Historia Unibertsala»Erdi aroa
Monasterioak Erdi Aroan
Monasterioak kristau fedea zorroztasunez eta otoitzean bizitzeko bizimodu gisa sortu
ziren. Behe Inperioaren azken urteetan sortu zen erlijioa bizitzeko modu berri hau. IV.. endearen lehen erdian bi gertaera aipagarri izan ziren, monasterioen sorrera bideratu
zutenak. Batetik, IV. mendearen hasieran san Antonio Abadeak anakoretismo erregeladuna
sortu zuen, funtsean kristau aszesia bakardadean bizi behar zela zioen arren.
San Antonio Abadeak zehazturiko bizitza aszetikorako arauak eta Pakomio santuak sorturiko
komunitate eredua izan ziren zenobioen oinarriak; gizonezkoez edo emakumezkoez
osaturiko zentroak ziren zenobioak, eta horietatik sortu ziren lehenengo monasterioak.
IV. mendearen bigarren erditik aurrera sistema hau ekialde guztira zabaldu
zen. Zabaltze prozesu horretan apezpiku egoitzek hartu zuten monasterioak arautzeko
eta kontrolatzeko ardura.
Europako lekaideak.
VI-X. m.
Benito Nursiakoak Monte Casinoko
monasterioa sortu zuen Italiako Campania
eskualdean, VI. mende hasieran. Monasterioaren
sortzaileak eratu zuen bertako erregela,
«Regula Benedicti» izenekoa, monasterioko
komunitatearen bizitza arautzeko.
Monasterioko kideak monasterioan bertan
bizitzera behartzen zituen erregela horrek;
era berean, pobretasun eta kastitate botoak
egin behar zituzten, eta abade baten agintea
eta zuzendaritza onartu behar zuten;
lekaideek eskulanak egiten eta otoitzean
igarotzen zuten denbora. Erregela hark
finkatu zituen Mendebaleko monasterioen
oinarriak, eta monasterioak antolatzeko eredu
gisa hartu zen. Lanean eta otoitzean oinarrituriko
antolaketa hark Elizak agintzen
zuenetik kanpora egiten zen aszesi baten
gehiegikeriak murriztea eta monasterioetan,
oro har, jende pobrea hartzea, gaisoak zaintzea
eta irakaskuntzan aritzea zuen helburua.
Lekaideen jarduera nagusiak nekazaritza,
abeltzaintza eta ardogintza ziren. Horiei
esker beren kabuz ateratzen zuten bizitzekobehar zutena, eta otoitzean eta irakaskuntzan
ematen zuten eguna; ikerketa eta
jakituria gune bihurtu ziren monasterioak
horrela. Idatzi sakratuen ikaskuntzaren garrantzi
handiko guneak ziren, baina historiako,
literaturako eta antzinate grekolatindarretik
jasotako gainerako ezaguerak ere
ikasten ziren haietan.
Nekazaritza-abeltzaintza ekoizpenaren,
ikaskuntzaren eta erregela beneditarrean
oinarrituriko antolamendu honen arteko
konbinazioa Europa guztira hedatu zen.
Zeregin horiez gainera, lekaideen lana zen
erlijio paganoa zuten Europako herriak kristau
federa bihurtzea.
IX. mendean Benito Anianekoak Monte
Casinoko erregela eraberritu zuen. Beneditar
erregela zorrotz betetzea zen hark proposaturiko
aldaketa nagusia. Izan ere, monasterioek
ongizate materiala lortu zuten eta
horrek ohiturak lasaitzea eta molde izpiritualetan
utzikeria ekarri zuen. Aldi berean,
abade asko garrantzi handiko pertsonaia
izatera iritsi ziren eta eskumen handia izan
zuten Erdi Aroko Europako agintean. Izan
ere, feudalismoa zen Europako gizarte egitura
nagusia eta monasterioetako abadeek
aginpide feudalaren babesean sorturiko jaun
laikoen antza hartu zuten gero eta gehiago.
Monasterioek bilduriko aberastasun eta ondasunek
ematen zien ospea, lurren jabetzak
eta beren jabegoak ustiatzetik lortzen zituzten
irabaziek batez ere.
Horrela, lurra ereiteari utzi zioten lekaideek
apurka-apurka, eta nekazarien esku
utzi zituzten lan hura; eta azkenean, nekazariak
monasterioen jopu edo kolono bihurtu
ziren. Abade askok zeinek bere gudutaldea
eratu zuen, beren babespeko zaldunekin,
eta monasterioak lortzen zituen
ondasunekin ordaindu ohi zituzten. 1000.. rte inguruan gotzainen mailako garrantzia
zuten abade askok.
Benito Anianekoak Europako Mendebaleko
monasterioetako bizitza lehengoratzekoahaleginak egin zituen arren, monasterioak
jaurerri gisa antolatu ziren eta lehia bizia
sortu zen haien jurisdikzioaren eta errenten
gaineko eskumena zela-eta. Zenobioek eskuratutako
pribilejio, mesede, salbuespen eta
jurisdikzio eskumenek munduko ondasunen
jabe bihurtu zituen. Monasterio batek eskumena
zuen Erdi Aroko mendebaleko zenbait
lurraldetan barreiaturiko bigarren mailako
monasterioen gainean. Eta haietara biltzen
ziren beren arimak monasterioaren zaindariaren
babespean jarri nahi zituzten herritarrak.
Batetik, nekazari askok bilatzen zuen
abadearen babesa eta monasterioko zaindariarena;
batzuetan beren lurrak eta familiak
zenobioari lotzen zizkioten horretarako. Bestetik,
klase aristokratikoak babes izpirituala
bilatzen zuen, eta beren seme-alaben heziketa
lekaideen esku uzten zuten aristokraziako
kide askok; horren truke ondasunak ematen
zizkioten monasterioari.
Era berean, noble askok beren familiaren
eta monasterioaren arteko lotura bilatu
zuen, beren senitartekoak monasterioan sartu
eta abade kargua eskura zezaten ahaleginak
eginez. Beste noble eta errege batzuek
monasterioen mugimendua bultzatu
zuten, beren lurretan monasterioak sortu eta
haiei ondasunak, errentak, pribilejioak eta
gizonak emanaz.
Monasterioetako iraultza (X-XI. m.)
X. mendeaz gero egin ziren ahalegin
zorrotz eta sakonenak Europako monasterioak
hartzen ari ziren bidea alde batera uzteko.
Clunyko monasterioan (910ean sortu
zuen Akitaniako dukeak) Europako monasterioak
berregituratzeko erreforma bat egin
zen. Erreforma hori egiteko arrazoia Benito
Anianekoaren erreforma indarrean jartzea
zen, erregela beneditarra mantentzea. Clunyko
mugimenduak monasterioetako ekoizpena
eta jestioa eraberritzea eskatzen zuen.
Lekaideek zorrotz bete behar zuten erregela
beneditarra eta erregela haren edukiekin bat
etorriko zen bizimodua izan behar zuten.
Monasterioetako disziplina aztertu eta zorroztu
egin zen. Aldaketa nagusietako bat izan
zen monasterio guztiak aita santuaren eskumenean
biltzea. Horrek esan nahi zuen eten
egin behar zituztela lekuan lekuko jaunekin
eta erregeekin eraturiko loturak. Horrek abadeen
nagusitasuna nabarmendu zuen gainerako
lekaideen aurrean eta orobat monasterio
nagusiaren mende zeuden gainerako monasterioen
aurrean. Monasterioen federazio
bat eratu zen Clunyren itzalean. Monasterio
horiei guztiei batasuna ematen ziena Erromarekiko
lotura eta monasterio nagusiarekiko
mendekotasuna zen. Haietan guztietan
monasterio nagusiaren aginduak betetzen
zituzten.XI. mendean zehar Europa guztiko ia
berrehun monasteriok kongregazioa osatu
zuten Clunyren babesean. Clunyko abadeek
XI. mendean egindako lanaren ezaugarri nagusietako
bat liturgiaren eta elizkizunen
garrantzia azpimarratzea izan zen. Horrek
lekaideen eskulanaren garrantzia txikitu
zuen. Otoitz egitea zen garrantzizkoena.
Hala ere, lanean jarraitu zuten, nahiz eta
horrek monasterio barneko lekaideen arteko
bereizkuntza nabarmendu zuen. Izan ere,
ordenatuek, apaiz edo elizgizonak, otoitzean
eta elizkizunak ospatzen igarotzen zuten
denbora gehiena; aldiz, anai legoek eskulanak
egin eta monasterioaren lurrak ustiatu
behar zituzten. Guztiak ere klausuran bizi
ziren eta otoitzaren, apaltasunaren eta penitentziaren
izpiritua debozioz lantzen zuten.
Hortik elizkizunen oparotasun eta ugaritasuna.
Hala ere, Clunyren mendeko monasterioek
gero eta ondasun gehiago eskuratu
zituzten eta gero eta mendeko gehiago
izan zituzten. Izpirituaren alorra eraberritu
eta monasterioen antolaketa zentralizatua
lortu arren, garrantzi handiko jaurerriak izan
ziren gerora ere.
Zistertarren ordena
Gauzak horrela zirelarik, erreforma berriak
gauzatzeko ahaleginak egin ziren. XII.. ta XIII. mendeetan antolatu ziren erreforma
saiakera nagusiak. Horietan garrantzizkoena
Claravalko abatetxearen babesean
sortu zen. Bernardo santuak, monasterio
hartako abadeak, monasterioei beren ondasunak
eta aberastasun materialak kentzeko
proposamena egin zuen. Arau beneditarra
zorrotz bete behar zela zioen, eta
monasterioek mendekorik edo jopurik ez
zutela izan behar azpimarratu zuen. Horiek
izan ziren zistertar mugimenduaren oinarriak.
Zistertar mugimenduaren bidez idealaszetikoak eta mundutik bereizitako bizitza
bakartia berreskuratu zuten monasterioek.
Apaltasuna, laztasuna eta penitentzia ziren
monasterioen oinarri nagusiak. Clunyk zentralizaturiko
egiturak zutik zirauen artean,
baina haien irabazpide bakarrak monasterioen
lurrak lantzen zituzten kolonoen edo
anai legoek egiten zituzten lanen bidez lortutakoak
ziren. Liturgia soildu zen, eta alde
batera utzi ziren Clunyk emandako ospea
eta arrandia. Horrez gainera, aita santuarekiko
lotura zuzena eten zen, eta zenobio
bakoitzaren hurbilenekÔ gotzaiari loturik
gelditu ziren monasterioak. Aldaketa horien
ondorioz lekaideek kontenplazioan oinarritu
zuten beraien jarduera, eta alde batera utzi
zituzten predikazioa eta arimen gidaritza.
Aldaketa hauek egiteko arrazoia zen
monasterioetako bizitza kristautasun komunitarioaren
isla izateko nahia, nahiz eta
monasterioetako bizimodu bakarti eta munduaz
kanpokoa zen eta gizartetik nolabaiteko
urruntzea zekarren. Apaltasunaren, laztasunaren,
aszesiaren eta penitzentziaren
balioak goresten ziren munduaren alde,
Kristoren fedeak zabaldutako idealen bidez
laguntzeko hurkoari. XII. mendearen amaieran
bertute horiek lantzeko beste bide bat
zabaldu zen.
Eskeko ordenak
Antzinako kristautasunaren balioak berreskuratzeko
asmoz, eskeko ordenak sortu
ziren XII. mendearen bigarren erdian. Monasterioetako
bizitzan oinarrituriko kongregazioak
eratu zituzten, baina ordena hauetako
anaiek ez zuten monasterioan sartu beharrik.
Ordena bateko kide ziren: monasterioa
haien bizitokia besterik ez zen. Ordena
hauen zeregina zen talde bizitzaren balioak
zabaltzea eta balio horiek kontenplazio bizitzatik
eratorritako aszesiaren idealen bidez
praktikara eramatea. Eguneroko bizitza aldebatera utzi eta leku bakarti batera aldatu gabe,
anai hauek elizari laguntzeko lan egiten zuten,
aita santuari laguntzen zioten herria hezten.
San Frantzisko Asiskoak bideratu zuen
erreforma hura, eta horrela sortu zuen frantziskotarren
ordena. Honorio III.a aita santuak
ezagutu zuen ordena hori 1223an. Ordenaren
helburu nagusia herritarren debozioa
sendotzea, penitentzia eta errukia
praktikatzea eta elizak agintzen zituen balio
kristauen aldeko lan intelektuala egitea zen.
Hasieran, herritarren errukiari esker bizi ziren,
limosnei esker. Haien monasterioek ez
zuten jabego handirik, ez baitzuten bizitzeko
ondasunak pilatzeko helburua. Ordena
honek pobretasuna aldarrikatzen zuen, goi
mailako balio moral gisa.
Era honetako ordenak laguntza handikoak
izan ziren Elizaren interes tenporal
eta izpiritualak babesteko. Hala izan zen,
adibidez, Domingotarren ordena, sinesgabeak
kristautasunera bihurtzeko eta elizako
hierarkiaren begirunea sustatzeko predikatzen
aritzeko sortua. 1216an sortu zen eta
haren zeregin nagusia Erdi Aroko mendebaleko
hereseei esestea izan zen. Aita santuak
Inkisizioaren Ofizio Santuaren bidez
fedea eta elizaren dogma betearazteko zeregina
agindu zion 1231n.
Monasterioetako bizitzan izandako aldaketa
hauek herritarrek elizan eta kristau
fedean parte har zezaten egin ziren. Ideal
hauen baitan ordena berriak eratu ziren eta
erregela berriek indartu egin zuten elizaren
aldeko lana. Baina denbora joan ahala fedea
sentitzeko, bizitzeko eta pentsatzeko era
beriei aurre egin behar izan zien elizak.
Beste aldaketa batzuk gertatu ziren. Elizako
hierarkiak sinesgarritasuna galdu zuen, oparotasunean
bizi baitzen eta predikatzen zituzten
bertuteak bertan behera utzi baitzituzten,
eta garai modernoan fedeak jasan
zuen erreforma ekarriko zuten lehenengo
aldaketak gertatu ziren.