Historia Unibertsala»Erdi aroa
Merkataritza Erdi Aroan ERDI AROA
Merkataritzak beste edozein arlok ez bezalako aldaketa sakon eta handia izan zuen VII.. endetik XV. mendera. Merkatari ibiltari gutxi batzuek egindako luxuzko salgaien salerosketara mugatutako merkataritzak mundu ezaguneko leku urrunenetaraino iristen zen harremanen eta merkataritza guneen sare estu bati eman zion bide. Aldi berean, jarduera horren gerizpean merkataritza enpresa handiak, agenteak, kontularitza teknikak, bankuak eta aseguru era berriak sortu ziren, eta horri esker berrikuntza teknikoak sortu eta landu ziren itsasketan: itsas orratzaren erabilera, lemaren kana itsasontzietan, edo kartografian egindako aurrerapen handiak. Nolanahi ere, ezaugarri bat bilatu behar balitz, aldaketa handi hura azalduko lukeen oinarri-oinarrizko gertaera bat, alegia, merkataritza ekonomia Erdi Aroko gizarteko alor guztietara pixkanaka-pixkanaka zabaldu izana litzateke gertaera hori. Profesional mordoxka batera eta haien bezero hautatuetara mugaturiko noizbehinkako jarduera izateari utzi zion, beraz, merkatuarekiko harremanak eta Erdi Aroko jendearen eguneroko jarduera komuna bihurtu zen.
Merkataritzaren iraultza (IX-XIII. mendeak)
IX. mendean Italiako hiri batzuk Islam
herrien eta Bizantzioren arteko bitartekaritzan
espezializatu ziren, eta Sortaldeko bidea
sortu zuten, Mediterraneo aldeko merkataritzaren
zutabeetako bat izan zena. Aldi
berean, merkataritzak gora egin zuen astiro-astiro
Europako gainontzeko lurraldeetan.
IV. mendetik aurrera, merkataritzak beheraldi
bat izan zuen Erromako inperioaren
mendebaldean, gizartea nekazaritzara bideratu
izanaren eraginez. Prozesu horretan
elkartrukatzeak jaunen mendeko lur jabetza
handien baitan egiten ziren eta ez ziren
berez merkataritzazkoak. Egoera horrekbazuen salbuespen bat: merkatari ibiltari
batzuk ?juduak, greziarrak eta siriarrak? beren
sorlekuetako luxuzko salgaiak Mendebaldera
esportatzen espezializatu ziren. VII.. enderako, jarduera horrek indarra galdu
zuen, alde batetik Islama Siriako eta Palestinako
kostaldeetan barrena oso bizkor zabaldu
zelako, baina, batez ere, Mendebaldean
urre erreserbak gordetzeko joera nagusitu
izanak eta trukerako beste salgairik
ez egoteak ahuldu egin zuelako merkataritza
mota hori.
IX. eta X. mendeetatik aurrerako gertaera
batzuek erro-errotik aldatu zuten merkataritza
ez ezik, baita Erdi Aroko gizartearen
ohiturak eta eguneroko bizitza ere. Islama
oso zabaldua eta aurreratua zegoen
ordurako; Kordoba, Bagdad, Damasko eta
horrelako hiri handiak hornigaien premia
handian zeuden, eta, horrez gainera, merkataritza
bide bereziak sortu ziren: Sudaneko
urre eta esklabo karabanak, Txinatik eta
Indiatik zetozten sedaren eta espezien bideak?
Italiako hiri batzuk ?Amalfi, Venezia
eta, maila apalagoan, Gaeta eta Napoli? berehala
baliatu ziren merkataritzaren bultzada
hartaz musulman herrien eta Bizantzioko
inperioaren artean bitarteko gisa aritzeko.
Aldi berean Europako mendebaldean
biztanleria oso bizkor ari zen hazten, eta
nekazaritza ekoizpenak, eta, oro har, ekonomiak
gora egin zuten. Hasieran, jaunen
mendeko lur jabetza handi asko oso sakabanatuta
zeudenez, soberakin asko egoteak
salgaien joan-etorri etengabea sortzen zuen
lur jabetza haien baitan. Baina biztanleriak
eta ekonomiak gora egin zutenean, eta distantzia
urrunerako garraioak saihestearren,
soberakin haiek saldu egin ziren, eta hala
bultzatu zen elkartrukea. Bultzada horretan
nekazaritza lurren jabe handi askok ahaleginhandiak egin zituzten, merkatu bat nahi
baitzuten eratu haien soberakinak merkaturatzeko
eta kanpoaldetik zetozen produktuak
erosteko.
Europa erdialdean eta iparraldean VII.. ta VIII. mendeetan merkataritzak izan zuen
lehen berpizte aldi hartan frisiarrak nagusitu
ziren, berek egindako oihalak saltzeaz
gainera, Mosa eta Rhin ibaietako joan-etorria
kontrolatzen baitzuten; eta handik iristen
ziren hain zuzen Mediterraneo aldetik
zetozen salgaiak. Bikingoek ere zeregin
garrantzitsua izan zuten Europako iparraldeko
merkataritzak bizi izan zuen goraldian,
VIII. eta IX. mendeetan Europaren zati handi
bat indarrez hartu ondoren, azkenerako eragin
onuragarria izan baitzuten: ekonomia
gune bateratu handi bat sortu zuten Iparraldeko
Itsasoaren eta Baltikoaren artean,
ekialdetik Errusiako eta Ukrainako estepetara
iristen zena, eta, handik, Itsaso Beltzeraino
eta Bizantzioraino zabaltzen zena.
Hansako merkatariak izan ziren gero merkataritzaren
goraldi haren eragile biziak;
Hansa Alemaniako zenbait hiriren arteko
merkataritza elkartea zen, 1161ean sortua
eta Baltikoren eta Iparraldeko Itsasoaren
arteko salerosketan espezializatua.
Mediterraneo aldean, Italiako merkatariak
Ekialde Hurbileko portuetan kokatu
ziren, Lehenengo Gurutzadari esker (1099).
Genova, Pisa eta Venezia lehian ari ziren
ekialdeko latin erresuma sortu berriekin eta
Bizantziorekin, Txinako seda edo Indiako
espeziak hara iristen baitziren, salerosketan
nor nagusi izango.
Merkataritza guneak eta teknikak
Merkatuek eta azokek garrantzi handia
izan zuten Erdi Aroko merkataritzan, legeek
pribilejioak ematen baitzizkieten eta lurralde
bakoitzeko agintariek, babesa.
Lurralde eremu mugatu bateko saltzaileak
eta erosleak aldizka biltzen ziren lekua
da merkatua. Aldizkakotasun hori asterokoa
izaten zen oro har. Azokak, bestalde,
bazuen berezitasunik merkatuarekiko: noizean
behin egiten zen, behin edo bi aldiz
urtean, eta saltzaile-erosleak urrunagotik
etortzen ziren.
Rhineko merkaritza bide nagusian aipagarriak
izan ziren XII. eta XIII. mendeetan
Koloniako azokak; Italian, berriz, Ferrarakoa
izan zen aipagarriena XI. eta XII. mendeetan.
Batzuetan azokak ziklikoak izaten ziren,
horrelakoetan hurbileko udalerri multzo
batek txandaka egiten zuen azoka urtean
zehar. Hala, Ingalaterran aipagarriak
izan ziren artilearen salerosketan espezializaturiko
azokak: Winchester, Boston, Northampton,
Saint-Yves eta Stamford; Flandrian, berriz, Ypres, Thourout, Lille eta Brujasekoak.
Garai hartako azoka zikloen artean
Champagnekoa da nagusia; Troyes,
Provins, Bar-sur-Aube eta Lagny udalerrietan
egiten zen, eta han bat egiten zuten iparraldearen
eta mediterraneoaren arteko
elkartrukerako joerek.
Merkataritzaren hazkundeak kredituaren
goraldia ekarri zuen, ez bakarrik kopuruaren
aldetik, baita teknikaren aldetik ere, horri
dagozkion alderdi jakin batzuk XIII. mendean
sortu baitziren: urruneko kreditua, aldaketen
gaineko espekulazioak, merkataritza
guneen arteko loturak eta azoketan jarduten
zuten enpresa handien barne orekak.
Merkataritza hedatzeak berrikuntza tekniko
handiak ekarri zituen, kredituaren aurrerabideaz
gainera: truke agiria asmatu
zuten eta aurrerapen handiak egin ziren
kontularitza metodoetan, arabiar zenbakiak
erabiltzen zituzten, diru sarrerak eta gastuen
oharrak zein bere leku berezian idazten zituzten,
eta pixkanaka-pixkanaka kontularitza
bikoitza edo Veneziako kontularitza erabiltzen
hasi ziren, non saleroste bakoitza bi
aldiz apuntatzen baita, bata zorren alderdian
eta bestea hartzekoen alderdian.
Krisia edo eraldatzea? Merkataritza Behe Erdi Aroan
XIII. mendearen bukaeran eta XIV. mendearen
lehenengo erdialdean Europako
ekonomiak, nekazaritzak batez ere, arazo
handiak izan zituen. Beheraldi horri arrazoi
asko bilatu izan zaizkio, baina 1315etik
1350era Europako biztanleria asko gutxitzea
izan zen haren ondorio nabarmenena, lekubatzuetan %50eraino, gosearen eta izurriaren
eraginez. Gosea eta izurria aldian aldiro
errepikatu ziren hainbat hamarralditan.
Biztanleriaren kopurua hainbeste jaitsi izanak
eragin handia izan zuen Erdi Aroko
merkataritzan.
Biztanleria gutxitze horren lehenengo
ondorio zuzena eskaria aldatzea izan zen,
eta horrekin batera aldatu ziren elkartrukerako
salgaiak ere. Biztanleria gutxitzeak
ondasunak esku gutxiagotan bilduta egotea
ekarri zuen; alegia, bizirik iraun zutenek
erosteko ahalmen gehiago izan zuten
per capita. Hori zela eta, merkatu handi bat
sortu zen erdiluxuzko salgaiak eskatzen zituena,
hau da, ordu artekoak baino balio
gutxiagokoak berez baina handiagoak tamainaz.
Ordu arte eskari handia izan zuten
azukre, seda, urrez eta zilarrez ehundutako
oihal edo espeziez gainera, beste gai batzuek
ere eskari handia izan zuten: Ingalaterrako
edo Gaztelako artileak, burdinak,
fruitu lehorrek, zurak, arrain lehorrak, Italiako,
Ingalaterrako, Normandiako eta Flandriako
oihalek, Poloniako eta Siziliako gariak,
ardoak eta gatzak.
Merkatariek eta garraiolariek era askotara
jokatu zuten egoera haren aurrean;
batzuek ez zuten merkataritzarako itsasontzien
tamaina handitu besterik egin, baina
oro har gauza bera egin zuten denek: profesionalago
jokatu.
Joera nagusia egoitza leku jakin batean
finkatzea izan zen, eta handik merkataritza
guneetan banaturiko ordezkariekin harremanetan
egotea. Arriskua gutxitzeko joerak
ere gora egin zuen; beste enpresa batzuetan
parte hartuz, aseguruak kontratatuz eta
maileguak eginez merkatariek ontzi bakoitzaren
eta karga bakoitzaren arriskua gutxitzen
zuten, eta, horren truk, eragiketak anizten
zituzten eta era askotako salgaiak kontratatzen.
Aipagarriak dira orobat comandamotako elkarteak; horietan, bazkide batek
egoitza finkoa izaten zuen eta kapital osoa
edo bi herenak jartzen zituen, eta bestea
bidaiaria izaten zen; etekinak bakoitzaren
zereginen eta parte hartzearen arabera banatzen
zituzten.
Azkenik, merkataritza leku berriak sortzea
izan zen garai hartako beste ezaugarri
bat. Merkataritza jarduera berri hura Atlantikoan
kokatu zen; ingeles, bretainiar, euskal
eta portuges ontzidi gero eta garrantzi
handiagokoak merkataritza bide berriak
zabaltzen hasi ziren Bizkaiko Golkoan barrena,
edo Afrika inguratzen saiatu ziren
Indiaraino iristeko asmoz, turkiarren erasoek
itxita baitzeukaten espezien bidea. Horren
guztiaren ondorioz, ozeano barreneko itsasketa
hobeto ezagutu zen, Kanarias, Azores
eta Madeira uhartediak kolonizatu ziren, eta
horrela egin zituen Europak zabalkunderako
lehen urratsak.