Historia Unibertsala»Erdi aroa
Inperio Sakroa (XIV. eta XV. mendeak)
Behe Erdi Aroan Alemaniak galdu egin zuen aurreko mendeetan Europako politikan
izan zuen protagonismoa. Ez zuen lortu ?estatu moderno? baten antolamenduaren baitan
egituratzerik, Mendebalean zeuzkan herriek egin zuten bezala. Era berean, ez zuen
lortu desiratzen zen baina existitzen ez zen inperio baten eta beren artean haserreturik
eta errege gero eta ahulago baten mende zeuden printzerrien arteko kontraesana
gainditzea. Inperio Kristau Unibertsalaren ideiak bizirik dirau pentsalariengan eta herriarengan.
Nolanahi ere, titulu inperialak ospea zuen batez ere, eduki praktikoa baino
areago. Enperadoreak Borgoina eta Italiako erreinuen kontrola galtzen du. Borgoinaren
parterik handiena Frantziako erregeeen edo haien ahaideen eskuetan geratzen da
(Anjoutarrak eta Borgoinako dukeak). Italiari XIV. mendearen erdialdean egin zion uko,
Aita Santuaren, Napoliko erregearen eta hirien alde. Monarkia ahulduta utzi du hautapen
printzipioaren garaipenak, printzipio horrek Urrezko Bulda sagaratzen baitu. Alemaniar
bizitza politikoaren arbitroa besterik ez da erregea, ez baitu gobernatzen. Politika
dinastikoa egiten du batez ere, bere ahalmenak familiaren ondasunak gehitzeko
eta bere printzerriarentzat abantailak lortzeko baliatuz. XV. mendearen bukaera aldera,
desegiteko zorian egon zen erreinua, barneko gerra ugariak zirela eta. Garai horretan
sortu ziren Suitza eta Herbehereak, atal politiko independente gisa. Lurren galtze horrek,
eta orobat mugaz barneko bortxak, Inperioa berritu, egitura politikoa berriz definitu
eta bakeak egiteko desira areagotu zuten. Wormseko Dietak (1495) gauzatu zuen
desira hori, partez behintzat, harik eta Luteroren Erreformak badaezpadako oreka hura
hautsi zuen arte.
Inperio Unibertsalaren amaiera (1273-1347)
1273-1347 URTEETAN GERTATZEN DA ERREGEAREN
AGINPIDEA BERRIZ EZARTZEKO, ETA ITALIA ETA
BORGOINAREN GAINEKO AGINPIDEA
BERRESKURATZEKO AZKEN AHALEGINA.1273an Rodolfo I.a hautatu zutenean,
amaitu zen Germanian erregerik gabeko
lehen aldi luzea, bi hamarraldiz baino gehiagoz
ez baitzen erregerik izan Erreinu
Teutoian. Galduak ziren Inperioaren ondasunak
eta eskubideak. Aleman noblezia
nagusia, hau da, printzeak, borrokan ziharduten
erreinuko lurraldeen jabe izan nahian.
Horien artean zazpi printze hautesleak nabarmentzen
ziren, hiru elizgizon (Kolonia,
Maguntzia eta Trierko artzapezpikuak) eta
lau laiko (Bohemiako erregea, Brandenburgoko
margrabea, Saxonia eta Wittelsbacheko
etxeetako buruak). Rodolfo I.a (1273-
1291) eta haren ondorengoak saiatu ziren
printzerrien autonomia gero eta handiago
hari mugak jartzen, hirietan eta ministerialetan
oinarri hartuta. Inperioaren antzinako
ondarea berreskuratu nahi zuten, hiriei eta
judu komunitateei zergak kobratu eta erreinua
bakearazi. Zatika baino ez zuten lortu,
hautagaiak kontra baitzituzten, eta orobat
aita santutza.Aita Santuarekiko borroka XIV. mendearen
lehen erdian berpiztu zen, Henrike VII.a
(1308-1313) eta Luis IV.a (1314-1347) Italian
sartu zirenean, eta Aita Santuak Luis
enperadoretzat onesteari ezetza eman zionean.
Gatazka horiekin, behin betiko galdu
zuten alemanek Italiako erreinuan izandako
indarra, baina, aldi berean, Erreinu Tudeskoan
sendotu egin zen erregearen aginpidea.
Urteotako errege alemaniarrek ez zuten
lortu bere dinastia erregetzan finkatzea,
Otondarrek, saliarrek eta Staufen etxekoek
egin zuten bezala. Familia ondasunak ordea,
jatorriz oso oparoak ez zirenak, gehitu
egin zituzten, Behe Erdi Aroko hiru printze
etxe nagusiak bihurtu ziren arte: Habsburgo,
Luxenburgo eta Wittelsbach. 1273tik
aurrera errege guztiak, Nassauko Adolfo izan
ezik (1292-1298) dinastia horietako kide izan
ziren.
Aleman Inperio bat (1347-1493)
XIV. MENDE ERDIALDETIK AURRERA ALEMANIAN
BAKARTUA GERATZEN DA INPERIOA, ERREGE, PRINTZE
ETA ESTAMENTUEN ARTEKO BORROKEN ERAGINEZ.Henrike VII.aren eta Luis IV.aren erreinaldi
guztiz nahasien ondoren, Karlos IV.a(1347-1378) ahalegindu zen erreinua eta
erreinuaren inguruko lurrak bakearazten. Italiaren
eta Borgoinako parte handi baten gaineko
aginpideari uko egin zion, eta bakeak
egin zituen Aita Santuarekin. Xehetasunez
arautu zuen Urrezko Buldan (1356) errege
berriaren hautaketa modua, ondorengotza
gatazkak eta aita santuen eskuhartzea saihesteko.
Printze hautesleen laguntza eskuratu
zuen, erregearen boterea gorabehera, printzerrien
beregaintasuna onetsiz. Horren guztiaren
ondorioz, bere dinastia, Luxenburgotarrena,
finkatu zen erregetzan. Wentzeslao
(1378-1400) eta Sigismundo (1410-1437) izan
ziren Karlosen ondorengo erregeak; gero,
haren suhia etorri zen, Habsburgoko Alberto
II.a (1438-1439), seme-alabarik gabe hil
zena, eta hurrena Habsburgoko Frederiko
III.a lehengusua izan zen errege (1440-1493);
haren ondorengoen eskuetan geratuko zen
erregetza Inperioa desagertu zen arte.
Erregearen ahalmenaren ahultasunak
printze, zaldun, hiri eta nekazari komunitateen
arteko gerren ugaritzea ekarri zuen.
Bereziki gogorrak izan ziren gerrak Wentzeslaoren
garaian (1378-1400), eta batez ere
1445 eta 1477 artean; aldi hartan, Koloniako
apezpikuak Westfalia menderatu nahi izan
zuen eta orobat Nurenbergeko hiria Branderburgoko
margrabeak, eta, horren ondorioz,
gatazka sail luze batean murgildu zen
Alemania osoa. Gerrek ahuldu egin zuten
erreinua, eta XV. mendean gertatuko zen
erreinuaren suntsitzea erraztu zuten. Mendebalean,
Borgoinako dukea Franche-Comté
eskualdeaz eta Herbehereez jabetu zen. Ekialdean
berriz, Bohemiak eta Hungariak itzuri
egin zioten aleman eraginari. Azkenik, iparraldean,
poloniarrek Prusia menderatu, eta
Hansak aginpidea galdu zuen. Krisi giro honetan,
erregeek nahiz printzeek ?Inperioaren
erreformaren? beharra adierazten dute. Bakea
lortu nahi dute Alemanian, eta, bakearen
bidez, erregearen, hautesleen eta beste printzeen
boterea orekatuko duen egitura politiko
bat. Wormseko Dieta (1495) da asmo
horren adierazpenik argiena, inoiz gauzatuko
ez zena ordea. Nolanahi ere, uko egiten zaio
Inperio Unibertsalari, eta beste bat sortzen
da, alemana: Aleman Herriaren Erromatar
Inperio Sakroa.
Printzerriak
PRINTZERRIEK HELDUTASUN NABARMENA LORTU ZUTEN
BEHE ERDI AROAN, HALAKO ERAN NON BIZIMODU
POLITIKOAREN PROTAGONISTA BIHURTU ZIREN.Printzeek, aldameneko jaunen lurrak
beretuz, zabaldu eta elkartu zituzten beren
lurraldeak, Alemania barneko gerra sail luze
batean. Beren ahalmenak ere, erregearenak
gutxituz indartu zituzten: hautesleek aurrena
eta printze indartsuenek gero, lortu zuten
goi mailako justizia zertzea, Elizarenkontrola eta pribilejioz gozatzea (dirua egin,
bidesariak kobratu?). Era horretan, beren
printzerriko agintari bakar bihurtu ziren.
Sartaldeko erregeen modura, beren gorte
txikiak sortu zituzten, unibertsitateak fundatu,
armada profesionalak osatu eta zerga
bilketa ere arautu zuten.
Erreinuak 300 lurralde baino gehiago
zituen, eta horietatik hamabost bat bakarrik
ziren garrantzitsuak; Habsburgotarrena
zen nagusia. Habsburgotarrak, XIII. mende
erdialdean, Habsburgoko konde ziren hutshutsik
(Suitzan). Dinastia horretako bi kide
errege bihurturik (Rodolfo I.a eta Alberto
I.a), eta XIV. mendeko gatazka politikoetan
parte hartu baitzuten, Rodolfo IV.aren garaian
(1358-1365), Inperioko printze nagusiak
bihurtu ziren, enperadore eta Bohemiako
errege zen haren beraren atzetik.
Rodolfo IV.ak bere mende zeuzkan Austriatik
Adriatikoraino, eta Tiroldik Alsaziarainoko
lurrak. Viena egin zuen hiriburu; han
katedrala eraiki, eta unibertsitate bat fundatu
zuen. Urrezko Buldaren bidez (1356) hautesleen
taldetik kanpo geratzen baitzen,
pribilejio faltsu bat idatzi zuen, hautesleen
beregaintasun eta eskubide berberak egotziz
Austriako dukeari.
Hura hil zenean, ondorengo bi banaketekin
(1379 eta 1411), hiru printzerri eratu
ziren, oso ahulak hirurak. Une hartan lortu
zuten suitzar kantoiek Habsburgotarrei gaina
hartzea, konfiskatu zizkieten lurrak enperadoreak
(Tirola), jardun ziren elkarren
kontrako gerretan (Austria eta Estiria), eta
eraso zieten beste printzeek. Ezkontza politikak
ekarri zuen Habsburgotarren dinastiaren
berpiztea, ezkontza batek jarri baitzuen
berriz aleman erregetzan 1438an, eta,hala, beren eragina Bohemia eta Hungariaraino
zabaldu zuten. XV. mendearen bukaera
aldean, Maximiliano I.ak familiaren antzinako
ondarea, eta Borgoinako dukeena,
bildua zeukan berriz ere, eta, horrez gainera,
Errege hautatu zuten 1486an.
Estamentuak
PRINTZEAREN AGINPIDEAREN INDARTZEAK
ESTAMENTUETAN TALDEKATUAK ZEUDEN BERE
MENDEKOEN ERRESISTENTZIA EKARRI ZUEN.Printzeek inguruko agintarien boterea
suntsitu behar izan zuten, konde eta apezpikuetatik
hasi, eta hiri eta nekazari komunitateetaraino.
Izan ere, ez zituzten beren
pribilejioak galdu nahi, eta uko egin zioten
zerga berriak ordaintzeari. Estamentuek bideratu
zuten oposizioa, kleroa, nobleak,
zaldunak, hiriak eta baita nekazari komunitateak
ere bateratuz (Tirol, Frisia).
Hiriak eta nekazariak ligak eta federazioak
antolatzen hasi ziren, alegia, eskualde
mailako elkarteak, printzeen mehatxuari
edota zaldun taldeen lapurretei aurre egin
ahal izateko antolatuak. Hansak, zeinak iparraldeko
hiri merkatariak biltzen zituen, Danimarkako
erregea garaitu (1370), eta bere
nagusigoari eutsi zion Baltiar Itsasoan XV.. endearen bukaera arte. Nekazariak eta
Suitzako hiriak gailendu zitzaizkien Habsburgotarrei,
eta 1499an independentzia lortu
zuten. Rhin eta Suabiako hiri ligek garrantzi
handiko eginkizuna izan zuten XIV.. endearen bigarren erdian, 1389an azpiratu
zituzten arte; XV. mendean berriro indartuziren arren, printzeei zuzenean ez zieten
berriz ere kontra egin. Zaldun konpainiak
ere antolatu ziren eskualdeetan; talde militar
gisa jokatzen zuten erasotzen zieten printze
eta hirien kontra.
Estamentuak lurralde mailako dietetan
bildu ziren; XIV. eta XV. mendeak izan ziren
dieta horien urrezko aroa. Printzearen
diru beharrez eta dinastia arteko gatazkez
baliatu ziren beren pribilejioak sendotu edo
zabaltzeko. Uko egin zioten beti zerga
orokor berrien sorrerari, baina ohiz kanpoko
zerbitzuak eskaintzen zizkioten printzeari.
Dietaz gainera, kontseilu orokor bat ere osa
zezaketen, emandako zerga bildu eta kudeatzeko
ardura zuena. Kontseilu hori
hainbat estamentutako kidek osatzen zuten,
eta printzearen politika kontrolatzen zuen,
lurraldearen interesak ?defenditzeko? asmoz,
printzearen dinastia interesen kontra.