Historia Unibertsala»Erdi aroa
Gurutzadak
XI. mendearen azken hamarraldiak gertaera berri baten hasiera ezagutu zuen: musulmanei Palestinako Leku Santuak kentzeko espedizio militarrak abiatzea. Hurrengo bi mendeetan zehar egin ziren espedizio haiek; Gurutzada izenez ezagutu ziren. Nola interpretatu behar da espedizio haien esanahi historikoa? Aditu batzuen ustez Europak Aro Berrian eta Gaur egungo Aroan hedatu zuen kolonialismoaren hasiera besterik ez ziren izan; beste batzuen iritziz, berriz, musulmanen jihad edo gerra santuaren kristau aldaera izango lirateke; azkenik, beste batzuentzat erromesaldi armatuak besterik ez ziren izan. Nolanahi dela ere, historialari gehienak bat datoz zenbait gauzatan. Arabiarren, magiarren eta normandiarren erasoen ondoren Europa kristauan gertatzen ari zen demografia eta ekonomia zuzperraldiaren erakusgarri dira Gurutzadak. Bestalde, aita santuek zeresan handia izan zuten Gurutzadetan; beren nagusitasun morala eta politikoa finkatzeko eta beren presentzia eta eragina Sortaldera hedatzeko baliatu ziren haietaz. Bizantzioko enperadoreek turkiar seljuktarren erasoetatik babesteko egin zuten laguntza eskaera izan zen, hain zuzen, aita santuak mugimendu hura guztia antolatzeko erabili zuen aitzakia.
Ezusteko arrakasta
LEHENENGO GURUTZADAK SIRIAKO ETA PALESTINAKO
LATIN ESTATUEN OINARRIAK JARRRI ZITUENUrbano II.a aita santuak (1042-1099)
Clermont-Ferrand hirian egin zen kontzilioan
Gurutzadara deitu zuenean hasi zen
dena; 1095. urteko azaroaren 27a zen. Aita
Santuari propaganda egiten lagunduz apaiz
asko ibilia zen jendea sutzen. Horien artean
famatuena Pedro Amienskoa izan zen,
“Eremutarra” deitua. Gerra santua egiteko
deia berehala hedatu zen Frantzian, Alemanian
eta Italian, eta bi gurutzada desberdin
antolatu ziren: bat, anarkikoa, herritar xumeak
eta abenturazaleak bildu zituena; erlijioarendefendatzaile suharrak ziren hartan
parte hartzen zutenak, baina ez zuten
diziplinarik ez borrokarako bitartekorik;
horregatik, Asia Txikiko turkiarrek erraz
menderatu zituzten, 1096an. Beste gurutzada,
berriz, zaldunez osatua eta hobeto antolatua,
garaile atera zen; Europako alde
askotako gudariak bildu zituen: Italiako
hegoaldeko eta Siziliako zaldunak, Tarentoko
Bohemundo buruzagi zutela; lorrenatarrak,
Godofredo Bouillongoaren gidaritzapean;
Raimundo Saint-Gilleskoaren tolosarrak;
eta Flandriako, Bloisko eta Normandiako
dukerriko gudarosteak. Printze musulmanen
harridura eta batasunik eza aprobetxatuz,
Jerusalem aldera abiatu ziren gurutzatuak,
Asia Txikia eta Sirian barrena.Bidean Nizea setiatu zuten (Dorileoko gudua,
1097ko uztaila), Edessa hartu zuten
(1097ko bukaera) eta Antiokia, asko kostata,
menderatu zuten (1098ko ekaina).
1099ko uztailaren 15ean, Jerusalem harturik
eta hango biztanleria –musulmanak eta
juduak– sakailaturik, bukatu zen ekinaldia.
Ekinaldi hura ez zen, ordea, uste daitekeenaren
kontra, arazorik gabe antolatu; buruzagien
artean desadostasunak izan ziren
gauza askotan eta jende askok desertatu
zuen. Ekinaldiaren bukaera ere, Jerusalem
hartzea, gurutzatu soilak hala tematu zirelako
egin zen, buruzagiek eta handikiek
nahiago baitzuten Sirian gelditu. Arazoak
arazo, espedizio hartatik sortu ziren Sortaldeko
estatu gurutzatuak, latin estatuak edo
estatu frankoak ere deituak, bi aldetan banatuak:
iparraldean, gaur egungo Sirian,
Edessako konderria eta Antiokiako printzerria
eratu ziren; hegoaldean, gaur egungo
Israel, Jordaniako mendebala eta Libano
gehiena hartuz, Jerusalemgo erreinua eratu
zen. Handik gutxira, 1102-1109 bitartean,
beste latin estatu bat jaio zen: Tripoliko
konderria, iparraldeko eta hegoaldeko lurraldeen
artean.
Sortaldeko frankoak
Siriako eta Palestinako latin herriak lehendik
zegoen biztanleriari gehitu zitzaizkion:
arabiarrak, juduak, greziarrak, turkiarrak,
kurdoak eta armeniarrak.
Zer gizarte mota antolatu zuten guru–
tzatuek beren lurralde berrietan? Kostaldean
eta barrualdeko zenbait tokitan, Galilean,
adibidez, lehengoan jarraitu zuen hango
nekazaritza emankorrak, ureztatze sistema
arabiarra baliaturik. Laborea, mahatsondoak,
olibondoak, barazkiak eta fruitu arbolak
lantzen ziren batez ere, Mediterraneo aldeko
eskualdeetan ohi den bezala. Halaber,
azukre kanabera eta kotoia lantzen ziren,
baina esportatzeko soilik, garrantzi handiko
diru iturria baitziren. Ekonomiak, bere fun–
tsean, lehengoan jarraitu bazuen ere, merkataritzan,
berriz, aldaketak izan ziren. Kostaldeko
hirietan asko aurreratu ziren Europarekiko
merkataritza harremanak; merkatarien
kolonia nagusiak italiarrek sortu zituzten:
genoatarrek, Akren, eta veneziarrek,
Tiron. Sartaldetarrek, nolanahi ere, gutxiengoa
osatzen zuten, baina gizarte maila gorenak
hartu zituzten: noblezia eta apaizteria,
latin erritokoa. Aipatu diren Italiako
merkatari horiek ez ezik nekazariak ere izan
ziren –Europako beste lurralde batzuetatik
joanak–, ez, ordea, bertako biztanleria ordezkatzeko
adinako sailetan. Hori dela eta,
agintari berriek, erlijio fanatismoaren lehenengo
suharraldia itzalirik, menderatuekin
bizitzeko modua egiten ikasi behar izan
zuten. Salbuespenak salbuespen, juduek,musulmanek eta kristau maronitek ez zuten
beren errituak praktikatzeko eragozpenik
izan. Hala ere, arazoak izan zituzten
kristau ortodoxo greziar erritokoekin, gurutzatuek
aitalehen eta apezpiku katoliko
propioak jarri nahi izan baitzituzten, tradizionalen
ordez. Oinarri horren gainean,
erakunde feudalen multzo bat sortu zen,
basailutza harremanen sare batez osatua.
Noble handiek askatasun handi samarra izan
zuten erregeari buruz, eta, halaber, eskubide
bereziak zituzten, dirua jotzekoa, adibidez.
Hala ere, pribilejio horiek ez ziren musu
truk emanak. Adibidez, gudarostea txikia
izanik, basailuek ezin zioten uko egin zerbitzu
militarrari, erregeak hala eskatzen zuenean,
eta ekinaldi militarretan parte hartzen
eta gotorlekuak zaintzen betetzen zuten
eginbehar hura. Lur Santuan jaunek zituzten
botereen artean bat nagusitu zen: ordena
militarrak. Erlijiotasuna, batetik, eta gudaritza,
bestetik, nahasten ziren ordena horietan.
Aipagarriak dira, adibidez, Jerusalemgo
Tenpluko ordena, 1120an sortua, eta
Ospitaleko ordena, laguntza emateko eta
karitatea egiteko sortua, baina XII. mendetik
aurrera ordenakideen parte bat soldadu
izatera behartu zuena.
Estatu frankoei gehiago lagundu zioten
aurrera bidean inguruko printze musulmanen
artean zeuden desadostasunak beren
indar propioak –oso urriak– edo Sartaldeko
laguntza noizbehinkakoak baino. Izan
ere, arabiar eta turkiar gobernarien jarrera
kontrajarria izan baitzen. Batzuetan, Sortalde
Hurbileko politikaren beste faktore bat
bezala hartzen zituzten europarrak, eta itunak
eta guzti egin zituzten haiekin. Beste
batzuetan, aldiz, Islamaren hiri gurtuetako
bat –Jerusalem– mendean hartuta zuten
arrotz batzuenganako gorrotoa nagusitu zen.
Gurutzatuen lehenengo eraso gogorra Mosulgo
emir Iman al Zangi-k egin zuen: Edessako
konderria suntsitu zuen. Sartaldeko
kristandadeak, larriturik, Bigarren Gurutzada
antolatu zuen, eraso horri erantzuteko
asmoz. San Bernardo Clairvauxkoak predikaturik
eta Frantziako errege Luis VII.areneta Germaniar enperadore Konrad III.aren
agindupean egin zen. Espedizioak (1147-
1149), ordea, huts egin zuen kristauentzat.
Hala ere, musulmanen arteko desadostasunak
zirela eta, geratu ziren gainerako lurralde
frankoek beste hamarraldi batzuk
iraun zuten, ia kalterik gabe. Kristauen erabateko
hondamendia ez zen 1187 arte gertatu,
Saladino I.ak, frankoak Hattinen garaitu
ondoren, Jerusalem hartu zuelarik. Latindarrek
ez zuten, Palestinan, Tiroko hirira
besterik gorde. Bestalde, Tripoliko eta Antiokiako
estatuak, urte hartako krisi militarra
gainditu arren, asko murriztu ziren eremuz.
Iraupen ahula
HIRUGARREN GURUTZADAK XIII. MENDEAREN
BUKAERA ARTE LUZATU ZUEN SARTALDETARREN
EGONALDIA PALESTINANHattingo hondamendiak gogor kolpatu
zuen berriro sartaldetarren kontzientzia. Eta
Hirugarren Gurutzada (1187-1192) antolatu
zen, Germaniar enperadore Federiko I.a
Bizar Gorri, Ingalaterrako errege Rikardo
I.a Lehoi Bihotz eta Frantziako errege Felipe
II.a Augustoren gidaritzapean. Hala-holako
arrakasta izan zuten. Saladinorekin
bakea izenpetu ondoren (1192), Jerusalemgo
erreinua berreraiki zuten, baina lurraldearen
eremua murriztuta, Beirut eta Askalon
arteko kostalde zerrenda besterik ez
baitzen orduan frankoen mendean. Bake
akordioen arabera, herrialde haren barrenaldea
eta hiri santua bera musulmanen
esku geratu ziren. Paradoxa bitxia, baina
Jerusalemgo erreinu berriak ez zuen kontrolatzen
izen ofiziala ematen zion hiria.
Zipreko uhartea, bestalde, Rikardo I.aren
mende geratu zen, bizantziarrei 1191n kendurik.
Frankoen herriak, kostaldeko zerrenda
estu batean kokatuak, aberatsak ziren
ekonomiaren aldetik baina oso ahulak
erakunde militarren aldetik. Aberastasuna
kostaldeko hirien bidez egiten ziren salerosketei
zor zitzaion gehienbat: Akre zenesate baterako, Mediterraneo Sortaldeko
merkatu nagusietako bat; eta halaxe bizi
ziren hango buruzagiak, handizki eta esne
mamitan. Ahultasun militarra, berriz, giza
baliabideen urritasunak eta muga defendagarririk
ez izateak eragina zen; europarren
laguntza militarra hutsa izan baitzen. Eta,
hala, XIII. mendeko gurutzadetan kristauek
oso emaitza txarrak lortu zituzten. Veneziaren
interes ekonomikoek, berriz, lurralde
kristau baten kontra –Konstantinopla– desbideratu
zuten Laugarren Gurutzada; eta Egiptoren
kontra egin ziren bi espedizioetan
(1217-1219 eta 1248-1250), lehenak huts
egin zuen erabat, eta bigarrena sekulako
hondamendia izan zen. XIII. mendeko
azken gurutzada handia guztiz alferrekoa
eta kalterako izan zen; kristauek, gainera,
ez zuten Sortaldearen kontra jo, Tunisiaren
kontra baizik (1270). Hondamendi horien
guztien artean garaipen bakarra dago, Germaniar
enperadore Federiko II.aren Gurutzada:
Jerusalem hiria eta kostaldea bitarteko
lur zerrenda estu zehatzezin bat berreskuratu
zituen. Baina gurutzada berezia izan
zen, lurraldea ez baitzen armen indarrez
eskuratu, musulmanekin negoziatu ondoren
baizik. Hala, beraz, europarren Sortaldeko
latin herriak, beren kasa irautera beharturik,
kondenaturik zeuden, musulmanak
batu bezain laster, haien mende gelditzera.
Handik hara Egiptoko sultan mamelukoek
–Baibars eta al-Ashraf– hartu zuten
geratzen ziren estatu gurutzatu guztiak suntsitzeko
ardura. Haien azkeneko ekinaldia
Akre setiatu eta hartzea izan zen.