Pallava dinastiak hartu zuen aginpidea. VI.. endean Txalukia dinastiarekin ari izan zen
borrokan, eta VII. mendean iritsi zuen goraldia,
hiriburua Kantxin, kultura sanskritoaren
erdigunean, kokaturik. IX. mendean
Rastrakuta dinastiak hartu zuen aginpidea
Txalukia dinastiaren ordez; haren errege
garrantzitsuenetako batek, Amoghavarsak
(815-877), erreinu hura sendotu zuen eta
garai hartako errege ospetsuenetako bat izanzen, Bagdadeko kalifarekin edo Txina eta
Bizantzioko enperadoreekin batera.
Nekazariak ziren gizarte haien oinarri
ekonomikoa, nekazaritza baitzen hango biztanleen
zeregin nagusia. Rastrakuta dinastiak
administrazioa zentralizatu zuen, lurraldea
probintziatan banatu zuen (rastra), eta
gobernadore bat jarri zuen probintzia horietan
buru. Probintziak barrutitan zatitu zituzten
(visaya), eta barrutiak eskualdetan
(bhukti); barruti horiek herrixka batzuk biltzen
zituzten, bertako buruzagi aginpide
zentralaren mende zeuden jaunen kontseiluak
zituztela. Hiribiruak izendatzen zituen
administrazio karguak, baina pixkanaka-pixkanaka
funtzionario haiek ondaretzat
hartu zituzten kargu publiko haiek, eta
segida dinastikoak sortu ziren erantzukizun
handiko karguetan. Erakundeen feudalizazioa
eta gizartearen feudalizazioa aldi berean
gertatu ziren. Gizarte feudalizatu hartan
brahmanak nobleak ziren, eta lurraldeak
eta gizonak kontrolatzen zituzten; erregeak
lurraldeak ematen zizkion aristokrazia erlijioso
eta politiko hari. Hinduismoa zen erlijio
nagusia, haren kasta sistema ezarri zuen
gizartean, baina baziren beste erlijio talde
batzuk ere: kristauak, IX. mendeaz geroztik
baziren haien aztarnak; juduak, frogatuta
dago X. mendeaz geroztik bazela judurik
han; eta parsiak edo Zoroastroren jarraitzaileak,
VII. mendeaz geroztik han kokatuak.
Zeilanek Indiako hegoaldeko herrien
eragina izan zuen. Kultura budista K.a III.. endetik hedatua zen han; K.o. V. mendean
brahman erlijioa sartu zen, eta hinduen
gizarte egitura ezarri zuen. Dravida
inbaditzaileek behin eta berriz beretu zuten
iparraldea lehenengo mila urteetan, baina
inbasiorik handiena XI. mendekoa izan
zen. 1017tik 1070ra bitartean Txola dinastiaren
ontzidi indartsuak Zeilaneko ekialdea
eta hegoaldea hartu zituen mendean. XIII.. endean tamil erreinua sortu zen uharte
hartako iparraldean; Nallur zuen hiriburua
erresuma hark, baina aginpide politikoa
hegoalderantz bideratu zen, eta han iraun
zuen Erdi Aro osoan zehar.
Islamiarren lehenengo inbasioetatik Erdi Aroaren bukaeraraino
ISLAMAREN JARRAITZAILEEK, ARABIARREK ETA
TURKIARREK GEHIENBAT, INDIA INBADITU ZUTEN ETA
ANTOLAMENDU POLITIKO GARRANTZI HANDIKO BAT
ERATU ZUTEN, DELHIKO SULTAN HERRIA.XII. mendearen bukaeran Asiako erdialdetik
zetozen turkiar inbaditzaileek hartu
zuten Indiako iparraldeko aginpidea, baina
Islamaren jarraitzaileak lehenagotik hasiak
ziren Indian sartzen. VII. mendearen erdialdean,Pertsia beretu ondoren, hasi zituzten
arabiarrek Indiako mendebaleko portuen
aurkako lehenengo erasoak. Malabar kostaldean
kokatu zirelarik, musulman komunitate
bat eratu zuten, Indian mopla esan
ziotena. Mende hartako bigarren erdialdetik
aurrera eta VIII. mendearen hasiera arte,
arabiarrek Kabuleko ipar-mendebaleko lurraldea
eta Sind eskualdea beretu zituzten.
Kultura eta erlijio berri bat ekarri zituzten
arren, Islamana ezin izan zitzaion zibilizazio
hinduari nagusitu, hinduismoa sendo
errotua baitzen mende askotako bilakaeraren
ondorioz, eta are gutxiago nagusitu zen
islama Indiako hegoaldean. Arabiar gutxiengoa
izan zen talde politiko nagusia, eta dimmiei
nagusitu zitzaien, gehiengoa osatzen
zuten hindu mendean hartuei eta zergapekoei,
alegia.
IX. mendearen bukaeran turkiarrek berriz
inbaditu zuten India. Ghaznako Mahmudek
(998-1030) inperio bat sortu zuen
Punjabetik Kaspio itsasoraino; handik hinduen
lurraldeari eraso zioten. Inperio horrek
bultzada handia eman zion Indiaren
eta mendebaleko Islam herrien arteko salerosketari,
eta eragin politiko handia izan
zuen orobat Punjaben eta Delhi eskualdean
agintean zeuden hindu dinastietan. Mahmud
hil ondoren, Ghaznako erreinua oso ahuldu
zen politikaren aldetik, eta Lahore eskualdera
murriztua geratu zen XI. mendearen
erdialdean.
XI. mendearen bigarren erdialdean eta
hurrengo mende osoan indiar dinastia berriak
sortu ziren, Txauhan dinastia, besteak
beste; Delhi hiriburu zuen erreinu handi
hartan kultura loraldi bat izan zen; XII.. endearen bukaeran eta XIII. mendearen
hasieran islamiarrek egin zuten eraso handiaren
ondorioz bukatu zen erreinu haren
goraldia. 1186an turkiarrek Ghaznako azkenerregeak tronutik egotzi zituzten Muizzudin
buru zutela; 1191n Rajputeko klanak
garaitu zituzten –hunoen ondorengoak ziren
ustez klan haiek–, eta, 1206an, Qutbuddin
Aibakek Delhiko sultan herria sortu
zuen, eta XIV. mendea arte hura izan zen
erakunde politiko garrantzitsuena Indian.
Aibaken oinordeko Iltutmishek Sindetik
Bengalaraino zabaldu zuen erreinu hura
1235ean. Hura hil ondoren, beste turkiar
talde batek hartu zuen aginpidea, Khalij dinastiak
hain zuzen, Gujarat, Txitor, Ranthambor,
Ujjayini, Dhar eta Mandu beretu eta
Indiako hegoaldea menderaturik. Hindu
erreinuak zergapeko gelditu ziren, eta sultan
herri hark Muhammad Ibn Tughluqekin
(1325-1351) iritsi zuen hedadurarik handiena.
Erreinu haren handitasun gehiegizkoak,
haren baitan bizi ziren etnia eta
kultura desberdin ugariek eta administrazioa
behar bezala antolatzeko zailtasunek
hondamena ekarri zuten erresuma handihandi
hartara. XIV. mendearen bukaeran
Tughluq dinastiaren aginpidea Delhira zegoen
mugatua.
Delhiko sultan herria desagertzeak eskualde
bakoitzean erreinu bat sortzea ekarri
zuen; erreinu ugari horiek, hinduak batzuk
eta musulmanak besteak, borrokan ari
izan ziren elkarren artean XV. mendean.
Horien artean aipagarria izan zen, hegoaldean,
Vijayanagarreko hindu erresuma, 1374
inguru sortua eta XVI. mendea arte iraun
zuena. Vijayanagar hiriburua aginpide politiko
zentralizatu baten ardatza zen, soldadugaiak
zergapeko tribu tokian tokikoetan
biltzen zituen gudaroste indartsu bat eta
hirien garapen mugagabea oinarritua zituen
oinarritzat. Ipar-mendebalean, Rajputeko
hindu erresuma izan zen 1526an Afganistandik
Indiara etorri ziren inbasioei aurre
egin ahal izan zien bakarra.