Historia Unibertsala»Erdi aroa
Bizantzioren agonia eta otomandarren zabalkundea (XIV-XV. mendeak)
Erdi Aroko azken mendeetan krisi politiko larria gertatu zen Bizantzioko Inperioan; bi gerra zibiletan gauzatu zen krisi hori. Gerra horiek, XVI. mendearen lehen erdian lehertu zirelarik, inperioaren beheraldia, ekonomikoa, soziala nahiz politikoa, lasterragotu zuten. Inperioa, administrazioari dagokionez, deszentralizatu egin zen, eta printzerri autonomoak edo erdi autonomoak eratu ziren, inperioko dinastiako kideei edo goi mailako aitonen semeei izendatu zitzaizkienak. Era berean, latindarren konkistak, feudoak sortuz, gizartearen feudalizazio prozesua lasterragotu zuen. Inperioko probintzia guztietara hedatu ziren Elizaren nahiz laikoen jabetza ziren lur sail zabalak, eta lurjabe handiak agertu ziren. Bestalde, italiar itsas hirien mende zegoen urrutiko merkataritza: Venezia, Genoa eta Pisaren mende. Kanpoko politikari dagokionez, Bizantzioren historia, 1300. urtetik aurrera, otomandarren boterearen goraldi geraezinari dago lotua, erremediorik gabe gainera. Turkiarrek esku hartu zuten Bizantzioko bigarren gerra zibilean (1341-1354), eta, esku hartze horren ondorio gisa, Mazedonia, Trazia, Epiro eta Tesaliako inperio lurretako konkistak finkatu zituzten. Otomandarren aurrerabidea, Murat I.a eta Baiazeto I.a sultanen garaian batez ere, ezin zen geldiarazi, eta alferrik izan ziren gainera Sartaldearen laguntza lortzeko Bizantziok egindako ahaleginak. 1394. urtean, turkiarrek Tesaliaren konkistari burua eman zioten, eta Greziako hegoaldean eta Peloponeson sartu ziren. Hala ere, Tamerlan (Timur Leng) Asia Txikian sartu, eta Baiazeto I.a garaitu zuelarik, luzexeago iraun zuen Bizantziar Inperioak. 1453an erori zen azkenean Konstantinopla, setio luze baten ondoren, eta inperioko gainerako lurrak ere, berehala beretu zituen haren konkistatzaileak, Mehmet II.a sultanak. Beraz, inperio turkiar musulman bat zegoen orain, oraindik ere zabaltzen ari zena, Bizantziar Inperioa egondako leku berean.
Egonkortasunik gabeko inperioa
XIV. MENDEAN BIZANTZION IZAN ZIREN GERRA
ZIBILEK AGERIAN UTZI ZUTEN MENDE HORRETAN
INPERIOARI ERASO ZION KRISIA.XIV. mendearen lehen erdian Bizantzion
gertatu ziren gerra zibilak (1321-1328 urteetan
lehena, eta 1341-1354 urteetan bigarrena),
borroka dinastikoak ziren berez, botere
politikoa zeinek lortu. Paleologo familiako
kideen arteko etsaigoa izan zen lehen
gerraren sorburua, eta Paleologo eta Kantakuzeno
familien artekoa gero. Areriotasun
horiek gizarte eta gogomolde mailakoak ere
baziren, eta unerik larrienetan benetako
gerra zibila izatera iritsi ziren. Hala, lehen
gerra zibilean ??bi Andronikoen gerra? deitu
izan zitzaion?, herriaren behereneko gizarte
mailen laguntza lortu zuen Androniko
III.ak, salbuespen fiskalak agindu baitzizkien
nahiz eta gero agindutakoa bete ez,
baina laguntza hori funtsezkoa izan zuen
bere aitona, Androniko II.a, behin betiko
garaitzeko (1328). Tronua lorturik, Balkanetako eslabiarren kontra eta Asiako Txikiko
turkiarren kontra bideratu zuen enperadore
berriak kanpoko politika, eta baita
garaipenak lortu ere. Bitinian ordea ez zen
halakorik gertatu; turkiarrak garaitu zitzaizkion
han Pelekanonen bizantziar armadari
(1329), eta handik gutxira Asia Txikiko kostalde
osoa kendu zieten bizantziarrei. Barne
politikari dagokionez, erreforma judizial
garrantzi handikoa jarri zen abian Androniko
III.aren gobernualdian, estatuaren berrantolamenduan
txertatzen zena, eta helburua
bizantziar justiziaren ohiko ustelkeria
desagerraraztea zuena.
Androniko III.aren heriotzaren ondoren
gertatu zen bigarren gerra zibila. Batetik,
Joan Kantakuzeno estatu gizon eta diplomatikoa,
Androniko III.arekin eginkizun
garrantzitsuak izan zituena, eta, bestetik,
ama enperatrizaren eta haren seme Joan V.a
Paleologoren interesen aldezleak, aritu ziren
borrokan. Gatazka honetan erabakiorrak
izan ziren gizarte arazoak; izan ere,
aristokratek Kantakuzeno babesten zuten,
baina herriak beste taldearen alde egin zuen.
Dudarik gabe, Tesalonikako hirian jokatuzuen paper nagusia zeloteek ordezkatzen
zuten herri oposizioak. Zeloteak Tesalonikako
hiriko agintari izatera ere iritsi ziren
1345 eta 1350 artean, eta aldi horretan Konstantinoplarekiko
erabateko independentziarekin
gobernatu zuten hiria. Nolanahi ere,
Kantakuzenoren aldekoa izan zen gerra zibilaren
lehen aldia; hark, Orjan otomandar
sultanaren laguntzarekin, bere burua enperadore
koroatu zuen 1347ko otsailean. Hala
ere, Joan IV.a Kantakuzenoren gobernualdiak
1354 arte iraun zuen, harik eta urte
horretan bertan haren etsaiak, Joan V.a Paleologok,
Konstantinoplan berriz sartzea
lortu zuen arte; herriaren laguntzari esker,
Joan V.a Paleologo Bizantzioko enperadore
bihurtu zen berriz ere.
Krisia
XIV. MENDEAREN ERDITIK AURRERA, FEUDALIZAZIO
PROZESUAK ESTATU ZENTRALIZATU BATEN AZKEN
DEFENTSAK EZABATZEN ZITUEN ARTEAN, BIZANTZIAR
INPERIOA EZ ZEN BERE LURRAK GORDETZEKO GAUZA
IZAN.XIV. mendeko Bizantziar Inperioa gero
eta deszentralizatuagoa zegoen administrazioaren
aldetik, dudarik gabe, printzerri
autonomo edo erdi autonomo berriak eratu
baitziren pixkana-pixkana, eta, hala,
errege bakarraren ordez, errejimen kolektibo
bat sortu zen, errege familiako kideekeutsia. Bizantzioren beste ezaugarri bat da
halaber, Paleologotarren garaian, jabetza
handiak izatea eremu guztian barna. Jabeak
bizantziar aitonen seme nagusien kide ziren,
Tesalia, Mazedonia edo Traziakoak,
eta, horrez gainera, estatuaren aparatua ere
beren mende zuten, administrazio zibileko
ardurak eta kargu militarrak hartuak baitzeuzkaten.
Alabaina, lurjabe laiko handien
aldamenean, oso jabetza zabalak zeuzkaten
monasterioek ere. Monasterioak, izan,
lur sail handien jabe ziren lehendik ere,
sarritan herrixkak ere barne zirela; ondasun
horiek ordea izugarri hazi ziren enperadorearen
emaitzei esker; emaitza horiek,
gainera, inmunitate fiskala ere bazuten
sarritan. Bestalde, aurreko mendeko latindar
konkistak ere, feudoak sortuz, jabetza
handiak bultzatu zituen. Nekazari jendeak
sufritu zituen batez ere feudalizazio prozesu
horren ondorioak, are gehiago egoera
ere kontrakoa zutenean, inbasio, gerra, eta,
1347tik aurrera, izurriteekin.
Inperioko baliabide fiskalak ahitu izanaren
ondorioak bai nekazari ekonomian
bai merkataritzan sumatu ziren. Izan ere,
urruneko merkataritza italiar hirien (Valentzia,
Genoa, Pisa), eta Frantziako hegoaldeko,
Kataluniako eta Dalmaziako herri batzuen
kontrolpean zegoen. Baina italiar hiriek
gidatzen zuten, gainera, Veneziak eta
Genoak batez ere, merkatari nagusien estrategia
ere. Politika egoera ere desegokia
zen, ezen, egiten ziren gastu militar izugarriek,
eta otomandarrei zergak ordaindu
beharrak, kanpoko herrien zordun jarri zuten
inperioa; hori zela-eta, errenta fiskalen
iturri oparoak eman behar izan zizkieten
hartzekodunei, aduanak bereziki.
Inperioko mugak turkiarrei zabalik
TAMERLAN ASIA TXIKIAN SARTU IZANAK BAINO EZ
ZUEN ETEN TURKIARREN AURRERABIDE GERAEZINA.XIV. mendearen erdialdetik aurrera, Bizantzioko
historia baldintzatu zuen eragile
nagusia otomandarren aurrerabidea izan
zen, dudarik gabe. Aurrerabide horrek Bizantziori
eragin zion, baina baita latindarrek
Sortaldean zituzten jabetzei ere, eta,
jakina, Italiako itsas hirien interesei. Turkiarrei
kontra egiteko Europako mendebaleko
monarkien laguntza lortu nahirik,
Sartaldera begira jarri ziren Bizantziar enperadoreak.
Horretarako, tratuak egin zituzten
Aita Santuarekin, eta bi elizen batasuna
egingo zutela ere agindu zuten bizantziar
enperadoreek, baldin eta turkiarren
kontrako laguntza ematen bazieten.
Alabaina, ahalegin horiek guztiak alferrikizan ziren, eta, horrez gainera, Murat I.ak
(1362-1389) Balkanetan egindako konkistak
sendotzen ari ziren otomandarrak; hark,
gainera, armadari egitura berriak emanez,
otomandar estatuaren antolamenduaren
oinarriak ezarri zituen.
Egoera larriagotu egin zen Baiazeto I.a
sultanaren gobernualdian (1389-1402).
1392an turkiar gudarosteak Serbia eta Bulgaria
hartu zituen, eta, hortik aurrera, are
bakartuago geratu zen Bizantzio. 1394ko
udaberrian, Baiazetok setioa ipini zion Konstantinoplari,
eta, urte horietan beretan, haren
gudarosteek Tesalia konkistatu, eta
Greziako hegoaldean eta Peloponeson sartu
ziren. Alabaina, gertaeren ildoa aldatu
egin zen Asia Txikian Samarkandako leinu
baten burua, Tamerlan (Timur Leng), sartu
zenean. Tamerlanek, Irango zabaldietan,
Kaukaso, Mesopotamia eta Indian barrena
aurrera egin ondoren, arrastoa hildakoz
beteta utzirik, Asia Txikian sartu zen, eta
turkiarrekin topo egin zuen. Gudua Ankaran
izan zen, 1402an. Han, Tamerlanek erabateko
garaipena lortu zuen Baiazeto I.ak
gidaturiko turkiarren gainean. Galera hark
hondamendia ekarri zion otomandar estatu
gazteari, Asiako lurralde gehienak galdu
baitzituen, eta arnasaldi bat Bizantziori,
mende erdi batez atzeratu baitzen haren
betiko galera.
Bizantziar Inperioaren amaiera
1453AN TURKIARREK KONSTANTINOPLA HARTZEN
DUTE, ETA, URTE GUTXIREN BURUAN, BAITA
BALKANETAKO PENINTSULAKO ETA SORTALDEKO
AZKEN LUR GREKO, LATINDAR ETA ESLABIARRAK ERE.Turkiarrak Ankaran garaitu bazituzten
ere (1402), esan daiteke erabakia zegoela
Bizantzioren etorkizuna. Urte gutxi behar
izan zituzten turkiarrek berriro indartzeko,
eta, Murat II.a (1421) tronura iritsi zenean,
berriro gogortu zuten Bizantzioren
gaineko presioa. Inperio hori, bizantziarra,
Konstantinoplara eta haren inguruko
eskualdera, eta Joan VIII.a enperadorearen
anaiek gobernaturiko hainbat despota
herrietara mugatua zegoen aldi horretan.
Bizantziar enperadorea berriz ere saiatu
zen latin eliza eta eliza grekoaren batasuna
egiten, turkiarren kontra gurutzada
bat antolatzeko asmoz. Azkenean egin zen
gurutzada, baina emaitzak guztiz kontrakoak
izan ziren, turkiarrek gurutzatuak
garaitu baitzituzten Varnako guduan
(1444). Bizantzio, hartara, erabat bakartua
geratu zen, eta enperadore berria, eta azkena,
Konstantino XI.a, eginahaletan sartu
zen buru-belarri, etsita, mendebalekomonarkien laguntza lortu nahian, aldi berean
hiriburua, Konstantinopla, erresistentziarako
prestatzen zuela.
Bizantziarrek, bai baitzekiten beren iraupena
jokatzen zutela, oso gogor egin zieten
aurre turkiarrei. Baina, otomandarrak askoz
ere indartsuagoak izanik, 1453aren maiatzean
nagusitu zitzaien bizantziarrei; hiria
hartu eta hiru egunez harrapakatu zuten.
Oztopo hori gainditurik, Balkanetako penintsulan
eta Ekialdean oraindik ere kristauen
esku zeuden azken lur greko, latindar eta
eslabiarrak konkistatzeari ekin zion Mehmet
II.ak. Trebizonda, bizantziar enperadorearen
azken gunea, 1461eko abuztuan
konkistatu zuten.